Maiatzaren 13
data
Maiatzaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamahirugarren eguna da, 134garrena bisurteetan. 232 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1890 – Bizkaiko lehendabiziko greba orokor modernoa hasi zen.
- 1975 –
- 1977 – Amnistiaren aldeko astean istilu ugari Euskal Herrian. Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra hil zituen poliziak.
- 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Mundua
aldatu- 1724 – Giulio Piazza Faenzako artzapezpikua lau botora geratu zen aitasantu berria izateko bozketan.
- 1830 – Ekuador Espainiatik independizatu zen.
- 1888 – Brasilen esklabotza debekatu zen.
- 1917 – Portugalen hiru umek Fátimako Ama Birjina agertu zitzaiela adierazi zuten.
- 1958 – AEBetako presidenteorde zen Richard Nixonek Caracastik ihes egin behar izan zuen. Ehunka lagunek zihoan autoari eraso egin zion eta AEBen enbaxadara joan behar izan zen babestera.
- 1981 – Mehmet Ali Agca-k Joan Paulo II Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
- 1985 – Helikoptero batetik bonba bat jaurti eta hamaika lagun hil zituen Filadelfia hiriko Poliziak, AEBetan. Move izeneko beltzen askapenerako mugimendu ekologistako ekintzaileen eta Poliziaren arteko tiroketa gertatu zen.
- 2000 – Herbehereetan, Enschede hirian, suziri-gordetegi batean izandako leherketak 22 hildako eta 950 zauritutako utzi zituen. Kalteak 450 milioi €koak izan ziren.
- 2001 – Silvio Berlusconik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
- 2005 – Uzbekistango ejerzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
- 2011 – Talibanek Pakistango Charsada hirian egindako bi atentatu suizidetan 88 pertsona hil ziren.
- 2014 –
- Ezezagun batzuk Katalan Herrien batasunaren ikur den Pi de les Tres Branques zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.
- Turkiako Soman gertatutako mehatze-istripuan 301 lagun hil ziren: 295 meatzari, 5 ingeniari eta mediku bat.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1970 – The Ballad of Cable Hogue (Cable Hogueko Balada) filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta Jason Robards, Stella Stevens eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 – Widows' Peak (Alargune Muinoa) filma estreinatu zen, John Irvinek zuzendu eta Mia Farrow, Joan Plowright, Natasha Richardson, Adrian Dunbar eta Jim Broadbent aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 – The Crow (Belea) filma estreinatu zen, Alex Proyasek zuzendu eta Brandon Lee, Ernie Hudson eta Michael Wincott aktoreek antzeztu zuten.
- 2017 – Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioaren garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen. Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2014 – Europako Justizia Auzitegiak interneten Ahazteko eskubidea onartu zuen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1934 – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 13-8 irabaziz Biarritz Olympique-n aurka.
- 2009 – Bilboko Athletic Klubak 1-4 galdu zuen FC Barcelona taldearen aurka Futboleko Errege Kopako finalean.
Mundua
aldatu- 1909 – Italiako Giroaren lehen edizioko etapa lehiatu zen. Luigi Gannak irabazi zuen.
- 1923 – Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
- 2007 – Dhaulagiri: Ricardo Valencia eta Santiago Sagaste aragoiar alpinistak elur-jauzi batek harrapatuta hil ziren. Gerlinde Kaltenbrunner eta Javier Serrano, berriz, onik atera ziren.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1750 – Maria Rita Barrenetxea, bilbotar aristokrata eta idazlea (h. 1795).
- 1821 – Josefa Cruz , bilbotar sopranoa (h. 1870)
- 1867 – Pedro Ziga Maio, nafar naturalista (h. 1949).
- 1900 – Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena (h. 1965).
- 1907 – Emilio Guinea, bizkaitar botanikari eta irakaslea (h. 1985).
- 1923 – Jean Haritxelhar, nafar euskaltzaina, politikaria eta literatura ikerlaria (h. 2013).
- 1924 – Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (h. 2018).
- 1927 – Jose Maria Jimeno Jurio, nafar historialaria eta etnografoa (h. 2002).
- 1932 – Andoni Lekuona, gipuzkoar soziologoa (h. 2017).
- 1937 - Esteban Kadarso, bizkaitar teknikaria, metalografian aditua.
- 1943 - Juan Jose Araolaza, gipuzkoar euskaltzalea eta podologoa (h. 2024).
- 1951 – Miguel Ángel Uzquiza, euskal irakasle eta politikaria, Burgosen.
