Joan Vollmer
Joan Vollmer (Loudonville, New York, AEB, 1923ko otsailaren 4a - Mexiko Hiria, Mexiko, 1951ko irailaren 6a) Beat belaunaldiak hasieran izan zuen emakumerik garrantzitsuena izan zen. William Burroughsekin bikote harremana izan zen 1946 eta 1951 artean.
Joan Vollmer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1923ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Mexiko Hiria eta Mexiko, 1951ko irailaren 6a (28 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Hiltzailea | William Burroughs |
Familia | |
Ezkontidea(k) | William Burroughs (1946 - 1951ko irailaren 6a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barnard College Doane Stuart School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Mugimendua | Beat belaunaldia |
Biografia
aldatuIhesa Burroughsekin batera
aldatu1950an, Joan Vollmer eta William Burroughs Mexikora iritsi ziren, Burroughsek Louisianan betetzeke zeukan kartzela zigorretik ihesi. Ordurako banantzekotan omen ziren. Vollmer anfetaminak uzten ari zen, alkoholaren “laguntzaz”; Burroughs, aldiz, heroinarik ezean, Benzedrina neurriz kanpo hartzen hasi zen[1].
Heriotza
aldatu1951ko irailaren 6an, Mexiko Hirian, bikoteak asko edan ondoren, William S. Burroughs idazleak Joan Vollmer emaztea hil zuen buruan tiroa jota. Burroughsek poliziari emandako lehen bertsioaren arabera, festa batean zeudela bikoteak Gilen Tellena egitea erabaki zuen. Sagarraren ordez edalontzi bete whisky jarri omen zuen emaztearen buru gainean. Baleztaren ordez, berriz, 38 kalibreko errebolberra erabili zuen, eta itua jo beharrean Joanen burua zulatu zuen[1].
Tiroa hain modu zorigaiztokoan huts egiteagatik hamahiru egunez giltzapean egon ondoren, Burroughsek hasierako bertsioa aldatu zuen Bernabé Jurado abokatuaren gomendioz: errebolberra kargatuta zegoen ala ez egiaztatzen ari zela ustekabean egin omen zuen tiro. Familia aberatseko semea izanik, funtzionarioak, abokatuak, lekukoak eta balistika adituak erosi zituen eta, azkenean, ez zuen beste zigorrik bete behar izan emaztea hiltzeagatik[1].
Burroughsen adierazpenak heriotzaren inguruan
aldatuBurroughsen beraren hitzetan, nolabaiteko etekina atera zion gertaerari: “Joanen heriotzarengatik ez balitz sekula idazle ez nintzatekeela izango ondorioztatu behar izan dut, tamalez (...) Joanen heriotzak inbaditzailearekin, Espiritu Zatarrarekin, harremanetan jarri ninduen, bizi osoko gatazka batean sartu ninduen, eta handik irteteko aukera bakarra idaztea nuen”, 1953an idatzi eta 1985ean argitaratu zuen Queer nobelaren hitzaurrean jaso zuenez[1].
Heriotzaren eragina Beat belaunaldian
aldatuBrenda Knightek zera idatzi zuen hari buruz The women of the Beat Generation lanean: “Joan Vollmer William Burroughs funtsezkoa izan zen Beat iraultzaren sorreran; izan ere, Beat motorra abiarazi zuen erregaia Joanek ekarri zuen, mezenas zein musa gisa. New Yorken zeukan apartamentua Beat belaunaldia eratzeko funtsezko rola jokatu zuten hainbat pertsonaren bilgune izan zen; (...) oso azkarra eta filosofian nahiz literaturan aditua, Beat idazle nagusien, Allen Ginsberg, Jack Kerouac eta Billen Burroughs adimenari punta atera zion zorroztarria izan zen Joan. Taldeko kide zoliena zen eta haren izaera irmo eta ausartak Beat belaunaldia sentsibilitate berri baterantz bultzatu zuen”[1].
Leela Ginelle kazetari eta antzerkigilearen hitzetan, Joan Vollmer “Burroughsen historiako oin-ohar xelebre bat besterik ez da orain”[1].