Bettie Page
Betty Mae Page (1923ko apirilaren 22a, Nashville, Tennessee – 2008ko abenduaren 11a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar modeloa izan zen, munduko moda eta erotismoa irauli zituena. "Rockabilly kulturaren aurpegi ezagunena izan zen, bere kopeta-ileak eta estetikak 1950eko hamarkadako ikono bihurtu zuten, eta pop kulturan presente jarraitzen du"[1]. Bere fetitxe argazkiengatik ezaguna eta "pin-uparen erregina" bezala ezaguna[2][3], bere itxurak hainbat artistengan eragina izan du gaur egun arte.
Bettie Page | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bettie Mae Page |
Jaiotza | Nashville, 1923ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 2008ko abenduaren 11 (85 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vanderbilt Unibertsitatea Multnomah University (en) Peabody College (en) Hume-Fogg High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | playmatea, modelo erotikoa eta modeloa |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 166 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
bettiepage.com | |
|
Playboy aldizkarirako urteko playmateetako bat izan zen. «Uste dut emakume bikaina izan zela, pop kulturaren ikono bat, sexualitatean eta modaren joeretan eragina izan zuena, gure gizartean izugarrizko eragina izan zuena», esan zion Playboyren sortzaile Hugh Hefnerrek Associated Pressi.
Bere bizitzako azken urteak depresioak eta umore aldaketa bortitzek markatu zituzten, eta urte batzuk eman zituen erakunde psikiatriko batean. 1960ko hamarkadan kristautasunera bihurtu zen eta Angolako misio batean bataiatzailea izaten saiatu zen. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, bere ospeak berpiztu egin zen 1980ko hamarkadan, jarraitzaile kopuru handi bati eutsiz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Bettie Page, la legendaria modelo que revolucionó una década» LA NACION 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) 50s pin-up queen Bettie Page dies. 2008-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Ingelesez) McFadden, Robert D.. (2008-12-12). «Bettie Page, Queen of Pinups, Dies at 85» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bettie Page |
- Bettie Pagen webgune ofiziala (Ingelesez)