1923
urte
1923. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa |
Urteak | 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1923 MCMXXIII |
Ab urbe condita | 2676 |
Armeniar egutegia | 1372 ԹՎ ՌՅՀԲ |
Bahá'í egutegia | 79 – 80 |
Bengaliar egutegia | 1330 |
Berber egutegia | 2873 |
Egutegi budista | 2467 |
Myanmarko egutegia | 1285 |
Bizantziar egutegia | 7431 – 7432 |
Koptoen egutegia | 1639 – 1640 |
Etiopiar egutegia | 1915 – 1916 |
Hebrear egutegia | 5683 – 5684 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1979 – 1980 |
Shaka Samvat | 1845 – 1846 |
Kali Yuga | 5024 – 5025 |
Iraniar egutegia | 1301 – 1302 |
Islamiar egutegia | 1341 – 1342 |
Japoniar egutegia | Taishō 12 (大正12年) |
Korear egutegia | 4256 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2466 |
Holozeniar egutegia | 11923 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatu- Urtarrilaren lehenengo astea – Rosewoodeko sarraskia
- Urtarrilaren 10etik 14ra – Klaipedako matxinada
- Urtarrilaren 11: Frantziak eta Belgikak Ruhren okupazioa abiatu zuten, Alemaniak gerra-ordainak ematera behartzeko.
- Urtarrilaren 26a:
- Sun–Joffe_manifestua sinatu zen Txinako Errepublikaren eta Sobietar Batasunaren arteko lankidetza bultzatzeko.
- Kuomintang alderdi nazionalista eta Txinako Alderdi Komunista Lehen Fronte Batuan elkartu ziren, Txinako Gerraren Jaunen Aroarekin amaitu asmoz.
- Martxoaren 24a – Grezia errepublika bihurtu zen.
- Maiatzaren 24a – Irlandako Guda Zibila amaitu zen.
- Ekainaren 18a – Etna sumendiaren erupzioa Sizilian (Italia). 60.000 pertsona etxerik gabe gelditu zen.
- Ekaina: Weimarko Errepublikako hiperinflazioan, Alemaniar markoaren balioa suntsitu zen.
- Uztailaren 6a – Sobietar Errepublika Sozilaisten Batasuna (SESB) sortu zuten.
- Uztailaren 19a – Pancho Villa segada batean erail zuten Mexikon. Familia kontuengatik bidaian zela bere autoa 150 balaz tirokatu zuten.
- Uztailaren 24: Lausanako Ituna sinatu zen, gaur egungo Turkiaren mugak zehazten zituena. Turkiako Independentzia Gerra amaitzeaz gain, Sèvresko Ituna ordezkatu zuen.
- Abuztuaren 31: Korfuko krisialdia: Italiak Greziako Korfu bonbardatu eta okupatu zuen, Grezian eraildako jeneral italiar batengatik kalte-ordainak eskatzeko.
- Irailaren 1a – Kanto izeneko eskualdean (Japonia), 100.000 pertsona baino gehiago hil ziren gertatutako lurrikara handiaren ondorioz.
- Irailaren 13a – Miguel Primo de Riverak Estatu-kolpe militarra eman zuen Espainian, eta diktadura 7 urtez ezarri.
- Irailaren 27: Korfuko krisialdiaren amaiera, Enbaxadoreen Konferentziak Italiaren alde egin eta gero.
- Urriaren 23-25: Hamburgoko Altxamendua
- Urriaren 29a – Turkia errepublika bilakatu zen, Otomandar Inperioa desagertu ondoren, eta Mustafa Kemal Atatürk presidente izendatu zuten.
- Azaroaren 8: Municheko Putscha, Adolf Hitler saiatu zen Naziekin batera gobernua botatzen. Hurrengo egunean atxilotu zuten.
Arte eta kultura
aldatu- Galeusca sortu zuten Bartzelonan Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako politikari, idazle eta kulturgile batzuk, Rafael Casanovaren omenez, doi-doi Miguel Primo de Riveraren diktadura ezarri baino lehentxeago.
- Martxoaren 23a – Maese Pedroren erretaula (gaztelaniaz: El retablo de Maese Pedro), Manuel de Fallaren musika duen opera estreinatu zen Sevillako San Fernando antzokian.
- Marlene Dietrich abeslari eta aktoreak bere debuta egin zuen zineman.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatu- Apirilaren 14a – Bost Nazioen Txapelketa amaitu zen Ingalaterraren zortzigarren garaipenarekin.
- Maiatzaren 13a – Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
- Maiatzaren 26an abiatu zen Le Manseko 24 Orduak auto lasterketa lehenengo aldiz.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Valentina Cortese, italiar aktorea (h. 2019).
- Urtarrilaren 1a – Milt Bags Jackson, estatubatuar jazz bibrafono-jolea (h. 1999).
- Urtarrilaren 1a – Ousmane Sembène, senegaldar idazlea eta zinemagilea (h. 2007).
- Urtarrilaren 2a – Cathal Goulding, irlandar abertzalea izan zen. Irlandako mugimendu independentistaren buruzagietako bat (h. 1998).
- Urtarrilaren 3a – Pedro Mendizabal, bizkaitar abokatu eta politikaria (h. 1982).
- Urtarrilaren 6a – Norman Kirk, Zeelanda Berriko 29. lehen ministroa (h. 1974).
- Urtarrilaren 8a – Jelizaveta Andrejević, jugoslaviar eta serbiar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (h. 1943).
