Florence Lassandro
Florence Lassandro (jaiotzez, Filumena Costanzo; 1900 - 1923ko maiatzaren 2a) italiar-kanadar alkohol-kontrabandista izan zen, Albertan inoiz urkatutako emakume bakarra[1].
Florence Lassandro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1900 |
Heriotza | 1923 (22/23 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Jarduerak |
Biografia
aldatuLassandro Cosenzan jaio zen, Italian. Bederatzi urte zituela Kanadara migratu zuen familiak. Bertan ezkondu[2] eta lanean hasi zen, Emilio Picariello negozio-gizonaren etxeko-langile gisa; bere senarra Picarielloren txoferra zen. Albertan lege lehorra ezarri zenean, Picariello alkohol-kontrabandoan hasi zen, bere negozio legalek eskaintzen zuten estalpea profitatuz. Lassandro ere berarekin batera hasi zen Montanatik eta Columbia Britainiarretik alkohola sartzen.
1922ko irailaren 21ean Picarielloren semeak arazoak izan zituen poliziarekin, eta jarraika zituela, tiro bat jaso zuen eskuan. Emilio Picariellok ulertu zuen tiroz hil zutela, eta Lassandrorekin batera joan zen Stephen O. Lawson poliziarengana (tiroketan parte hartu zuena) eta bere etxean bertan hil zuten[3]. Urkamendira kondenatu zituzten biak eta 1923ko maiatzaren 2an hil zituzten. Lassandoren azken hitzak "guztiak barkatzen zaituztet" izan ziren[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hanged: A special series about the history of capital punishment in Alberta» web.archive.org 2011-10-11 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ Smith, Peter B.. (2010). Prairie murders : mysteries, crimes and scandals. (Electronic edition. argitaraldia) ISBN 978-1-926936-26-0. PMC 798918612. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ «The day Emilio Picariello and Florence Losandro gunned down Const. Stephen Lawso» web.archive.org 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ «AlbertaScene.ca : Filumena» web.archive.org 2012-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).