Abuztuaren 22
data
Abuztuaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamalaugarren eguna da, 235.a bisurteetan. 131 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1638 – Getariako itsas-gudua bere kostaldean.
- 1777 – Joan Antonio Mogel euskal idazle eta apaizak Inkisizioaren epaimahai aurrean agertu behar izan zuen Logroñon.
- 1906 – Istilu larriak izan ziren Bilbon meatzarien greban. Agintariek setio egoera ezarri zuten. Greban lau hildako izan ziren Setaresen (Kantabria) eta bi zauritu larri Ortuellan.
Mundua
aldatu- 1791 – Esklaboen matxinada piztu zen Saint-Domingue kolonia frantziarrean, Haitiko Iraultza hasiz.
- 1864 – Lehenengo Ginebrako Konbentzioa sinatu zuten, geroago Nazioarteko Gurutze Gorria izango zenari hasiera emanez.
- 1910 – Japoniak Korearen anexioa iragarri zuen ofizialki.
- 1922 – Irlandako Armadaren komandante buru zen Michael Collins hil zuten segada batean Cork konderriko Béal na mBláth herrixkan.
- 1945 – Potsdam-go Biltzarra: Europako mapa politikoa definitu zen Bigarren Mundu Gerraren ostean.
- 1991 – Sobietar Batasuneko armada hiru errepublika baltikoetatik (Estonia, Letonia eta Lituania) erretiratu zen.
- 2005 – Israelek Gaza behin betiko utzi zuen. Geroztik Israelek kudeatzen ditu Gazako sarbide guztiak, baita Zisjordaniakoak ere harresi eta checkpointekin.
- 2006 – Hegazkin errusiar bat erori zen Ukraina eta Errusiako mugan. 171 hildako, horien artean 45 haur.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1997 – G.I. Jane filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Demi Moore, Viggo Mortensen eta Anne Bancroft aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – Garrasia eta Madonna, Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1848 – Mañex Zubiat, baxenafar bertsolaria (h. 1924).
- 1863 – Juan Izurrategi Berrostegieta, bizkaitar idazlea (h. 1938).
- 1873 – Albert Constantin, baxenabartar idazle eta politikari euskaltzalea (h. 1957).
- 1879 – Valentin Zubiaurre Agirrezabal, bizkaitar margolaria, Madrilen (h. 1963).
- 1891 – Bernardo Maria Garro, Otxolua, mundakar itzultzailea eta euskal idazlea (h. 1960).
- 1892 – José Olivares, Tellagorri, bizkaitar idazlea eta kazetaria (h. 1960).
- 1908 – Félix Bolico Ilundain, nafar futbolaria.
- 1914 – Hipolita Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (h. 1939).
- 1916 – Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (h. 1999).
- 1935 – Eñaut Etxamendi, baxenafar idazle, irakasle, laborari eta abeslaria.
- 1939 – Julio Arbosa, arabar espeleologoa, artista eta ekintzaile soziala (h. 2007).
- 1941 – Andoni Arrizabalaga, bizkaitar ETAkide historikoa (h. 1984).
- 1947 – Pierre Bidart, euskal herritar antropologoa (h. 2010).
- 1956 – Carlos Chivite, zentronikoar politikaria, PSNko idazkari orokorra (h. 2008).
- 1957 – Begoña Errazti, bizkaitar politikaria, Eusko Alkartasunako presidente ohia.
- 1962 – Jokin Mujika, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1964 –
- Beatriz Fernandez Fernandez, bizkatar filologo eta idazlea, EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Erramun Osa, Euskaltzaindiako idazkariordea.
- 1970 – Santiago Crespo, nafar txirrindulari ohia.
- 1974 – Jean Marie Usandizaga, lapurtar errugbilari ohia.
- 1975 – Bihotz Gorospe, bizkaitar irakaslea, abeslaria eta musikagilea.
- 1977 – Andoni Eguskiza, bizkaitar pilotari ohia.
- 1978 – Jorge Barrena, nafar futbolari ohia.
- 1983 – Jabier Oteiza, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1996 – Mikel Gurrutxaga Barruetabeña, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 – Ander Iruarrizaga, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 980 – Avizena, persiar mediku, filosofo eta zientzialaria (h. 1037).
- 1647 – Denis Papin, frantziar fisikaria eta asmatzailea.