- Urtarrilaren 12a – Alice Miller, suitzar psikoanalista, umeen tratu txarren eta gizartearen eragina indibiduetan egindako lanengatik famatua (h. 2010).
- Urtarrilaren 15a – Lee Teng-hui, Taiwango presidentea (h. 2020).
- Urtarrilaren 16a – Esteban Etxebarria, bizkaitar futbolaria (h. 1987).
- Urtarrilaren 18a – Pierre Andiazabal, lapurtar itzultzaile eta apaiza (h. 2020).
- Urtarrilaren 19a – Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (h. 2005).
- Urtarrilaren 19a – Dagmar Loe, norvegiar kazetaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 20a – Nora Brockstedt, norvegiar abeslaria (h. 2015).
- Urtarrilaren 20a – Jose Sebastian Laboa, donostiar apaiza eta nuntzio apostolikoa (h. 2002).
- Urtarrilaren 21a – Lola Flores, La Faraona, espainiar kopla abeslari, dantzari eta aktorea (h. 1995).
- Urtarrilaren 24a – Javier Azagra, nafar apaiza, Cartagenako apezpikua (h. 2014).
- Urtarrilaren 25a – Arvid Carlsson, suediar neurofarmakologoa, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- Urtarrilaren 29a – Paddy Chayefsky, estatubatuar antzerkigile, gidoilari eta eleberrigilea (h. 1981).
- Urtarrilaren 29a – Jack Burke Jr., estatubatuar golflaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 31 – Norman Mailer, estatubatuar idazlea (h. 2007).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Juan del Campo Esteibar, gipuzkoar belar hockey jokalaria (h. 2010).
- Otsailaren 2a – Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (h. 2011).
- Otsailaren 2a – Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (h. 2009).
- Otsailaren 3a – Jean Babilée, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2014).
- Otsailaren 3a – Maurice Jouvet, lapurtar aktorea (h. 1999).
- Otsailaren 4a – Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (h. 2018).
- Otsailaren 4a – Joan Vollmer, Beat belaunaldiak hasieran izan zuen emakumerik garrantzitsuena (h. 1951).
- Otsailaren 6a – Marcel Rémy, suitzar alpinista, 90 urte bete ondoren eskaladan jarraitzeagatik ezaguna (h. 2022).
- Otsailaren 7a – Javier Iraburu, nafar futbolaria (h. 1982).
- Otsailaren 8a – Lilli Suburg, estoniar kazetari, idazle eta feminista (j. 1841).
- Otsailaren 9a – Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea (h. 1964).
- Otsailaren 9a – André Gorz, austriar-frantziar idazle eta filosofoa (h. 2007).
- Otsailaren 9a – Fernanda de Utrera, andaluziar flamenko-kantaria (h. 2006).
- Otsailaren 10a – Ahti Karjalainen, Finlandiako lehen ministroa (h. 1990).
- Otsailaren 12a – Mel Powell, estatubatuar musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea (h. 1998).
- Otsailaren 12a – Franco Zeffirelli, italiar zinema zuzendaria (h. 2019).
- Otsailaren 13a – Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa (h. 1992).
- Otsailaren 13a – Chuck Yeager, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako pilotu militarra (h. 2020).
- Otsailaren 15a – Alejandro Artetxe, Arratiako lehoia, bizkaitar boxeolaria (h. 1998).
- Otsailaren 15a – Jelena Bonner, sobietar giza-eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2011).
- Otsailaren 16a – Marjorie Rice, estatubatuar matematikari amateurra, planoko lau teseladun pentagonal mota aurkitu zituelako ezaguna (h. 2017).
- Otsailaren 17a – Buddy DeFranco, jazzeko estatubatuar klarinete jotzailea (h. 2014).
- Otsailaren 17a – Silvana Roth, italiar-argentinar aktore eta politikaria (h. 2010).
- Otsailaren 19a – Julita Berrojalbiz, bizkaitar irakasle eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea izandakoa (h. 1998).
- Otsailaren 20a – Juanita Arenaza, gipuzkoar erraketista (h. 2015).
- Otsailaren 20a – Forbes Burnham, Guyanako presidentea (h. 1985).
- Otsailaren 20a – Helen Murray Free, estatubatuar emakume kimikari eta hezitzailea (h. 2021).
- Otsailaren 22a – Jaime Escudero, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- Otsailaren 23a – Ioannis Grivas, Greziako lehen ministroa (h. 2016).
- Otsailaren 27a – Dexter Gordon, estatubatuar jazz saxofoi jolea (h. 1990).
- Otsailaren 28a – Charles Durning, estatubatuar aktorea (h. 2012).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Masao Ono, japoniar futbolaria (h. 2001).
- Martxoaren 3a – Walter Kohn, estatubatuar fisikaria eta matematikaria, 1998ko Kimikako Nobel Saria (h. 2016).
- Martxoaren 5a – Juan José Mencía, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- Martxoaren 7a – Vladimír Zábrodský, txekoslovakiar izotz hockey jokalaria eta tenislaria (h. 2020).
- Martxoaren 8a – Sabin Irizar, gipuzkoar idazlea (h. 1995).
- Martxoaren 8a – Walter Jens, alemaniar idazlea (h. 2013).
- Martxoaren 9a – André Courrèges, euskaldun moda sortzailea, minigona modan jarri zuelako ospetsua (h. 2016).
- Martxoaren 10a – Val Logsdon Fitch, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria (h. 2015).
- Martxoaren 11 – Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (h. 2002).
