Maiatzaren 26
data
Maiatzaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita seigarren eguna da, 147garrena bisurteetan. 219 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1984 – Komite Antinuklearretako Xabier eta Endika Lorenzo Algortan bahitu eta jipoitu zituen GALek.
- 1991ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2006 – Arcelor eta Severstal altzairuegileen arteko fusioa argitara eman zen Mittal Steel enpresak Arcelor erosteko zituen asmoak zapusteko.
Mundua
aldatu- 1524 – Atiquipaque, Xinca herriaren hiririk garrantzitsuena konkistatu zuten espainiarrek.
- 2003 – Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia Pilav mendian erori zen, Trabzongo aireportutik gertu. Hegazkinean 75 pertsona zeuden, horietatik 62 militar espainiarrak. Guztiak hil ziren.
- 2006 – Europako tren geltokirik handiena inauguratu zuten Berlinen, Berlin Hauptbahnhof delakoa.
- 2011 – Serbian Ratko Mladić gerra kriminala atxilotu zuten: 1995ko uztailaren 6tik 25era bere buruzagitzapean Srebrenicako sarraskia burutu zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1995 – Robert Longo estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, eta Keanu Reeves, Dolph Lundgren, Takeshi eta Ice-T aktoreek antzeztutako Johnny Mnemonic filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1923 – Lehenengo aldiz abiatu zen Le Manseko 24 Orduak auto lasterketa.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1669 – Pedro Bernardo Villarreal, euskal ingeniari eta intelektuala (h. 1740).
- 1838 – Jose Inazio Arana, gipuzkoar idazlea (h. 1896).
- 1848 - Petra Lekuona, Oiartzun herriko ongilea (h. 1929).
- 1901 – Petra Gandarias, bilbotar Emakume Abertzale Batzaren kidea eta euskara irakaslea (h. 1989).
- 1906 – Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1968).
- 1912 – Jose de Azpiazu, gipuzkoar konpositore eta gitarra-jotzailea (h. 1986).
- 1923 – André Alvarez, lapurtar errugbilaria (h. 2005).
- 1927 – Jacques Bergerac, lapurtar antzezlea (h. 2014).
- 1931 – Luis Iriondo, gipuzkoar aktore eta musikagilea (h. 2017).
- 1937 – Piarres Aintziart, baxenafar idazlea.
- 1943 – Julio Villar, donostiar bidaiari, mendizale eta idazlea.
- 1958 – Jesús Etaio Arrondo, nafar erlijiosoa, San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalariaren nagusi jenerala.
- 1959 – Gloria Sánchez Martín, arabar politikaria, Madrilen.
- 1966 – Fernando Mendiluze, Mendiluze III.a, nafar pilotari ohia.
- 1970 – Maribel Vaquero, EAJko gipuzkoar politikaria.
- 1976 – Xabier San Sebastian, gipuzkoar aktorea.
- 1977 – Franck Dolosor, lapurtar kazetaria.
- 1978 – Leire Iglesias Santiago, gipuzkoar politikaria.
- 1980 –
- Elisa Arteta, nafar dantzaria eta koreografoa.
- Jokin Ormaetxea, gipuzkoar txirrindularia (h. 2004).
- 1984 – Mikel Nieve, nafar txirrindulari ohia.
- 1986 – Gorka Kijera, gipuzkoar futbolaria.
- 1987 – Ibai Ardanaz, nafar futbolaria.
- 1992 – Mikel Juaristi, gipuzkoar futbolaria.
- 1994 – Altair Reyes, arabar futbolaria.
- 1996 – Axier Arteaga, Arteaga II.a, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
Mundua
aldatu- 972 – Ramon Borrell, Bartzelonako kondea (h. 1017).
- 1264 – Koreyasu Printzea, Japoniako Kamakura shogunerriko zazpigarren shoguna (h. 1326).
- 1478 – Klemente VII.a, Aita santua (h. 1534).
- 1566 – Mehmed III.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1603).
- 1602 – Philippe de Champaigne, frandriar-frantziar margolari eta marrazkilaria (h. 1674).
- 1645 – Sara Saftleven, Holandako Urrezko Mendeko margolari holandarra (h. 1702).
