Maiatzaren 15
data
Maiatzaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamabosgarren eguna da, 136garrena bisurteetan. 230 egun falta dira urtea amaitzeko.
Egun honetan San Isidro Nekazariarena eguna ospatzen da egutegi katolikoan, eta horrekin lotuta, Euskal Herriko baserritar askoren ohitura da San Isidro eguna ospatzea, baserritarren eguna.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1969 – Poliziak tiroz hil zuen Segundo Urteaga, Urabaingo sakristaua.
- 1980 – ETAk hiru polizia nazional hil zituen Donostian.
- 2006 – Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek deituriko greba izan zen.
- 2014 – Bilbon Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko lanei ekin zitzaien.
Mundua
aldatu- 392 – Valentiniano II.a enperadore erromatarra erail zuten Arbogasto usurpatzaile frankoaren aurka ari zela. Bere Vienneko etxean aurkitu zuten urkatua.
- 756 – Abd ar-Rahman I.a, Iberiar penintsularen agintea ia hiru mendez izango zuen dinastiaren sortzailea, Kordobako emir izendatu zuten.
- 2005 – Ehundaka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen, 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik.
- 2011 –
- 2011ko maiatzeko Espainiako protestak: Hainbat hiritan demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien ustelkeria eta nagusigoa salatuz, gazteen langabezi altua, gobernuak bankuei emaniko diru-laguntza, eta beste hainbat aldarrikapenekin protestak burutu ziren.
- Nazioarteko Diru Funtsako Dominique Strauss-Kahn ustezko bortxaketa eta sexu gehiegikeria leporatuta Estatu Batuetan atxilotu zuten.
- 2024 – Robert Fico, Eslovakiako lehen ministroa hiltzen saiatu eta larri zauritu zuen 71 urteko gizonezko batek.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1939 – Jamaica Inn ("Jamaika Ostatua") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Charles Laughton, Maureen O'Hara eta Emlyn Williams aktoreek antzeztu zuten.
- 1979 – Zulu Dawn ("Zulu Egunsentia") filma estreinatu zen, Douglas Hickoxek zuzendu eta Peter O'Toole, Burt Lancaster, John Mills, Simon Ward, Denholm Elliott, Michael Jayston, Ronald Pickup, Bob Hoskins eta Ronald Lacey aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 – The Horse Whisperer ("Zaldiei xuxurlatzen zien gizona") filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta berak, Kristin Scott Thomas, Scarlett Johansson, Sam Neill eta Dianne Wiest aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua filma estreinatu zen, George Lucasek zuzendu eta idatzi, eta Ewan McGregor, Hayden Christensen, Natalie Portman, Ian McDiarmid, Samuel L. Jackson, Christopher Lee eta Anthony Daniels aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1935 – Espainiako Vueltaren lehen edizioa bukatu zen. Garailea Gustave Deloor flandriar txirrindularia izan zen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1626 – Frantzisko Fernando Isidro Austriakoa, Eibarren bizi izandako Espainiako Filipe IV.aren sasiko semea, Madrilen (h. 1634).
- 1739 – Juan Migel Gartzia de Bakedano, nafar apaiz eta euskal idazlea (h. 1820).
- 1767 – Ortuño Agirre, Montehermosoko VI. markesa eta Trivianako X. kondea, arabar aitoren seme eta politikaria (h. 1811).
- 1771 – Jacques Bergeret, Frantziako Itsas Armadako almirante lapurtarra (h. 1857).
- 1774 – José Antonio Ibarra, bizkaitar merkatari, enpresaburu eta industrialaria (h. 1849).
- 1852 – Isidro Alegria, nafar musikaria (h. 1913).
- 1855 – Juan Mari Zubizarreta Larrañaga, gipuzkoar bertsolaria (h. 1905).
- 1885 – José María Arellano, nafar legelari eta politikaria, Bizkaiko eta Gipuzkoako gobernadore zibila (h. 1963).
