[go: up one dir, main page]

Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Herrialde subiranoa da, Mendebaldeko Europan kokatua, bere konstituzioaren arabera oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen dituen zuzenbidezko estatu batean eratua, eta bere gobernu-forma monarkia konstituzionala delarik. Bere lurraldea hamar barrutitan antolatuta dago.

Monakoko Printzerria
Principauté de Monaco
Principatu de Múnegu
Principato di Monaco
Principat de Mónegue
Ereserkia: Hymne monégasque
Goiburua: Deo Juvante
("Jainkoaren Laguntzarekin")

Monakoko bandera

Monakoko armarria
Geografia
Hiriburuabaliorik ez
43°43′52″N 7°25′12″E
Azalera2,02 km²
Punturik altuenaChemin des Révoires (en) Itzuli (161 m)
Punturik sakonenaMediterraneoa (0 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakFrantzia eta Europar Batasuna
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional eta oinordetzako monarkia
Monakoko printzeaAlberto II.a Monakokoa
LegebiltzarraMonakoko Kontseilu Nazionala
Epai autoritateaMonakoko Auzitegi Gorena
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria38.350
Dentsitatea18.985,15 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa eta katolizismo
Ekonomia
BPG nominala6.074.884.388,5894 $ (2011)
BPG per capita168.010 $ (2016)
Historia
Sorrera data: 1297ko urtarrilaren 8a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+377
ISO 3166-1 alpha-2MC
ISO 3166-1 alpha-3MCO
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli, Type E (en) Itzuli eta Schuko
Internet domeinua.mc
mairie.mc

Printzerria Mediterraneo itsasoaren eta Alpeetako mendi-adarren artean dago, Frantziako Rivieran. Frantziarekin lurreko muga du (5.469 metro) eta Frantzia-Italia mugatik gertu dago. 3.829 metroko kostaldea du, eta 1.700 eta 349 metro bitarteko zabalera. Herrialdeko punturik altuena Chemin des Révoires bidezidorra da, 164,4 m-ko garaierarekin[1].

Monako Europako sei mikro-estatuetako bat da; Nazio Batuen Erakundeko kideen artean estaturik txikiena da, eta bigarrena munduko estaturik txikiena, Vatikano Hiriaren atzetik. Populazio dentsitatearen arabera, munduko lehenengoa da. Monako printzerri italiarra zen, eta Italiari eta Espainiari lotuta egon zen mende batez (1524tik 1641era, espainiar goarnizioa kanporatu zutenean), 1860an Frantziak Nizako konderria inbaditu eta anexionatu zuen arte; ordura arte, hizkuntza ofiziala italiera zen. Monakoera ligur hizkuntzaren aldaera bat da.

Etimologia

aldatu

Hiriaren izena Monoikos («etxe bakarra») grezierazko hitzetik dator. Mitologiak dioenez, Herkules greziar heroiaren etxea adierazten du.

Historia

aldatu

Aurrehistoria

aldatu

Monakoko egungo lurraldea babesleku izan zen eskualdeko lehen biztanleentzat Behe Paleolitoaren amaieratik aurrera, duela 300.000 urte inguru. Historiaurreko gizaki hauen elikagai izan ziren animalien hezurrak Monakoko Lorategi exotikoko haitzulo batean aurkitu ziren[2][3].

Gizakiaren presentzia Erdi Paleolitoan eta Goikoan frogatuta dago. Artelanen (grabatuen eta eskulturen) aztarnak aurkitu dira kobazuloen barruan. Hilobiak, banakakoak edo taldekoak, gero eta ugariagoak dira. «Grimaldi» (ez nahastu printze-familiarekin) izeneko bi pertsonaren ehorzketa orain dela 30.000-20.000 urtekoa da, eta emakume bat eta nerabe bat ditu[4].

Antzinaroa

aldatu

Diodoro Siziliakoaren eta Estrabon geografoaren arabera, Monakoko lehen biztanle sedentarioak Liguria Zaharrean, gaur egun Liguria eta Nizako konderrian bizi ziren ligureak izan ziren. Hala ere, antzinako ligur hizkuntza, indoeuropar hizkuntzekin loturarik ez zuena, ez zegoen gaur egun Liguriako biztanleek hitz egiten duten hizkuntzarekin lotuta, ezta monakoera modernoarekin ere. Baliteke itsasora gerturatu zen ligur herri batek sortzea Monako.

