Irailaren 10
data
Irailaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamairugarren eguna da, 254.a bisurteetan. 112 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1512 – Nafarroa Beherea inbaditu zuen Gaztelako armadak. Nafarroa Garaia ia osorik menderatuta, bereziki krudelak izan ziren Behe Nafarroan.
- 1934 – Manuel Carrión Damborenea falangista eraso baten ondorioz bezperan zauritatu hil egin zen. Erantzun gisa, eskuin muturrak Manuel Andrés Casaus kazetaria hil zuten Donostian, atentatu batean.
- 1986 – ETAk Dolores Gonzalez Katarain Yoyes hil zuen Ordizian, ETAko buru izandakoa.
- 2006 – Uda Euskal Herrian igaro eta gero euren herrira itzultzera zihoazen 238 haur Saharauiar Loiu eta Getxoko kiroldegietan pasa behar izan zuten gaua, Aljeriara eraman behar zien hegazkina ailegatu ez zelako.
Mundua
aldatu- 1229 – Jakue I.a Aragoikoaren gudarosteak Santa Ponçan lehorreratu ziren Mallorcaren konkista hasiz.
- 1823 – Simón Bolívar izendatu zuten Peruko presidente.
- 1909 – Louisiana eta Mississippin egondako urakan indartsu batek 350 hildako inguru eragin zituen.
- 1967 – Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketan gibraltarrek beren berezko Gobernu Erakundeekin eta Britainiar Agintaritzapean jarraitzeari baiezkoa eman zioten.
- 1974 – Portugalek Ginea-Bissauren independentzia onartu zuen.
- 1977 – Hamida Djandoubi hiltzailea gillotinatu zuten Frantzian, horrela exekutatutako azkena, heriotza zigorra 1981ean ezeztu baitzen.
- 2001 – Norvegiako hauteskundeetan Kjell Magne Bondevik aukeratu zuten lehen ministro.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1972 – Jeremiah Johnson filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Robert Redford aktoreak antzeztu zuelarik.
- 1980 – The Gods Must Be Crazy ("Jainkoak Erotuak Zaudek/n)") filma estreinatu zen, Jamie Uysek zuzendu eta Nǃxau, Marius Weyers, Sandra Prinsloo, Louw Verwey eta Michael Thys aktoreek antzeztu zuten. Narratzailea Paddy O'Byrne izan zen.
- 1981 – Picassoren Gernika margolana New Yorkeko MoMAtik Madrila eraman zuten, beste 23 irudirekin batera.
- 1993 – The X-Files ("X Txostenak") telesaila Fox telebista katean aireratzen hasi zen.
- 2010 – 127 Hours ("127 Ordu") filma estreinatu zen, Danny Boylek zuzendu eta James Franco, Amber Tamblyn, Kate Mara, Lizzy Caplan eta Clémence Poésy aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1846 – Elias Howe estatubatuarrak josteko makina patentatu zuen.
- 2008 – CERNek LHCa abian jarri zuen lehen aldiz.
- 2015 – Hegoafrikan Homo naledi giza espezie berriaren aztarnak aurkitu zituzten.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2017ko Espainiako Itzulia: Chris Froome kenyar-britainiar txirrindularia garaile.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1681 – Joaquín Ignacio Barrenetxea, bizkaitar diplomatikoa (h. 1753).
- 1723 – Manuel Zañartu, euskal merkatari politikaria (h. 1782).
- 1813 – Jose Maria Larroka, gipuzkoar idazlea (h. 1891).
- 1912 – André Dassary, gehienbat frantsesez aritutako lapurtar kantaria (h. 1987).
- 1915 – Maritxu Urreta, euskal itzultzaile, ilustratzaile eta argazkilaria (h. 2018).
- 1930 – Jesus Garai, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1995).
- 1942 – Marimí Azpiazu, gipuzkoar piano eta harpa jolea.
- 1953 –
- Juan Mari Bengoetxea, Bengoetxea III.a, nafar pilotari ohia.
- Benantxio Irureta, euskal mendizale nabarmena (h. 2013).
- Iñaki Txueka, gipuzkoar enpresaburu eta politikari jeltzalea.
- 1960 – Alfonso Arandia, bizkaitar zinema zuzendari, gidoigile eta zinema ekoizlea.
