[go: up one dir, main page]

Fidel Pagés Miravé (Huesca, 1886ko urtarrilaren 26aQuintanapalla, 1923ko irailaren 21a) Espainiako mediku militarra izan zen, anestesia epiduralaren asmatzailea.[1]

Fidel Pagés

Bizitza
JaiotzaHuesca1886ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaQuintanapalla1923ko irailaren 21a (37 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Medicine of the University of Zaragoza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua, mediku militarra, asmatzailea eta fundatzailea
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakMelillako gerra
Rifeko gerra

Teknika traumatologiko eta kirurgiko ugari erabili zituen, bai gerrako zaurietarako, bai esku-hartze zibiletarako, eta Espainian kirurgia modernizatzen lagundu zuen, eta aktiboki parte hartu zuen 1920ko hamarkadan Espainiako osasun-sistema militarra berrantolatzen. Gerran kirurgian aritu zen, adibidez Austria-Hungariako Inperioan Lehen Mundu Gerran.

Zestoan oporretan egon eta gero, Madrilera bueltan zela, istripuz hil zen. Bere heriotza goiztiarra dela eta, ezezaguna izan zen urte askoan mundu hispanotik kanpo anestesia epiduralean (edo anestesia metamerikoan, berak esaten zion bezala) egindako lan aitzindaria.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Servando López Álvarez, Pablo Casas Reza, Sabela del Río Fernández. «Revista de la Sociedad Española Multidisciplinar del Dolor» www.mpainjournal.com.
  2. Herrera A; de las Mulas M. (Febrero de 1996). «In memoriam Fidel Pagés Miravé (1886-1923) en el 75 aniversario de la publicación de "Anesthesia metamérica"» Revista española de anestesiología y reanimación 43 (2): 59–66. PMID 8869650..

Kanpo estekak

aldatu