- Martxoaren 12a – Wally Schirra, estatubatuar astronauta (h. 2007).
- Martxoaren 13a – Emil Karewicz, poloniar aktorea (h. 2020).
- Martxoaren 14a – Diane Arbus, estatubatuar argazkilaria (h. 1971).
- Martxoaren 14a – Celeste Rodrigues, portugaldar abeslaria (h. 2018).
- Martxoaren 15a – Maria Mercè Costa Paretas, kataluniar artxibozaina (h. 2020).
- Martxoaren 17a – Tosia Malamud, mexikar eskultorea (h. 2008).
- Martxoaren 19a – Giuseppe Rotunno, italiar argazki-zuzendaria (h. 2021).
- Martxoaren 19a – Pamela Britton, estatubatuar aktorea (h. 1974).
- Martxoaren 21a – Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (h. 2018).
- Martxoaren 21a – Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa (h. 1998).
- Martxoaren 22a – Marcel Marceau, frantziar mimoa, egungo mimoaren eta pantomimaren berritzaile eta bultzatzaile nagusia (h. 2007).
- Martxoaren 23a – Ralph Giordano, alemaniar idazlea (h. 2014).
- Martxoaren 25a – Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (h. 2003).
- Martxoaren 27a – Shūsaku Endō, japoniar idazlea, Japoniako literatura modernoan ikuspegi katolikoa sartu zuena (h. 1996).
- Martxoaren 27a – Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (h. 2017).
- Martxoaren 31 – Shoshana Damari, hebrear musikaren erregina, yemendar-israeldar abeslaria (h. 2006).
- Martxoaren 31 – Antonio Ubieto, bereziki Erdi Aroa ikertu zuen espainiar historialari eta hizkuntzalaria (h. 1990).
Apirila
aldatu- Apirilaren 4a – Ignacio Orbaizeta, euskal txirrindularia eta enpresaburua (h. 2011).
- Apirilaren 4a – Peter Vaughan, ingeles aktorea (h. 2016).
- Apirilaren 5a – Nguyên Van Thieu, Hego Vietnamgo presidentea (h. 2001).
- Apirilaren 6a – Edmundo Markuleta, gipuzkoar komikigile eta margolaria (h. 1989).
- Apirilaren 6a – Eladia Zubizarreta, Ermua II, bizkaitar erraketista (h. 2020).
- Apirilaren 8a – José Gallego, gipuzkoar futbolaria, Ingalaterran aritutakoa (h. 2006).
- Apirilaren 12a – Dolores Castro, mexikar poeta, kontalaria, saiokeragilea eta kritikari literarioa (h. 2022).
- Apirilaren 13a – Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (h. 2004).
- Apirilaren 14a – John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (h. 1985).
- Apirilaren 17a – Lindsay Anderson, indiar-ingeles antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1994).
- Apirilaren 17a – Katharina Reiss, alemaniar itzultzaile eta itzulpen teorialaria (h. 2018).
- Apirilaren 19a – Lygia Fagundes Telles, brasildar idazlea (h. 2022).
- Apirilaren 20a – Tito Puente, estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea (h. 2000).
- Apirilaren 22a – Bettie Page, estatubatuar modeloa (h. 2008).
- Apirilaren 22a – Aaron Spelling, estatubatuar telebista ekoizle eta idazlea (h. 2006).
- Apirilaren 23a – Salvador Freixedo, apaiz katolikoa eta gai paranormalen ikertzailea, Espainian parapsikologia eta ufologiaren erreferentea (h. 2019).
- Apirilaren 23a – Teresa Gantxegi, gipuzkoar gizarte-ekintzailea (h. 2020).
- Apirilaren 27a – Eduardo García de Enterría, espainiar legegizona eta abokatua (h. 2013).
- Apirilaren 27a – Carlos Edmundo de Ory, espainiar poeta eta narratzailea (h. 2010).
- Apirilaren 29a – Irvin Kershner, estatubatuar zinema eta telebista zuzendari, ekoizle eta aktorea (h. 2010).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Joseph Heller, estatubatuar idazlea (h. 1999).
- Maiatzaren 1a – Salma Kuzbari, libanoar idazlea, poeta, eta itzultzailea (h. 2006).
- Maiatzaren 2a – Josefa Egaña, Pepita, Pichón, gipuzkoar erraetista .
- Maiatzaren 2a – Patrick John Hillery, Irlandako presidentea (h. 2008).
- Maiatzaren 5a – Sergei Akromeiev, sobietar militar eta politikaria, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1991).
- Maiatzaren 7a – Anne Baxter, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- Maiatzaren 8a - Henri Lenaerts, belgikar-nafar artista (h. 2006).
- Maiatzaren 10a – Heydar Aliev, Azerbaijango presidentea (h. 2003).
- Maiatzaren 13a – Jean Haritxelhar, nafar euskaltzaina, politikaria eta literatura ikerlaria (h. 2013).
- Maiatzaren 13a – Rafael Landín, galiziar kazetari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 2005).
- Maiatzaren 15a – Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria (h. 2004).
- Maiatzaren 16a – Merton Miller, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2000).
- Maiatzaren 18a – Hugh Shearer, Jamaikako lehen ministroa (h. 2004).
- Maiatzaren 22a – Aline Griffith, hispanoestatubatuar aristokrata, espioia eta idazlea (h. 2017).
- Maiatzaren 22a – Max Velthuijs, herbeheretar ilustratzailea (h. 2005).
- Maiatzaren 23a – Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (h. 2009).