- 1968 – Mertxe Rodriguez, MariMotots, euskal pailazoa.
- 1971 – Laureano Atanes, bizkaitar kirolaria, borroka librean aditua.
- 1975 – Alberto Martínez, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1978 – Asier Abaunza, bizkaitar politikaria.
- 1981 – Xabi Borda, gipuzkoar idazlea.
- 1984 – Ander Gago, bizkaitar futbolaria.
- 1985 – Lara Izagirre, bizkaitar gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea.
- 1988 – Betzaida Urtaza, gipuzkoar idazlea, itzultzailea eta ipuin-kontalaria.
- 1990 – Titay Calvo, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Ainara Elbusto, nafar txirrindularia.
- 1994 – Aitor Morcillo, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Jon Agirre Egaña, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 920 – Luis IV.a Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 954).
- 1169 – Alexio II.a Komneno, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 1183).
- 1487 – Julio III.a, Aita santua (h. 1555).
- 1638 – Maria Teresa Austriakoa, Espainiako infanta eta Frantziako erregina ezkontidea (h. 1683).
- 1655 – Caspar Bartholino, daniar anatomista (h. 1738).
- 1659 – Henry Purcell, britainiar konpositore barrokoa (h. 1695).
- 1689 – Thomas Sydenham, ingeles medikua (h. 1689).
- 1753 – John Soane, ingeles arkitekto neoklasikoa (h. 1837).
- 1839 – Charles Sanders Peirce, estatubatuar zientzialaria, filosofoa eta logikaria (h. 1914).
- 1863 – Charles Spearman, britainiar psikologoa (h. 1945).
- 1872 – Vladimir Arseniev, errusiar esploratzaile eta idazlea (h. 1930).
- 1882 – Károly Huszár, Hungariako estatuburu eta lehen ministroa (h. [[1941]).
- 1886 –
- Giovanni Gronchi, Italiako presidentea (h. 1978).
- H.D., estatubatuar olerkari, eleberrigile eta saiakeragilea (h. 1961).
- 1888 – Odette Keun, herbeheeretar abenturari, sozialista, kazetari eta idazlea (h. 1978).
- 1890 –
- Elsa Schiaparelli, italiar moda-diseinatzalea (h. 1973).
- Franz Werfel, alemanezko austro-txekiar idazlea (h. 1945).
- 1892 – Arthur Compton, estatubatuar fisikaria, 1927ko Fisikako Nobel Saria (h. 1962).
- 1894 – Aleksandr Petrovitx Dovjenko, ukrainar zinemagilea, zine sobietarraren sortzaile handienetakoa (h. 1956).
- 1897 – Georges Bataille, frantziar idazlea eta pentsalaria (h. 1962).
- 1898 –
- Manfred Hausmann, alemaniar idazlea (h. 1986).
- María Rosa Oliver, argentinar idazlea, saiogilea, itzultzailea eta ekintzailea (h. 1977).
- 1903 –
- Georges De Rham, suitzar matematikaria (h. 1990).
- Benita Galeana, mexikar idazlea, sufragista, sindikalista eta aktibista (h. 1995).
- 1907 – Dorothy Hill, australiar geologo eta paleontologoa (h. 1997).
- 1909 – Tránsito Amaguaña, ekuadortar aktibista indigenista (h. 2009).
- 1910 – Joaquina Charro Gómez, espainiar sindikalista (h. 1938).
- 1914 – Robert Wise, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta editorea (h. 2005).
- 1915 –
- Geraint Bowen, galestar poeta (h. 2011).
- Edmond O'Brien, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- 1920 – C. R. Rao, indiar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (h. 2023).
- 1923 –
- Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (h. 2018).
- Alfredo Nobre da Costa, Portugalgo lehen ministroa (h. 1996).
- 1929 – Arnold Palmer, estatubatuar golfaria (h. 2016).
- 1930 –
- Ferreira Gullar, brasildar olerkari, antzerkigile, saiakeragile, ipuingile, kazetari eta arte-kritikaria (h. 2016).
- Liliana Segre, Holokaustotik bizirik atera zen italiarra, 2018an bizitza osorako senatari izendatua.
- 1931 – Philip Baker Hall, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1932 – Félix Malloum, Txadeko presidentea (h. 2008).
