Uztailaren 19
data
Uztailaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehungarren eguna da, 201.a bisurteetan. 165 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1988 – 1988ko Gipuzkoako uholdeak: Euriteek hamalau hildako eragin zituzten Gipuzkoa hego-mendebaldean.
Mundua
aldatu- 64 – Erromako Sute Handia.
- 711 – Guadaleteko guduan Roderiko bisigodoen azken erregea Tarik ibn Zijadek zuzenduriko islamdar armadak menderatua izan zen. Bisigodoen Erresuma, ondorioz, penintsulatik desagertu zen. Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea lortu zuten.
- 1512 – Fernando Katolikoak, Aragoiko errege eta Gaztelako gobernadoreak, Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen ofizialki.
- 1553 – Maria I.a Ingalaterrako erregina izendatu zuten.
- 1848 – Emakumeen Eskubideen lehen biltzarra egin zen New Yorken.
- 1849 – Espainian sistema metriko dezimala ezarri zuten merkataritza harremanetarako unitate gisa.
- 1921 – Arditi di Popolo milizia antifaxista italiarrak bere lehen ekintza ofiziala burutu zuen Piombinon. Faxisten bilkura bati eraso egin eta hau inguratu zuten.
- 1979 – Matxinatu sandinistek boterea hartu zuten Nikaraguan, eta Somoza familiaren 44 urteko aginteari amaiera eman zioten
- 1997 – Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak su etena aldarrikatu zuen. Ondorioz, Sinn Fein alderdien arteko mahaian onartu zuten.
- 2006 – 50 hildako Libanon Israelen bonbardaketa indiskriminatuen ostean.
- 2010 – Indian bi trenen arteko istripuan 60 lagun hil eta 150 zauritu ziren.
- 2024 – Zibersegurtasunerako Crowdstrike plataformaren eguneraketak anabasa teknologikoa eragin zuen, mundu osoan Microsoft ekipoak eroriz.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2008 – Aurelia Arkotxa Euskaltzaindian ofizialki sartu zen Hendaian egindako bilkuran.
Mundua
aldatu- 1950 – Treasure Island ("Altxor uhartea") filma estreinatu zen, Byron Haskinek zuzendu eta Bobby Driscoll, Robert Newton, Basil Sydney eta Finlay Currie aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 – The Frighteners ("Ikaratzaileak") filma estreinatu zen, Peter Jacksonek zuzendu eta Michael J. Fox, Trini Alvarado, Peter Dobson, John Astin, Dee Wallace Stone, Jeffrey Combs eta Jake Busey aktoreak antzeztu zutelarik.
- 2002 – K-19: The Widowmaker ("K-19: Alargungilea") filma estreinatu zen, Kathryn Bigelowek zuzendu eta Harrison Ford, Liam Neeson eta Peter Sarsgaard aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1795 – Rufino Lacy, irlandar familiako bizkaitar biolinista eta musikagilea (h. 1847).
- 1808 – Fernando Norzagarai, euskal militar eta politikaria (h. 1860).
- 1862 –
- Ignacio Ugarte, gipuzkoar margolaria (h. 1914).
- Juan Bizente Zengotita-Bengoa, bizkaitar idazlea (h. 1943).
- 1880 – Pedro Vargas, euskal abokatu eta politikaria.
- 1881 – Mikel Urreta Etxebeste, gipuzkoar politikari eta euskaltzalea (h. 1961).
- 1929 – José Espartza, Espartza, nafar pilotaria (h. 2018).
- 1938 – José Luis Falcón, gipuzkoar atleta ohia, mailu jaurtiketan aditua.
- 1940 – Jose Antonio Rubalkaba, bizkaitar politikari jeltzalea.
- 1949 – Jesús Iradier, arabar saskibaloi jokalari ohia eta margolaria, Madrilen.
- 1951 – Joxean Lizarribar, gipuzkoar enpresaburua, Berria Taldeko lehendakaria (h. 2013).
- 1954 – Guanes Etxegarai, lapurtar eskulturagilea, margolaria eta grabatzailea (h. 2013).
- 1955 – Mari Carmen Urbieta, bizkaitar politikaria.
- 1966 – Peio Hontas, lapurtar errugbilari ohia.
- 1973 – Antonio Zabalburu, bizkaitar aktorea.
- 1979 – Laura de la Calle, euskal aktore eta modeloa.
- 1986 – David Zurutuza, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1988 – Niko Mindegia, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1989 –
- Igor Martinez, arabar futbolaria.
- Mikel Uriz, nafar saskibaloi jokalaria.
- 1995 – Mikel Ibarguren, gipuzkoar aktorea.
- 1998 – Asier Etxeberria, nafar txirrindularia.
- 2001 – Xabier Zaldua Marcen, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 810 – Muhammad al-Bukhari, arabiar idazlea (h. 870).