Greziarrek K. a. VI. mendean sortu zuten Monoïkos kolonia, gaur egun Monako dagoen lekuan, ligureekin merkataritzan aritzeko, herri autoktonoa, eta Italiako mendebaldeko anbizio etrusko eta punikoei aurre eginez. Monoïkos hitza Herkulesi dagokio, akaso lehenago feniziarrek gurtzen zuten Melkartekin lotuta[5]. Diodoro Siziliakoak eta Estrabonek diotenez, heleniarrek eta ligureek uste zuten Herkules eskualdetik igaro zela.

Antzinako Erroma K.a. 154an lehen aldiz sartu zen Ligurian. Liguria probintziako (Regio IX Liguria) Italiako prefekturan sartu zen. Var edo Varo ibaiak banatzen zuen Galia erregioa Liguriatik eta Italiako beste eskualde batzuetatik.

Erdi Aroa

aldatu

Monako erromatarren menpe egon zen harik eta Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte, 476ko irailaren 4an. Badia sarrazenoek eta hainbat tribu germaniarrek okupatu zuten. Sarrazenoak 975ean bota zituzten, eta itsasartea ligurrek berriro populatu zuten.

1191ean, Henrike VI.a enperadore sakratuak Genoa hiriari eman zion Monakoren gaineko subiranotasuna, ligurrak bertakoak baitziren. 1215eko ekainaren 10ean, Fulco del Cassello buru zuen gibelinoen segizio bat Monakoko harkaitzaren gainean gotorleku bat eraikitzen hasi zen. Data honek Printzerriko historia modernoaren hasiera adierazten du.

Gotorleku hori gune estrategikoa zen guelfoen aurrean eskualdea kontrolatzeko. Hauek ere kuartelak ezarri zituzten beren goarnizioei laguntzeko. Genoako eta inguruko hirietako biztanleak erakartzeko, lurra eskaini eta biztanle berriak zergetatik libratu zituzten.

Grimaldi dinastiaren hasiera

aldatu
 
Frantzisko Grimaldiren ekintza oroitzen duen 900. urteurreneko txanpona.

Gaur egun Monako izenez ezagutzen dugunaren jatorria 1215. urtekoa da, genoarrek Monakoko Haitza mugako gotorleku gisa gaztelu bat eraiki zutenean. 1297ko urtarrilaren 8an, Frantzisko Grimaldik, 1133an Genoako kontsula zen Otto Canellaren ondorengoak, gotorlekua indarrez anexionatu zuen. Guelfo hark armada txiki bat besterik ez zuen, baina monjez mozorrotzeko amarrua erabili zuen, eta behin barruan, ateak ireki zizkien soldaduei. Gero guelfoak garaituak izan ziren eta 1301ean genovarrek Frantzisko Monakotik kanporatua izan zen. Grimaldi familia Frantziako Erregearekin aliatu zen.

Frantziskoren lehengusu batek, Raniero I.a Grimaldik, Filipe I.a Nafarroakoaren zerbitzura, galera-flota baten buru, herbeheretarrak garaitu zituen Zierikzeeko guduan 1304an. Frantziako almirante izendatu zuten orduan. Karlos I.a Grimaldiren aita, bere izena daraman dinastia sortu zuen, hurrengo mendeetan Frantziako monarkiari leialki zerbitzatuko ziona.

Genovaren aurkako borrokak

aldatu

Genovaren aurkako borrokari berriro ekinez, Karlos I.ak hiria okupatu zuen 1331ko irailaren 12an, eta Monakoko Jaun izendatu zuen bere burua 1342an. 1346an Mentongo jaurerria eskuratu zuen bitartean, Karlos frantziar koroaren paraleloan ari zen, Krecyko guduan alabarderoen konpainia bat gidatuz, Calaisko setioaren ondoren Frantziako kanpamendua itsasoz laguntzen zuen bitartean. 1355ean Roquebruneko jaurerria lortu zuen. Baina 1357an Simon Boccanegra genoarrak gidatutako setioan hil zen. Orduan Genovak printzerri osoa bereganatu zuen, Menton izan ezik, Raniero II.ak, Karlosen semeak, defendatua, zeinak Roquebrune berehala konkistatu zuen. Aragoiko erresumak Korsikaren gainean zituen interesen gerran, Monakoren kontrola eskuratu zuen genoarren aurka[6].

