Solveig Nordström
Solveig Nordström ( Stockholm, 1923ko azaroaren 25a - Benidorm, 2021eko urtarrilaren 21a ) suediar arkeologoa zen,[1] 1955etik Espainian finkatua. Tossal de Maniseseko arkeologia-aztarnategi garrantzitsua higiezinen espekulazioaren ondoriozko suntsipen seguru batetik salbatu izanaren arduraduna izan zen, Alacanteko agintariek aztarnategi horretan 60ko hamarkadan hotel-gune handi baten eraikuntza planifikatzea baimendu zutenean.[2]
Solveig Nordström | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1923ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Benidorm |
Heriotza | Benidorm, 2021eko urtarrilaren 21a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stockholmgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | suediera latina greziera gaztelania frantsesa ingelesa sanskritoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa, hezitzailea eta itzultzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Biografia
aldatuSolveig Nordström Suediako hiriburuan jaio zen 1923an, eta bertako unibertsitatean Literatura ikastera sartu zen; hala ere, Selma Lagerlofi buruzko tesia baztertu egin zioten eta, horren ondorioz, arkeologia klasikoan matrikulatzea erabaki zuen, latina eta greziera ikasi ahal izateko.[3] Diktadura frankistaren erruz Suedian Espainiari buruz irudi txarra zegoen arren, Solveigek bisitatzea erabaki zuen, Espainiako ekialdeko aztarnategi arkeologikoek erakarrita.[4]
Nordström 1955ean iritsi zen Espainiara, herrialde honetan ere suediar institutu bat irekitzeko helburuarekin. Herrialde honetan arkeologia irakasten zen modu praktikoak erakarri zion. Suedian ez bezala, arkeologiako ikasleek indusketak ahalik eta lasterren bisitatzen zituzten, horietan elkarlanean jardunez modu praktikoagoan ikasteko.[4]
Solveig Nordtrömek bere bizitza eta lana espainiar lebantearen historiaren ikerketarekin lotu zituen. 1955ean Alacanten finkatu zen. Segurako Guardamar aztarnategian hasi zen lanean. Garai hartan, landa-langile nekaezin gisa definitzen zen. Era berean, Alacanteko Arkeologia Museo Probintzialaren eraberritzean parte hartu zuen, eta funtsezko figura izan zen haren ondare-funtsaren gehikuntza nabarmenean 70eko hamarkadan.[2]
Alacanteko probintzian indusketa arkeologikoak zuzendu zituzten lehen emakumeetako bat izan zen, zehazki, 1960an Escuerako aztarnategian (San Fulgencio) egindakoak, horien emaitzak 1967an Valentziako Historiaurreko Ikerketen Zerbitzuak argitaratu zituelarik. Bertan, tenplu iberiko baten zati izan zela uste duen eraikin handi baten aztarnak aurkitu zituzten. Era berean, Jumillako (Murtzia) Coimbra del Barranco Ancho aztarnategi iberiarreko indusketetan parte hartu zuen 50eko hamarkadaren bigarren erdian, eta lanen memoria editatuaren egileetako bat izan zen (1976).[5]
Arkeologo hau, Tossal de Manises, higiezinen harraparitzatik salbatu zuen pertsona bezala da bereziki ezaguna. Alacanten bere doktore tesia egiten ari zen bitartean, Lucentum hiriaren hondakinak higiezinen espekulazioaren piketapean laster suntsituko zirela jakin zuen, eta hori eragozteko agintari frankistei argi eta garbi aurre egitea erabaki zuen. Solveig hondeamakinen aurrean etzan zen nazioarteko prentsari probintziako kultur ondare garrantzitsuena desagertzeko zorian zegoela jakinarazi ondoren. Ekintza ausart honi esker, aztarna arkeologikoen suntsipena une batez geldiaraztea lortu zuen. Ziur da, Solveig suediar herritarra izan ez balitz, agintariek berehala erreprimituko zuketela haren jarrera, baina nahiago izan zuten eskandalu handiagoa saihestea. Geldialdi horren ondoren, Solveigek Espainiako Hezkuntza Ministerioak aztarnak zeuden lurrak erostea lortu zuen, eta, horrela, hiri iberiar-kartagotar-erromatarraren desagerpena eragotzi zuen.[2]
