Urtarrilaren 12
data
Urtarrilaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko hamabigarren eguna da. 353 egun falta dira urtea amaitzeko, 354 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1988 – Ajuriaeneko Ituna sinatu zen.
- 2013 –
- Bilbon manifestazio erraldoia egin zen, Herrira erakundeak antolatuta, Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira goiburuarekin.
- Andoni Ortuzar politikaria EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten.
- 2015 – Guardia Zibila Euskal Herriko hainbat herritan hamasei euskal herritar atxilotu zituen, tartean Euskal Preso Politikoen Kolektiboko abokatuak.
Mundua
aldatu- 1924 – Gopinath Sahak Ernest Day tiroz hil zuen, Charles Tegart Kalkutako polizia-burua zela pentsatuta. Egunean bertan atxilotu zuten[1].
- 1933 – Casas Viejasko altxamendu anarkista. Hurrengo egunean zapuztu zuten tropa errepublikanoek.
- 1938 – Sobiet goren berria sortu zen.
- 1964 – Zanzibarren mugimendu matxinatu batek Zanzibarko Iraultza hasi zuen, Sultana kanporatuz.
- 1970 – Biafrako jeneral independentista errenditu zen Nigeriako gobernuaren aurrean, eta 1967an hasitako gerra bukatu zen.
- 1976 – Gómez Salazarren irteerarekin Espainiak Mendebaldeko Saharan zuen okupazioa bukatu zen.
- 1979 – ETAk Bienvenido Romero Montejo udaltzaina hil zuen Madrilen (Espainia).
- 1983 – Sigfrido Ochoak El Salvadorren hasitako matxinada ultraeskuindarra bukatu zen.
- 1991 – Alfonso Guerra Espainiako lehendakariordeak bere dimisioa aurkeztu zuen.
- 2006 – Saudi Arabiako Meka hirian 362 hildako, jende pilaketa baten ondorioz.
- 2010 – Haitin izandako lurrikarak 111.500 hildako eta 194.000 zauritu utzi zituen gutxienez.
- 2011 – Rio de Janeiro inguruko mendietan euriteek eragindako lubizietan 600 pertsona baino gehiago hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1936 – Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 1. edizioa ospatu zen. Juan Felix Iriarte Berjinantok jantzi zuen txapela.
- 1955 – Illeta Francisco Escuderoren oratorioa estreinatu zen Bilboko Buenos Aires antzokian.
Mundua
aldatu- 1943 – Shadow of a Doubt (Zalantza Baten Itzala) filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Teresa Wright, Joseph Cotten, Macdonald Carey, Patricia Collinge eta Henry Travers aktoreek antzeztu zuten.
- 1966 – Batman telesaila ABC katean estreinatu zen, Adam West, Burt Ward, Alan Napier, Neil Hamilton, Stafford Repp, Madge Blake, Yvonne Craig eta Cesar Romero aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1908 – Distantzia handiko irrati mezua lehen aldiz bidali zen Eiffel Dorretik.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2003 – Seb Clover britaniarrak 15 urterekin gurutzatu zuen Ozeano Atlantikoa, inoiz egin duen gazteena izanik.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1770 – Gabriel Benito Orbegozo, bizkaitar arkitekto eta politikaria.
- 1864 – Joxepa Inaxi Elizegi, gipuzkoar bertsolaria.
- 1871 – Ricardo Baroja, Euskal Herrian bizitako espainiar margolaria, grabatzailea eta idazlea, Río Tinton (h. 1953).
- 1872 – Victoriano Flamarique, nafar apaiza eta kooperatibismoaren aitzindaria (h. 1946).
- 1898 – Antonio Maria Labaien, euskal idazlea eta politikaria, euskarazko lehen antzerkilaria (h. 1994).
- 1926 – Gonzalo Txillida, donostiar margolaria (h. 2008).
- 1932 – Juan Maria Apellaniz, bizkaitar arkeologo eta antropologoa (h. 2021).
- 1936 – Imanol Lazkano, gipuzkoar bertsolaria.
- 1938 – Lluís Omedes, kataluniar kirolaria, arraunean eta lugean aditua, Altzan (h. 2022).
- 1943 – Joseba Arzak, "Pela", gipuzkoar futbolaria (h. 2020).
- 1954 – Jesus Mari Satrustegi, Errealeko nafar futbolaria.
- 1957 – Mila Hernando, bizkaitar diplomazialaria (h. 2017).
