Urtarrilaren 16
data
Urtarrilaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko hamaseigarren eguna da. 349 egun falta dira urtea amaitzeko, 350 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1937 – Etxauri inguruko bide bazter batean frankistek Eladio Zilbeti futbolari eta politikari hil zuten.
- 1945 – Jesús Carrera Olaskoaga komunista hondarribiarra fusilatu zuten. 1943an atxilotu zuten frankistek, Espainiako Alderdi Komunistako barnealdeko idazkari nagusi zela. Bost hilabetez torturak jasan ostean, heriotzara kondenatu zuten.
- 1980 – Karlos Saldise Korta hil zuen Lezon Grupos Armados Españoles talde parapolizialeko pistolari batek. Saldisek herriko mugimendu sozial ugaritan hartzen zuen parte.
- 2009 – ETAk telebista hedagailu baten aurka bonba lehertarazi zuen Hernanin, eta Ertzaintzak beste bi desaktibatu inguruetan.
- 2016 – Donostiako autobus geltoki berria inauguratu zen.
Mundua
aldatu- K. a. 27 – Zesar Augustoren izendapenarekin Erromako Inperioa sortu zen, Erromatar Errepublikaren ondoren.
- 1219 – Ipar Itsasotik zetorren sagailo zikloniko batek iparraldeko Herbehereak eta Zuiderzee inguruko eskualdea urez bete zituen.
- 1412 – Medicitarrak Aita Santuaren bankari ofizial bihurtu ziren.
- 1492 – Gaztelaniazko lehen gramatika, Nebrijak idatzia, aurkeztu zitzaion Elisabet erreginari.
- 1547 – Ivan IV.a (Ivan Beldurgarria izenez ezaguna) Errusiako tsar izendatu zuten.
- 1556 – Felipe II.a Espainiako errege izendatu zuten.
- 1581 – Ingalaterrako parlamentuak katolizismoa legez kanporatu zuen.
- 1707 – Eskoziako parlamentuak Batasun Akta berretsita, Britainia Handia sortu zuten Ingalaterra eta Eskoziak.
- 1786 – Virginian (AEB) erlijio askatasuneko legea indarrean sartu zen.
- 1919 – Ameriketako Estatu Batuetan alkohola debekatzen zuen Lege Lehorra indarrean jarri zen.
- 1920 – Nazioen Liga lehen aldiz elkartu zen Parisen (Frantzia).
- 1939 – IRAk bonba erasoen kanpaina bat abiarazi zuen Ingalaterraren aurka.
- 1945 – Adolf Hitler bere bunkerrean (Führerbunker) ezkutatu zen.
- 1968 – AEBek Niagara Operazioa abiatu zuten Vietnamgo gerran. 66 eguneko aire bonbardaketan, 15.000 vietnamdar hil eta eremua erabat suntsitu zuten.
- 1976 – Irango Sha Egipton erbesteratu zen, Iraultza islamiarretik ihesi.
- 1991 – Golkoko Gerra hasi zen, AEBek Iraki eraso egin ondoren.
- 2001 – Laurent-Désiré Kabila Kongoko presidentea erail zuen bere bizkartzainetako batek.
- 2005 – Adriana Iliescu, 66 urteko emakume errumaniarrak ume bat izan zuen. Historian ume bat izaten emakumerik zaharrena.
- 2006 – Ellen Johnson Sirleaf Liberiako presidente izendatu zuten; Afrika osoan estatu buru izatera hauteskunde bidez iritsitako lehen emakumezkoa.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1605 – Miguel de Cervantes idazleak On Kixote Mantxakoa bere eleberri ezagunaren lehen edizioa argitaratu zuen Madrilen.
- 1782 – Die Entführung aus dem Serail (euskaraz: Bahiketa harenean), Wolfgang Amadeus Mozarten musika eta Christoph Friedrich Bretznerren libretoa duen opera estreinatu zen Vienako Burgtheaterren.
- 1886 – Los Angelesen Escualdun gazeta aldizkariaren azkena izango zen hirugarren zenbakia atera zen.