Solveig Nordtröme Benidormen kokatu zen bizitzen 60ko hamarkadan eta bertan aktibo jarraitu zuen hil zen arte. Arkeologia utzi behar izan zuen, ezin baitzen bertatik bizi, eta ondorioz aktibitatea aldatu zuen eta yoga eta dantza eskolak ematen aritu zen Benidormen 20 urtez. Allan Kardec Spiritist Studies Group taldearekin lankidetzan aritu zen, bere jatorrizko herrialdean mugimendu honen hedapena bultzatuz. 14 hizkuntza hitz egiten zituen emakume jakintsu eta poliglota bat zen, txikitatik belarri bateko gorra izan arren, eta itzulpengintzan ere aritu zen. Bere ezaugarririk nabarmenena, zalantzarik gabe, behar zuen orori laguntzeko ahalegina izan zen.[6]
Nordströmek Benidormen hil zen 2021eko urtarrilaren 21ean, 97 urte zituela.[7]
Argitalpenak
aldatuNorberaren lanak
aldatu- Los cartagineses en la costa alicantina. Imp. de Such, Serra y Cía. 1961
- Excavaciones en el poblado ibérico de la Escuera (San Fulgencio, Alicante). Lan ezberdinen saila; v. 34. Historiaurreko Ikerketa Zerbitzua. Valentziako Diputazio Probintziala. 1967
- La ceramique peinte Iberique de la province d'Alicante, I & II, Acta universitatis Stockholmiensis - Stockholm studies in classical archaeology VI & VIII, Stockholm, 1969-1973
Itzulpenak
aldatu- Salud con yoga / Eugenia Basilewsky. Solveig Nordtrömek suedieratik itzulia. Mensajero argitaletxea, D.L. 1981
Omenaldiak eta aitorpenak
aldatu2011n, Tossal de Manises arkeologia-parkearen inguruan hiri-parke bat inauguratu zen. Parke horrek Solveig Nordström izena jaso zuen, Alacant Vivo Kultur Elkarteak hala eskatuta, salbatu eta egungo existentzia bermatu zuen arkeologoaren omenez. Errotulazio hori 2010eko maiatzaren 31n onartu zuen Udalbatzak. Nordström ekitaldian izan zen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Alfredo. (2011-03-07). «CARRERS D'ALACANT: EL PARQUE DE LA ARQUEÓLOGA SOLVEIG NORDSTRÖM» CARRERS D'ALACANT (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ a b c SOLVEIG NORDSTROM. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Solveig Nordström (1923-2021): la arqueóloga que salvó la ciudad de Lucentum | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) S.L., EDICIONES PLAZA,. «Decana de la arqueología alicantina» Revista Plaza (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ https://www.marqalicante.com/Noticias/es/Fallece-la-arqueologa-Solveig-Nordstrom-N1292.html. .
- ↑ «Solveig Nordström, la arqueóloga sueca que puso en valor El Monastil, fallece a los 97 años» Valle de Elda (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere la sueca que salvó el yacimiento de la antigua Alicante de excavadoras» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
Kanpo estekak
aldatu- Alicante Vivok Solveig Nordströmi egindako elkarrizketa - 2007ko azaroa
- Alicante Vivorekin egindako elkarrizketaren bideo zatia. Lucentumen hondeamakinak nola gelditu zituen kontatzen du
- Universitat d'Alacant - prentsa ebakinak - Solveig Nordström, Tossal de Manises salbatu zuen arkeologoa
- San Fulgencio. Solveig Nordströmek induskatutako aztarnategia
- Las inquietudes de la imagen ibérica- diez años de búsquedas
- Spiritist Studies Group Allan Kardec - Suécia (portugesez)