Irailaren 25
data
Irailaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita zortzigarren eguna da, 269.a bisurteetan. 97 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1521 – Nafarrek Hondarribia eta Amaiurko gazteluak berreskuratu zituzten.
- 1936 –
- Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea osatu zuen armada frankistaren aurka borrokatzeko.
- 'Agur' hitza debekatu zuen Lizarrako komandante militar frankistak bando baten bidez
- 1978 – ETAk guardia zibileko bi agente hil zituen Donostian.
- 1985 – Baionako "Monbar" taberna metrailatu zuten. Bertan zeuden Jose Mari Etxaniz Maiztegi "Potros", Iñaki Asteasuinzarra Pagola, Agustin Irazustabarrena Urruzola "Legra" eta Sabin Etxaide Ibarguren "Eskumotza" erailak, eta Jean Iriarte zauriturik.
- 2007 – ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Zarauzko ertzain etxean.
- 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ garaile.
Mundua
aldatu- 1963 – Lord Dennigek Erresuma Batuko Gobernuak Profumo aferari buruz egindako txosten ofiziala kaleratu zuen.
- 1964 – Mozambikeko independentzia eskuratzeko FRELIMO mugimenduak portugaldarren aurkako gerra hasi zuen.
- 1983 – Maze espetxeko ihesean Behin-behineko IRAko 38 presok 7 H-Bloketik ihes egitea lortu zuten.
- 2006 – Autobus istripua Ekuadorren, 47 hildako, euretarik 20 haur.
- 2007 – Myanmar: Aginte militarraren aurkako protesta jendetsuen ondoren, etxeratzeko agindua ezarri zuten Yangun eta Mandalai hirietan.
- 2012 – Milaka pertsonek Madrilen kongresua inguratu eta Espainiak bizi zuen ustelkeria eta murrizketa sozialak salatzeko elkartu ziren. Polizia manifestariei oldartu eta 36 pertsona atxilotu zituen.
- 2017 – Hegoaldeko Kurdistanen independentzia erreferenduma ospatu zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1960 – Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 2. edizioan Andres Narbarte Xaltok jantzi zuen txapela.
- 2015 – Donostiako Zinemaldia: Emily Watson ingeles aktoreak Donostia Saria jaso zuen.
Mundua
aldatu- 1924 – Jakov Protazanovek Aelita zientzia-fikziozko film mutua estreinatu zuen.
- 1987 – The Princess Bride (Printzesa Emaztegaia) filma estreinatu zen, Rob Reinerek zuzendu eta Cary Elwes, Robin Wright, Mandy Patinkin, Chris Sarandon, Christopher Guest, Wallace Shawn, André Roussimoff, Peter Falk, Billy Crystal eta Fred Savage aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1928 – Erri-Berri futbol taldea sortu zen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1873 – Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (h. 1965).
- 1881 – Moisés Huerta, bizkaitar eskultorea, Valladoliden (h. 1962).
- 1886 –
- José Juan Bautista Merino Urrutia, euskal-errioxar historialaria eta euskalaria (h. 1982).
- Jesus Guridi, arabar musikaria, Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetakoa (h. 1961).
- 1891 – Manuel de Irujo, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (h. 1981).
- 1902 –
- Mercedes Diaz Morales, Arabako Laminoriako tren geltokiburua (h. 1982).
- Gonzalo Manso de Zúñiga, errioxar idazle eta argitaratzailea, euskal historiaz, etnografiaz eta folkloreaz arduratua, Haron (h. 1982).
- 1913 – Antonio Ibáñez Freire, arabar militar eta politikaria (h. 2003).
- 1915 – María Puy Uitzi, euskal irakasle eta historialaria, Nafarroako historian aditua (h. 2008).
- 1918 – Simon Aldazabal, bizkaitar atleta, krosean aditua (h. 1999).
- 1922 – Roger Etxegarai, euskal herrian jaiotako kardinal apezpikua (h. 2019).
- 1924 – Juani Mendiola, euskal antzezlea (h. 2006).
- 1954 –
- Fernando Puras, PSNko nafar politikaria.
- Juan Carlos Vidal, bizkaitar futbolari ohia.
- 1961 – Lierni Fresnedo, gipuzkoar antzerki eta telebistako aktorea.