- 1223 – Baibars I.a, Egiptoko laugarren sultan mamelukoa (h. 1277).
- 1688 – Giuseppe Castiglione, italiar margolaria eta misiolari jesuita (h. 1766).
- 1764 – Juan José Castelli, argentinar abertzalea (h. 1812).
- 1789 – John Martin, ingeles margolaria (h. 1854).
- 1791 – Odilon Barrot, Frantziako lehen ministroa (h. 1873).
- 1793 – Thomas Doughty, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (h. 1856).
- 1814 – Samuel Colt, estatubatuar enpresaburua, errebolberraren asmatzailea (h. 1862).
- 1819 – Gottfried Keller, suitzar olerkari eta nobelagilea (h. 1890).
- 1830 – Juliette Bonheur, frantziar margolaria (h. 1891).
- 1834 – Edgar Degas, frantziar margolari, eskulture, grabatzaile eta marrazkigilea (h. 1917).
- 1846 – Edward Charles Pickering, estatubatuar astronomoa (h. 1919).
- 1863 – Hermann Bahr, austriar eleberrigile, antzerkigile, antzerki zuzendari eta kritikaria (h. 1934).
- 1864 – Fiammetta Wilson, britainiar musika-maistra, zuzendaria eta astronomoa (h. 1920).
- 1868 – Francesco Saverio Nitti, Italiako lehen ministroa (h. 1953).
- 1876 – Ignaz Seipel, austriar estatu-gizona eta apaiza (h. 1932).
- 1885 – Aristides de Sousa Mendes, Schindler portugaldarra, portugaldar diplomatikoa (h. 1954).
- 1886 – Ana Carrique, argentinar musikagilea eta irakaslea (h. 1978).
- 1890 – Jurgi II.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 1947).
- 1893 – Vladimir Maiakovski, errusiar poeta eta dramaturgo iraultzailea (h. 1930).
- 1896 – Archibald Joseph Cronin, ingeles eleberrigilea (h. 1981).
- 1898 –
- Étienne Decroux, frantziar mimoa (h. 1991).
- Vilho Lampi, finlandiar margolaria (h. 1936).
- Herbert Marcuse, alemaniar filosofoa eta soziologoa (h. 1979).
- 1901 – Eugene Avtsine Aveline, frantziar idazlea (h. 1992).
- 1908 – Josefina Carabias, espainiar abokatu, idazle eta kazetaria, Espainiako lehen emakume kazetarietako bat (h. 1980).
- 1918 – Edith Shain, Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsuan agertzen den erizaina (h. 2010).
- 1921 – Rosalyn Yalow, estatubatuar fisikaria, 1977ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- 1922 –
- Ja'afar Negeri Sembilangoa, Malaysiako erregea eta Negeri Sembilango monarka (h. 2008).
- George McGovern, estatubatuar historialari eta politikaria (h. 2012).
- 1925 – Jean-Pierre Faye, frantziar idazle eta filosofoa.
- 1927 – María Wonenburger, espainiar matematikaria, Fulbright beka jaso zuen lehen espainiar emakumea (h. 2014).
- 1929 –
- John Hejduk, estatubatuar arkitektoa (h. 2000).
- Emmanuel Le Roy Ladurie, frantziar historialari modernista (h. 2023).
- Luigi Pistilli, italiar aktorea (h. 1996).
- 1934 – Francisco Sá Carneiro, Portugalgo lehen ministroa (h. 1980).
- 1935 – Harvey Sacks, estatubatuar soziologoa, etnometodologiaren ordezkari nabarietakoa (h. 1975).
- 1938 – Galina Tiurina, errusiar matematikaria, geometria aljebraikoan espezialista (h. 1970).
- 1943 – Thomas J. Sargent, estatubatuar ekonomialaria, makroekonomia eta ekonometrian aditua, 2011ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1946 – Ilie Năstase, errumaniar tenislari ohia.
- 1947 – Brian May, ingeles musikari eta astrofisikaria, Queen taldeko gitarrajolea.
- 1950 – Adrian Noble, britainiar antzerki zuzendaria.
- 1951 – Abel Ferrara, estatubatuar zinemagilea.
- 1952 – Allen Collins, estatubatuar gitarra-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 1990).
- 1953 –
- René Houseman, argentinar futbolaria (h. 2018).
- Howard Schulz, estatubatuar enpresaria.
- 1958 –
- Kazushi Kimura, japoniar futbolari ohia.
- Maria Mercè Roca, kataluniar idazle eta politikaria.
- 1959 – Juan José Campanella, argentinar zinema eta telebista zuzendari eta gidoigilea.
- 1960 – Atom Egoyan, kanadar-armeniar zinema zuzendaria.
- 1962 –
- María La Ribot, espainiar dantzaria, koreografoa eta artista bisuala.
