Martxoaren 2
data
Martxoaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita batgarren eguna da, 62.a bisurteetan. 304 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1836 – Texasek independentzia lortu zuen, Mexikotik banatu ostean.
- 1882 – Viktoria I.aren aurkako hilketa saiakera.
- 1919 – III. Internazionala eratu zen, Moskun.
- 1939 – Eugenio Pacelli aita santu izendatu zuten, Pio XII.a izena hartuta.
- 1946 – Ho Chi Minh Ipar Vietnameko presidente bihurtu zen.
- 1956 – Marokok independentzia eskuratu zuen, Frantziatik batu ostean.
- 1969 – Sino-sobietar muga-gatazkaren une gorena, txinatar tropa talde batek Zhenbao uhartean sobietar mugako tropekin talka egin zuen.
- 1970 – Rhodesia errepublika bihurtu zen.
- 1990 – Nelson Mandela Afrikako Kongresu Nazionaleko presidente izendatu zuten.
- 1992 – Armenia, Azerbaijan, Kirgizistan, Moldavia, San Marino, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan Nazio Batuetan sartu ziren.
- 2009 – João Bernardo Vieira Ginea Bissauko presidentea atentatuan hil dute soldadu batzuek.
- 2016 – Indiako ozeanoan 7,8 graduko lurrikara gertatu zen. Indonesiak eta Australiak tsunami alerta piztu arren, bi ordu geroago kendu zituzten.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1986 – The Money Pit ("Etxe Hau Hondamendi Bat Da") filma estreinatu zen, Richard Benjaminek zuzendu eta Tom Hanks, Shelley Long, Joe Mantegna, Maureen Stapleton eta Alexander Gudonov aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2002 – The Hunt for Red October ("Urri Gorriaren Ehiza") filma estreinatu zen, John McTiernanek zuzendu eta Sean Connery, Alec Baldwin, Scott Glenn, James Earl Jones eta Sam Neill aktoreek antzeztu zuten.
- 2007 – Zodiac ("Zodiako") filma estreinatu zen, David Fincherek zuzendu eta Jake Gyllenhaal, Mark Ruffalo, Robert Downey, Jr., Anthony Edwards, Brian Cox, Elias Koteas, Donal Logue, John Carroll Lynch eta Dermot Mulroney aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1769 – Jose Joakin Erroizenea Intxauspe, Txabolategi, gipuzkoar bertsolaria, ezagutzen den lehen bertsolarietako bat (h. 1819).
- 1849 – Heraclio Fournier González, espainiar kartagilea, Naipes Heraclio Fournier enpresa Gasteiztarraren sortzailea, Burgosen (h. 1916).
- 1889 – Léon Larribau, euskal herritar errugbilaria (h. 1916).
- 1912 – Ignacio Etxandi, gipuzkoar margolaria (h. 1953).
- 1913 – Lucio del Álamo, arabar kazetari eta idazlea (h. 1988).
- 1917 – Miren Roji, bizkaitar musika irakaslea eta piano-jotzailea (h. 2018).
- 1924 – Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe, nafar musikagilea (h. 2017).
- 1942 – Endika Mogrobejo Ladrero, bizkaitar marrazkilaria eta argitaratzailea, Bizkaiko genealogia eta armarrietan aditua.
- 1947 –
- Josu Goia, nafar politikari eta artista (h. 2018).
- Henrike Knörr, euskal hizkuntzalaria, idazlea eta euskaltzain osoa (h. 2008).
- 1949 – Javier Rojo, arabar politikaria.
- 1950 – Florencio Arostegi, bizkaitar politikari eta abokatua (h. 1995).
- 1958 –
- Adelaida Umaran, euskal mikrobiologoa.
- Pello Uralde, gasteiztar futbolari ohia.
- 1974 – Matías Cagigas, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1976 –
- Alaitz Telletxea, gipuzkoar abeslari eta trikitilaria, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- Benjamín Zarandona, euskal-ekuatoreginear futbolari ohia, Valladoliden.
- 1980 – Andoni de Carlos, gipuzkoar gidoilaria.
- 1982 –
- Iñaki Goitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekaitz Saies, gipuzkoar piraguista, K1 modalitatean aritzen dena.
- 1983 – Igor Anton, bizkaitar txirrindularia.
- 1984 – Erica Liquete, Sorgina Txirulina, bizkaitar ipuin-kontalari, idazle eta txirularia.
- 1992 –
- Jon Jaunarena, nafar pilotaria.
- Gorka Magunazelaia, bizkaitar futbolaria.
- 1995 –
- Leticia Canales, bizkaitar surflaria.
- Loiola Canales, bizkaitar surflari profesional ohia eta irakaslea.
- 2000 – Christophe Atangana, Athleticeko harrobian hezitako kamerundar futbolaria.