- 1889 –
- Jose Maria Belaustegigoitia, Belauste, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1964).
- Pierre Etxeberri, baxenafar soldadua, Lehen Mundu Gerran desertatzeagatik fusilatutako lehen euskal herritarra (h. 1914).
- 1892 – Isidro Ansorena, euskal txistularia (h. 1975).
- 1905 – Isidoro Gaztañaga, Ibarrako mailua, euskal boxeolaria (h. 1944).
- 1913 – Aurora Arnaiz, bizkaitar idazlea, unibertsitateko irakaslea, jurista eta politikaria (h. 2009).
- 1921 –
- Amparo Gastón, Amparitxu, gipuzkoar intelektual eta poeta (h. 2009).
- Federiko Krutwig, getxoztar idazle eta politikaria (h. 1998).
- 1926 – Bernard Goity, euskal legelaria eta apaiz katolikoa (h. 2024).
- 1929 – Fernando Cebrián, euskal aktorea (h. 2009).
- 1935 –
- José Francisco Arakistain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Isidro Eskisabel, Eskisabel II , nafar futbolaria (h. 2009).
- 1943 – Nicole Péry, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea.
- 1950 – Peio Dospital, lapurtar errugbilari ohia.
- 1954 –
- Iñaki de la Fuente, bizkaitar margolaria.
- Joaquín Valle, arabar haltera ohia, Peñarrubian.
- 1955 – Esther Larrañaga Galdos, EAko gipuzkoar politikaria.
- 1960 –
- Leopoldo Barreda, PPko bizkaitar politikaria.
- Luis Camino, gipuzkoar perkusionista eta musikagilea, 21 Japonesas taldearen sortzaileetakoa.
- 1963 – José Luis Fernández Prieto, bizkaitar futbolari ohia.
- 1965 – Gurutze Beitia, bizkaitar aktore eta umorista.
- 1967 – Amador Granados, gipuzkoar txirrindulari paralinpikoa.
- 1968 – Eradio Ezpeleta, UPNko nafar politikaria.
- 1970 –
- Asier Barandiaran, bizkaitar filologoa.
- Asier Guenetxea, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Anuska Lasa, gipuzkoar aktorea.
- 1972 –
- Ibon Cormenzana, bizkaitar zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria.
- Jon Kortina Bertol, bizkaitar futbolari ohia.
- 1974 – Carolina Castillejo, PSNko nafar politikaria.
- 1976 –
- Enrike Galartza, Galartza V.a, nafar pilotari ohia.
- Ibone Lallana, bizkaitar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- 1977 – Irati Jimenez, euskal idazlea.
- 1978 – Egoi Martínez, nafar txirrindularia.
- 1979 –
- Naroa Agirre, gipuzkoar pertika-jauzilaria eta aktorea.
- Amalur Mendizabal, gipuzkoar politikaria.
- 1981 –
- Diego Beaskoetxea, bizkaitar puntista, Miamin.
- Carlos Nozal, espainiar txirrindularia, Barakaldon.
- 1984 – Iñigo Diaz de Cerio, gipuzkoar futbolaria.
- 1987 – Anaitz Arbilla, nafar futbolaria.
- 1988 – Elsa Oliarj-Inès, zuberoar zinemagilea.
- 1991 – Miren Nogales, gipuzkoar aktorea.
- 1993 –
- Tomas Lizarazu, gipuzkoar musikaria, Bulego taldeko ahotsa eta gitarra.
- Sergio Pérez Leyva, arabar futbolaria.
- 1998 – Andrea Sierra, bizkaitar futbolaria.
- 2001 - Peru Ruiz, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1531 – Maria Habsburgo-Jogaliakoa, Jülich-Cleves-Bergeko dukesa ezkontidea (h. 1581).
- 1567 – Claudio Monteverdi, italiar musikagilea (h. 1643).
- 1625 – Carlo Maratta, italiar margolaria (h. 1713).