- 1933 – Karl Lagerfeld, alemaniar jostuna (h. 2019).
- 1937 – Jared Diamond, estatubatuar biologoa, fisologoa eta biogeografoa.
- 1940 –
- Cecilia Bartolomé, espainiar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Alessandro Minuto-Rizzo, italiar diplomazialaria, NATOren behin-behineko Idazkari orokorra.
- Celina Pereira, caboverdetar abeslaria, idazlea, istorioen kontalaria eta hezitzailea (h. 2020).
- Luis Alberto Salazar-Simpson, espainiar enpresaburu eta abokatua, Bizkaiko gobernadore zibila.
- 1941 –
- Stephen Jay Gould, estatubatuar paleontologoa, XX. mendeko zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa (h. 2002).
- Christopher Hogwood, britainiar orkestra-zuzendaria (h. 2014).
- 1942 – Felipe Garrido, mexikar idazlea eta itzultzailea.
- 1943 – Horst-Dieter Höttges, alemaniar futbolaria (h. 2023).
- 1944 – Thomas Allen, britainiar baritonoa.
- 1945 –
- José Feliciano, puertorricar gitarrista eta abeslaria.
- Kaviyoor Ponnamma, indiar aktorea (h. 2024).
- 1946 –
- Michèle Alliot-Marie, frantziar politikaria.
- Jim Hines, estatubatuar atleta eta futbolaria (h. 2023).
- 1949 – Nibia Sabalsagaray, uruguaitar irakasle eta ekintzailea (h. 1974).
- 1950 – Joe Perry, estatubatuar gitarrajole, abeslari eta kantautorea, Aerosmith taldeko gitarrajolea.
- 1954 – Domna Khomiuk, sami jatorriko errusiar zooteknikari, abeslari eta kultura aktibista.
- 1955 – Ignacio Astarloa, espainiar politikaria.
- 1958 –
- Chris Columbus, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Siobhan Fahey, irlandar abeslari eta musikaria.
- 1959 – Jim Meskimen, estatubatuar ahots-aktore eta umorista.
- 1960 –
- Alison Bechdel, estatubatuar komikigilea.
- Colin Firth, ingeles aktorea.
- 1961 – Alberto Núñez Feijóo, Galiziako Xuntaren zazpigarren presidentea.
- 1963 –
- Marian Keyes, irlandar idazlea.
- Bill Stevenson, punk rock generoko bateria-jotzaile eta musika-ekoizlea.
- 1965 – Josep Pedrerol, kataluniar kirol kazetari, irratiko esatari eta telebistako aurkezlea.
- 1966 –
- Jordi Tarrés, kataluniar trial-pilotua.
- Akhrik Tsveiba, errusiar futbolari ohia.
- 1968 –
- Juan Martín Maldacena, argentinar fisikari teorikoa.
- Guy Ritchie, ingeles zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1969 – David Trueba, espainiar zinema zuzendari, gidoigile, idazle eta aktorea.
- 1972 –
- João Carlos dos Santos, brasildar futbolari ohia.
- Ghada Shouaa, siriar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- Takeshi Watanabe, japoniar futbolari ohia.
- 1973 - Gema Igual, Santanderko alkatea.
- 1974 –
- Dolo Beltrán, kataluniar aktorea, musikagilea eta kantaria.
- Javi Moreno, espainiar futbolari ohia.
- Ryan Phillippe, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- 1975 – Nobuhisa Yamada, japoniar futbolari ohia.
- 1977 – Bernardo Romeo, argentinar futbolaria.
- 1979 - Laia Palau, kataluniar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1980 – Mai Aizawa, japoniar futbolari ohia.
- 1982 –
- Misty Copeland, estatubatuar balleteko dantzaria, antzezlea, idazlea eta aitzindaria.
- David López Moreno, errioxar futbolaria.
- 1983 –
- Shawn James, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Zahara, espainiar abeslaria.
- 1985 – Kenya Matsui, japoniar futbolaria.
- 1988 –
- Lucía López Marco, aragoiar albaitaria eta landa-inguruneari buruzko dibulgatzailea.
- Lucas Pérez, galiziar futbolaria.
- 2000 - Alba Planas, espainiar aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1694 – Joanes Suhigaraitxipi, lapurtar kortsarioa (j. 1640).