- 1760 – Leon XII.a, Aita santua (h. 1829).
- 1764 – Charles Percier, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1838).
- 1792 – Gong Zizhen, txinatar idazlea eta poeta (h. 1841).
- 1800 – Edward Bouverie Pusey, ingeles teologo anglikanoa (h. 1882).
- 1818 – Rudolf von Jhering, alemaniar legelaria (h. 1892).
- 1833 – Odoardo Borrani, italiar margolaria (h. 1905).
- 1834 – Samuel Pierpont Langley, estatubatuar astronomo eta fisikaria (h. 1906).
- 1839 – Johann Georg Mezger, herbeheretar medikua, fisioterapiaren aitzindaria (h. 1909).
- 1841 – Joaquín Crespo, Venezuelako presidentea (h. 1898).
- 1842 – Emilie Mundt, daniar margolaria (h. 1922).
- 1844 – George W. De Long, estatubatuar militar eta esploratzailea (h. 1881).
- 1847 – John Forrest, Australiaren esploratzailea, politikaria, eta Australiako estreinako lehen ministroa (h. 1918).
- 1854 – Milan I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (h. 1901).
- 1860 - Blanca Catalán de Ocón y Gayolá, espainiar botanikaria, Espainian gaian aditua zen lehen emakumetzat hartua (h. 1904).
- 1862 – Claude Debussy, frantziar musikagilea (h. 1918).
- 1874 – Max Scheler, alemaniar filosofoa (h. 1928).
- 1882 – Raymonde de Laroche, frantziar hegazkinlaria eta pilotu-lizentzia jaso zuen lehen emakumea (h. 1919).
- 1887 – Lutz Graf Schwerin von Krosigk, Alemaniako kantzilerra (h. 1977).
- 1891 – Jacques Lipchitz, lituaniar eskultore kubista (h. 1973).
- 1893 – Dorothy Parker, estatubatuar olerkaria (h. 1967).
- 1898 – Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (h. 1976).
- 1902 – Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (h. 2003).
- 1904 – Deng Xiaoping, Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabarmena (h. 1997).
- 1905 – John Lyng, Norvegiako lehen ministroa (h. 1977).
- 1908 – Henri Cartier-Bresson, frantziar argazkilaria, fotokazetaritzaren sortzailea (h. 2004).
- 1913 – Bruno Pontecorvo, italiar fisikaria (h. 1993).
- 1917 –
- Ko Arima, japoniar futbolaria.
- John Lee Hooker, estatubatuar blues musikaria (h. 2001).
- 1920 –
- Ray Bradbury, zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea (h. 2012).
- Denton Cooley, estatubatuar medikua, bihotz artifizial oso bat gizaki baten gorputzean jartzea lortu zuen lehen kirurgialaria (h. 2016).
- 1922 – Micheline Presle, frantziar aktorea (h. 2024).
- 1923 – André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (h. 1988).
- 1925 –
- Honor Blackman, ingeles aktorea (h. 2020).
- Alberto Ongaro, italiar idazle, kazetari eta komikigilea (h. 2018).
- Ēvī Upeniece, letoniar eskultorea (h. 2024).
- 1926 –
- Marc Bohan, frantziar moda diseinatzailea (h. 2023).
- Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (h. 2020).
- 1928 –
- Vicente Iturat, espainiar txirrindularia (h. 2017).
- Karlheinz Stockhausen, alemaniar musikagilea (h. 2007).
- 1930 – Gylmar dos Santos Neves, brasildar futbol atezaina (h. 2013).
- 1931 – Ruy Guerra, brasildar zinemagile, idazle eta aktorea.
- 1933 – Sylva Koscina, jugoslaviar-italiar aktorea (h. 1994).
- 1934 – Norman Schwarzkopf, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako nazioarteko gudarosteen komandantea (h. 2012).
- 1935 – Annie Proulx, estatubatuar eleberrigile, istorio idazle eta kazetaria.
- 1937 –
- Enrique García Asensio, espainiar orkestra-zuzendaria.
- Phyllis O'Donnell, australiar surflaria (h. 2024).
- 1940 – Yambo Ouologuem, maliar idazlea (h. 2017).
- 1942 - Carmen Díez de Rivera, espainiar politikaria eta eurodiputatua (h. 1999).
- 1949 –
- Þórarinn Eldjárn, islandiar idazlea.
