[go: up one dir, main page]

Julita Berrojalbiz

irakaslea eta euskaltzalea izan zen, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea

Julia («Julita») Berrojalbiz (Ajangiz, Bizkaia, 1923ko otsailaren 19a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko azaroaren 1a) irakaslea eta euskaltzalea izan zen, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea.[1]

Julita Berrojalbiz

Euskaltzaindiaren Arantzazuko Batzarrean (1968)
Bizitza
JaiotzaAjangiz1923ko otsailaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1998ko azaroaren 1a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEuskaltzaindia

Andereño aitzindaria

aldatu

1923an jaio zen Ajangizko baserri batean, Gernikatik gertu. Ama, Teresa, etxekoandrea zen, eta aitak, Juan Pedro Berrojalbizek, teologia ikasitakoa zen. Ohiturak zintzilikatu zituen, nekazaritzara pasatu zen eta urtetan bake epaile izan zen. Juli edo Julita, denek ezagutzen zuten bezala, hiru anai-arrebetatik handiena izan zen.[2]

Felix Obieta apaiza funtsezkoa izan zen Julitak euskararekiko interesa izan zezan. Bost urte zituela Eskola Publikoan hasi zen, gaztelaniaz hitz bakar bat ere ez zekiela. Handik bost urtera, Bilbora joan eta batxilergoa egin zuen Gasteizen. Hasieran medikuntza egin nahi zuen arren, irakasle-ikasketak amaitu zituen. Izan ere, azkenean Bilbon ireki zen lehen ikastolako irakasle izan zen.[2]

Irakasle-ikasketak egin ondoren, Bilbon kokatu zuen bizitokia. 1957tik aurrera aurreneko ikastoletan aritu zen. Maria Angeles Garai zen aitzindaria garai hartan. 1964an Santutxuko Karmelo ikastola sortu zen; Itziar Zarraonaindia zuen andereño, eta hasiera batean Julitaren laguntza izan zuen, "egundo txakur txikirik eskatu barik"[3].

1965eko abenduan, Lehen Hezkuntzako Eskola Liburuaren ezarpena eta nahitaezkotasuna ezarri ziren ikastetxe publiko eta pribatu guztietarako. Julia Berrojalbiz andereñoa Euskaltzaindiara jo zuen irakaskuntza elebiduna legeztatzeko laguntza eske. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Resurrección María de Azkue ikastola ireki zen Bilbon, 1966an.[4] Lehen Hezkuntzako zuzendari nagusiak baimena eman ondoren, haurrei hizkuntza ofizialean eta euskaraz irakastea zuen helburu. Ikastolak arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik; ondoren, Begoñazpi Ikastola eta Lauro Ikastola sortu ziren.[5][6]

Begoñazpi Ikastolan izan ondoren, Julita 1972an Loiuko Lauro Ikastolaren sortzaileetariko bat izan zen.[2]

Ohorezko euskaltzaina

aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1967an; eta ohorezko euskaltzain, aldiz, 1998an. 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuten lau emakumetako bat izan zen (besteak Julene Azpeitia, Libe Altuna eta Miren Goñi izan ziren).[7]

 
Julita Berrojalbiz behean eskuinaldekoa (Euskaltzaindiaren Arantzazuko Batzarra, 1968). Bildutakoakː 1) Plazido Mujika. 2) 'Zeleta'. 3) P. Lafitte. 4) L. Villasante. 5) Imanol Berriatua. 6)M. Lekuona. 7) A. Ma Labaien. 8) Jose. A. Arkotxa. 9) Julita Berrojalbiz. 10) Balendin Aurre-Apraiz. 11) Eufronio Agirre (?). 12) Bernabe Berezibar (?). 13) K. Mitxelena. 14) K. Etxenagusia. 15) Andoni Amutxategi. 16) Anbrosio Zatarain. 17) Aita Julian Igorreko eta Gregorio Andueza (Aita Juan Zumarragakoa). 18) S. Onaindia (2). 19) Balendin Lasuen (?). 20) Juan M. Lekuona. 21) Jose Mari Allur (ez G. Aresti). 22) I. Sarasola. 23) M. Zarate. 24)J. Azpeitia. 25) Isidoro Baztarrika. 26) Patxi Altuna. 27) Pertika (semea). 28) Josu Oreg. 29) Oskillaso. 30) P. Xarritton. 31) Eusebio Osa (ez B. Gandiaga) eta Iñaki Beristain. 32) J.M. Torrealdai (?). 33) E. Larre. 34) R. Saizarbitoria. 35) R. Arregi eta Patri Urkizu. 36) J. San Martin. 37) Pedro Berrondo. 38) Libe Altuna.[8][9][10]

Aitortzak

aldatu
 
Julita Berrojalbiz kalea (Begoña, Bilbo)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Berrojalbiz, Julita» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Cantera, Silvia. (2016-02-23). «Julita Berrojalbiz, la impulsora de las ikastolas en Bizkaia, tendrá su propia calle» El Correo.
  3. Ikastolak loran mila koloretan. Ikastolen sorrera Bilbon. Bilbo: Labayru Fundazioa-Bilboko Udala, 70 or. ISBN 9788419063250..
  4. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  5. Arrien Berrojaechevarria, Gregorio. (1987). «La Ikastola Azkue, la primera en ser legalizada en Vizcaya en 1966 : (estudio de sus orígenes y organización) | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  6. CUADERNOS de Sección. Educación. 2. Eusko-Ikaskuntza D.L. 1987 ISBN 84-86240-47-6. PMC 920088262. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  7. Aranburu, Gotzon. (2018-09-30). «Euskara batua ere garrasi artean jaio zen» Zazpika (1027) (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  8. (Gaztelaniaz) IBARGUTXI, FELIX. (1970-01-01). «Arestiren 'doblea'» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  9. Goikoetxea, Garikoitz. «Arantzazurako aldapak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  10. Ibargutxi, Félix. (2018-09-30). «Santutegiko iraultza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  11. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  12. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu