Sabin Irizar
Sabin Irizar (Deba, Gipuzkoa, 1923ko martxoaren 8a - 1995) euskal idazlea izan zen.
Sabin Irizar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1923ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1995 (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuDeban 1923an jaioa, haurra zela oraindik Espainiako Gerra Zibiletik ihesi barku batean sartu zuten Frantziara lehenengo eta Belgikara ostean ihes eginez. Ondoren, Bigarren Mundu Gerra lehertu zen eta Hitlerrengandik ihesi Landetara joan zen eta, hortik, berriro ere Hego Euskal Herrira. Hortxe soldaduska egitea tokatu zitzaion, baina ihesi egin zuen eta Ordoki komandantearekin izan zen Frantziako Erresistentzian. Mundu-gerra amaitutakoan Parisen, judu sionistei arma-garraioan eta abarretan laguntzen aritu zen[1]. Bere gaztaroko esperientzietan oinarrituta idatzi zituen Txingo eta Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak.
Ondoren, Venezuelara joan zen, eta bertan jatorrizko herrien inguruan ikertu zuen. Esperientzia hori Txirike-Parú liburuan jaso zen[2].
Francoren heriotzaren ostean Euskal Herrira itzuli zen eta Euskal Sozialista Biltzarreko militante izan zen, baina bere azken urteak Kanarietan eta Murtzian pasa zituen[3].
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Txingo (Gertaldi eta ibilkeriak) (1973, Gero)
- Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak (1990, Elkar). Hau aurrekoaren edizio berritua.
- Txirike-Parú (1996, Erein)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Mendiguren, Xabier. Abenturero zaharren kontatzeko grazia. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- ↑ Juaristi, Felipe. Nobela bat balitz bizitza…. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- ↑ «Irizar Elosua, Sabin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).