- 1962 – José Díez Calleja, bizkaitar futbolari ohia.
- 1969 – Goyo Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 – Peio Lizarazu, lapurtar surflaria.
- 1976 – Aitziber Makatzaga, gipuzkoar bolaria.
- 1977 – Joseba Leon, bizkaitar txirrindularia.
- 1978 –
- Joseba Amunarriz, gipuzkoar traineru-estropadetako patroia.
- Ernesto Prat, nafar idazlea.
- Manuela Varela, galiziar aktorea, Donostian.
- 1979 – June Baonza Pagaldai, bizkaitar diseinatzailea eta ilustratzailea.
- 1980 – Ainhoa Cantalapiedra, bizkaitar abeslaria.
- 1981 – Anartz Ormaza, bizkaitar arkitektoa, hezitzailea eta dantzaria.
- 1982 – Eva Guerrero, bizkaitar dantzaria eta koreografoa.
- 1987 – Ione Belarra, nafar psikologo eta politikaria.
- 1990 –
- Ekaitz Molina, bizkaitar futbolaria.
- Eneko Satrustegi, nafar futbolaria.
- 1999 – Maialen Oiartzabal, gipuzkoar eskiatzaile akrobatikoa.
- 2000 – Nahia Sillero, bizkaitar aktore eta idazlea.
- 2004 – Haizea Oses, gipuzkoar eskalatzailea.
Mundua
aldatu- 1358 – Ashikaga Yoshimitsu, Ashikaga shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1408).
- 1599 – Francesco Borromini, suitzar-italiar arkitekto barrokoa (h. 1667).
- 1607 – Dorotea Anhalt-Zersbtekoa, Anhalt-Zerbsteko printzesa (h. 1634).
- 1613 – Claude Perrault, frantziar sendagile eta arkitektoa (h. 1688).
- 1644 – Ole Rømer, daniar astronomoa (h. 1710).
- 1657 – Imre Thököly, Késmárkeko kondea, hungariar politikaria (h. 1705).
- 1683 – Jean-Philippe Rameau, frantziar musikagile, organista, klabe-jotzaile eta musikaren teorialaria (h. 1764).
- 1694 – Henry Pelham, Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1754).
- 1711 – Qianlong, Txinako enperadorea (h. 1799).
- 1744 – Frederiko Gilen II.a Prusiakoa, Prusiako erregea (h. 1797).
- 1749 – Abraham Werner, alemaniar biologoa eta geologoa, mineralogiaren aitzindaria (h. 1817).
- 1755 – Pierre-Laurent Monestier, frantziar politikaria (h. 1796).
- 1766 – Armand Emmanuel du Plessis de Chinon, frantziar militar eta politikaria (h. 1822).
- 1793 – Felicia Hemans, britainiar poeta (h. 1835).
- 1798 – Léonce Élie de Beaumont, frantziar geologoa (h. 1874).
- 1829 – William Michael Rossetti, ingeles literatura-kritikaria eta argitaratzailea (h. 1919).
- 1858 – Albrecht Penck, alemaniar geografoa (h. 1945).
- 1860 – John Hope, Linlithgowko I. markesa, Australiako 1. gobernadore orokorra (h. 1908).
- 1862 – Billy Hughes, 7. Australiako lehen ministroa (h. 1952).
- 1866 – Thomas Hunt Morgan, estatubatuar biologoa (h. 1945).
- 1869 – Rudolf Otto, alemaniar filosofo eta teologo luteranoa (h. 1937).
- 1872 – Carlota Rosales, espainiar margolaria (h. 1958).
- 1878 – Holger Thiele, daniar-estatubatuar astronomoa (h. 1946).
- 1881 – Lu Xun, txinatar idazlea, txinerazko literatura modernoaren aitatzat hartua (h. 1936).
- 1889 – Matilde Hidalgo, ekuadortar mediku, poeta, sufragista eta aktibista (h. 1974).
- 1893 – Harald Cramér, suediar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- 1896 – Robert Gerhard, musika klasikoko katalan musikagilea (h. 1970).
- 1897 – William Faulkner, estatubatuar idazlea, 1949ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- 1901 – Robert Bresson, frantziar zinemagilea (h. 1999).
- 1902 – Ernst von Salomon, alemaniar idazlea (h. 1972).