- 1998 – Fallen ("Eroria") filma estreinatu zen, Gregory Hoblitek zuzendu eta Denzel Washington, John Goodman, Donald Sutherland, Embeth Davidtz, James Gandolfini eta Elias Koteas aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 – Telecinco espainiar telebista katean Aída umorezko lehenbizikoz telesaila aireratu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1803 – Pablo Gorosabel, gipuzkoar legegilea, historialaria eta politikaria (h. 1868).
- 1843 – Rafaela Ibarra, bilbotar beata (h. 1900).
- 1879 – Benigno Belaustegigoitia, bizkaitar futbolaria (h. 1946).
- 1885 - Juana Aiestaran Mendiluze, EAJko militantea eta Oiartzungo Emakume Abertzale Batzako lehendakaria (h. 1954).
- 1891 – Antonio Lizartza, nafar karlista (h. 1974).
- 1898 – Pedro Biritxinaga, bizkaitar kirol masaje-emailea (h. 1958).
- 1911 – Roger Lapébie, lapurtar txirrindularia, 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea (h. 1996).
- 1914 – Jose Antonio Garate, gipuzkoar kazetaria (h. 2003).
- 1915 – Xavier Bueno, nafar margolaria (h. 1979).
- 1920 – Marcelino Bilbao, Euzko Gudarostearen eta CNTren Isaac Puente batailoiako tenientea (h. 2014).
- 1921 – José Arribas, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1989).
- 1923 – Esteban Etxebarria, bizkaitar futbolaria (h. 1987).
- 1927 – José María Benito del Valle, Ekin eta ETAren sortzaileetako bat (h. 2011).
- 1937 – Koxme Lizaso, gipuzkoar bertsolaria (h. 2013).
- 1938 – José Luis Almandoz, gipuzkoar arraunlaria (h. 2013).
- 1939 – Juan Cruz Labeaga Mendiola, arabar apaiz eta ikertzailea.
- 1959 – Mikel Hernández Abaitua, euskal idazlea, Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna eta Euskal Filologian doktorea.
- 1960 – Sabin Bilbao, bizkaitar futbolari ohia.
- 1961 –
- Juan Matute, bizkaitar zaldizko ohia.
- José Manuel Otxotorena, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1966 – Ana Beltrán, Nafarroako Alderdi Popularraren presidentea, Zaragozan.
- 1969 – Josema López, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1970 – Mikel Roteta, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1971 – Armando Ribeiro, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 –
- Lionel Bilbao, lapurtar izotz hockey jokalalari ohia.
- Asier Cuevas, gipuzkoar atleta, ultramaratoietan aditua.
- 1977 – Iban Malo, gipuzkoar aktorea.
- 1978 – Koldo Gil, nafar txirrindulari ohia.
- 1982 – Amaia Lujambio, nafar biologo eta atleta ohia.
- 1988 – Lander Lasa, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1990 – Jon Ander Pérez, arabar futbolaria.
- 1991 – Irati Santiago, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- 1992 – Alexander Vallejo, arabar futbolaria.
- 1995 –
- Borja Cabo, bizkaitar historialari eta irakaslea.
- Arantza Moreno, bizkaitar atleta, xabalina jaurtiketan aditua.
- 2003 – Endika Buján, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1409 – Renato Anjoukoa, Napoliko eta Aragoiko erregea (h. 1480).
- 1558 – Jakobe Badengoa, Badengo printzesa (h. 1597).
- 1655 – Bernard de Montfaucon, frantziar monje beneditarra, idazle eta paleografoa (h. 1741).
- 1675 – Louis de Rouvroy (Saint-Simongo dukea), frantziar militar, diplomazialari eta idazlea (h. 1755).
- 1728 – Niccolò Piccinni, italiar musikagilea (h. 1800).
- 1749 – Vittorio Alfieri, italiar antzerkigile eta poeta (h. 1803).
- 1820 – Johannes Rebmann, alemaniar misiolaria (h. 1876).
- 1821 – John C. Breckinridge, Ameriketako Estatu Batuetako 14. presidenteordea (h. 1875).
- 1831 – Jovan Ristic, Serbiako lehen ministroa (h. 1899).
- 1836 – Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako erregea (h. 1894).
- 1838 – Franz Brentano, alemaniar filosofo eta psikologoa (h. 1917).