- 1812 – Juan Ramón Iturriza, bizkaitar historialaria (j. 1741).
- 1890 – Gumersindo Vicuña, bizkaitar politikari, matematikari, ingeniari eta irakaslea (j. 1840).
- 1931 – Joaquín Bárbara, arabar margolari akademizista, Santanderren (j. 1867).
- 1934 – Manuel Andrés, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko nafar kazetari eta politikaria.
- 1964 – Raymond Albaladejo, baxenafar errugbilaria, errepide-istripuan Lesperonen (j. 1932).
- 1986 – Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, ETAko zuzendaritzako kidea, erakundetik irten ondoren traidoretzat joa eta eraila (j. 1954).
- 1988 – Xabier Olazabal, lapurtar apaiza eta misiolaria (j. 1909).
- 1990 – Begoña Gartzia Arandigoien, nafar medikua, El Salvadorko Armadak epaiketarik gabe eraila (j. 1966).
- 1997 – Mikela Gastesi, nafar irakasle eta euskaltzalea, Iruñean lehendabiziko ikastolaren sorkuntzan eta zuzendaritzan parte hartu zuena (j. 1929).
- 2000 – Maria Elena Arizmendi, gipuzkoar idazle, etnografo eta koreografoa (j. 1916).
- 2004 – Mari Carmen Madariaga, Arrati, bizkaitar erraketista (j. 1927).
- 2006 – Juan Garate Alkorta Maltzeta, gipuzkoar trikitilaria (j. 1924).
- 2009 –
- Mikel Atxaga, euskal kazetaria, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1932).
- Javier Caño, euskal herritar abokatu eta politikaria (j. 1943).
- 2015 – Alberto Schommer, gasteiztar argazkilaria (j. 1928).
- 2017 – María Teresa Castells, gipuzkoar liburu-saltzailea (j. 1935).
Mundua
aldatu- 954 – Luis IV.a Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea (j. 920).
- 1167 – Matilde Ingalaterrakoa, Germaniar inperioko enperatriza eta Ingalaterrako anderea (j. 1102).
- 1197 – Henrike II.a Xanpainakoa, Jerusalemgo erregea eta Xanpainako kondea (j. 1166).
- 1382 – Luis I.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea (j. 1326).
- 1482 – Federiko da Montefeltro, Urbinoko dukea (j. 1422).
- 1507 – Antonio Pallavicini Gentili, Iruñeko apezpikua (administratzaile apostolikoa).
- 1561 – Takeda Nobushige, Takeda klaneko japoniar samuraia (j. 1525).
- 1573 – Saitō Tatsuoki, Mino probintziako japoniar samuraia eta daimyōa (j. 1548).
- 1607 – Luzzasco Luzzaschi, italiar konpositore eta organista (j. 1545).
- 1669 – Henriketa Maria Frantziakoa, Frantzia eta Nafarroako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1609).
- 1749 – Émilie du Châtelet, frantzair matematikari, fisikari eta idazlea (h. 1749).
- 1797 – Mary Wollstonecraft, britainiar filosofo eta idazlea, emakumeen eskubideak aldeztu zituen lehenengoetarikoa (j. 1759).
- 1827 – Ugo Foscolo, italiar idazlea (j. 1778).
- 1842 – Letitia Christian Tyler, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1790).
- 1850 – Heinrich Anton Dähling, alemaniar margolaria (j. 1773).
- 1872 – Avram Iancu, Transilvaniako errumaniar legegizona (j. 1824).
- 1883 – Hendrik Conscience, nederlanderazko eleberrigilea (j. 1812).
- 1889 – Karlos III.a Monakokoa, Monakoko printzea (j. 1818).
- 1898 – Sissi, Austriako enperadorearen emaztea eta Hungariako erregina ezkontidea (j. 1837).
- 1901 – Emanuella Carlbeck, suediar pedagoga, adimen-urritasunduen ikasleen irakaskuntzan aintzidaria (j. 1829).
- 1910 – Emmanuel Frémiet, frantziar eskultorea (j. 1824).
- 1918 – Karl Peters, alemaniar esploratzailea eta politikaria (j. 1856).
- 1924 – Eva May, austriar aktorea (j. 1902).
- 1931 – Dmitri Jegorov, errusiar-sobietar matematikaria (j. 1869).