 
Monakoko Haitza, 1890an.

Rainiero II.aren semeek, Anbrosiok, Antoniok eta Juanek, Harkaitza hartu zuten berriro, eta bertako jaun-andre bihurtu ziren denak (erakunde hori ez zen oso ohikoa Erdi Aroan). Juanek Monako eta La Condamine bakarrik gorde zituen. Genoarren aurkako borrokan jarraitu zuen. 1419an Grimaldi familiak Monako erosi zion Aragoiko erresumari eta "Monako Harkaitzeko" agintari bilakatu ziren, ezbairik gabe. Juanen semea, Catalan, hiru urtez bakarrik izan zen oinordeko, eta bere biloba, Claudina Grimaldi, 1465ean ezkondu zuen Lambert Grimaldi d'Antibesek. 1489an, Frantziako erregeak eta Savoiako dukeak independentzia aitortu zioten. Genova azken toki bat saiatu zen 1509an, baina erresistentzia garaileari begira, Monakori behin betiko uko egin zion.

Aro Modernoa

aldatu

XVI. mendean Monako Europako potentzia handien zirkuluan sartu zen. Savoiako, Genoako edo Milango dukerriaren menpe egoteari utzi zion, Frantziarekin edo Espainiarekin maila handiagoko harremanak izateko.

Luziano I.a Monakokoa 1523an hil zuen Bartolomeo Doria lehengusuak. Seme txiki bat besterik ez zuen utzi, Honorato, zeinaren tutoretza osaba Agustini, Grasseko apezpikuari, eman baitzitzaion, Monakoko jauntzat onartua izan baitzen. Agustin I.a Monakokoak ez zuen lortu Frantzisko I.aren aldetik Grimalditarrek izan zuten babesa, eta Haitza Espainiako protektoratuaren pean jarri zuen 1524an[7], Tordesillasko ituna sinatuz. Horrela, Espainiako goarnizio bat Grimaldikoen ardurapean jarri zen mende bat baino gehiagoz.

Honorato I.aren bilobak, Honorato II.ak, 1612an hartu zuen printze titulua. 1641eko irailaren 14an sinatu eta Richelieu kardinalak negoziatu zuen Peronezko Itunaren ondoren itzuli zen Frantziarekin aliantzara. Printzeak manu militari bota zuen Espainiako goarnizioa, eta Valentinoisko dukerria eskuratu zuen. Garai hartan Monakoko Jauregia hobetzeko eta edertzeko lan garrantzitsuak egin ziren.

Luis I.a Monakokoa izan zen bere zaldieriako erregimentuaren buru, eta 1701ean enbaxada bat lortu zuen Egoitza Santuaren aldetik.

Geografia

aldatu
      Datu klimatikoak (Monako)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.3 12.5 14.0 16.1 19.4 23.0 25.8 25.9 23.8 19.9 16.1 13.4 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.2 10.4 11.8 13.9 17.1 20.8 23.5 23.7 21.6 17.8 14.0 11.4 16.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.1 8.2 9.6 11.6 14.8 18.5 21.2 21.5 19.3 15.6 11.9 9.3 14.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 82.7 76.4 70.5 62.2 48.6 36.9 15.6 31.3 54.4 108.2 104.2 77.5 768.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.8 6.4 6.1 6.3 5.2 4.1 1.9 3.1 4.0 5.8 7.0 6.0 62.7
Eguzki orduak 148.8 152.6 201.5 228.0 269.7 297.0 341.0 306.9 240.0 204.6 156.0 142.6 2668.7
Iturria: www.visitmonaco.com[8]

Demografia

aldatu

Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi dira Monakoko bertakoak (%16); atzerritik joandako gehienak aberatsak dira, eta zergak ordaindu beharrik ez izateko eskuratzen dute Monakoko hiritartasuna. Bizi maila oso altua da eta bizi itxaropena 78 urtekoa, batez beste. Erlijio nagusia, katolizismoa da.

Ekonomia

aldatu

Monakoko ekonomia Frantziako ekonomiari loturik dago zeharo, eta Frantziako datu orokorretan jasotzen da Monakoko ekonomiaren zenbait adierazleren berri (barne produktu gordina adibidez). Garrantzi handiko turismo gunea eta oso lurralde aberatsa da. Turismoa erakartzeko baliabide nagusiak kasinoa eta klima dira. Dena dela, turismoaren inguruan antolaturiko zerbitzuen jardueraz gainera, bereziki azpimarratzekoa da bankuen eta finantzen alorra; Monakoko abantaila fiskalak direla-eta, nazioarteko hainbat bankuk Monakon finkatu dituzte beren egoitzak (zuzeneko zergak oso arinak dira eta banku sekretua gordetzen da).