- Maiatzaren 23a – Eduardo Lourenço, portugaldar idazle, irakasle, kritikari, filosofo eta saiakeragilea (h. 2020).
- Maiatzaren 23a – Palden Thondup Namgyal, azken Sikkimgo erregea (h. 1982).
- Maiatzaren 26a – André Alvarez, lapurtar errugbilaria (h. 2005).
- Maiatzaren 26a – James Arness, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- Maiatzaren 27a – Henry Kissinger, estatubatuar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (h. 2023).
- Maiatzaren 27a – Lorenzo Milani, italiar apaiz eta pedagogoa (h. 1967).
- Maiatzaren 27a – Inge Morath, austriar-estatubatuar argazkilaria, Magnum Photos Agentzian sartzea lortu zuen lehen emakumea (h. 2002).
- Maiatzaren 28a – György Ligeti, hungariar-austriar musikagilea (h. 2006).
- Maiatzaren 29a – Bernard Clavel, frantziar idazlea (h. 2010).
- Maiatzaren 31 – Ellsworth Kelly, estatubatuar pintore eta eskultorea (h. 2015).
- Maiatzaren 31 – Rainiero III.a, Monakoko Printzea (h. 2005).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Violeta Jakova, bulgariar partisano eta militante komunista (h. 1944).
- Ekainaren 2a – Lloyd Shapley, estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria (h. 2016).
- Ekainaren 3a – Erika Böhm-Vitense, alemaniar jatorriko estatubatuar astrofisikaria (h. 2017).
- Ekainaren 3a – Kepa Derteano, bizkaitar idazlea, kazetaria eta poeta (h. 2004).
- Ekainaren 3a – Igor Xafarevitx, errusiar matematikaria (h. 2017).
- Ekainaren 5a – George Montague, "Herriko Gayrik Zaharrena", gay eskubideen aldeko britainiar aktibista (h. 2022).
- Ekainaren 5a – Jesús Rafael Soto, venezuelar pintore eta eskultorea (h. 2005).
- Ekainaren 9a – Torcuato Luca de Tena, Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria (h. 1999).
- Ekainaren 10a – Robert Maxwell, txekiar-britainiar argitaratzaile, politikari eta hedabideen alorreko negozio-gizona (h. 1991).
- Ekainaren 12a – Juan Arza, Arza, nafar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2011).
- Ekainaren 15a – Erland Josephson, suediar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (h. 2012).
- Ekainaren 15a – Ninian Stephen, Australiako gobernadore orokorra (h. 2017).
- Ekainaren 18a – José Luis Ozores, espainiar aktorea (h. 1968).
- Ekainaren 19a – Andrés Rodríguez Pedotti, Paraguaiko presidentea (h. 1997).
- Ekainaren 24a – Yves Bonnefoy, frantziar poeta (h. 2016).
- Ekainaren 25a – Sam Francis, estatubatuar margolari eta grabatzailea (h. 1994).
- Ekainaren 28a – Tomás Asiain, nafar musikagile eta militarra (h. 1989).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 2a – Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (h. 2012).
- Uztailaren 6a – Wojciech Witold Jaruzelski, Poloniako presidentea (h. 2014).
- Uztailaren 7a – Eduardo Falú, argentinar gitarrista eta musikagilea (h. 2013).
- Uztailaren 8a – Manuel Alvar, espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea (h. 2001).
- Uztailaren 8a – Harrison Dillard, estatubatuar atleta (h. 2019).
- Uztailaren 9a – Jean Couzy, frantziar alpinista (h. 1958).
- Uztailaren 12a – Miguel Artola, gipuzkoar historialaria (h. 2020).
- Uztailaren 20a – Elisabeth Becker, Bigarren Mundu Gerran kontzentrazio-esparru bateko zaintzailea (h. 1946).
- Uztailaren 21a – Rudolph Marcus, estatubatuar kimikaria, 1992ko Kimikako Nobel Saria.
- Uztailaren 21a – Pawlu Xuereb, Maltako jarduneko presidentea (h. 1994).
- Uztailaren 22a – Bob Dole, estatubatuar politikaria (h. 2021).
- Uztailaren 22a – The Fabulous Moolah, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2007).
- Uztailaren 25a – Maria Gripe, haur eta gazte literaturako suediar idazlea (h. 2007).
- Uztailaren 28a – Xia Peisu, txinatar informatikaria, "Txinako Zientzia konputazionalaren Ama" (h. 2014)
- Uztailaren 29a – Jim Marshall, Zarataren aita, gitarra elektrikoen anplifikazioaren aitzindaria (h. 2012).
- Uztailaren 31 – Stephanie Kwolek, poloniar-estatubatuar kimikaria, Kevlarraren asmatzailea (h. 2014).
- Uztailaren 31 – Ana Mariscal, espainiar aktore, zuzendari eta ekoizlea (h. 1995).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Jean Prat, frantziar errugbilaria (h. 2005).
- Abuztuaren 2a – Shimon Peres, Israelgo lehen ministroa, presidentea eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (h. 2016).
- Abuztuaren 3a – Carlos Clavería, nafar idazlea eta politikaria (h. 2009).
- Abuztuaren 3a – Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (h. 2012).
- Abuztuaren 5a – Devan Nair, Singapurreko 3. presidentea (h. 2005).
- Abuztuaren 9a – Mário Cesariny de Vasconcelos, portugaldar idazlea eta margolaria (h. 2006).