- 1903 – Mark Rothko, errusiar-estatubatuar margolaria (h. 1970).
- 1905 – Eileen O'Shaughnessy, britainiar poeta eta idazlea, George Orwellen lehen emaztea (h. 1945).
- 1906 –
- Jose Figueres Ferrer, Costa Ricako presidentea (h. 1990).
- Dmitri Xostakovitx, sobietar konpositorea (h. 1975).
- 1907 – Josefina de la Torre, kanariar poeta, eleberrigilea, abeslari lirikoa eta antzezlea (h. 2002).
- 1912 – Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (h. 1994).
- 1913 – Josef Bican, austriar txekiar futbolaria, futbolaren historiako goleatzailerik onenetakoa (h. 2001).
- 1916 – Jessica Anderson, australiar nobelagile eta idazlea (h. 2010).
- 1920 – Sergei Bondartxuk, sobietar eta errusiar aktore, zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1994).
- 1921 –
- Jacques Martin, frantziar komikigilea (h. 2010).
- Robert Muldoon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1992).
- Cintio Vitier, estatubatuar-kubatar poeta (h. 2009).
- 1923 – Robert Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1926 – Pierre Lemarchand, frantziar abokatua eta diputatua (h. 2008).
- 1927 – Colin Davis, ingeles orkestra-zuzendaria (h. 2013).
- 1929 – Barbara Walters, estatubatuar kazetari eta autore, telebistako kazetaritza femeninoaren aitzindaria (h. 2022).
- 1930 – Herbert Heckmann, alemaniar idazlea (h. 1999).
- 1932 –
- Glenn Gould, kanadar musikagile eta pianojolea (h. 1982).
- Anatoli Solovianenko, sobietar tenorra (h. 1999).
- Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidentea (h. 2014).
- 1935 – Maj Sjöwall, suediar idazle eta itzultzailea (h. 2020).
- 1936 –
- August Kühn, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Moussa Traoré, Maliko presidentea (h. 2020).
- 1937 –
- Mary Allen Wilkes, estatubatuar programatzailea eta konputagailuen ingeniaria.
- Amina Sow Mbaye, senegaldar idazlea (h. 2021).
- 1942 –
- Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (h. 1976).
- Thaddée Ntihinyurwa, ruandar artzapezpiku katolikoa.
- 1943 – Robert Gates, estatubatuar politikaria.
- 1944 – Michael Douglas, estatubatuar zinemako aktorea eta ekoizlea.
- 1945 – Frans Janssens, belgikar futbolaria (h. 2024).
- 1946 – Bryan MacLean, estatubatuar abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Love taldeko kidea (h. 1998).
- 1947 – Firmine Richard, frantziar aktore eta umorista.
- 1948 – Isabel Rodà de Llanza, kataluniar epigrafista eta arkeologoa.
- 1949 – Pedro Almodóvar, espainiar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- 1950 – Sebastião Lazaroni, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1951 – Mark Hamill, estatubatuar aktorea.
- 1952 –
- bell hooks, estatubatuar idazle, militante feminista eta aktibista soziala (h. 2021).
- Cherrie Moraga, estatubatuar poeta, saioegile eta antzerkigilea.
- Christopher Reeve, estatubatuar aktorea (h. 2004).
- 1955 – Karl-Heinz Rummenigge, alemaniar futbolari ohia, garai guztietako alemaniar futbolari onenetakoa.
- 1957 – Michael Madsen, estatubatuar aktore eta poeta.
- 1960 –
- Igor Belanov, ukrainar futbolari ohia.
- Shinji Tanaka, japoniar futbolari ohia.
- 1961 – Heather Locklear, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- 1962 – Ales Bialiatski, bielorrusiar demokraziaren aldeko ekintzaile eta kontzientzia-presoa, 2022ko Bakearen Nobel Saria.
- 1963 – Thais Russomano, brasildar mediku eta ikertzailea, medikuntza aeroespazialean espezializatua.
- 1964 –
- Patricia Shanil Muluzi, malawiar politikari eta lehen dama (h. 2024).
- Carlos Ruiz Zafón, kataluniar idazlea (h. 2020).
- 1965 –
- Anja Cetti Andersen, danimarkar astronomo eta astrofisikaria.