- 1846 – Eugène Carrière, Fin de siècle garaiko frantziar margolari inpresionista (h. 1906).
- 1847 – Kálmán Mikszáth, hungariar eleberrigile, kazetari eta politikaria (h. 1910).
- 1851 – William Hall-Jones, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1936).
- 1855 – Eleanor Marx, aktibista politikoa eta autore marxista (h. 1898).
- 1868 – Armin Otto Leuschner, estatubatuar astronomoa (h. 1953).
- 1882 – Margaret Wilson, estatubatuar eleberrigilea (h. 1973).
- 1884 – Jules Supervielle, uruguaiar frantziar olerkaria (h. 1960).
- 1896 – Maria Ossowska, poloniar soziologo eta filosofo soziala (h. 1974).
- 1900 – Edith Frank, judu alemaniar errefuxiatua, Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Anne Franken ama (h. 1945).
- 1901 –
- Fulgencio Batista, Kubako presidente eta diktadorea (h. 1973).
- Laura Riding, estatubatuar idazle eta literatura kritikoa (h. 1991).
- 1902 – Eric Liddell, eskoziar korrikalari, errugbi jokalari eta misiolaria (h. 1945).
- 1905 – Ernesto Halffter, espainiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1989).
- 1908 – Ethel Merman, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1984).
- 1911 –
- Eduardo Frei Montalva, Txileko presidentea (h. 1982).
- Jacques Guillermaz, frantziar sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (h. 1998).
- 1917 –
- Justin Ahomadegbé-Tomêtin, Dahomeyko presidentea (h. 2002).
- Constanza Martínez Prieto, espainiar errepublikanoa (h. 1997).
- 1918 - Inga Fischer-Hjalmars, suediar fisikari, farmazialari eta humanista, kimika kuantikoan aitzindaria (h. 2008).
- 1920 –
- William Boone, estatubatuar matematikaria (h. 1983).
- Andreana Družina, esloveniar eta jugoslaviar partisano, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (h. 2021).
- Stephanos II.a Ghattas, egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka (h. 2009).
- 1924 – Katy Jurado, mexikar aktorea (h. 2002).
- 1928 –
- William Kennedy, estatubatuar kazetari eta idazlea.
- Pilar Lorengar, espainiar opera-abeslaria (h. 1996).
- 1931 – Johannes Rau, Alemaniako presidentea (h. 2006).
- 1932 – Dian Fossey, estatubatuar zoologoa, gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna (h. 1985).
- 1933 – Susan Sontag, estatubatuar idazlea (h. 2004).
- 1934 – Marilyn Horne, estatubatuar mezzosopranoa.
- 1938 – José Manuel Villabella, espainiar saiakeragile eta eleberrigilea.
- 1939 – Jean Van Hamme, belgikar eleberrigile eta komikigilea.
- 1942 – Nicole Fontaine, frantses politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 2018).
- 1944 – Jill Tarter, estatubatuar astronomoa eta SETIko zuzendaria.
- 1945 – Wim Suurbier, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1946 – Marja Leinonen, finlandiar hizkuntzalari, itzultzaile eta irakaslea (h. 2019).
- 1948 – John Carpenter, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari, musikagile eta ekoizlea.
- 1949 – Barbara Balzerani, Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagia eta idazlea (h. 2024).
- 1951 – Gemma Lienas, kataluniar idazlea da eta ekintzaile feminista.
- 1952 – Fuad II.a Egiptokoa, Egiptoko azken erregea.
- 1954 – Morten P. Meldal, daniar kimikaria, 2022ko Kimikako Nobel Saria.
- 1957 – Ricardo Darín, argentinar aktorea.
- 1959 – Sade Adu, britainiar-nigeriar musikagile eta abeslaria.
- 1960 – Luis de Guindos, PPko espainiar politikaria.
- 1962 – Bethan Gwanas, galeseraz soilik idazten duen galestar idazlea.
- 1963 –
- Carlos Xavier, portugaldar futbolari ohia.
- Simon Johnson, britainiar-estatubatuar ekonomialaria, 2024ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1967 –
- Andrea James, estatubatuar film-ekoizle, zuzendari, blogari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Alberto Puig, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- Dolores Serrano, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea.