- Diana Nyad, estatubatuar idazlea, kazetaria eta distantzia luzeko igerilaria.
- 1953 – Kevin O'Neill, ingeles marrazkilari eta komikigilea (h. 2022).
- 1957 – Luis Bárcenas, espainiar politikaria, Alderdi Popularreko diruzain ohia, ustelkeriagatik gartzelaratua.
- 1961 –
- Andrés Calamaro, argentinar rock musikagile, abeslari eta ekoizlea.
- Roland Orzabal, britainiar musikaria.
- 1963 – Tori Amos, estatubatuar piano-jotzaile, rock alternatibo abeslari eta konpositorea.
- 1964 – Mats Wilander, suediar tenislari ohia.
- 1965 – Wendy Botha, hegoafrikar-australiar surflari ohia.
- 1966 – Alexandre Torres, brasildar futbolari ohia.
- 1967 – Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea (h. 2002).
- 1968 –
- Aleksandr Mostovoi, errusiar futbolari ohia eta kirol-zuzendaria.
- Victoria Rosell, espainiar magistratua eta politikaria.
- 1970 – Tímea Nagy, hungariar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- 1973 – Kristen Wiig, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Xantal Llavina, kataluniar kazetaria.
- 1977 –
- JP Auclair, Quebectar akrobazia eskiatzailea (h. 2014).
- Jessica Mbangeni, hegoafrikar poeta, abeslari, aktore eta enpresaburua (h. 2024).
- 1979 – Natalia Barbu, moldaviar abeslaria.
- 1981 –
- Nancy Langat, kenyar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Christina Obergföll, alemaniar xabalina jaurtitzaile ohia.
- 1982 - Nezha Alaoui, marokoar enpresaria, berritzaile soziala eta filantropoa.
- 1984 - Sara Miquel, kataluniar aktorea, dantzaria eta modeloa.
- 1985 – Our Lady J, estatubatuar piano-jotzaile, telebistako gidoilari eta abesti-idazlea.
- 1988 – Mitchell Langerak, australiar futbolaria.
- 1990 – Rasri Balenciaga, thailandiar aktorea.
- 1995 – Dua Lipa, albanokosovar jatorriko britainiar abeslaria.
- 1997 –
- Lautaro Martínez, argentinar futbolaria.
- Ferran Rull, kataluniar aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1358 – Elisabet Frantziakoa, Frantzia eta Nafarroako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea.
- 1659 – Juan Baskardo, nafar eskultorea (j. 1584).
- 1678 – Martin de Barcos, lapurtar teologo jansenista, Saint-Cyran-en-Brenneko abadia (j. 1600).
- 2008 – Faustino Etxebarria, bizkaitar bertsolari eta idazlea (j. 1917).
- 2022 – Alberto Martín, bizkaitar futbolaria (j. 1955).
- 2024 – Jon Irazabal Agirre, bizkaitar historilari eta kultur eragilea (j. 1960).
Mundua
aldatu- 408 – Flavius Stilicho, erromatar jenerala (j. c. 359).
- 1219 – Gilen Saintongekoa, frantziar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1241 – Gregorio IX.a, Aita santua.
- 1280 – Nikolas III.a, Aita santua.
- 1350 – Filipe VI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1293).
- 1485 – Rikardo III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1452).
- 1553 – John Dudley, ingeles politikaria.
- 1584 – Jan Kochanowski, poloniar Pizkundeko olerkaria (j. 1530).
- 1599 – Luca Marenzio, italiar musikagilea.
- 1664 – Maria Cunitz, alemaniar-poloniar astronomoa, aro modernoko emakumezko astronomo handiena.
- 1793 - Cäcilia Weber, Constanze Mozarten ama eta Wolfgang Amadeus Mozarten amaginarreba (j. 1727).
- 1806 – Jean-Honoré Fragonard, frantziar margolaria (j. 1732).
- 1811 – Juan de Villanueva, espainiar arkitektoa (j. 1739).
- 1815 – José de Iturrigaray, Espainiako jenerala eta Espainia Berriko Erregeorderriko burua (j. 1742).
- 1818 – Warren Hastings, britainiar administratzaile koloniala (j. 1732).
- 1823 – Lazare Nicolas Marguerite Carnot, frantziar militar, politikari eta jakintsua (j. 1753).
- 1835 – Leopoldo Nobili, italiar fisikaria (j. 1784).