- 1633 – Sébastien Le Prestre de Vauban, Frantziako mariskal eta ingeniari militarra (h. 1707).
- 1738 – Cesare Beccaria, italiar filosofo, legelari eta ekonomialaria (h. 1794).
- 1759 – Maria Theresia von Paradis, austriar piano-jotzaile eta konpositorea (h. 1824).
- 1773 – Klemens Wenzel von Metternich, austriar politikaria (h. 1859).
- 1791 – Floris Adriaan van Hall, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1866).
- 1808 – Michael William Balfe, irlandar opera abeslari eta musikagilea (h. 1870).
- 1822 – Michael Daniel Jones, galestar apaiz kongregazionalista. galestar nazionalismo modernoaren gurasoetako bat (h. 1898).
- 1845 – Élie Metchnikoff, errusiar-frantziar mikrobiologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1916).
- 1848 – Viktor Vasnetsov, errusiar margolaria (h. 1926).
- 1856 – L. Frank Baum, estatubatuar idazlea (h. 1919).
- 1857 – Williamina Fleming, ezkoziar jatorriko estatubatuar astronomoa (h. 1911).
- 1859 – Pierre Curie, frantziar kimikalaria (h. 1906).
- 1860 – Ellen Axson Wilson, AEBetako lehen dama (h. 1914).
- 1862 – Arthur Schnitzler, austriar dramagilea (h. 1931).
- 1864 – Vilhelm Hammershøi, daniar margolaria (h. 1916).
- 1867 – Eoin MacNeill, irlanderaren aldeko ekintzailea, irlandar nazionalizta, historialaria eta Sinn Féin alderdiko politikaria (h. 1945).
- 1871 – Wilhelm von Opel, alemaniar ingeniaria, Opel automobil enpresaren sortzaileetako bat (h. 1948).
- 1883 – Maurice Feltin, frantziar kardinala (h. 1975).
- 1887 – María Angélica Barreda, Argentinako Errepublikako lehen emakumezko abokatua (h. 1963).
- 1890 – Katherine Anne Porter, estatubatuar idazlea (h. 1980).
- 1891 – Mikhail Bulgakov, sobietar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1940).
- 1898 – Arletty, frantziar antzezle eta modeloa (h. 1992).
- 1901 –
- Dorothy Hansine Andersen, estatubatuar doktorea, fibrosi kistikoa identifikatu zuen lehen pertsona (h. 1963).
- Luis Monti, italoargentinar futbolaria (h. 1983).
- Xavier Herbert, australiar idazlea (h. 1984).
- 1903 – Maria Reiche, alemaniar matematiko eta arkeologoa, Peruko Nazcako lerroei buruzko bere ikerlanagatik ospetsua (h. 1998).
- 1905 – Joseph Cotten, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- 1906 – Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria (h. 1965).
- 1907 – Ursula Kuczynski, alemaniar aktibista komunista, Sobietar Batasunarentzat espioi lanetan aritutako (h. 2000).
- 1908 –
- Lars-Erik Larsson, suediar musikagilea (h. 1986).
- Helen Alma Newton Turner, australiar genetista eta estatistikaria, ardien genetikan autoritate liderra izandakoa (h. 1995).
- 1909 – James Mason, ingeles aktorea (h. 1984).
- 1911 –
- Max Frisch, suitzar arkitekto eta idazlea (h. 1991).
- Herta Oberheuser, naziekin bat egin zuen alemaniar dermatologoa (h. 1978).
- 1915 – Paul Samuelson, estatubatuar ekonomialaria, 1970eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2009).
- 1919 – Eugenia Charles, Dominikako lehen ministroa (h. 2005).
- 1920 – Michel Audiard, frantziar idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea (h. 1985).
- 1922 – Adil Çarçani, albaniar politikaria (h. 1997).
- 1923 – Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria (h. 2004).
- 1924 –
- Jaime García Terrés, mexikar idazlea (h. 1996).