- 1968 – Mònica Terribas, kataluniar kazetaria.
- 1972 – Radivoje Manić, serbiar futbolari ohia.
- 1974 –
- Mónica García Gómez, espainiar mediku anestesiologoa eta politikaria, Espainiako Gobernuko Osasun ministroa.
- Kate Moss, britainiar top-modela.
- 1975 –
- Ayako Fuchigami, japoniar politikaria, Japoniako prefektura bateko asanblakide hautatutako lehen pertsona transgeneroa.
- Nozomi Yamago, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – America Vera-Zavala, txiletar eta perutar jatorriko suediar politikari eta idazle politikoa.
- 1979 –
- Aaliyah, estatubatuar abeslari, aktore eta modeloa (h. 2001).
- Mélanie Joly, kanadar abokatua, politikaria eta estatistikaria.
- 1980 –
- Noura Erakat, estatubatuar-palestinar ekintzailea, unibertsitateko irakaslea, legelaria eta giza eskubideen abokatua.
- Lin-Manuel Miranda, estatubatuar musikagilea, kanta-idazlea, antzerkigilea, raperoa eta aktorea.
- Yuki Tsuchihashi, japoniar futbolari ohia.
- 1981 – Marta Roure, andorratar abeslaria, Eurovision Abesti Lehiaketan katalanez abestu zuen lehen artista.
- 1982 –
- Míriam Ferradáns, galiziar idazlea, poeta, irakaslea eta politikaria.
- Su Garrido Pombo, galiziar abeslaria eta musikagilea.
- 1983 - Marta Marrero, kanariar tenislaria, padel jokalaria eta enpresaburua.
- 1984 – Sergio Pardilla, espainiar txirrindularia.
- 1985 – Pablo Zabaleta, euskal jatorriko argentinar futbolari ohia.
- 1986 –
- Aija Andrejeva, letoniar abeslaria.
- Daiki Niwa, japoniar futbolaria.
- 1988 – Iñaki Gómez Goroztieta, mexikar-kanadar atleta, ibilketan aditua.
- 1990 – Owen Wright, australiar surflaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1895 – Juan Jose Telleria Aiesta, beasaindar musikagilea (j. 1857).
- 1906 – Felipe Arrese Beitia, euskal idazlea (j. 1841).
- 1916 – Juan Bautista Bilbao, bizkaitar idazlea (j. 1887).
- 1928 – Manuel Martinez de Ubago, nafar arkitektoa (j. 1869).
- 1937 – Eladio Zilbeti, nafar politikaria, EAE-ANV alderdiaren bultzatzailea eta Osasuna futbol klubaren sortzaileetako bat, fusilatua (j. 1898).
- 1945 – Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria, Alcalá de Henares (j. 1911).
- 1953 – Santiago Cunchillos Manterola, nafar legegizona eta itzultzailea (j. 1882).
- 1980 – Karlos Saldise, Amnistiaren Aldeko Batzordetako gipuzkoar kidea, Gerra zikinaren biktima (j. 1947).
- 1986 – Jean Cassou, Euskal Herrian jaiotako frantziar idazlea, Parisen (j. 1897).
- 1988 – Tomás Garicano, nafar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1910).
- 2002 – Ignazio Urkixo, bizkaitar euskaltzalea eta diplomatikoa (j. 1907).
- 2005 – Edurne Garitazelaia, bizkaitar euskaltzalea, Arrigorriagan bertako herritarrei euskara klaseak eman zizkien lehen emakumea (j. 1926).
- 2006- Pilar Arostegi, gasteiztar agirizaina, Gasteizko Udal Artxiboko lehenengo emakumezko artxibozaina (j. 1944).
- 2015 –
- Carlos Aseginolaza, gipuzkoar botanikoa, Euskal Herriko floran aditua (j. 1955).
- Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (j. 1940).
- Josu Uribetxebarria, gipuzkoar ETAkidea (j. 1955).
- 2016 – Sotero Lizarazu, euskal txirrindularia (j. 1919).
Mundua
aldatu- 309 – Martzelo I.a, Aita santua.
- 1263 – Shinran, japoniar erlijio-gizon budista (j. 1173).
- 1391 – Muhammad V.a ibn Jusuf, Granadako emirra (j. 1338).