- 1650 – John Churchill, Marlborougheko I. dukea, ingeles militar eta politikaria (h. 1722).
- 1667 – Abraham de Moivre, frantziar matematikaria (h. 1754).
- 1790 – Albert Goblet d'Alviella, Belgikako lehen ministroa (h. 1873).
- 1796 – Luis II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1858).
- 1810 – Christen Købke, Danimarkako Urrezko Aroko daniar margolaria (h. 1848).
- 1849 – Hubert von Herkomer, Bavarian jaiotako ingeles margolari, zinemagile eta musikagilea (h. 1914).
- 1850 – Amélie Helga Lundahl, finlandiar margolaria (h. 1914).
- 1867 – Maria Teckekoa, Erresuma Batuko erregina ezkontidea eta Indiako Enperatriz ezkontidea (h. 1953).
- 1871 – Camille Huysmans, Belgikako lehen ministroa (h. 1968).
- 1881 – Maria Olga de Moraes Sarmento da Silveira, portugaldar idazle eta feminista (h. 1948).
- 1886 – Al Jolson, lituaniar-estatubatuar abeslari, aktore eta umorista (h. 1950).
- 1894 – Paul Lukas, hungariar aktorea (h. 1971).
- 1895 – Dorothea Lange, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria (h. 1965).
- 1900 – Vítězslav Nezval, txekiar olerkaria (h. 1958).
- 1907 –
- Fulgencio Coll, espainiar militar eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1978).
- John Wayne, estatubatuar aktorea (h. 1979).
- 1908 – Robert Morley, ingeles aktorea (h. 1992).
- 1909 – Matt Busby, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 1994).
- 1910 – Laurance Rockefeller, estatubatuar filantropoa (h. 2004).
- 1912 – János Kádár, Hungariako lehen ministroa (h. 1989).
- 1913 –
- Erich Bautz, alemaniar txirrindularia (h. 1986).
- Peter Cushing, ingeles aktorea (h. 1994).
- Pierre Daninos, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 2005).
- 1920 – Peggy Lee, estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea (h. 2002).
- 1923 – James Arness, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- 1924 – Brenda Helser, estatubatuar igerilaria (h. 2001).
- 1925 – Neris Amelia Martínez Salazar, Juana Bacallao, kubatar abeslari eta musikaria (h. 2024).
- 1926 – Miles Davis, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea eta musikagilea, jazz modernoaren joera berrien aitzindaria (h. 1991).
- 1928 – Jack Kevorkian, estatubatuar fisikaria eta sendagilea (h. 2011).
- 1929 –
- François Leterrier, frantziar zinema zuzendaria eta aktorea (h. 2020).
- Catherine Sauvage, frantziar abeslaria (h. 1998).
- 1934 – Louis Joinet, frantziar legelaria, giza eskubideen alorrean NBEren ordezkaria munduko hainbat gatazkatan (h. 2019).
- 1936 – Hiroshi Saeki, japoniar futbolaria (h. 2010).
- 1938 – Teresa Stratas, jatorri grekodun duen opera abeslari sopranoa.
- 1940 – Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (h. 2012).
- 1941 – Kenji Tochio, japoniar futbolaria.
- 1946 –
- Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (h. 2019).
- Luciana Wolf, espainiar abeslaria eta politikaria.
- 1948 – Philippe Rukamba, ruandar apezpiku katolikoa.
- 1949 –
- Jello Biafra, estatubatuar punk musikari eta aktibista politikoa.
- Jeremy Corbin, ingeles politikaria, Alderdi Laboristako burua.
- Ward Cunningham, estatubatuar informatikaria, wikiaren asmatzailea.
- 1951 – Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (h. 2012).
- 1954 –
- Michael Devine, INLAko kide sortzaileetako bat (h. 1981).
- Erich Hackl, austriar idazle eta itzultzailea.
- 1955 – Doris Dörrie, alemaniar zinema-zuzendaria.
- 1957 – Carlos Faemino, espainiar humorista, Faemino y Cansado bikoteko kidea.
- 1959 - Raimundo Amador, flamenko gitarra jotzaile espainiarra.
- 1963 – Petra Elser, alemaniar itzultzailea.