- 2005 – Salma Solaun, arabar gimnasta erritmikoa.
Mundua
aldatu- 1455 – Filipa Moniz, Kristobal Kolonen ama (h.1485)
- 1459 – Adrian VI.a, Aita santua (h. 1523).
- 1642 – Claudio Coello, espainiar margolari barrokoa (h. 1693).
- 1707 – Louis-Michel van Loo, frantziar margolaria (h. 1771).
- 1760 – Camille Desmoulins, abokatua, kazetaria eta Frantziako Iraultzako parte hartzaile nabarmendua (h. 1794).
- 1770 – Louis-Gabriel Suchet, Albuferako dukea, frantziar jenerala (h. 1826).
- 1793 – Sam Houston, estatubatuar militar eta politikaria, Texasko Errepublikako presidentea (h. 1863).
- 1810 – Leon XIII.a, Aita santua (h. 1903).
- 1812 – Carl Edvard Rotwitt, Danimarkako lehen ministroa (h. 1860).
- 1817 – János Arany, hungariar olerkari, itzultzaile eta kazetaria (h. 1882).
- 1820 – Multatuli, herbeheretar idazlea (h. 1887).
- 1824 – Bedrich Smetana, txekiar musikagilea (h. 1884).
- 1834 – Lev Ivanov, errusiar dantzari, koreografo eta ballet-maisua (h. 1901).
- 1841 – Anne Darwin, Charles Darwin-en eta Emma Darwin-en alaba zaharrena (h. 1851).
- 1842 – Enrique Gaspar y Rimbau, espainiar diplomatiko eta idazlea (h. 1902).
- 1859 – Sholem Aleijem, yiddishazko idazlea eta antzerkigilea (h. 1916).
- 1876 – Pio XII.a, Aita santua (h. 1958).
- 1880 – María Barbeito, galiziar pedagogoa, idazlea, itzultzailea, hizkuntzalaria eta irakaslea (h. 1970).
- 1894 – Aleksandr Oparin, sobietar biokimikaria, biziaren jatorriari buruzko ikerketetan aitzindaria (h. 1980).
- 1898 – Amélia Rey Colaço, portugaldar antzerki-aktore eta zuzendaria (h. 1990).
- 1900 –
- Matilde Muñoz Sampedro, espainiar aktorea (h. 1969).
- Kurt Weill, estatubatuar musikagilea (h. 1950).
- 1904 – Theodor Seuss Geisel, haur-literaturako idazle estatubatuarra, argitaratzailea eta irudigilea (h. 1991).
- 1914 –
- Alena Mazanik, sobietar partisanoa (h. 1996).
- Martin Ritt, estatubatuar antzezle eta zinemagilea (h. 1990).
- Soledad Ortega Spottorno, espainiar filosofoa, editorea eta irakaslea (h. 2007).
- 1917 – Babiker Awadalla, Sudango lehen ministroa (h. 2019).
- 1919 – Jennifer Jones, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1920 – Martin Ritt, estatubatuar antzezlea eta zinemagilea (h. 1990).
- 1921 – Ernst Haas, austriar argazkilaria (h. 1986).
- 1922 –
- Hilarion Capucci, siriar apezpiku katolikoa, Israelen Palestinako okupazioaren aurkaria (h. 2017).
- Frances Spence, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (h. 2012).
- 1923 – Masao Ono, japoniar futbolaria (h. 2001).
- 1927 –
- Piotr Kowalski, poloniar jatorriko frantziar artista (h. 2004).
- Ray Prosser, galestar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Roger Walkowiak, frantziar txirrindularia (h. 2017).
- 1928 – Mercedes Vegas, kataluniar arkeologoa.
- 1930 –
- Pablo Armando Fernández, kubatar idazle, poeta, eleberrigile, itzultzaile, saikeragile eta antzerkigilea (h. 2021).
- Tom Wolfe, estatubatuar idazlea eta kazetaria (h. 2018).
- 1931 –
- Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (h. 2022).
- Emma Penella, espainiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea (h. 2007).
- 1937 –
- Abdelaziz Bouteflika, Aljeriako presidentea (h. 2021).
- Yehoshua Kenaz, israeldar eleberrigilea (h. 2020).
- 1938 - Pascuala Campos de Michelena, espainiar arkitekto eta irakaslea, Espainiako unibertsitate bateko arkitektura-proiektuetako lehen katedraduna.
- 1940 –
- Elena Asins, espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa (h. 2015).
- Juan Luis Galiardo, espainiar aktorea (h. 2012).
- Lothar de Maizière, Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko lehen ministroa.
- Billy McNeill, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- 1942 –
- John Irving, estatubatuar idazlea.
- Lou Reed, estatubatuar rock abeslaria, musikaria, konposatzailea eta argazkilaria (h. 2013).
- 1943 – Peter Straub, estatubatuar idazlea (h. 2022).
- 1944 – Leif Segerstam, finlandiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 2024).
- 1946 – Cañita Brava, galiziar abeslari eta umorista.
- 1948 –
- Larry Carlton, estatubatuar gitarra-jotzailea.
- Rory Gallagher, irlandar gitarra-jotzaile, konposatzaile eta produktorea (h. 1995).
- 1949 – JPR Williams, galestar errugbilaria (h. 2024).
- 1950 –
- Karen Carpenter, estatubatuar abeslari eta bateria-jotzailea, The Carpenters taldeko kidea (h. 1983).
- Abdurrahim El-Keib, Libiako lehen ministroa (h. 2020).
- 1951 – Hildegard Brem, austriar moja zistertarra (h. 2024).
- 1952 – Lenny Murphy, Ipar Irlandako paramilitar loialista, Shankill Butchers hiltzaile taldeko buruzagia izateagatik ospetsua (h. 1982).
- 1958 – Ian Woosnam, galestar golfaria.
- 1961 – Emma Ozores, espainiar aktorea.
- 1962 – Jon Bon Jovi, estatubatuar musikari, abeslari, kantagile eta aktorea.
- 1963 – Anthony Albanese, Australiako lehen ministroa.
- 1965 – Ángela de la Cruz, galiziar artista.
- 1967 – Thierry Lacroix, frantziar errugbilari ohia.
- 1968 – Daniel Craig, ingeles aktore eta film-ekoizlea.
- 1972 –
- Sérgio Manoel, brasildar futbolari ohia.
- Roberta Marrero, kanariar artista plastikoa, idazlea eta abeslaria (h. 2024).
- 1974 – Marcos José dos Santos, brasildar elizgizona.
- 1975 – Florencia de la V, argentinar aktore, komediante eta vedettea.
- 1976 – França, brasildar futbolari ohia.
- 1977 – Chris Martin, ingeles kantautore, abeslari eta musika ekoizlea, Coldplay taldeko abeslaria.
- 1980 – Diego Ciorciari, argentinar saskibaloi jokalaria.
- 1981 – Bryce Dallas Howard, estatubatuar aktorea.
- 1982 – Pilou Asbæk, daniar aktorea.
- 1983 – Lee Sedol, korear Go jokalaria.
- 1984 – Hiroto Mogi, japoniar futbolaria.
- 1987 –
- 1989 – Marcel Hirscher, austriar eskiatzaile ohia, historiako eskiatzailerik hoberenetakoa.
- 1990 –
- Luis Advíncula, perutar futbolaria.
- Cadet, britainiar raperoa (h. 2019).
- 1993 – Maria Jaremtxuk, ukrainar abeslari eta musikagilea.
- 1994 – Nikkie de Jager, NikkieTutorials, herbehereetar makillatzailea eta edertasun gaiei buruz aritzen den bideoblogaria.
- 1997 – Becky G, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1998 – Jasper Philipsen, flandriar txirrindularia.
- 2000 - Nona Sobo, kataluniar aktorea eta modeloa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1746 – Jose Apeztegia, nafar Bikario Nagusia eta priorea.
- 1901 – Achille Zo, lapurtar margolaria, Bordelen (j. 1826).
- 1916 – Arnaut Abadia, euskal apaiz, irakasle eta idazlea (j. 1843).
- 1923 – Luis Antón del Olmet, Bilbon jaiotako galiziar kazetari eta politikaria, Madrilen (j. 1886).
- 2008 –
- Jesus Alberdi, Egileor, gipuzkoar bertsolaria (j. 1931).
- Julia Guerra Lacunza, nafar idazlea (j. 1953).
- 2010 – Joxemiel Bidador, euskal dantzaria, idazlea, ikertzailea, filologoa, irakaslea eta historialaria (j. 1970).
- 2023 – Mikel Martin Conde, gipuzkoar LGTBI aktibista eta EHGAMeko kidea (j. 1954).
Mundua
aldatu- 986 – Lotario Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea (j. 941).
- 1282 – Aines Bohemiakoa, printzesa eta moja klaratarra (j. 1211).
- 1589 – Alexandro Farnese, italiar kardinala (j. 1520).
- 1619 – Ana Danimarkakoa, Eskoziako, Ingalaterrako eta Irlandako erregina ezkontidea (j. 1574).
- 1725 – José Benito Churriguera, espainiar arkitekto eta erretaulagile barrokoa (j. 1665).
- 1755 – Louis de Rouvroy (Saint-Simongo dukea), frantziar militar, diplomazialari eta idazlea (j. 1675).
- 1758 – Johann Baptist Zimmermann, alemaniar margolari barroko eta rokokoa eta iztukatzailea (j. 1680).
- 1783 – Francisco Salzillo, espainiar eskultore barrokoa (j. 1707).