- Abuztuaren 10a – Rhonda Fleming, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Abuztuaren 10a – Jean Graton, frantziar komikigilea (h. 2021).
- Abuztuaren 12a – Ruth Stiles Gannett, estatubatuar idazlea (h. 2024).
- Abuztuaren 15a – Rose Marie, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Abuztuaren 16a – Millôr Fernandes, brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 17a – Larry Rivers, estatubatuar margolaria (h. 2002).
- Abuztuaren 17a – Robert Sabatier, frantziar idazlea (h. 2012).
- Abuztuaren 19a – Luis Usatorre, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (h. 1970).
- Abuztuaren 22a – André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (h. 1988).
- Abuztuaren 23a – Nazik al-Malaika, irakiar poeta (h. 2007).
- Abuztuaren 23a – Eduardo Ramírez Villamizar, kolonbiar eskultore eta pintorea (h. 2004).
- Abuztuaren 25a – Álvaro Mutis, kolonbiar nobelagile eta poeta, Hispanoamerikako idazle garaikide nabarmenetakotzat hartua (h. 2013).
- Abuztuaren 26a – Wolfgang Sawallisch, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 2013).
- Abuztuaren 27a – Liane Russell, austriar-estatubatuar genetista eta kontserbazionista (h. 2019).
- Abuztuaren 29a – Richard Attenborough, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2014).
- Abuztuaren 30a – Charmian Clift, australiar idazlea (h. 1969).
- Abuztuaren 30a – Vic Seixas, estatubatuar tenislaria (h. 2024).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (h. 1969).
- Irailaren 1a – Janet Watson, britainiar geologo eta geologia-irakaslea (h. 1985).
- Irailaren 2a – René Thom, frantziar matematikaria (h. 2002).
- Irailaren 3a – Mort Walker, estatubatuar komikigilea (h. 2018).
- Irailaren 6a – Nada Dimić, jugoslaviar komunista, Jugoslaviako Herriaren Heroia izendatua (h. 1942).
- Irailaren 6a – Petri II.a Jugoslaviakoa, Jugoslaviako azken erregea (h. 1970).
- Irailaren 7a – Peter Lawford, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- Irailaren 7a – Louise Suggs, estatubatuar golf jokalaria, gaur egungo emakumezkoen golfaren sortzaileetako bat (h. 2015).
- Irailaren 8a – Melitta Marxer, liechtensteindar ekintzaile sufragista (h. 2015).
- Irailaren 9a – Daniel Carleton Gajdusek, estatubatuar sendagile eta biofisikaria, 1976ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2008).
- Irailaren 9a – Cliff Robertson, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- Irailaren 10a – Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (h. 2018).
- Irailaren 10a – Alfredo Nobre da Costa, Portugalgo lehen ministroa (h. 1996).
- Irailaren 11 – Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (h. 2012).
- Irailaren 12a – Julián Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (h. 2017).
- Irailaren 13a – Édouard Boubat, Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua (h. 2008).
- Irailaren 13a – Natália Correia, portugaldar idazlea (h. 1993).
- Irailaren 13a – Miroslav Holub, txekiar poeta eta immunologoa (h. 1998).
- Irailaren 13a – Ramiro Pinilla, bizkaitar idazlea, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duen idazlerik oparoenetako bat (h. 2014).
- Irailaren 14a – Amal Kumar Raychaudhuri, indiar fisikaria, erlatibitate orokorrean eta kosmologian egindako ikerketagatik ezaguna (h. 2005).
- Irailaren 16a – Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (h. 2016).
- Irailaren 16a – Federico Silva, mexikar eskultore, margolari eta akademikoa (h. 2022).
- Irailaren 16a – Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen gobernu burua, bere herrialdean Aberriaren aitatzat joa (h. 2015).
- Irailaren 17a – Hank Williams, estatubatuar kantautorea, Country musikako ikur eta XX. mendeko musikari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1953).
- Irailaren 18a – Ana Borboi-Parmakoa, Borboi-Parmako printzesa (h. 2016).
- Irailaren 18a – Peter Smithson, britainiar arkitektoa (h. 2003).
- Irailaren 22a – Digna Garitaonandia, Txikita de Mallabia, bizkaitar erraketista (h. 2023).
- Irailaren 24a - Rafael González Echegaray, espainiar historialaria, Itsastarra, abokatua eta politikaria (h. 1985).
- Irailaren 25a – Robert Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar idazlea (h. 2001).
- Irailaren 26a – Maria Txurruka, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- Irailaren 30a - Lucia Arrube, Lutxi, Lucina, bizkaitar erraketista (h. 2012).
Urria
aldatu- Urriaren 4a – Charlton Heston, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- Urriaren 5a – Stig Dagerman, suediar kazetari eta idazlea (h. 1954).
- Urriaren 5a – Glynis Johns, britainiar aktore, abeslari eta dantzaria (h. 2024).
- Urriaren 6a – Yaşar Kemal, turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa (h. 2015).
- Urriaren 7a – Jean-Paul Riopelle, kanadar margolaria (h. 2002).
- Urriaren 9a – Marcelina Zabala, Iciar I, gipuzkoar erraketista (h. 2010).
- Urriaren 10a – Nicholas Parsons, ingeles aktore eta telebista eta irrati aurkezlea (h. 2020).
- Urriaren 13a – Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (h. 1996).
- Urriaren 14a – Jose Maria Askuntze, nafar margolari eta irakaslea (h. 1991).
- Urriaren 15a – Italo Calvino, italiar idazlea (h. 1985).
