Jaume Vidal i Alcover
Jaume Vidal i Alcover (Manacor, Mallorca, 1923 – Tarragona, Katalunia, 1991ko otsailaren 2a) katalan idazle eta filologoa izan zen.
Jaume Vidal i Alcover | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manacor, 1923 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1991ko otsailaren 2a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Joan Bastardas i Parera (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Maria del Carme Oriol Carazo (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | dramaturgia |
Biografia
aldatu1946an Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, filosofia eta letretako ikasketak ere egin zituen, eta katalan filologiako doktoregoa lortu zuen 1976an. 1978tik aurrera literaturako irakaslea izan zen Tarragonako Unibertsitatean.
Bere literatura lanei dagokienez, poesia, prosa nahiz antzerkia landu zituen. Itzulpen-lanak ere egin zituen: Rimbaud, Brecht, Proust eta beste hainbat eman zituen katalanez.
Bere olerkigintzan beti ageri da gizakiaren hilkortasun eta bakardadearen gaia. Olerki-libururik onenetako batzuk El dolor de cada día (1957, "Eguneroko oinazea"); Dos viatges per mar (1965, "Bi bidaia itsasoz"), Ciudad de Palma Saria jaso zuena; Terra Negra (1970, "Lur Beltza"), Carles Riva Saria eta Sonets alesandrins (1981, "Soneto alexandrotarrak") dira. Bere prosagintza, herri folkloreko elementu ugariz hornitua, eleberri eta kontakizun laburrek osatzen dute: Les quatre llunes ("Lau ilargiak"), 1969an Víctor Catalá Saria jaso zuena; Visca la revolució (1974, "Gora iraultza"); Didó i Eneas (1976); Els dies y els anys ("Egunak eta urteak"), 1976an hasitako saila; La vida fàcil (1987, "Bizimodu erraza") Els intocables (1988, "Ukiezinak"). Antzerki-obra nagusiak, berriz, La fira de la mort (1970, "Heriotzaren feria") eta Edip (1977) dira. Bestalde, katalan hizkuntzari buruz egindako azterlanak ere baditu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.