- Manuel Vilas, espainiar idazlea.
- 1965 –
- Hailemariam Desalegn, Etiopiako lehen ministroa.
- Evelyn Glennie, eskoziar perkusionista birtuoso gorra.
- Ana Labordeta, aragoar aktorea.
- 1968 – Sandra Ortega Mera, coruñar psikologoa, enpresaburua eta filantropoa, Espainiako bigarren pertsonarik aberatsena.
- 1969 – Sabine Bau, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria.
- 1970 –
- Anna Cardús Flaqué, espainiar saskibaloi-arbitro ohia, ACB ligako bigarren emakume arbitroa.
- Christopher Luxon, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- Nicola Sturgeon, Eskoziako lehen ministroa.
- 1971 –
- Vitali Klitxko, ukrainar boxeolari ohi eta politikaria.
- Naoki Soma, japoniar futbolari ohia.
- 1972 - Zanele Muholi, hegoafrikar argazkilari eta ikus-artista ez-bitarra.
- 1973 – Saïd Taghmaoui, marokoar-frantziar aktorea.
- 1976 – Benedict Cumberbatch, ingeles aktorea.
- 1977 – Matt Carthy, irlandar politikaria.
- 1978 –
- Brittany CoxXx, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2016).
- Dolores Fonzi, argentinar aktorea.
- 1979 – Roger Torrent, Kataluniako Parlamentuko presidentea.
- 1980 – Carlos Zárate, espainiar txirrindularia.
- 1982 –
- Jared Padalecki, estatubatuar aktorea.
- María Sefidari Huici, espainiar psikologoa eta irakaslea, Wikimedia Fundazioko Administrazio Kontseiluko presidentea.
- 1983 – Sabrina Garciarena, euskal jatorriko argentinar aktorea.
- 1984 – María Lapiedra, kataluniar idazle, aktore pornografiko eta modeloa.
- 1988 – Jaiyah Saelua, samoar futbolaria, gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen-fase batean jokatu duen lehen pertsona transgeneroa.
- 1991 – Jun Amano, japoniar futbolaria.
- 1994 - Lucas Torró, espainiar futbolaria.
- 1997 - Ariana Sánchez, espainiar padel-jokalaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1604 – Rodrigo del Río de Losa, Espainiako banderapean aritutako arabar konkistatzaile eta esploratzailea, Mexikon (j. 1536).
- 1800 – José Rezabal, euskal abokatu, legelari eta politikaria, Txileko Santiagon (j. 1747).
- 1923 – Alberto Matxinbarrena, gipuzkoar futbolaria, Guadarraman (j. 1888).
- 1977 – Ángel María Rousse, bizkaitar futbolaria (j. 1902).
- 1980 – Faustino Villanueva Villanueva, nafar apaiza eta misiolaria, Guatemalan eraila (j. 1931).
- 1994 – Ángel Salas, bizkaitar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa, Madrilen (j. 1906).
- 2003 – Julen Lekuona, euskal idazlea, abeslaria, eta musikagilea (j. 1938).
- 2006 – Juan María Benegas, gipuzkoar futbolaria (j. 1934).
- 2014 – Mauro Urriza, nafar musikaria eta musikagilea (j. 1963).
Mundua
aldatu- 514 – Simako, Aita santua.
- 1304 – Francesco Petrarca, italiar poetista (j. 1304).
- 1626 – Elixabete Danimarkakoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa ezkontidea (j. 1573).
- 1692an, Salemgo sorginkeria prozesuan sorginkeria leporatuta:
- Sarah Good (j. 1653).
- Rebecca Nurse (j. 1621).
- Sarah Wildes (j. 1627).
- 1810 – Luisa Mecklenburg-Strelitzekoa, Prusiako erregina ezkontidea (j. 1776).
- 1814 – Matthew Flinders, ingeles itsasgizon eta esploratzailea (j. 1774).
- 1824 – Agustin de Iturbide Aranburu, Mexikoko lehenbiziko presidentea eta enperadorea (j. 1783).
- 1837 – Agustín Eyzaguirre, Txileko behin-behineko lehendakaria izandakoa (j. 1768).
- 1838 – Pierre Louis Dulong, frantziar fisikari eta kimikaria (j. 1785).
- 1842 – Pierre Joseph Pelletier, frantziar farmazialari eta kimikaria (j. 1788).
- 1850 – Margaret Fuller, estatubatuar kazetari, kritikari eta emakumeen eskubideen defendatzailea (j. 1810).
- 1891 – Pedro Antonio de Alarcón, espainiar idazlea (j. 1833).
- 1917 – Gregoria Canelo de Paredes, cacerestar chinato dialektoaren hiztuna eta Extremadurako dialektologiaren ikertzailea (j. 1861).
- 1920 – Hasan bey Aghayev, azerbaijandar politikari, kazetari, mediku, irakasle eta Azerbaijango parlamentuko presidentea (j. 1875).