- Urriaren 16a – Linda Darnell, estatubatuar aktorea (h. 1965).
- Urriaren 20a – Otfried Preußler, haur literaturako alemaniar idazlea (h. 2013).
- Urriaren 23a – Maud van der Spoel Mannoni, herbeheretar jatorriko frantziar psikoanalista (h. 1998).
- Urriaren 24a – Denise Levertov, estatubatuar olerkari eta idazlea (h. 1997).
- Urriaren 26a – Joan Oró, kataluniar biokimikaria (h. 2004).
- Urriaren 27a – Roy Lichtenstein, estatubatuar margolaria (h. 1997).
- Urriaren 30a – Rina Lazo, guatemalar margolari eta irakaslea, mexikar muralismoko partaidea (h. 2019).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Victoria de los Ángeles, kataluniar opera-kantaria, sopranoa (h. 2005).
- Azaroaren 1a – Tsuguo Hongo, japoniar mikologoa, Agaricales ordenaren biogeografia eta taxonomian espezialista (h. 2007).
- Azaroaren 2a – Ida Vitale, uruguaiar poeta, itzultzailea, saiakeragilea, irakaslea eta literatur kritikaria.
- Azaroaren 3a – Tomás Ó Fiaich, irlandar kardinala (h. 1990).
- Azaroaren 4a – Guillermo Rodríguez Lara, Ekuadorko diktadorea.
- Azaroaren 7a – Antonio Olloqui, arabar marrazkilaria eta esmaltegilea.
- Azaroaren 8a – Jack Kilby, estatubatuar ingeniari eta fisikaria, mikrotxiparen asmatzaileetako bat eta 2000ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- Azaroaren 9a – Gabriel Alonso, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1996).
- Azaroaren 9a – Alice Coachman, estatubatuar gorako-jauzilaria, Olinpiadetan urrezko domina bat irabazi zuen lehen emakume beltza (h. 2014).
- Azaroaren 9a – Elizabeth Hawley, estatubatuar kazetari eta Himalaietako espedizioen kronikaria (h. 2018).
- Azaroaren 11 – Jose Luis Goti, bizkaitar sendagilea (h. 1998).
- Azaroaren 12a – Rubén Bonifaz Nuño, mexikar humanista, poeta, itzultzailea, arte-kritikaria eta marrazkilaria (h. 2013).
- Azaroaren 12a – Jose María Busto, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- Azaroaren 12a - Julia Rodríguez-Maribona, espainiar erizaina eta asmatzailea, lanbasaren asmatzaileetako bat (h. 2005).
- Azaroaren 14a – Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria (h. 2020).
- Azaroaren 17a – Aristides Pereira, lehenbiziko Cabo Verdeko presidentea (h. 2011).
- Azaroaren 18a – Alan Bartlett Shepard, estatubatuar astronauta (h. 1998).
- Azaroaren 19a – Robert Beauchamp, estatubatuar margolaria (h. 1995).
- Azaroaren 19a – María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (h. 2018).
- Azaroaren 20a – Nadine Gordimer, hegoafrikar idazlea, 1991ko Literaturako Nobel Saria (h. 2014).
- Azaroaren 24a – Octavio Lepage, Venezuelako presidentea (h. 2017).
- Azaroaren 25a – Mauno Koivisto, Finlandiako presidentea (h. 2017).
- Azaroaren 25a – Solveig Nordström, suediar arkeologoa (h. 2021).
- Azaroaren 26a – Laura Irasuegi Otal, Euskal Herriko lehenengo emakume kolegiatua Bide, Ubide eta Portu ingeniarien Elkargoan (h. 2016).
- Azaroaren 27a – Juan Gardeazabal, Juanito, euskal herritar futbol arbitroa (h. 1969).
- Azaroaren 27a – Ruperto Sagasti, bizkaitar futbolaria (h. 2008).
- Azaroaren 28a – Gloria Grahame, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- Azaroaren 28a – Emilio Rodríguez, espainiar txirrindularia (h. 1984).
- Azaroaren 30a – Maria Girona i Benet, kataluniar margolaria eta grabatzailea (h. 2015).
- Azaroaren 30a – Angel Martín Municio, espainiar zientzialaria (h. 2002).
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Maurice de Bevere, Morris, belgikar komikigilea, Lucky Luke pertsonaiaren sortzailea (h. 2001).
- Abenduaren 2a – Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (h. 1977).
- Abenduaren 2a – Aleksandr Jakovlev, errusiar politikari, diplomazialari eta historialaria (h. 2005).
- Abenduaren 5a – Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (h. 1977).
- Abenduaren 7a – Joxe Arratibel, gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea (h. 2011).
- Abenduaren 8a – Olga Gallego, galiziar historialari, artxibozain, akademiko eta idazlea (h. 2010).
- Abenduaren 9a - Kate Swift, esatubatuar queer idazle eta editore feminista (h. 2011).
- Abenduaren 10a – Jorge Semprún, espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea (h. 2011).
- Abenduaren 10a – Simone Chrisostome, nazismoaren kontrako erresistentziako ekintzaile lapurtarra (h. 2021).
- Abenduaren 10a – Clorindo Testa, italiar-argentinar arkitektoa eta margolaria (h. 2013).
- Abenduaren 13a – Philip Warren Anderson, estatubatuar fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- Abenduaren 13a – Alfonso Osorio, espainiar politikari frankista (h. 2018).
- Abenduaren 13a – Antoni Tàpies, kataluniar margolaria (h. 2015).
