[go: up one dir, main page]

Brendan Francis Behan, Breandán Ó Beacháin gaeleraz, (Dublin, Irlanda, 1923ko otsailaren 91964ko martxoaren 20) poeta, idazle eta dramagile irlandarra zen, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuena.

Brendan Behan

Bizitza
JaiotzaDublin1923ko otsailaren 9a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaDublin1964ko martxoaren 20a (41 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
AitaStephen Behan
AmaKathleen Behan
Ezkontidea(k)Beatrice Behan (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDublin Institute of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria, kantugilea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0066848 IBDB: 4593
Musicbrainz: d18ffad7-355c-40af-b754-01eb21e04d9f Discogs: 819521 Allmusic: mn0001253283 Find a Grave: 2007 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1923an jaio zen Dublinen eta langile-klaseko familia batean hazi zen. Bere aita Stephen Behan Irlandako Independentzia Gerran parte hartu zuen margolaria zen, eta literatura klasikoa irakurtzen zien seme-alabei. Osaba berriz Peadar Kearney zuen, Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia) ereserkia konposatu zuena, hots, Irlandako Errepublikako ereserki nazionala, eta anaia, Dominic Behan, irlandar errepublikar abesti matxino ezagun ugariren egilea.

1937an, familia eta bera Crumlinera joan ziren bizitzera. Han, Brendan Fianna Éireann IRAko gazte-erakundearen kide egin zen eta bere lehendabiziko prosak eta poemak argitaratu zituen Fianna: the Voice of Young Ireland erakundeko aldizkarian. 1939an, 16 urte baino ez zituela, IRAn sartu zen eta Liverpoolgo portuaren aurka atentatzeko agindua eman zioten. Han atxilotu zuten lehergaiak eramateagatik eta hiru urteetako erreformatorio-zigorra ezarri zioten. Bertan pasatakoak Borstal Boy eleberri autobiografikoan kontatu zituen. 1941ra arte ez zen Irlandara itzuli.

1942an bi detektibe hiltzen saiatzeagatik epaitua izan zen eta 14 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Halere, 1946ko errepublikanoentzako amnistian askatu zuten. 1947an, berriz atxilotu zuten lagun bat kartzelatik ateratzen saiatzeagatik eta epe laburreko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Ondoren, IRA utzi zuen nahiz eta Cathal Goulding buruzagiarekin harreman onak zituen.

Kartzelan emandako aldiak idaztera bultzatu zuen. 1950eko hamarkadaren hasieran Parisera joan zen bizitzera. Han, idazle ospetsua egin zen eta alkoholismoak menperatu zuen.

1960ko hamarkadan, alkoholismoak diabetesa sortu zion. Bere osasun egoerak txarrera egin zuen eta 1964ko martxoaren 20an hil zen Dublingo Meath Ospitalean.

Liburuak

aldatu

Kantak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brendan Behan Aldatu lotura Wikidatan