[go: up one dir, main page]

Adela Breton

Arkeologo artista eta esploratzaile ingelesa

Adela Catherine Breton (Londres, 1849ko abenduaren 31 – Barbados, 1923ko ekaina) arkeologo, artista eta esploratzaile ingelesa izan zen. Akuarela bidez kopiatu zituen Mexikoko tenpluen horma irudiak, batez ere ezagunak dira, Chichén Itzáko Goiko Jaguarren tenplukoak.

Adela Breton
Bizitza
JaiotzaLondres1849ko abenduaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBarbados1923ko ekaina (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkeologoa

Biografia

aldatu

Adela Bretonen gurasoak bidaiari handiak izan ziren. Aita ingelesa zen eta Itsas armandan aritu zen. Ama ere ingelesa zuen, Somersetekoa), baina Tasmanian ezagutu zuten elkar.[1] Bath, Somerseteko hirira joan ziren bizitzera Adela Breton jaio eta gutxira eta hiri horretan hazi zen alaba.[1] Txikia zenean bere familia Europatik bidaiatu zen (Frantzian, Suitzan eta Italian izan ziren) eta uste da Adela Bretonek artea ikasi zuela Florentzian zeuden bitartean.[2] Bath hiriak erromatar garaiko aztarnak dituenez, Breton familiak arkeologiarekiko interesa garatu zuen.[2] Gurasoak zaintzeko, Bathen bizi izan zen urte luzez, baina aita 1887an hil ostean, bidaiatzeari ekin zion. Ez ezkontzeko erabakia hartu zuen, independente bizi ahal izateko eta bidaiatzeko bere gogoa asetzeko.[3]

Lehen bidaia Kanadara eta Ameriketako Estatu Batuetara egin zuen eta han paisaiak margotu zituen, Bathera itzuli zen bere margoen erakusketa egitera.[4]

1892an joan zen lehen aldiz Mexikora eta bertako gida bat hartu zuen, Pablo Solario.[4] Mexikora zaldiz gurutzatu zuen eta Yukatanen arkeologia argitara ateratzen ari zen aztarnak marrazten aritu zen (frisoak, grabatuak eta bestelako altxor arkeologikoak).[3] Bere lehen bidaiak 18 hilabete iraun zituen eta etengabe aritu zen, han eta hemen, oharrak eta margo zirriborroak egiten.[5] 1890ko hamarkada aurrera zihoala, gero eta denbora gehiago egin zuen Mexikon eta gutxiago Ingalaterran. Bere ikerketak gero eta zientifikoagoak bihurtu ziren eta geologia, kanoiak eta sumendiak aztertzen ere hasi zen.[6] Ezagun egin zen 1894an Teotihuacango freskoen akuarelengatik, Teopancaxco izeneko leku batengatik.[7]

Adela Bretonen bidaiak Mexikon moztuak izan ziren 1910ean, mexikar iraultzagatik.[8]

Nazioartean ezaguna bihurtu zen Mesoamerikako arkeologiari egindako kontribuzio bikainagatik.[3]

Barbadosen hil zen 1923an 73 urterekin.[3]

Utzitako ondarea

aldatu
 
Adela Bretonen akuarela: Chichén Itzáko horma irudietako bat.

A collection of her work is held in Bristol Museum & Art Gallery, where a digitisation project was started in 2014 so that the fragile rolls of paintings can be preserved and made available for research.[9]

Filadelfiako Ella Lewisekin izandako gutun elkartrukea Harvard Univertsitateko liburutegian gordetzen da.[10]

2016an Bath hiriko Bath Royal Literary & Scientific Institution erakundean lau hilabeteko erakusketa egin zuten "The Remarkable Miss Breton" izenarekin.[3]

2017an bere lan originalen erakusketa egin zen Bristolgo Museo eta Arte Gallerian.[9]

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Baigent, Elizabeth (2004). "Breton, Adela Catherine (1849–1923)". Oxford Dictionary of National Biography. Oxford: Oxford University Press.
  • Devlin, Kate (16 May 2013). "Adela Catherine Breton (1849-1923): A Career in Ruins". TrowelBlazers.
  • McVicker, Mary French (2005). Adela Breton: A Victorian Artist Amid Mexico's Ruins. University of New Mexico Press. ISBN 978-0-8263-3678-1.
  • Ringle, William M. (2009). "The art of war: imagery of the upper temple of the Jaguars, Chichen Itza". Ancient Mesoamerica (1): 14–44.
  • Sparrow-Niang, Jane (2017). "The Remarkable Miss Breton: artist, archaeologist, traveller". Bath Royal Literary and Scientific Institution.

Kanpo estekak

aldatu