- Abenduaren 15a – Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria (h. 2020).
- Abenduaren 16a – Pascal Mazzotti, euskal aktorea (h. 2002).
- Abenduaren 24a – Jesus Morras Santamaria, Tarsicio Azcona, nafar elizgizon eta historialaria (h. 2022).
- Abenduaren 25a – René Girard, frantziar historialari, literatur kritikari eta gizarte-zientziaren filosofoa (h. 2015).
- Abenduaren 25a – Noël Vandernotte, lapurtar arraunlaria, Joko Olinpikoetan domina bat lortzen gizonezko gazteena (h. 2020).
- Abenduaren 29a – Yvonne Choquet-Bruhat, frantziar matematikari eta fisikaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Blanca Antepara, giza eskubideen aldeko arabar aktibista (h. 2012).
- Celina Ribechini, bizkaitar historialaria (h. 2018).
- Gotzon Elortza, bizkaitar zinema-zuzendaria, Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria eta euskarazko lehen dokumentalen egilea (h. 2012).
- Ignazio Agirregoikoa Benito, Benito Agirre, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna defendatzen hil zen hegazkinlari euskalduna (h. 1944).
- Jose Maria Makua, bizkaitar politikaria (h. 1990).
- Juan Txurruka, euskal politikari, legelari eta irakaslea (h. 2011).
- Lurdes Zubeldia, gipuzkoar idazlea (h. 2017).
- Paulina Urkiola, nafar baserritarra eta euskaltzalea (h. 2005).
- Rosalinda L. Orosa, filipinar kazetari, idazle eta kritikari artistikoa.
- Marcel Loubens, okzitandar espeleologoa, bere garaiko nabarmenenetakoa (h. 1952).
- Jaume Vidal i Alcover, katalan idazle eta filologoa (h. 1991).
- Jozef Abasq, bretainiar idazlea (h. 2006).
- Larbi Ben M'hidi, Aljeriako nazionalismoaren liderra Aljeriako Independentzia Gerran (h. 1957).
- Sebastián Mariner, kataluniar hizkuntzalari eta latinista (h. 1988).
- Samiha Khalil, palestinar politikaria eta ekintzailea (h. 1999).
- Simeona Punsalan-Tapang, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (h. 2015).
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – José Madinabeitia, gipuzkoar mediku eta politikari sozialista (j. 1870).
- Urtarrilaren 3a – Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria (j. 1883).
- Urtarrilaren 3a – Cora L. V. Scott, estatubatuar espiritista eta mediuma (j. 1840).
- Urtarrilaren 9a – Katherine Mansfield, zeelandaberritar idazlea (j. 1888).
- Urtarrilaren 11 – Konstantino I.a Greziakoa, Greziako erregea (j. 1868).
- Urtarrilaren 13a – Alexandre Ribot, Frantziako lehen ministroa (j. 1842).
- Urtarrilaren 31 – José López Mendoza, gaztelar elizgizona (j. 1848).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 2a – Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria (j. 1833).
- Otsailaren 6a – Edward Emerson Barnard, estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- Otsailaren 9a – Cesáreo Sanz Escartín, nafar politikari karlista eta militarra (j. 1844).
- Otsailaren 10a – Wilhelm Röntgen, fisikari alemaniarra, Nobel Sariduna (j. 1845).
- Otsailaren 20a – Damdin Sükhbaatar, mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea (j. 1893).
- Otsailaren 22a – Théophile Delcassé, frantziar politikaria (j. 1852).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Luis Antón del Olmet, Bilbon jaiotako galiziar kazetari eta politikaria (j. 1886).
- Martxoaren 4a – Philomène Cadoret, bretainiar jostun, idazle eta poeta (j. 1892).
- Martxoaren 8a – Johannes Diderik van der Waals, herbeheretar fisikaria, 1910eko Fisikako Nobel Saria (j. 1837).
- Martxoaren 15a – Jose Aretxabala Aldama, bizkaitar enpresaria, Havana Club rona merkaturatu zuena (j. 1847).
- Martxoaren 17a – Melecio Brull, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1858).
- Martxoaren 23a – Hovhannes Tumanyan, armeniar olerkari, idazle, itzultzaile eta ekintzailea (j. 1869).
- Martxoaren 26a – Sarah Bernhardt, frantziar antzerki eta film-aktorea (j. 1844).
- Martxoaren 27a – James Dewar, Eskoziako fisikari eta kimikaria (j. 1842).
Apirila
aldatu- Apirilaren 4a – John Venn, ingeles matematikari eta filosofoa (j. 1834).
- Apirilaren 5a – George Herbert de Carnarvon, ingeles aristokrata eta egiptologo zaletua (j. 1866).
- Apirilaren 5a – Jesús José Sagredo, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (j. 1874).
- Apirilaren 8a – Mary Cynthia Dickerson, estatubatuar herpetologoa, Historia Naturaleko Museo Amerikarrean lehen herpetologia arduraduna (j. 1866).
- Apirilaren 10a – Liam Lynch, irlandar errepublikarra (j. 1893).
- Apirilaren 14a – Pedro Migel Urruzuno, euskal idazlea eta apaiza (j. 1844).
- Apirilaren 17a – Maria Teresa Nuzzo, maltar moja (j. 1851).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Florence Lassandro, italiar-kanadar alkohol-kontrabandista, Albertan inoiz urkatutako emakume bakarra (j. 1900).
- Maiatzaren 5a – Rosario de Acuña, espainiar idazle, pentsalari eta kazetaria (j. 1850).
