[go: up one dir, main page]

Jules Violle

fisikari frantziarra

Jules Louis Gabriel Violle (1841eko azaroaren 16an, Langres - 1923ko irailaren 12a, Fixin) Frantziako fisikaria eta asmatzailea izan zen.

Jules Violle
Bizitza
JaiotzaLangres1841eko azaroaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaFixin1923ko irailaren 12a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Doktorego ikaslea(k)Aimé Cotton (mul) Itzuli
Charles Camichel (mul) Itzuli
Jules Macé de Lepinay (en) Itzuli
Pierre Grivet (en) Itzuli
Jean-Baptiste Perrin
Charles Camichel (mul) Itzuli
Pierre Grivet (en) Itzuli
Jules Macé de Lepinay (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Émile Verdet (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

1875ean Mont Blanc-eko eguzki-konstantea zehazteagatik ezaguna da, eta 1881. urtean, argi-intentsitaterako estandar bat proposatzeagatik, "Violle" izenekoa, platinoaren 1 cm²-k igortzen duen argiaren berdina bere urtze-puntuan. (Aipaturiko argi-intentsitateko lehen unitatea izan zen, lanpara jakin baten propietateen menpe ez zegoena, baina kandelarekin ordezkatu zen, SI sistemako unitatea).

Bere bizitzan zehar, Violle hainbat unibertsitatetan egon zen, besteak beste, Lyoneko Unibertsitatean eta Parisko Conservatoire National des Arts et Métiers-en. Institut d'optique théorie et appliquée eta École supérieure d'optique erakundeen fundatzaileetako bat izan zen. Erradiazioa neurtzeko hainbat gailu garatu eta asmatu zituen, eta paladioaren solidotze- eta hurtze-puntuak zehaztu zituen.

Badirudi Violle-k Fulcanelli-ren nortasun sekretua hartu zuela, Frantziako alkimista garaikidea, zeinaren identitatea ez baita ezagutzen.