- 1958 – Iñaki Gaminde, bizkaitar euskalaria.
- 1959 – Wolfgang Ratz, gaztelaniazko eta alemanezko austriar poeta eta itzultzailea, Bilbon.
- 1961 – Maribel Aizarna, gipuzkoar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1962 – Agustín Alarcón, bizkaitar arraunlari ohia.
- 1964 – Jose Manuel Manzisidor, gipuzkoar idazlea.
- 1975 – Yolanda Vicente, gipuzkoar politikaria.
- 1977 – Oier Zearra, bizkaitar pilotari ohia.
- 1988 – Urtzi Iturriotz, bizkaitar futbolaria.
- 1992 – Uxue Garmendia, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 – Maxime Lucu, lapurtar errugbilaria.
- 1999 –
- Sergio García Antolín, bizkaitar futbolaria.
- Olaia Inziarte, nafar abeslaria.
- 2001 - Marcos Bustillo, bizkaitar futbolaria.
- 2007 - Paula Ostiz, nafar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1562 – Karlos Emanuel I.a Savoiakoa, Savoiako dukea (h. 1630).
- 1579 – Jan Baptist Van Helmont, flandriar sendagilea, kimikaria eta filosofoa (h. 1644).
- 1591 – José de Ribera, kataluniar margolaria eta imprimatzailea (h. 1652).
- 1597 – François Duquesnoy, Flandesko eskultorea (h. 1643).
- 1628 – Charles Perrault, frantziar idazlea (h. 1703).
- 1716 – Antonio de Ulloa, espainiar zientzialaria eta marinela (h. 1795).
- 1729 – Edmund Burke, irlandar politikari, filosofo eta idazlea (h. 1797).
- 1746 – Johann Heinrich Pestalozzi, suitzar pedagogoa, pedagogia modernoaren aintzindaria (h. 1827).
- 1751 – Fernando I.a Bi Sizilietakoa, Napoliko Erresumako erregea eta Bi Sizilietako erregea (h. 1825).
- 1763 – Georges Michel, frantziar margolaria (h. 1843).
- 1783 – Erik Gustaf Geijer, suediar olerkaria eta historialaria (h. 1847).
- 1809 – Leopoldo O'Donnell, espainiar aitoren seme, militar eta politikaria (h. 1867).
- 1810 – Fernando II.a Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako erregea (h. 1859).
- 1822 – Étienne Lenoir, belgikar ingeniaria, barne errekuntzako lehen motorraren asmatzailea (h. 1900).
- 1833 – Eugen Dühring, alemaniar ekonomialaria eta filosofoa (h. 1921).
- 1849 – Jean Béraud, frantziar margolari inpresionista (h. 1935).
- 1852 – Joseph-Jaques-Césaire Joffre, Frantziako mariskala (h. 1931).
- 1853 – Gregorio Ricci-Curbastro, italiar matematikaria (h. 1925).
- 1856 – John Singer Sargent, erbesteratutako estatubatuar margolaria, bete belaunaldiko erretratu margolari nabarmenena (h. 1925).
- 1861 – Silvestras Žukauskas, Errusiar Inperioaren armadako jenerala (h. 1937).
- 1863 – Swami Vivekananda, buruzagi eta erlijio-eraberritzaile hindua (h. 1902).
- 1873 – Spiridon Louis, greziar urketari eta korrikalaria, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoiaren irabazlea (h. 1940).
- 1874 – Marta Anna Wiecka, poloniar moja (h. 1904).
- 1876 – Jack London, estatubatuar idazlea, kazetaria eta gizarte ekintzailea (h. 1916).
- 1878 – Ferenc Molnár, hungariar antzerkigile, antzerki-zuzendari, eleberrigile eta olerkaria (h. 1952).
- 1885 – Thomas Ashe, irlandar nazionalista (h. 1917).
- 1890 – Joseph Helffrich, alemaniar astronomoa (h. 1971).
- 1893 –
- Hermann Göring, alemaniar politikari eta militarra, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena (h. 1946).
- Alfred Rosenberg, alemaniar politikari nazia (h. 1946).
- 1894 – Georges Carpentier, frantziar boxeolaria (h. 1975).
- 1896 – Boris Skossyreff, Andorrako errege izendatutako errusiar abenturazale eta espia (h. 1989).
- 1899 – Paul Hermann Müller, suitzar kimikaria, 1948ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1965).
- 1901 – Kurt Jooss, alemaniar dantzari eta koreografoa (h. 1979).