- 1954 – Gregorio Muro, gipuzkoar komikigile, zuzendari eta gidoigilea.
- 1959 – Luis Vicente Otin, nafar txirrindulari ohia.
- 1960 – Ladis Galartza, Galartza III.a, nafar pilotaria.
- 1961 –
- Luis Azanza, nafar argazkilaria (h. 2021).
- Marta González Gómez, bizkaitar medikua eta FMLNko kidea (h. 1990).
- Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskal filologoa eta euskaltzain urgazlea.
- 1963 –
- Ione Irazabal, bizkaitar ipuin kontalaria eta aktorea.
- Ana Madariaga, bizkaitar politikari jeltzalea eta pedagogoa.
- 1964 –
- Pruden Gartzia, gipuzkoar liburuzain eta euskaltzain urgazlea.
- Xabier Olaso, bizkaitar idazlea.
- 1968 – Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia (h. 1997).
- 1970 – Ana Otero, espainiar aktorea, Donostian.
- 1981 –
- David López García, bizkaitar txirrindularia.
- Elisabeth Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia eta enpresaburua.
- Patri Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia.
- 1982 – Marta Docando, bizkaitar futbolaria.
- 1983 – Oiana Blanco, gipuzkoar judoka.
- 1994 –
- Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto, nafar abeslaria.
- Irati Idirin, bizkaitar txirrindularia.
- Arthur Iturria, lapurtar errugbilaria.
- Sergio Vez, bizkaitar curling-jokalaria.
- 1997 – Unai Laso, nafar pilotaria.
- 1998 –
- Jon Monkaiola, nafar futbolaria.
- Eider Saez, Eider, gipuzkoar abeslari eta musikagilea.
Mundua
aldatu- 1024 – Hugo Clunykoa, Clunyko abadea (h. 1109).
- 1655 – Inozentzio XIII.a, Aita santua (h. 1724).
- 1699 – Sebastião José de Carvalho e Melo, portugaldar aitoren semea eta politikaria (h. 1782).
- 1713 – Alexis Clairaut, frantziar matematikaria (h. 1765).
- 1717 – Maria Teresa I.a Austriakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (h. 1780).
- 1730 – Charles Watson-Wentworth (Rockinghamgo II. markesa), Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1782).
- 1750 – Lorenzo Mascheroni, italiar matematikaria (h. 1800).
- 1753 – Lazare Nicolas Marguerite Carnot, frantziar militar, politikari eta jakintsua (h. 1823).
- 1767 – Joanes VI.a Portugalgoa, errukibera, Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea (h. 1826).
- 1792 – Pio IX.a, Aita santua (h. 1878).
- 1795 – Pavel Josef Safarik, eslovakiar filologoa eta arkeologoa (h. 1861).
- 1822 –
- Frantzisko Asiskoa Borboikoa, Espainiako errege ezkontidea (h. 1902).
- José Vilallonga, kataluniar industrialaria eta enpresaburua (h. 1898).
- 1840 – Alphonse Daudet, frantziar idazlea (h. 1897).
- 1842 – Arthur Sullivan, ingeles musikagilea (h. 1900).
- 1843 – Paul de Smet de Naeyer, Belgikako lehen ministroa (h. 1913).
- 1857 – Ronald Ross, ingeles sendagilea eta bakteriologoa (h. 1932).
- 1875 – María Espinosa de los Monteros, eskubide zibil eta politikoen aldeko aktibista, Espainiako Emakumeen Elkartearen bazkide sortzailea (h. 1946).
- 1882 – Georges Braque, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1963).
- 1888 – Inge Lehmann, daniar sismologoa (h. 1993).
- 1893 – Lucien Tesnière, frantziar hizkuntzalaria (h. 1954).
- 1894 – Ásgeir Ásgeirsson, Islandiako 2. presidentea (h. 1972).
- 1895 – Larisa Reisner, Polonian jaiotako errusiar boltxebikea (h. 1926).
- 1898 – Hisamuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (h. 1960).
- 1899 – Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (h. 1999).
- 1901 – Witold Pilecki, poloniar zalditeriako ofizial, inteligentzia agente eta erresistentziaren burua (h. 1948).
- 1902 – Georges Philippe Friedmann, frantziar soziologoa (h. 1977).
- 1907 – Daphne du Maurier, britainiar idazlea (h. 1989).
- 1908 – Carlos Iniesta Cano, espainiar militarra (h. 1990).
- 1913 – William Tolbert, Liberiako 20. presidentea (h. 1980).
- 1914 –
- Antonia Ferrín Moreiras, matematikaria, irakaslea eta lehen galiziar astronomoa (h. 2009).
- Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (h. 1981).
- 1922 –
- Otl Aicher, alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografoa, Bilboko metroko seinaletikaren diseinatzailea (h. 1991).
- Bea Arthur, estatubatuar aktorea, ezaguna The Golden Girls telebista saioagatik. (h. 2009)
- 1923 – Rafael Landín, galiziar kazetari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 2005).
- 1924 – Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (h. 2017).
- 1928 – Enrique Bolaños, Nikaraguako presidentea (h. 2021).
- 1929 – Juan Muñoz Martín, espainiar haur literaturaren alorrean idazlea (h. 2023).
- 1930 – José Jiménez Lozano, espainiar idazlea (h. 2020).
- 1931 – Jim Jones, Herriaren Tenplua sektaren sortzaile eta burua, Guyanako Jonestown herrian sektakideen suizidio masiboa agindu zuena (h. 1978).
- 1932 –
- Richard Estes, estatubatuar margolari hiperrealista.
- Francine Pascal, estatubatuar idazlea (h. 2024).
- 1934 – Adolf Muschg, suitzar idazle eta literatura irakaslea.
- 1937 – Roger Zelazny, estatubatuar idazlea (h. 1995).
- 1938 – Giuliano Amato, Italiako lehen ministroa.
- 1939 – Harvey Keitel, estatubatuar aktorea.
- 1940 – Bruce Chatwin, ingeles bidaia-idazle, eleberrigile eta kazetaria (h. 1989).
- 1941 –
- Senta Berger, austriar aktorea.
- Ritchie Valens, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, La Bamba abestiaren rock egokitzapenagatik ospetsua (h. 1959).
- 1942 – Pál Schmitt, hungariar eskrimalari, diplomazialari eta politikaria, Hungariako presidentea.
- 1943 – Francisco Erize, argentinar naturalista eta kontserbazionista (h. 2021).
- 1944 – Carolyn Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha Franklinen ahizpa gazteena (h. 1988).
- 1946 – Daniel Aranguren Echeverría, kubatar ingeniaria eta Habanako Euskal Etxeko lehendakariordea.
- 1947 – Marisa Abad, espainiar telebista-aurkezlea.
- 1949 – Jane Glover, britainiar jatorriko orkestra-zuzendari eta musikologoa.
- 1950 – Stevie Wonder, estatubatuar abeslaria.
- 1954 –
- Hideki Maeda, japoniar futbolari ohia.
- Frédéric Pietruszka, frantziar eskrimari ohia, florete modalitatean aditua.
- Núria Rafel i Fontanals, kataluniar arkeologoa.
- 1958 – Jordi Corominas i García, kataluniar alpinista eta mendi gidaria.
- 1961 – Dennis Rodman, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, 1990eko hamarkadako NBAko handienetakoa.
- 1963 – Andrea Leadsom, britainiar politikaria.
- 1964 –
- Stephen Colbert, estatubatuar aktore, idazle, komiko eta telebista aurkezlea.
- Jordi Sánchez, kataluniar aktore eta gidoilaria.
- 1967 – Chuck Schuldiner, estatubatuar musikaria, Death bandako abeslari, gitarra eta konpositorea (h. 2001).
- 1968 – Scott Morrison, Australiako lehen ministroa.
- 1972 – Pablo García Casado, espainiar poeta.
- 1976 – Mark Delaney, galestar futbolaria.
- 1977 – Pablo Agüero, argentinar zine zuzendaria eta gidoilaria.
- 1982 – Tabrett Bethell, australiar aktore eta modeloa.
- 1986 –
- Lena Dunham, estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktorea.
- Robert Pattinson, britainiar abeslari, aktorea eta modeloa.
- Nino Schurter, suitzar txirrindularia, Munduko txapelketa gehien irabazi dituen mendiko txirrindularia.
- 1987 –
- Chang Hye-Jin, hegokorear arkularia.
- Anni B Sweet, espainiar abeslaria.
- Marianne Vos, herbeheretar txirrindularia, bere belaunaldiko onentzat hartua.
- 1990 – Teresa Riott, kataluniar aktorea.
- 1993 –
- Romelu Lukaku, belgikar futbolaria.
- Debby Ryan, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1995 – Yanis Rahmani, frantziar-aljeriar jatorriko futbolaria.
- 1997 – Laura Hernández Selva, espainiar eskubaloi jokalaria.
- 1998 – Adrià Pedrosa, kataluniar futbolaria.