- Maria Koepcke, alemaniar ornitologo, marrazkilari, bildumagile, bidaiari eta argazkilaria (h. 1971).
- 1925 – Horacio Guarany, argentinar abeslari, konpositore eta idazlea (h. 2017).
- 1926 –
- Jan Braun, poloniar hizkuntzalaria (h. 2015).
- Hans Jürgen Press, haurrentzako liburuen ilustratzaile eta idazle alemaniarra (h. 2002).
- Peter Shaffer, ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea (h. 2016).
- 1927 – Consuelo Rubio, espainiar soprano eta mezzosopranoa (h. 1981).
- 1929 –
- Fra' Andrew Bertie, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 2008).
- Otar Patsatsia, Georgiako lehen ministroa (h. 2021).
- 1930 – Jasper Johns, estatubatuar margolaria, eskultorea eta artista grafikoa.
- 1931 – James Fitz-Allen Mitchell, Saint Vincent eta Grenadinetako lehen ministroa (h. 2021).
- 1933 – Fujiko Nakaya, japoniar artista.
- 1934 –
- John Keegan, britainiar historialari militar, irakasle, idazle eta kazetaria (h. 2012).
- Julia Levy, kanadar immunologoa.
- 1936 – Ralph Steadman, britainiar marrazkilari eta komikilaria.
- 1937 – Madeleine Albright, estatubatuar politikaria (h. 2022).
- 1938 – Mireille Darc, frantziar aktore eta modeloa, Frantziako zinemako sex symboletako bat (h. 2017).
- 1940 –
- Roger Ailes, estatubatuar telebista exekutiboa (h. 2017).
- Proinsias De Rossa, irlandar politikari ezkertiarra.
- Jackie Shane, estatubatuar soul eta rhythm and blues abeslaria (h. 2019).
- 1944 –
- Ulrich Beck, alemaniar soziologoa (h. 2015).
- Zulma Brandoni de Gasparini, Hego Amerikako Mesozoiko eta Zenozoikoko narrastiak aztertzen dituen paleontologo argentinarra.
- 1948 – Brian Eno, britainiar musikaria.
- 1949 – Elvira Rodríguez, espainiar ekonomialaria eta politikaria.
- 1950 – Ana Rossetti, espainiar idazlea.
- 1951 – Frank Wilczek, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
- 1952 – Chazz Palminteri, estatubatuar aktore eta gidoigilea.
- 1953 – Mike Oldfield, britainiar musikari eta musikagilea.
- 1955 – El Gran Wyoming, espainiar sendagile, aktore, zuzendari, idazle, musikari eta telebistako aurkezlea.
- 1956 – Mirek Topolánek, Txekiako lehen ministroa.
- 1962 –
- Teresa Solana, katalanezko nobela beltzen idazlea.
- Gro Dahle, norvegiar idazlea.
- 1964 –
- Lars Løkke Rasmussen, Danimarkako lehen ministroa.
- Volodymyr Struk, ukrainiar politikaria, Kreminnako alkatea (h. 2022).
- 1965 – Christina Lamb, britainiar kazetaria, biografoa eta idazlea, The Sunday Times-eko korrespontsal atzerritar nagusia.
- 1967 - Madhuri Dixit, indiar aktorea, 1980 eta 1990 hamarkadetako Bollywoodeko zinemaren ikonotzat hartua.
- 1970 –
- Frank de Boer, herbeheretar futbolari ohia.
- Ronald de Boer, herbeheretar futbolari ohia.
- 1974 – Maia Parnas, Transnistriako lehen ministroa.
- 1976 – Jacek Krzynówek, poloniar futbolari ohia.
- 1978 – Caroline Dhavernas, kanadar aktorea.
- 1982 –
- Layal Abboud, libanoar pop abeslari, soinu-poeta liriko eta dantzaria.
- Veronica Campbell, jamaikar atleta, abiadura probetan munduko hoberenetakoa.
