[go: up one dir, main page]

Josefa Egaña

Erreketista

Josefa Egaña Urquiri (Deba, 1923ko maiatzaren 2a) erraketista profesional izan zen. Pepita eta Pichón izengoitiez kantxaratu zen. Atzelari postuan jokatu zuen 18-19 urtez, 1939-1940tik 1958ra, Donostian, Katalunian, Kanarietan, Acapulcon eta Mexikon.[1]

Josefa Egaña

Bizitza
JaiotzaDeba1923ko maiatzaren 2a (101 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Pepita eta Pichón

Biografia

aldatu

Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Josefa Egaña.

Josefa, bere ahizpa Maria Teresa bezala, erraketista profesionala izan zen. Urte luzez jardun zuen frontoietan jokatzen; Donostiako Grosen, Bartzelonako Sol y Sombra eta Deportivo Barcelona frontoietan, Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoian, Las Palmas Kanaria Handiko Las Palmas frontoian, Acapulcoko Jai-Alain eta Mexikoko Colón frontoian

Egaña ahizpez gain, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban, hala nola: Nieves Cabanillas "Deva", Marcelina Zabala Aizpurua, Pilar Zabala Aizpurua eta Mercedes Zubikaray Subinas "Mercedes" / "Merche".

 
Erraketistak

2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Josefa Egaña Urquiri Pepita | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  2. «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak

aldatu