- 1905 – Erich Andres, alemaniar argazkilaria, Espainiako Gerra Zibilean Euskal Herrian argazkiak ateratakoa (h. 1992).
- 1906 – Emmanuel Levinas, lituaniar-frantziar filosofoa (h. 1995).
- 1907 – Sergei Koroliov, Sobietar Batasuneko suzirien ingeniari eta espazio-ontzien diseinatzaile nagusia (h. 1966).
- 1908 – Jean Delannoy, frantziar zinemagilea (h. 2008).
- 1909 – Archie Cochrane, eskoziar medikua (h. 1988).
- 1910 – Luise Rainer, alemaniar aktorea (h. 2014).
- 1915 – Tove Wallenstrøm, danimarkar aktorea (h. 2013).
- 1916 –
- Ruth R. Benerito, estatubatuar kimikari eta asmatzailea, ehungintzan egindako lanagatik ezaguna (h. 2013).
- Pieter Willem Botha, Hegoafrikako azken lehen ministroa eta lehendabiziko estatu presidentea, apartheid sistemaren sustatzailea (h. 2006).
- 1917 – Stella Cunliffe, britainiar estatistikaria, Royal Statistical Societyko lehen emakumezko presidentea (h. 2012).
- 1918 – Maharishi Mahesh Yogi, indiar yogia, gogoeta transzendentalaren mugimenduaren sortzailea (h. 2008).
- 1923 – Alice Miller, suitzar psikoanalista, umeen tratu txarren eta gizartearen eragina indibiduetan egindako lanengatik famatua (h. 2010).
- 1925 – Katherine MacGregor, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1926 – Morton Feldman, estatubatuar musikagilea (h. 1987).
- 1928 – André Labarrère, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (h. 2006).
- 1931 – Franz Hinkelammert, alemaniar ekonomialari eta teologoa (h. 2023).
- 1933 –
- Liliana Cavani, italiar zinemagilea.
- Kamal Ganzouri, Egiptoko lehen ministroa (h. 2021).
- 1938 – Donald Tapia, estatubatuar enpresaria.
- 1939 –
- Josep Maria Flotats, katalanezko antzerki-antzezle eta zuzendaria.
- Joachim Yhombi-Opango, Kongoko Errepublikako presidentea (h. 2020).
- 1940 – Serge Latouche, frantziar ekonomialaria, Desazkundearen ekonomiaren teoriko nagusienetako bat.
- 1941 – Kazuo Imanishi, japoniar futbolaria.
- 1942 –
- Ramiro de León Carpio, Guatemalako presidentea (h. 2002).
- Michel Mayor, suitzar astrofisikaria, 2019ko Fisikako Nobel Saria.
- 1944 – Joe Frazier, Smokin' Joe, pisu astuneko estatubatuar boxeolaria (h. 2011).
- 1949 –
- Ottmar Hitzfeld, alemaniar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Haruki Murakami, japoniar idazlea.
- Hélène Rioux, quebectar eleberrigilea, ipuin- idazlea eta itzultzailea.
- Wayne Wang, txinatar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1950 – Ajita Wilson, estatubatuar zinema-aktore eta aktore pornografikoa (h. 1987).
- 1951 – Kirstie Alley, estatubatuar aktorea eta umorista (h. 2022).
- 1952 –
- Walter Mosley, fikziozko eleberrien estatutabuar idazlea.
- John Walker, zeelandaberritar atleta ohia.
- 1953 – Martha Chávez, perutar abokatua eta politikaria.
- 1954 – Howard Stern, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea, irratiko eta telebistako pertsonaia esanguratsua.
- 1956 –
- Jaime Giménez Arbe, El Solitario, espainiar banku atrakatzailea.
- Nikolai Noskov, errusiar rock-pop-folk abeslaria eta musikaria.
- Ana Rosa Quintana, espainiar kazetari, telebista aurkezle, irrati esatari eta hedabideetako enpresaburua.
- 1958 – Zeba Islam Seraj, bangladeshtar biologo molekularra.
- 1959 –
- Fede Castaños, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Per Gessle, suediar gitarra-jotzaile, musikari, kantautore eta musikagilea.
- 1960 –
- Guido Bontempi, italiar txirrindulari ohia.
- Oliver Platt, kanadar-estatubatuar aktorea.
- Dominique Wilkins, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1961 – Francisco Marhuenda, espainiar kazetari eta politikari ohia.
- 1963 –
- Juan Carlos Monedero, espainiar politologoa eta politikaria.
- María José Sanz Sánchez, espainiar biologoa eta ikertzailea.
- 1964 –
- Jeff Bezos, estatubatuar negozio-handikia, Amazonen sortzailea.
- Valdo Filho, brasildar futbolari ohia.
- Blanca Li, espainiar koreografo, dantzari, zinemagile eta errealizadorea.
- 1967 – Meho Kodro, bosniar futbolari ohia.
- 1968 – Laura Mañá, kataluniar zinema-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria.
- 1970 –
- Zack de la Rocha, estatubatuar musikari, poeta eta ekintzailea.
- Masaaki Sawanobori, japoniar futbolari ohia.
- 1971 – Scott Burrell, estatubatuar saskibaloi eta beisbol jokalari ohia.
- 1973 – Hande Yener, turkiar abeslari eta musikagilea.
- 1974 –
- Melanie C, ingeles abeslaria eta aktorea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- Hamilton Ricard, kolonbiar futbolari ohia.
- 1975 – Carlota Pereda, espainiar film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria.
- 1976 - Eloy Moreno, espainiar idazlea.
- 1983 – Kalena Rios, brasildar emakumezko aktore pornografiko ohia eta modelo transexuala.
- 1987 – Naya Rivera, estatubatuar aktorea, modeloa eta abeslaria (h. 2020).
- 1993 –
- Eve Lindley, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Zayn Malik, britainiar abeslari eta konpositorea.
- 1995 –
- Nathy Peluso, argentinar-espainiar kantari eta konposagilea.
- Maverick Viñales, kataluniar motoziklismoko pilotua.
- 1996 – Rin Sumida, japoniar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1871 – Eduardo Zamacois, euskal herritar margolaria, Madrilen (j. 1841).
- 1961 – André de Chastenet, lapurtar eskultorea (j. 1879).
- 1978 – Rodolfo Bozas, euskal herritar kazetari eta itzultzailea (j. 1913).
- 1988 – Piarres Lartzabal, lapurtar antzerkigilea eta euskal idazlea (j. 1915).
- 1993 – Joxemi Zumalabe, donostiar kazetari eta enpresaburu euskaltzalea, euskalgintzako eragile funtsezkoenetako bat (j. 1950).
- 2001 –
- Manuel Aznar Acedo, bizkaitar kazetaria, irratian lan egin zuena (j. 1916).
- Juan Jose Irazusta, gipuzkoar idazlea (j. 1901).
- Mariano Juaristi, Atano III.a, esku huskako gipuzkoar pilotaria, sekula izan den onenetakoa (j. 1904).
- 2010 – Jorge Cortes Izal, nafar euskaltzain urgazlea (j. 1930).
- 2012 - Manuel Hidalgo Salas, bizkaitar guardia zibila, torturatzailea izaeagatik ezaguna, Úbedan.
- 2013 – Lou Olangua, gipuzkoar rock abeslaria, euskal rockean lehenengo emakumetakoa (j. 1960).
- 2017 –
- Paul Labadie, lapurtar errugbilaria (j. 1928).
- Angel Segurola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- 2018 – Joxean Artze, gipuzkoar idazlea eta txalapartaria (j. 1939).
- 2019 –
- Iñaki Garmendia, Laja, gipuzkoar trikitilaria (j. 1944).
- Xabier Zapirain, gipuzkoar sukaldariburua, Euskal sukaldaritza berria mugimenduaren sortzaileetariko bat (j. 1934).
Mundua
aldatu- 690 – Benedikto Biscop, fraide anglosaxoia (j. c. 628).
- 1519 – Maximiliano I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1459).
- 1537 – Lorenzo di Credi, italiar pizkundeko margolari eta eskultorea (j. c. 1459).
- 1628 – Francisco Ribalta, kataluniar pintorea (j. 1565).
- 1665 – Pierre de Fermat, frantziar matematikari eta legelaria (j. 1601).
- 1819 – André Morellet, frantziar ekonomialaria, idazlea eta entziklopedista (j. 1717).
- 1829 – Friedrich von Schlegel, alemaniar idazlea (j. 1772).
- 1833 – Marie-Antoine Carême, sukaldarien errege eta erregeen sukaldaria, frantziar okin eta sukaldaria (j. 1784).
- 1834 – William Grenville (Grenvilleko I. baroia), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1759).
- 1839 – Joseph Anton Koch, erromantizismoko austriar margolaria, Alpetar margo-paisaia erraldoien sortzailetzat joa (j. 1768).