- 1984 - Mr. Probz, herbeheretar rap eta hip hop abeslaria, ekoizlea eta aktorea.
- 1987 –
- Andy Murray, eskoziar tenislaria.
- Dimitrios Verginis, greziar saskibaloi jokalaria.
- 1995 - Elke Karsten, argentinar eskubaloi jokalaria.
- 1996 – Nerea Camacho, espainiar aktorea.
- 1997 – Ousmane Dembélé, frantziar futbolaria.
- 2001 - Cédrine Kerbaol, bretainiar txirrindularia.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1486 – Margarita Foixkoa, Nafarroako Erresumako infanta.
- 1973 – José Mandaluniz, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Venezuelan (j. 1910).
- 1993 – Pello Mariñelarena, nafar ETAkidea, Parisen (j. 1963).
- 2011 – José María Benito del Valle, Ekin eta ETAren sortzaileetako bat (j. 1927).
- 2012 – José María Macarulla, kataluniar kimikaria eta EHUko irakaslea (j. 1932).
- 2022 – Miren Jone Azurza, gipuzkoar kazetaria, euskarazko kazetaritza modernoaren aitzindaria (j. 1929).
Mundua
aldatu- 884 – Marino I.a, Aita santua.
- 1157 – Juri Dolgoruki, Vladimir-Suzdalgo Printzerriko printze handia (j. 1099).
- 1174 – Nur al-Din Mahmud, Alepoko agintaria (j. 1118).
- 1461 – Domenico Veneziano, italiar margolaria.
- 1470 – Karlos VIII.a Suediakoa, Suediako eta Norvegiako erregea (j. 1408 edo 1409).
- 1622 – Petrus Plancius, flandestar teologo, kartografo eta astronomoa (j. 1552).
- 1634an lurperatua – Hendrick Avercamp, herbeheretar margolaria (j. 1585).
- 1734 – Sebastiano Ricci, italiar margolaria (j. 1659).
- 1740 – Ephraim Chambers, ingeles entziklopedista (j. c. 1680).
- 1782 – Richard Wilson, galestar margolaria (j. 1714).
- 1792 – Maria Luisa Espainiakoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza (j. 1745).
- 1799 – Jules-Basile Ferron de La Ferronnays, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1735).
- 1832 – Carl Friedrich Zelter, alemaniar musikagilea (j. 1758).
- 1842 – Emmanuel, Las Casesko kondea, frantziar militar, historialari, atlas egile eta politikaria (j. 1766).
- 1847 – Daniel O'Connell, irlandar politikaria (j. 1776).
- 1852 – Louisa Adams, AEBetako lehen dama (j. 1775).
- 1873 – Alexandro Joan Cuza, Errumaniako lehen printzea (j. 1820).
- 1879 – Gottfried Semper, alemaniar arkitektoa (j. 1803).
- 1881 – Franz von Dingelstedt, alemaniar idazlea (j. 1814).
- 1886 – Emily Dickinson, estatubatuar idazlea (j. 1830).
- 1891 – Edwin Long, ingeles margolari erromantikoa (j. 1829).
- 1914 – Ida Freund, Kimikako lehen emakume irakaslea Erresuma Batuko Unibertsitatean (j. 1863).
- 1924 – Paul Henri Balluet d'Estournelles de Constant, frantziar diplomazialari, politikari eta bakezalea, 1909ko Bakearen Nobel Saria (j. 1852).
- 1931 – Emiliano Figueroa Larraín, Txileko presidentea (j. 1866).
- 1932 – Inukai Tsuyoshi, Japoniako lehen ministroa (j. 1855).
- 1935 – Kazimir Malevitx, ukrainiar margolaria eta artearen teorikoa (j. 1878).
- 1939 – Joaquim Ruyra, kataluniar idazlea (j. 1858).
- 1959 – Alexander Forbes Irvine Forbes, hegoafrikar astronomoa (j. 1871).