Badira, orobat, zenbait industria arin: botikagintza, elektronikako gaiak, papergintza. Estatuak du hainbat salgairen gaineko monopolioa, adibidez, tabakoa, telefono sarea, posta, eta hotel, banku eta industriatik jasotzen du urteko irabazien %55 inguru. Azken urteotan Monakoko gobernuak neurri bereziak hartu ditu nazioartean bere itxura hobetzearren, adibidez legez kanpoko jardueretan irabazitako dirua zuritzen dutenen kontrako zigorrak ezarriz eta finantza erakundeei era horretako jardueren kontra borrokatzeko laguntza eskatuz.

Banaketa administratiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Monakoren banaketa administratiboa»
 
Monte Carlo.

Monakoko printzerria udalerri bakar batek osatzen du. Hala ere, administraziorako hamar auzo edo quartier delako guneetan banatzen da. Auzo guztietan ezagunena Monte-Carlo dugu, hotelak eta kasino famatua dauden tokia.

Politika eta gobernua

aldatu

Monako ez da, berez, Europar Batasuneko kidea, baina hartatik oso hurbil dago Frantziarekin duen aduana batasunaren ondorioz, eta euroa du diru ofiziala.

Azken 700 urteetan Grimaldi familia egon da Monakoko agintean, herentziaz jasotzen baita errege kargua. Gaur indarrean dagoen konstituzioa 1962. urtekoa da, eta Rainiero III.a erregeak aldarrikatu zuen; orduan ezarri zen monarkia konstituzionala. Aginpide legegilea erregearen eta nazio biltzarraren esku dago, eta betearazlea erregearen eta estatu ministroa buru duen gobernu kontseiluaren esku. Ez dago alderdi politikorik.

1993an Nazio Batuen Erakundean sartu zen Monako. 1997az gero Michel Leveque da estatu ministroa. Rainiero III.a 2005ean hil zen, eta haren seme Alberto II.ak eskuratu zuen errege titulua.

Kultura

aldatu

Hizkuntzak

aldatu

Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra printzerrian, baina jatorrizko mintzaira ere badira: alde batetik, monakoera, ligurieraren dialekto bat; bestetik, proventzera, okzitanieraren dialekto bat, monakoerarekin ere senidetua.

Ingelesa eta italiera ere erabiltzen dira.

Kirola

aldatu

AS Monaco da hiriko futbol talde nagusia, eta Frantziako Ligan jokatzen du.

Munduan ospe handia du, orobat, 1 Formulako Monakoko Sari Nagusiak.

Erreferentziak

aldatu
  1. «"monaco statistics pocket" / Publications / IMSEE - Monaco IMSEE» www.monacostatistics.mc (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  2. «Grotte d’observatoire de Monaco – stalactites et stalagmites» web.archive.org 2009-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  3. Negrino, Fabio; Riel-Salvatore, Julien. (2018). «From Neanderthals to Anatomically Modern Humans in 161 Liguria (Italy): the current state of knowledge» Palaeolithic Italy: Advanced studies on early human adaptations in the Apennine peninsula, 2018, ISBN 978-90-8890-583-4, págs. 161-182 (Sidestone press): 161–182. ISBN 978-90-8890-583-4. (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  4. Formicola, Vincenzo; Pettitt, Paul B.; Del Lucchese, Angiolo. (2004-02). «A Direct AMS Radiocarbon Date on the Barma Grande 6 Upper Paleolithic Skeleton» Current Anthropology 45 (1): 114–118.  doi:10.1086/381008. ISSN 0011-3204. (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  5. Jullian, Camille. (1989). «Sur les origines de Monaco» Annales du Midi 1 (1): 107–111.  doi:10.3406/anami.1989.2891. (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  6. «The Mediterranean Empire of the Crown of Aragon» explorethemed.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  7. «Agustín Grimaldi | Wikipedia | manualdatecnologia.com» manualdatecnologia.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  8. "Climatological information for Monaco" – www.visitmonaco.com

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu