Charles de Freycinet
Charles Louis de Saulces de Freycinet (Foix, 1828ko azaroaren 14a - Paris, 1923ko maiatzaren 14a) frantziar politikaria izan zen. Lau aldiz Frantziako lehen ministro izan zen.
École Polytechniquen ikasi ondoren, gobernuarentzat lan egin zuen meatze-ingeniari gisa. Inperioa erori eta Hirugarren Errepublika ezarri ondoren, Tarn-et-Garonne departamenduko prefektu izendatu zuten. Léon Gambettaren aldekoa izan zen, eta 1876an senatuan sartu zen. 1877an Jules Dufaure lehen ministroak Herri Lan ministro izendatu zuen.
Lau aldiz lehen ministro izan zen (1879ko abendutik 1880ko irailera, 1882ko urtarriletik abuztura, 1886ko urtarriletik abendura eta 1890eko martxotik 1892ko otsailera). Gerra (1888-93) eta Atzerri ministroa (1879-86) ere izan zen.
Bere agintaldietan komuneroak amnistiatu zituen, 1882an britainiarrekin bat egiteari uko egin zion Alexandriako bonbardaketan eta inperio koloniala handitu zuen.
Frantses Akademiako kide izan zen.
Lanak
aldatu- Traité de mécanique rationnelle (1858)
- De l'analyse infinitésimale (1860, revised ed., 1881)
- Des pentes économiques en chemin de fer (1861)
- Emploi des eaux d'égout en agriculture (1869)
- Principes de l'assainissement des villes (1870)
- Traité d'assainissement industriel (1870)
- Essai sur la philosophie des sciences (1896)
- La Question d'Égypte (1905)
- Contemporain: 'Pensées contributed under the pseudonym of Alceste"