- Maiatzaren 14a – Charles de Freycinet, Frantziako lehen ministroa (j. 1828).
- Maiatzaren 17a – Manuel Allendesalazar, bizkaitar ingeniaria eta politikaria (j. 1856).
- Maiatzaren 21a – Hans Goldschmidt, alemaniar kimikaria (j. 1861).
- Maiatzaren 26a – Albert Leo Schlageter, freikorps paramilitar alemanen partaidea (j. 1894).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 5a – George Hendrik Breitner, herbeheretar margolari eta argazkilaria (j. 1857).
- Ekainaren 6a – Filiberto Díaz, espainiar abokatu, kazetari eta politikaria, Bilboko gobernadore zibila (j. 1838).
- Ekainaren 10a – Pierre Loti, Euskal Herrian bizitako marinel eta idazle frantziarra (j. 1850).
- Ekainaren 24a – Edith Södergran, suediar hiztuneko finlandiar poeta, XX. mendeko eskandinabiar poeta nagusienetakoa (j. 1892).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 8a – Jose Arrandiaga, euskal mediku eta idazle abertzalea (j. 1856).
- Uztailaren 12a – Ernst Otto Beckmann, alemaniar kimikaria (j. 1853).
- Uztailaren 16a – Louis Couperus, herbeheretar idazlea (j. 1863).
- Uztailaren 19 – Alberto Matxinbarrena, gipuzkoar futbolaria (j. 1888).
- Uztailaren 20a – Pancho Villa, Mexikoko Iraultzaren buruzagi garrantzitsuenetako bat (j. 1878).
- Uztailaren 23a – Charles Dupuy, Frantziako Estatuburua (j. 1851).
- Uztailaren 24a – Luis Eleizalde, Eleizalde'tar Koldo, euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa (j. 1878).
- Uztailaren 28a – Flora Murray, eskoziar emakumezko mediku aitzindaria eta sufragista (j. 1869).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 2a – Warren G. Harding, AEBetako 29. presidentea (j. 1865).
- Abuztuaren 4a – Blas Pradere Arruti, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1851).
- Abuztuaren 6a – José Fernández Zabala, espainiar alpinista, idazle, argitaratzaile eta liburu saltzailea (j. 1884).
- Abuztuaren 7a – Ada Henry Van Pelt, estatubatuar sufragista, editorea, hizlaria eta asmatzailea (j. 1838).
- Abuztuaren 10a – Joaquín Sorolla, espainiar margolaria (j. 1863).
- Abuztuaren 15a – Virginia González Polo, espainiar buruzagi politiko eta feminista (j. 1873).
- Abuztuaren 19a – Vilfredo Pareto, jatorri frantseseko italiar ekonomialari eta soziologoa (j. 1848).
- Abuztuaren 26a – Hertha Ayrton, britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea (j. 1854).
- Abuztuaren 31 – Ramón Untzaga, bizkaitar futbolaria, atzerako artaziaren asmatzailea (j. 1894).
Iraila
aldatu- Irailaren 12a – Jules Violle, frantziar fisikaria eta asmatzailea (j. 1841).
- Irailaren 16a – Itō Noe, japoniar anarkista, kritikari soziala, idazlea eta feminista (j. 1896).
- Irailaren 21a – Fidel Pagés, espainiar mediku militarra, anestesia epiduralaren asmatzailea (j. 1896).
Urria
aldatu- Urriaren 3a – Kadambini Ganguly, Indiako lehen emakumea Indian medikuntza praktikatzen (j. 1861).
- Urriaren 5a – Alexei Stepanov, errusiar margolaria (j. 1858).
- Urriaren 10a – Andrés Cáceres, Peruko presidentea (j. 1836).
- Urriaren 28a – Theodor Reuss, anglogermaniar esoterista, bereziki tantrismoan interestua (j. 1855).
- Urriaren 30a – Bonar Law, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1858).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 5a – Fernando de Torres, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1859).
- Azaroaren 10a – Ricciotto Canudo, italiar zinema kritikaria (j. 1877).
- Azaroaren 27a – Tage Reedtz-Thott, Danimarkako lehen ministroa (j. 1839).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Tomás Bretón, espainiar musikagile, orkestra zuzendari, biolinista eta musika irakaslea (j. 1850).
- Abenduaren 4a – Maurice Barrès, frantziar idazle eta politikaria (j. 1862).
- Abenduaren 9a – Meggie Albanesi, britainiar aktorea (j. 1899).
- Abenduaren 12a – Raymond Radiguet, frantziar idazlea (j. 1903).
- Abenduaren 13a – Théophile Steinlen, suitzar-frantziar Art Nouveau margolari eta irarlea (h. 1859).
- Abenduaren 27a – Gustave Eiffel, arkitekto eta ingeniari frantziarra (j. 1832).
- Abenduaren 27a – Lluís Domènech i Montaner, kataluniar arkitekto, politikari eta historialaria (j. 1850).
- Abenduaren 31 – Édouard Stephan, frantziar astronomoa (j. 1837).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ramón Castro, nafar politikari liberala, Valentzian bizi zena (j. 1853).
- Ekaina – Adela Breton, ingeles arkeologo, artista eta esploratzailea (j. 1849).
- Fisika: Robert Andrews Millikan
- Kimika: Fritz Pregl
- Literatura: William Butler Yeats
- Medikuntza: Frederick Grant Banting eta John James Richard Macleod
- Bakea: Eman gabe