Islamiar egutegia
Islamiar egutegia, baita ere Hejira egutegia izenez ezaguna, (arabieraz: التقويم الهجري, at-taqwīm al-hijrī, persieraz: تقویمهجري قمری, taqwīm-e hejri-ye qamari) ilargi-egutegi bat da.
30 urteko zikloetan banatzen da, 360 ilargi-hilabete, ohitura sumertarrak jarraituz. Zikloko 30 urteak 354 eguneko 19 urtetan eta 355 eguneko 11etan banatzen dira. Egutegi honen jatorria Hejiraren hasiera da, gregoriotar egutegiko 622ko uztailaren 16a. Urtearen zenbakiaren ondoren H edo AH letrak ipintzen dira, anno Hegirae (Hejiraren urtean) inizialei dagokiena.
Egunak
aldatuAsteko egunak honakoak dira:
- al-ahad (الأحد «lehena»), igandea
- al-ithnayn (الإثنين «bia»), astelehena
- al-thalatha (الثلاثاء «hirugarrena»), asteartea
- al-arba`a (الأربعاء «laugarrena»), asteazkena
- al-jamis (الخميس «bosgarrena»), osteguna
- al-yuma` (الجمعة «bilera») ostirala. Jaieguna delako deitzen da horrela, mezkitetan otoi kolektiboak egiten diren eguna.
- as-sabt (السبت «zazpigarrena» edo «sabat»), larunbata.
Hilabeteak
aldatuIslamiar hilabeteek honako izenak dituzte arabieraz[1]:
- Muḥarram — المحرّم, "debekatua" — 30 egun.
- Ṣafar — صفر, "huts" — 29 egun.
- Rabīʿ I (Rabīʿ al-Awwal) — ربيع الأوّل, "lehenengo udaberria" — 30 egun.
- Rabīʿ II (Rabīʿ ath-Thānī) or (Rabīʿ al-Ākhir) — ربيع الثاني or ربيع الآخر, "bigarren udaberria" — 29 egun.
- Jumādā I (Jumādā al-Ūlā) — جمادى الأولى, "lur idorraren lehenengo hilabetea" — 30 egun.
- Jumādā II (Jumādā ath-Thāniya edo Jumādā al-Ākhira) — جمادى الآخرة, جمادى الثانية, "lur idorraren bigarren hilabetea" — 29 egun.
- Rajab — رجب, "begirunea" — 30 egun.
- Shaʿbān — شعبان, "sakabanatua" — 29 egun.
- Ramaḍān — رمضان, "kiskalita" — 30 egun.
- Shawwāl — شوّال, "altxatua" — 29 egun.
- Dhū al-Qaʿda — ذو القعدة, "su-etenarena" — 30 egun.
- Dhū al-Ḥijja — ذو الحجّة, "erromesaldiarena" — 29 edo 30 egun.