- 1860 – Alexandre-Gabriel Decamps, frantziar margolaria (j. 1803).
- 1861 – Xianfeng, Txinako enperadorea (j. 1831).
- 1878 – Maria Kristina Borboikoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1806).
- 1880 – Mikhail Fokin, errusiar dantzari eta koreografoa (j. 1880).
- 1891 – Jan Neruda, txekiar poeta eta idazlea (j. 1834).
- 1893 – Ernesto II.a Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Saxonia-Coburg eta Gothako dukea (j. 1818).
- 1903 – Robert Cecil-Gascoyne (Salisburyko III. markesa), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1830).
- 1904 – Kate Chopin, estatubatuar idazlea (j. 1850).
- 1914 – François Laffargue, frantziar militarra (j. 1858).
- 1920 – Anders Zorn, inpresionismoko suediar margolari, eskultore eta grabatzailea (j. 1860).
- 1922 – Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea (j. 1890).
- 1926 – Charles William Eliot, estatubatuar irakaslea, Harvard Unibertsitateko lehendakaria 40 urtez (j. 1834).
- 1935 –
- Pavlos Kountouriotis, Greziako presidentea (j. 1855).
- Rashid Rida, erreformatzaile musulmana (j. 1865).
- 1936 – Pilar Salvo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa, fusilatua (j. 1889).
- 1940 – Isidro Gomá, kataluniar apaiza (j. 1869).
- 1943 – Tōson Shimazaki, japoniar idazlea (j. 1872).
- 1945 – Ida Henrietta Hyde, estatubatuar fisiologoa (j. 1857).
- 1949 – Edmond Jaloux, frantziar eleberrigile eta literatura-kritikaria (j. 1878).
- 1958 – Roger Martin du Gard, frantziar idazlea, 1937ko Literaturako Nobel Saria (j. 1881).
- 1967 – Gregory Goodwin Pincus, estatubatuar biokimikaria eta sendagilea (j. 1903).
- 1970 – Vladimir Propp, errusiar ipuinen oinarrizko osagaiak analizatu zituen sobietar eruditua (j. 1895).
- 1972 – Juana Ontañón Valiente, espainiar maistra, Iruñeko Pablo Iglesias Ateneoaren sortzaileetako ba (j. 1886).
- 1976 – Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea (j. 1902).
- 1978 –
- Jomo Kenyatta, Kenyako lehen presidentea, Kenyako nazioaren aitatzat hartua (j.1893).
- Ignazio Silone, italiar idazlea (j. 1900).
- 1979 – James T. Farrell, estatubatuar idazlea (j. 1904).
- 1981 – Glauber Rocha, brasildar zinemagilea (j. 1939).
- 1986 – Celâl Bayar, Turkiako presidentea (j. 1883).
- 1989 – Huey P. Newton, estatubatuar aktibista politiko eta iraultzailea, autodefentsarako pantera beltzen alderdiaren sortzaileetako bat (j. 1942).
- 1995 – José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria (j. 1911).
- 1998 – Elena Garro, mexikar gidoilaria, kazetaria eta idazlea (j. 1916).
- 2000 – Abulfaz Elxibei, Azerbaijango presidentea (j. 1938).
- 2003 –
- Imperio Argentina, hispaniar-argentinar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1910).
- Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- 2004 – Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat (j. 1919).
- 2007 – Grace Paley, estatubatuar ipuingile, poeta, irakasle eta ekintzaile politikoa (j. 1922).
- 2015 - Maria Golubnitxaia, sobietar atleta, 80 m-ko hesiko proban aditua (j. 1924).
- 2016 –
- Sellapan Ramanathan, Singapurreko presidentea (j. 1924).
- Toots Thielemans, belgikar jazz musikaria (j. 1922).
- 2018 –
- Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (j. 1949).
- Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1943).
- 2021 – Enrique Vallespí Pérez, espainiar historialaria, prehistoriadorea eta arkeologoa (j. 1929).
- 2023 –
- Tom Courtney, estatubatuar atleta (j. 1933).
- Toto Cutugno, italiar pop egile abeslaria eta musikaria (j. 1943).
- C. R. Rao, indiar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (j. 1920).
- 2024 – Kšumancäń Pirguž, erzien eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Miren, Mirentxu eta Mirena.
Kanpo estekak
aldatu