- 1678 – Madeleine de Souvré, Sabléko markesa, frantziar idazlea (j. 1599).
- 1794 – Edward Gibbon, britainiar historialaria, Tazitoren garaitik izan den garrantzitsuena askoren ustez (j. 1737).
- 1866 – Phineas Quimby, estatubatuar sendagilea (j. 1802).
- 1883 – Matilde Díez, espainiar antzerki-aktorea (j. 1818).
- 1886 – Amilcare Ponchielli, italiar musikagilea (j. 1834).
- 1891 – Léo Delibes, frantziar musikagilea (j. 1836).
- 1901 – Arnold Böcklin, suitzar margolari sinbolista (j. 1827).
- 1906 – Brita Bjørgum, norvegiar idazle, irakasle eta feminista (j. 1858).
- 1912 – Georg Heym, alemaniar olerkari espresionista (j. 1887).
- 1942 –
- Arturo, Connaughteko eta Strathearngo dukea, britainiar printzea, Kanadako gobernadore orokorra (j. 1850).
- Carole Lombard, Hollywoodeko itzal handiko estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1947 – Piotr Krasnov, errusiar jeneral kosako tsarista (j. 1869).
- 1948 – Augusto Weberbauer, alemaniar naturalista, botanikari eta unibertsitateko irakaslea, XX. mendeko botanikari garrantzitsuenetakoa (j. 1871).
- 1950 – Gustav Krupp von Bohlen und Halbach, alemaniar diplomazialari eta enpresaburua (j. 1870).
- 1957 – Arturo Toscanini, italiar orkestra-zuzendaria (j. 1867).
- 1958 – Sofía Casanova, galiziar kazetaria, korrespontsala eta idazlea (j. 1861).
- 1962 –
- Frank Hurley, australiar argazkilari eta abenturazalea (j. 1885).
- Antonio Sagardía, espainiar militarra (j. 1880).
- 1967 – Robert J. Van de Graaff, estatubatuar fisikaria (j. 1901).
- 1968 – Panagiotis Poulitsas, Greziako lehen ministroa (j. 1881).
- 1971 – Philippe Thys, belgikar txirrindularia (j. 1890).
- 1979 – Fred Elizalde, euskal jatorriko filipinar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1907).
- 1980 – Benjamín Palencia, espainiar margolaria (j. 1894).
- 1982 – Ramón José Sender, espainiar idazlea (j. 1901).
- 2000 – Dionisio Gamallo, galiziar idazlea (j. 1914).
- 2001 – Laurent-Désiré Kabila, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea (j. 1939).
- 2004 – Kalevi Sorsa, Finlandiako lehen ministroa (j. 1930).
- 2005 –
- Mireille Best, frantziar ipuingile eta eleberrigilea (j. 1943).
- Agustín González, espainiar aktorea (j. 1930).
- 2009 – Andrew Wyeth, estatubatuar margolaria (j. 1917).
- 2012 –
- Gustav Leonhardt, herbehereetar klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria (j. 1928).
- Carlos Pujol, katalan idazlea eta itzultzailea (j. 1936).
- 2016 – Palmira Julia Tello, espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa (j. 1920).
- 2017 – Eugene Cernan, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1934).
- 2020 – Christopher Tolkien, J. R. R. Tolkienen semea eta honen lan askoren argitaratzailea (j. 1924).
- 2021 – Phil Spector, estatubatuar musika ekoizle, musikari eta abesti egilea (j. 1939).
- 2022 –
- Kevin Flynn, irlandar errugbilaria (j. 1939).
- Hana Horka, kantari txekiarra, Asonance folk-taldeko kidea (j. 1964).
- Ibrahim Boubacar Keïta, Maliko presidentea (j. 1945).
- 2023 –
- Vladas Česiūnas, piraguismoan lehiatu zen sobietar eta lituaniar kirolaria (j. 1940).
- Gina Lollobrigida, italiar aktorea (j. 1927).
- Lupe Serrano, txiletar balleteko dantzaria eta dantza-irakaslea (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Lexuri eta Markel/Marzel/Martxel.
Jaieguna, ondoko herrietan:
Kanpo estekak
aldatu