- 1788 – Salomon Gessner, suitzar olerkari, margolari, artista grafiko eta kazetaria (j. 1730).
- 1791 – John Wesley, ingeles teologoa, metodismoaren aitzindaria (j. 1703).
- 1797 – Horace Walpole, ingeles idazlea (j. 1717).
- 1824 – Susanna Rowson, britano-estatubatuar idazle, poeta, dramagile, idazle erlijioso, antzerki aktore eta hezitzailea (j. 1762).
- 1835 – Frantzisko II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko azken enperadorea (j. 1768).
- 1840 – Heinrich Wilhelm Matthäus Olbers, alemaniar fisikari eta astronomoa (j. 1758).
- 1847 – Jules de Polignac, frantziar politikaria, Frantziako lehen ministroa (j. 1780).
- 1855 – Nikolas I.a Errusiakoa, Errusiako enperadorea (j. 1796).
- 1895 –
- Berthe Morisot, frantziar margolaria (j. 1841).
- Ismail Paxa, Egiptoko kedivea (j. 1830).
- 1916 – Elisabet Wiedekoa, Errumaniako erregina (j. 1843).
- 1930 – D.H. Lawrence, ingeles idazle eta poeta (j. 1885).
- 1939 –
- Howard Carter, ingeles arkeologo eta egiptologoa (j. 1874).
- Marcellí Domingo, kataluniar politikaria (j. 1884).
- 1945 – Emily Carr, kanadar artista eta idazlea (j. 1871).
- 1948 – Elizabeth Magie, estatubatuar joko diseinatzailea (j. 1866).
- 1949 – Sarojini Naidu, Indiako Urretxindorra, Indiaren independentziaren aldeko ekintzaile eta poeta (j. 1879).
- 1967 – Azorín, espainiar idazlea (j. 1873).
- 1973 – Alina Szapocznikow, Holokaustotik bizirik atera zen poloniar eskultorea (j. 1926).
- 1974 – Salvador Puig, kataluniar anarkista, erregimen frankistak exekutatua (j. 1948).
- 1975 –
- Milagros Leal, espainiar aktorea (j. 1902).
- Madeleine Vionnet, frantziar moda diseinatzailea, modaren historian eraginkorrenetakoa (j. 1876).
- 1977 - Eugénie Brazier, frantziar sukaldaria, hiru Michelin izar lortu zituen lehen emakumea (j. 1895).
- 1982 – Philip K. Dick, estatubatuar idazlea eta eleberrigilea, zientzia-fikziozko generoan eragin handiduna (j. 1928).
- 1987 – Randolph Scott, estatubatuar aktorea (j. 1898).
- 1991 –
- Serge Gainsbourg, frantziar musikari, musikagile, abeslari, idazle, aktore eta zinemagilea (j. 1928).
- Rosario de Velasco, kataluniar margolari figuratiboa (j. 1904).
- 1992 – Sandy Dennis, estatubatuar aktorea (j. 1937).
- 1993 –
- André Bareau, frantziar filosofoa eta budismoaren ikertzailea (j. 1921).
- Jean Tortel, frantziar poeta (j. 1904).
- 1997 – Vicente Parra, espainiar antzezlea (j. 1931).
- 1998 – Lucien Bodard, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1914).
- 1999 – Dusty Springfield, britainiar abeslaria (j. 1939).
- 2004 – Mercedes McCambridge, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- 2007 – Henri Troyat, errusian jaiotako frantziar idazlea (j. 1911).
- 2009 – João Bernardo Vieira, Ginea-Bissauko presidentea (j. 1939).
- 2011 – Thor Vilhjálmsson, islandiar idazlea (j. 1925).
- 2015 – Bettina Graziani, frantziar modeloa (j. 1925).
- 2017 – Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (j. 1991).
- 2018 – Jesus Lopez Cobos, espainiar orkestra zuzendaria (j. 1940).
- 2020 – Ulay, alemaniar artista (j. 1943).
- 2021 –
- Chris Barber, britainiar jazz musikari, tronboi jole eta orkestra zuzendaria (j. 1930).
- Bunny Wailer, jamaikar musikari, abeslari eta bateria-jotzailea, The Wailers taldeko kidea (j. 1947).
- Àlex Casademunt, kataluniar abeslaria, aktorea eta aurkezlea (j. 1981).
- 2022 – Volodymyr Struk, ukrainiar politikaria, Kreminnako alkatea, , Ukrainako inbasioan (j. 1964).
- 2023 –
- Steve Mackey, ingeles baxu-jotzailea eta disko ekoizlea, Pulp rock alternatibo taldeko kidea (j. 1966).
- Wayne Shorter, estatubatuar jazz saxo-jotzaile eta musikagilea (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Leon/Leontzio/Leontxo, Zuria eta Zuriko/Xurio/Txurio.
Kanpo estekak
aldatu