- 1930 – Robert Stout, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1844).
- 1936 – Apel·les Mestres i Oñós, kataluniar marrazkigilea eta idazlea (j. 1854).
- 1937 – Nino Nanetti, italiar komunista (j. 1906).
- 1943 – Giuseppe Terragni, italiar arkitektoa (j. 1904).
- 1945 – Heinrich Wölfflin, suitzar arte-historialaria (j. 1864).
- 1947 – Aung San, birmaniar buruzagi iraultzailea (j. 1915).
- 1954 – Jean Roger-Ducasse, frantziar musikagilea (j. 1873).
- 1957 – Curzio Malaparte, italiar kazetaria eta idazlea (j. 1898).
- 1961 – Paul W. Merrill, estatubatuar astronomoa (j. 1887).
- 1964 – Olavi Paavolainen, finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria (j. 1903).
- 1965 – Syngman Rhee, lehenengo Hego Koreako presidentea (j. 1875).
- 1966 – Mary Jobe Akeley, estatubatuar esploratzaile, egile, alpinista eta argazkilaria (j. 1878).
- 1970 – Panagiotis Pipinelis, Greziako lehen ministroa (j. 1899).
- 1973 – Anna O. Shepard, estatubatuar arkeologoa (j. 1903).
- 1980 – Hans Morgenthau, jurista eta politikalari alemaniar-estatubatuarra (j. 1904).
- 1981 – José María Pemán, espainiar idazle, politikari eta intelektuala (j. 1897).
- 1983 – Mariblanca Sabas Alomá, kubatar feminista, kazetaria eta poeta (j. 1901).
- 1984 – Faina Ranevskaia, sobietar aktorea (j. 1896).
- 1986 – Alfredo Binda, italiar txirrindularia (j. 1902).
- 1990 – Lluís Maria Millet, kataluniar musikaria (j. 1906).
- 1994 – Rudolf Firkušný, txekiar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1912).
- 1995 – Beatriu Civera, espainiar eleberrigilea (j. 1914).
- 1998 – Antoine Tisné, frantziar musikagilea (j. 1932).
- 2003 –
- Elena Caffarena, txiletar abokatua, legelaria, politikaria eta ekintzailea (j. 1903).
- Maruchi Fresno, espainiar aktorea (j. 1916).
- Pierre Graber, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1908).
- Jude Milhon, estatubatuar hacker eta egilea (j. 1939).
- 2006 – Jack Warden, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- 2007 – Fontanarrosa, El negro, argentinar komikigilea (j. 1944).
- 2009 – Frank McCourt, irlandar jatorriko estatubatuar idazlea (j. 1930).
- 2009 - Karen Margrete Harup, Danimarkako igerilaria (j. 1924)
- 2010 – Cécile Aubry, frantziar aktorea, idazlea eta gidoilaria (j. 1928).
- 2014 – James Garner, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 2016 –
- Carlos Gorostiza, argentinar antzerkigilea, XX. mendearen erdialdeko Argentinako antzerki-joera berriaren sortzailea (j. 1920).
- Carmen Hernández, espainiar katekista eta kimikaria, Bide Neokatekumenalaren sortzailea (j. 1930).
- Garry Marshall, estatubatuar zinema-zuzendaria, aktorea, idazlea eta produktorea (j. 1934).
- 2017 – Miguel Blesa, espainiar funtzionario eta finantziaria, Caja Madrideko kudeaketa kontseiluko presidentea (j. 1947).
- 2019 –
- Rutger Hauer, herbeheretar telebista eta zinemako aktorea (j. 1944).
- Ágnes Heller, hungariar filosofoa (j. 1929).
- César Pelli, argentinar arkitektoa (j. 1926).
- 2020 –
- Seydou Diarra, Boli Kostako lehen ministroa (j. 1933).
- Nikolai Tanaiev, Kirgizistango lehen ministroa (j. 1945).
- 2021 – Arturo Armando Molina, El Salvadorko presidentea (j. 1927).
- 2022 – Georgina Regàs, bartzelonar sukaldari eta idazlea, Kataluniako sukaldaritza tradizionalaren berreskuratzaile eta dibulgatzailea (j. 1932).
- 2024 –
- Montserrat Candini i Puig, kataluniar politikaria (j. 1957).
- Josefina Constantino, filipinar saiakeragile, poeta, literatura kritikari eta moja karmeldarra (j. 1920).
- Toumani Diabaté, maliar musikaria, kora jotzeagatik nazioartean ospetsua (j. 1965).
- Iryna Farion, ukrainar hizkuntzalari eta politikaria (j. 1964).
- Nguyễn Phú Trọng, Vietnamgo presidentea (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Amaiur eta Aiago.
Kanpo estekak
aldatu