- 1964 – Lenny Kravitz, estatubatuar musikagilea, abeslaria eta ekoizlea.
- 1966 –
- Félix Álvarez, Felisuco, espainiar umorista, telebista aurkezle eta politikaria.
- Zola Budd, britainiar atleta ohia, distantzia ertain eta luzeetan aditua.
- Helena Bonham Carter, ingeles aktorea.
- 1968 –
- Frederiko X.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea.
- Kim Coco Iwamoto, estatubatuar emakumezko politikari transgeneroa.
- Fernando León de Aranoa, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1971 - Rachael Blake, australiar aktorea.
- 1975 – Lauryn Hill, estatubatuar rapero eta abeslaria.
- 1977 – Raina Telgemeier, estatubatuar komikigilea.
- 1978 - Rocio Madrid, espainiar telebistako-aurkezlea eta aktorea.
- 1980 – Sergio Boris, espainiar futbolaria.
- 1981 –
- Eda-Ines Etti, estoniar abeslaria.
- Pastora Filigrana García, ijito jatorriko abokatu, sindikalista, feminista, idazle eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1986 – Àstrid Bergès-Frisbey, frantziar-espainiar aktorea.
- 1987 – Josh Thomas, australiar umorista, aktore eta gidoilaria.
- 1990 – Antonio Gabarre, aragoiar futbolaria.
- 1991 – Julianna Rose Mauriello, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- 1993 –
- Sanni Kurkisuo, finlandiar abeslari eta aktorea.
- Rayderley Zapata, dominikar-espainiar gimnasta artistikoa.
- 1995 – Marta Cardona, espainiar futbolaria.
- 1997 – Shunta Tanaka, japoniar futbolaria.
- 2003 - Eneko Ortiz, espainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1768 – Félix Berroeta, gipuzkoar militar eta kolonia-administratzailea, Txileko gobernadorea izandakoa, Txilen.
- 1817 – Ignacio Maria Alaba, arabar militarra, Chiclana de la Fronteran (j. 1750).
- 1844 – Jacques Laffitte, lapurtar bankaria eta politikaria, Parisen (j. 1767).
- 1855 – Jean Isidore Harizpe, Frantziako Armadan aritutako euskal militarra, Frantziako mariskala izandakoa (j. 1768).
- 1892 – José Lerga Donamaria, nafar buruzagi karlista (j. 1817).
- 1952 – Amado Alonso, nafar literatura-kritikari eta hizkuntzalaria, Massachusettsen (j. 1896).
- 1953 – Marie-Charlotte Dupouy, Maria Teresa, lapurtar moja, beneragarri izendatua (j. 1873).
- 1963 – José María Arellano, nafar legelari eta politikaria, Bizkaiko eta Gipuzkoako gobernadore zibila, Madrilen (j. 1885).
- 1980 – Leandro Agirretxe, gipuzkoar futbolari eta medikua (j. 1890).
- 1981 – Alberto Schommer Koch, alemaniar argazkilaria, Alberto Schommer García arabar argazkilariaren aita (j. 1897).
- 1987 – Emiliana Zubeldia, nafar musikagile eta piano-jotzailea, Mexikon (j. 1888).
- 2005 – Juana Tejedor Garrastazu, 108 urte eta 336 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1896).
- 2006 – Carlos Etaio, Capitán Etayo, euskal itsasgizon eta esploratzailea (j. 1921).
- 2020 – Miguel Artola, gipuzkoar historialaria, Madrilen (j. 1923).
Mundua
aldatu- 946 – Edmundo I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 921).
- 1076 – Erramun Berenger I.a, Bartzelonako kondea (j. 1023).
- 1421 – Mehmed I.a, Otomandar Inperioko sultana.
- 1512 – Bayezid II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1447).
- 1552 – Sebastian Münster, alemaniar kartografo eta kosmografoa (j. 1488).
- 1595 – Filipe Neri, italiar apaiza (j. 1515).
- 1703 – Samuel Pepys, britainiar idazlea (j. 1633).
- 1818 – Michael Andreas Barclay de Tolly, errusiar mariskala (j. 1761).
- 1821 – Constance Mayer, frantziar margolaria (j. 1775).
- 1831 – Mariana Pineda, espainiar liberala, Hamarkada Deitoragarrian exekutatua (j. 1804).
- 1875 – Victoriano Sánchez Barcáiztegui, espainiar itsas-militarra (j. 1826).
- 1876 – František Palacký, txekiar historialaria eta politikaria (j. 1798).
- 1883 – Abd el-Kader, Aljeriako emirra (j. 1808).
- 1891 – Staka Skenderova, bosniar irakasle, gizarte-langile, idazle, folklorista eta moja (j. 1828).
- 1902 – Jean-Joseph Benjamin-Constant, frantziar margolari eta grabatzailea (j. 1845).
- 1907 – Ida McKinley, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1847).
- 1912 – Amalia Bavarian, Wittelsbacheko etxearen ordezkaria eta Dukesa Bavarian (j. 1865).
- 1923 – Albert Leo Schlageter, freikorps paramilitar alemanen partaidea (j. 1894).
- 1937 – Shobhanasundari Mukhopadhyay, indiar idazle eta folklorista (j. 1877).
- 1939 – Neus Bouza Gil, kataluniar milizianoa, fusilatua (j. 1916).
- 1945 – Urania Mella, galiziar politikaria, emakumeen elkartegintzaren aitzindaria (j. 1899).
- 1952 – Emilie Flöge, austriar moda diseinatzailea eta enpresaria eta Gustav Klimten bikotekidea (j. 1874).
- 1955 – Alberto Ascari, 1 Formulako italiar pilotua (j. 1918).
- 1958 – Francis Carco, frantziar idazlea (j. 1886).
- 1976 – Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (j. 1889).
- 1978 –
- Jorge Icaza, ekuadortar eleberrigilea (j. 1906).
- Tamara Karsavina, errusiar dantzaria (j. 1885).
- 1982 – Pamela Hinkson, anglo-irlandar eleberrigilea eta kazetaria (j. 1900).
- 1987 – Ajita Wilson, estatubatuar zinema-aktore eta aktore pornografikoa (j. 1950).
- 1991 – Claudine Dupuis, frantziar aktorea (j. 1924).
- 1993 – Leonor Lambertini, brasildar aktore eta gidoilaria (j. 1920).
- 2001 – Anne Haney, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- 2002 – Mamo Wolde, etiopiar atleta, nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria (j. 1932).
- 2004 – Nikolai Txernikh, sobietar eta ukrainar astronomoa (j. 1931).
- 2005 –
- Eddie Albert, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Sangoulé Lamizana, Volta Garaiako presidentea (j. 1916).
- 2008 – Sydney Pollack, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta aktorea (j. 1934).
- 2012 – Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (j. 1936).
- 2013 – Jack Vance, estatubatuar misteriozko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko idazlea (j. 1916).
- 2015 – Vicente Aranda, kataluniar zinema zuzendaria (j. 1926).
- 2016 – Arturo Pomar, espainiar xake jokalaria (j. 1931).
- 2017 –
- Zbigniew Brzezinski, poloniar jatorriko estatubatuar diplomatiko eta politikaria (j. 1928).
- Beatriz Maggi, kubatar saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria (j. 1924).
- 2018 – Alan Bean, NASAko estatubatuar astronauta, ingeniari eta margolaria (j. 1932).
- 2019 – Prem Tinsulanonda, Thailandiako lehen ministroa (j. 1920).
- 2020 –
- Richard Herd, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Vladimir Lopukhin, erruso-sobietar ekonomialaria (j. 1952).
- 2021 – Tarcisio Burgnich, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- 2022 –
- Ciriaco de Mita, Italiako 47. lehen ministroa (j. 1928).
- Andrew Fletcher, ingeles musikaria, Depeche Mode taldearen sortzaileetako bat (j. 1961).
- Ray Liotta, estatubatuar aktorea (j. 1954).
- Alan White, ingeles bateria-jotzaile eta abeslaria, Yes taldeko kidea (j. 1949).
- 2023 – Pierre Ruby, frantziar txirrindularia (j. 1932).
- 2024 – Ludwika Wujec, poloniar fisikari, irakasle eta politikaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Irantzu.
Kanpo estekak
aldatu