- 1936 –
- Balbina Gayo Gutiérrez, Bigarren Errepublikako maistra, fusilatua (j. 1901).
- Adèle Weman, finlandiar idazle eta irakaslea (j. 1844).
- 1948 – Fernando I.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (j. 1861).
- 1951 – Belén de Sárraga, espainiar-mexikar medikua, kazetaria eta aktibista feminista (j. 1874).
- 1971 – Anna Maria Pierangeli, italiar aktorea (j. 1932).
- 1975 –
- George Paget Thomson, ingeles fisikaria, 1937ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
- Hans Swarowski, austriar orkestra zuzendari eta zuzendaritza irakaslea (j. 1899).
- 1976 – Dalton Trumbo, estatubatuar idazlea, gidoigilea eta zinemagilea (j. 1905).
- 1977 – Hamida Djandoubi, Tunisian jaiotako nekazaria, Frantzian heriotz-zigorra jaso zuen azken pertsona (j. 1949).
- 1979 – Agostinho Neto, lehendabiziko Angolako presidentea (j. 1922).
- 1983 –
- Felix Bloch, suitzar-estatubatuar fisikaria, 1952ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
- John Vorster, Hegoafrikako presidentea (j. 1915).
- 1985 –
- Ernst Öpik, estoniar astronomoa (j. 1893).
- Jock Stein, eskoziar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1922).
- 1987 – Aimé Painé, Maputxe eta Tehueltxe jatorriko argentinar abeslaria (j. 1943).
- 1988 – Joaquim Pedro de Andrade, brasildar zinemagilea (j. 1932).
- 1994 – Max Morlock, alemaniar futbolaria (j. 1925).
- 1996 – Joanne Dru, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 1998 – André Fougeron, frantziar margolaria (j. 1913).
- 1999 – Alfredo Kraus, espainiar tenorra (j. 1927).
- 2005 – Hermann Bondi, austriar jatorriko britainiar matematikari eta kosmologoa, egoera geldikorraren teoriaren garatzaileetako bat (j. 1919).
- 2006 – Taufa'ahau Tupou IV.a, Tongako erregea (j. 1918).
- 2007 –
- Pedro Espinosa Lorenzo, espainiar piano-jotzaile eta pedagogoa (j. 1934).
- Jane Wyman, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2011 – Cliff Robertson, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- 2012 – Ernesto de la Peña, mexikar itzultzailea eta akademikoa (j. 1927).
- 2014 –
- Emilio Botín, espainiar bankaria (j. 1934).
- Richard Kiel, estatubatuar aktorea (j. 1939).
- 2018 – Carlos Garaycoechea, El Vasco, euskal jatorriko argentinar idazle, umorista grafiko, gidoilari, maixu eta artista plastikoa (j. 1928).
- 2019 –
- Stefano Delle Chiaie, eskuin muturreko militante neofaxista eta pistolaria, ETAren aurkako borroka zikinean parte hartu zuena (j. 1936).
- Daniel Johnston, estatubatuar kantautore, abeslari eta musikagilea (j. 1961).
- Albert Razin, udmurt ekintzaile publiko eta erlijiosoa (j. 1940).
- 2020 – Diana Rigg, ingeles aktorea (j. 1938).
- 2021 –
- Charles Konan Banny, Boli Kostako lehen ministroa (j. 1942).
- Concepción Ramírez, guatemaldar ekintzailea (j. 1942).
- Jorge Sampaio, Lisboako alkate eta Portugalgo presidentea (j. 1939).
- Yacef Saâdi, aljeriar idazlea, zinegilea, senataria eta FLNko borrokalaria (j. 1928).
- 2022 –
- Al Erkiaga, euskal emigranteen semea, euskaltzalea eta euskal dantzen bultzatzailea Ameriketako Estatu Batuetan (j. 1935).
- William Klein, estatubatuar argazkilaria (j. 1926).
- 2024 – Michaela DePrince, Sierra Leonako ballet dantzari estatubatuarra (j. 1995).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Izaskun eta Lastur.
- San Nikolas Lasturkoa: Gipuzkoako Deba udalerriko Itziar herriguneko Lastur auzoan urtero elizkizunak, plazako zezen-festak eta erromeria ospatu ohi dira.
Kanpo estekak
aldatu