- 1856 – Ľudovít Štúr, eslovakiar idazlea, artzain protestantea eta Eslovakiako kultura pizkundearen aitzindaria (j. 1815).
- 1872 – Victor de Persigny, frantziar politikaria (j. 1808).
- 1909 – Hermann Minkowski, lituaniar-alemaniar matematikaria eta Albert Einsteinen irakaslea (j. 1864).
- 1911 – Georg Jellinek, austriar legelaria (j. 1851).
- 1922 – Helen Blanchard, estatubatuar asmatzailea, josteko makinei lotutako asmakizun ugarirengatik ezaguna (j. 1840).
- 1939 – Hariclea Darclée, errumaniar sopranoa (j. 1860).
- 1954 – Ellen Thesleff, finlandiar margolari espresionista, Finlandiako margolari modernista garrantzitsuenetakoa (j. 1869).
- 1955 – Maurice Legendre, frantziar intelektual katoliko eta hispanista (j. 1878).
- 1960 – Nevil Shute, anglo-australiar idazle, ingeniari eta hegazkinlaria (j. 1899).
- 1962 – Ariadna Tyrkova, errusiar politikari, kazetari, literatur kritikari eta teorilari feminista liberala (j. 1869).
- 1963 – Ramón Gómez de la Serna, espainiar idazle, kazetari eta itzultzailea (j. 1888).
- 1970 – Blanche Stuart Scott, Estatu Batuetako lehen emakume hegazkinlaria (j. 1884).
- 1976 – Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (j. 1890).
- 1977 – Henri-Georges Clouzot, frantziar zinemagilea eta gidoi-egilea (j. 1907).
- 1990 – Paul Amadeus Pisk, austro-estatubatuar musikologo eta konpositorea (j. 1893).
- 1991 – Vasco Pratolini, italiar idazlea (j. 1913).
- 1994 – Samuel Bronston, besarabiar jatorriko estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1908).
- 1997 –
- Jean-Edern Hallier, frantziar idazlea (j. 1936).
- Charles Brenton Huggins, kanadar-estatubatuar medikua, 1966ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1901).
- 1998 – Ramon Sampedro, espainiar gaixo tetraplegikoa (bere buruaz beste eginda).
- 2001 – William Hewlett, estatubatuar asmalaria, Hewlett-Packard konpainiaren sortzaileetako bat (j. 1913).
- 2002 – Cyrus Vance, estatubatuar politikaria (j. 1917).
- 2003 –
- Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (j. 1925).
- Maurice Gibb, britainiar musikari, abeslari, egile abeslari eta disko ekoizlea (j. 1949).
- 2004 – Olga Ladyzhenskaya, sobietar matematikaria (j. 1922).
- 2007 – Alice Coltrane, estatubatuar konpositore, pianista, organo-jotzaile eta jazz harpa- jotzailea (j. 1937).
- 2008 – Ángel González, espainiar poeta (j. 1925).
- 2009 – Claude Berri, frantziar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (j. 1934).
- 2010 –
- Zilda Arns, brasildar pediatra eta giza-ekintzailea (j. 1934).
- Daniel Bensaïd, frantziar filosofo troskista, 68ko maiatzeko mugimenduko ikasle buruzagi ezagunenetako bat (j. 1946).
- 2012 – Marie Mansart, frantziar aktorea (j. 1925).
- 2014 – Halet Çambel, turkiar arkeologo eta esgrimalaria (j. 1916).
- 2017 – William Peter Blatty, estatubatuar idazle, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1928).
- 2019 – Etsuko Ichihara, japoniar aktorea (j. 1936).
- 2020 – Roger Scruton, ingeles filosofo eta idazlea (j. 1944).
- 2022 – Ronnie Spector, estatubatuar abeslaria, The Ronettes taldeko ahots nagusia (j. 1943).
- 2023 –
- Paul Johnson, ingeles idazle eta historialaria (j. 1928).
- Lisa Marie Presley, estatubatuar abeslari, aktore eta kantautorea (j. 1968).
Jaiak eta urteurrenak
aldatuSehaska egutegiko izendegia: Xiker eta Eder/Ederne/Ederra.
Kanpo estekak
aldatu
- ↑ (Ingelesez) Gupta, Maya; Gupta, Amit Kumar. (2001). Defying Death: Struggle Against Imperialism and Feudalism. Tulika ISBN 978-81-85229-41-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).