- 1963 – Javier Heraud, perutar poeta (j. 1942).
- 1967 – Edward Hopper, estatubatuar margolaria (j. 1882).
- 1978 – Robert Menzies, Australiako lehen ministroa (j. 1894).
- 1984 –
- Maria José Dupré, brasildar idazlea (j. 1905).
- Lionel Robbins, ingeles ekonomialaria (j. 1898).
- 1986 – Elio de Angelis, italiar 1 Formulako gidaria (j. 1958).
- 1991 – Amadou Hampâté Bâ, maliar idazle eta etnologoa (j. 1901).
- 1997 – Gastón Baquero, kubatar olerkari eta kritikaria (j. 1914).
- 1998 – John Hawkes, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- 2003 –
- June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (j. 1929).
- Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (j. 1924).
- 2004 –
- Gloria Anzaldúa, estatubatuar akademikoa, aktibista politiko chicanoa, feminista, idazlea eta poeta (j. 1942).
- Clint Warwick, ingeles musikaria, The Moody Blues taldeko baxu-jotzailea (j. 1940).
- 2008 – Willis Lamb, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (j. 1913).
- 2011 – Samuel Wanjiru, kenyar atleta, maratoian espezialista (j. 1986).
- 2012 –
- Carlos Fuentes, mexikar idazlea, Latinoamerikako idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa (j. 1928).
- Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (j. 1919).
- 2013 –
- Aleksei Bolotov, errusiar alpinista, 11 zortzimilako ezberdin igo zituena (j. 1963).
- Henrique Rosa, Ginea-Bissauko behin-behineko presidentea (j. 1946).
- 2014 –
- Malik Bendjelloul, suediar zinemagilea (j. 1977).
- Jean-Luc Dehaene, Belgikako lehen ministroa (j. 1940).
- Remedios Gomez-Paraiso, Kumander Liwayway, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (j. c. 1919)
- 2015 – Juan Carlos Lama Basas, Zapatones, espainiar erromes, ibiltari eta plazagizona (j. 1954).
- 2016 – Maurice Prat, frantziar errugbilaria (j. 1928).
- 2017 –
- Karl-Otto Apel, alemaniar filosofoa (j. 1922).
- Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (j. 1967).
- 2018 – Ray Wilson, ingeles futbolaria (j. 1934).
- 2020 –
- Ezio Bosso, italiar orkesta zuzendari, musikagile eta musikaria (j. 1971).
- Juan Genovés, espainiar margolaria eta artista grafikoa (j. 1930).
- Phil May, ingeles abeslaria, Pretty Things taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- Fred Willard, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (j. 1933).
- 2021 –
- Rosaura Andazabal Cayllahua, perutar historialaria, irakaslea eta ikerlaria (j. 1961).
- Felicia Elizondo, estatubatuar LGBT komunitatearen aldeko ekintzailea (j. 1946).
- 2023 –
- Robert Lucas, Jr., estatubatuar ekonomista, 1995eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1937).
- Maria Mies, alemaniar soziologoa, liburu feminista eta eko-feminista ospetsuen sortzailea (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Ixidro/Isidor.
Euskal Herria
aldatu- San Isidro eguna ospatzen duten herriak:
- Araban: Amurrio, Kanpezu, Lapuebla Labarka, Lantaron, Navaridas, Samaniego eta Zuia.
- Bizkaian: Abadiño, Ajangiz, Artzentales, Barakaldo (Gurutzeta), Berriatua, Derio, Erandio, Fika, Fruiz, Galdames, Getxo, Ibarrangelu, Karrantza.
- Gipuzkoan: Anoeta, Beasain, Billabona, Elgoibar (Trinitate), Mutriku, Oiartzun.
- Nafarroa Garaian: Agoitz, Berbintzana, Erriberri, Lizarra, Mendabia, Orreaga, Tafalla.
Mundua
aldatuKanpo estekak
aldatu