- 1999 – Òscar Mingueza, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1845 – Joan Nikolas Etxeberria, nafar idazlea, itzultzailea eta apaiza (j. 1796).
- 1922 – Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela, Marokon (j. 1879).
- 1924 – Gregorio Suberbiola, nafar sindikalista anarkista, Bartzelonan (j. 1896).
- 1951 – Jesús Etaio, nafar kazetari karlista (j. 1894).
- 1966 – Antonio Juantegi, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- 2007 – Ricardo Valencia, nafar alpinista, Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan elur-jauzi batek jota (j. 1959).
- 2015 – Adolfo Sarasketa, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
Mundua
aldatu- 1646 – Maria Ana Espainiakoa, Espainiako infanta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatziza eta Hungariako eta Bohemiako Erregina (j. 1606).
- 1832 – Georges Cuvier, frantziar naturalista eta zoologoa (j. 1769).
- 1835 – John Nash, britainiar arkitektoa (j. 1752).
- 1839 – Hugues-Bernard Maret, Frantziako lehen ministroa (j. 1763).
- 1861 – William Henry Fitton, irlandar geologoa (j. 1780).
- 1866 – Nikolai Brashman, errusiar matematikaria (j. 1796).
- 1888 – Jean-François Cerquand, frantziar idazlea (j. 1816).
- 1904 – Gabriel Tarde, frantziar soziologo eta kriminologoa (j. 1843).
- 1916 – Sholem Aleijem, yiddishazko idazlea eta antzerkigilea (j. 1859).
- 1925 – Boris Savinkov, errusiar idazle eta iraultzailea (j. 1879).
- 1929 – Arthur Scherbius, alemaniar ingeniari elektrikoa, Enigma makinaren asmatzailea (j. 1878).
- 1930 – Fridtjof Nansen, norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa, 1922ko Bakearen Nobel Saria (j. 1861).
- 1937 – Cecil Meares, Terra Nova espedizioko txakurren hezitzaile burua eta errusierako interpretea (j. 1877).
- 1939 –
- Cristina Fernández Pereda, kataluniar emakumea, fusilatua (j. 1900).
- Stanisław Leśniewski, poloniar logikari eta matematikaria (j. 1886).
- 1961 – Gary Cooper, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1962 – Franz Kline, estatubatuar margolaria (j. 1910).
- 1965 – Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (j. 1884).
- 1975 – Marguerite Perey, frantziar fisikaria, frantzioaren aurkitzailea eta Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratutako lehen emakumea (j. 1909).
- 1978 – Sisavang Vatthana, Laosko azken erregea (j. 1907).
- 1983 – Otto Heckmann, alemaniar astronomoa (j. 1901).
- 1988 –
- Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (j. 1929).
- Irene Manton, britainiar botanikaria, iratzeak eta algak aztertzeagatik nabarmendu zena (j. 1904).
- 1991 – Abderrahmane Farès, Aljeriako presidentea (j. 1911).
- 1992 – F. E. McWilliam, ipar Irlandako eskultorea (j. 1909).
- 1997 – Laurie Lee, ingeles poeta (j. 1914).
- 1999 – Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (j. 1902).
- 2001 – R. K. Narayan, indiar eleberrigilea (j. 1906).
- 2005 – George Dantzig, estatubatuar matematikaria (j. 1914).
- 2007 – Santiago Sagaste, aragoiar alpinista, Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan elur-jauzi batek jota (j. 1973).
- 2008 –
- Saad Al-Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1930).
- Italo Terzoli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1924).
- 2009 – Achille Compagnoni, italiar alpinista eta eskiatzailea (j. 1914).
- 2010 – Paul Garabedian, estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista (j. 1927).
- 2018 – Margot Kidder, kanadar aktorea (j. 1948).
- 2019 – Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1922).
- 2020 –
- Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa (j. 1924).
- Rolf Hochhuth, alemaniar idazlea (j. 1931).
- 2022 –
- Teresa Berganza, espainiar mezzo-sopranoa (j. 1933).
- Khalifa bin Zayed Al Nahyan, Arabiar Emirerri Batuetako presidentea eta Abu Dhabiko emirra (j. 1948).
- Ben Roy Mottelson, daniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- 2023 – Jürgen Trumpf, Europar Batasuneko Kontseiluko idazkari nagusia (j. 1931).
- 2024 –
- Birubala Rabha, indiar aktibista (j. 1954).
- Lucien Mias, frantziar errugbilaria (j. 1930).
- Alice Munro, kanadar idazlea, 2013ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Izadi eta Oskia.
Kanpo estekak
aldatu