- Kenta Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- Scottie Pippen, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1968 – Will Smith, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- 1969 – Catherine Zeta-Jones, galestar aktore, abeslari eta dantzaria.
- 1971 – Axel Kicillof, argentinar ekonomialari eta politikaria.
- 1972 – Kim Grant, ghanatar futbolaria.
- 1974 – Mara Torres, espainiar kazetaria, idazlea, irrati-esataria eta telebistako aurkezlea.
- 1975 – Mikel Arriola, mexikar abokatu, funtzionario, politikari eta zesta puntako pilotari ohia.
- 1979 – Michele Scarponi, italiar txirrindularia (h. 2017).
- 1980 – Olivia Molina, espainiar aktorea.
- 1981 – Dan Mintz, estatubatuar aktorea.
- 1983 – Yuhei Tokunaga, japoniar futbolaria.
- 1987 – Monica Niculescu, errumaniar tenislaria.
- 1993 – Rosalia Vila, kataluniar flamenko abeslaria.
- 1995 – Sofía Reyes, mexikar abeslari eta aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 303 – Fermin Amiensgoa (San Fermin), San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia dena, Amiensen (j.272).
- 1086 – Gilen VIII.a Akitaniakoa, Baskonia eta Akitaniako duke eta Poitiersko kondea (j. 1023).
- 1863 – José Yanguas, euskal herritar politikari, historialari eta jurista (j. 1782).
- 1872 – Manez Etxeto, Katxo, lapurtar bertsolaria (j. 1789).
- 1902 – Emmanuel Intxauspe, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1815).
- 1917 – Elvira Zulueta, arabar aristokrata (j. 1871).
- 1926 – Ramón Zapirain Heraufset, donostiar pertsonaia (j. 1869).
- 1935 – Inocencia Arangoa, gipuzkoar margolaria, Madrilen (j. 1884).
- 1936 –
- Fernando de la Quadra-Salcedo, Castillejosko III. markesa, bizkaitar abokatu eta genealogista (j. 1890).
- Fernando Ybarra, euskal noble, politikari, legelari eta enpresaburua, fusilatua (j. 1875).
- 1937 – Francisco Mula Castro, Izquierda Republicana alderdiko nafar kidea, fusilatua (j. 1893).
- 1954 - Ramón Silva, bizkaitar futbolaria (j. 1884).
- 1981 – Hélène Elizaga, lapurtar margolaria (j. 1896).
- 2002 – Raul Urrutikoetxea, euskal herritar margolari neorrealista (j. 1962).
- 2015 – Tomas Zubizarreta, Zendoia, gipuzkoar soinu jotzailea (j. 1930).
- 2017 – Iñaki Beristain, gipuzkoar frantziskotar fraide eta euskaltzalea, Arantzazuko santutegiaren ikurretako bat (j. 1947).
- 2018 – Jon Tati Egiarte, bizkaitar txirrindularia (j. 1960).
- 2021 – Ramon Zubizarreta, Landakanda, gipuzkoar pandero jotzailea, Laja eta Landakanda trikitilari bikoteko kidea (j. 1932).
- 2022 – Jesús María Castillo, Txitxia, gipuzkoar futbolaria (j. 1945).
- 2024 – José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilaria (j. 1945).
Mundua
aldatu- 1066 – Harald III.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1015).
- 1506 – Filipe I.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (j. 1478).
- 1534 – Klemente VII.a, Aita santua (j. 1478).
- 1617 – Francisco Suárez, espainiar filosofoa eta teologoa (j. 1548).
- 1621 – Mary Sidney, bere poesia eta mezenasgo literarioari esker ospe handia lortu zuen lehen emakume ingelesetako bat (j. 1561).
- 1626 – Théophile de Viau, frantziar poeta (j. 1590).
- 1630 – Ambrogio di Spinola, espainiar militarra (j. 1569).
- 1680 – Samuel Butler, ingeles olerkaria (j. 1612).
- 1765 – Richard Pococke, ingeles prelatu eta bidaiaria, antropologo eta egiptologoen aitzindaria (j. 1704).
- 1840 – Étienne Macdonald, frantziar mariskala (j. 1765).
- 1849 – Johann Strauss I.a, austriar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea (j. 1804).
- 1914 – Theodore Gill, estatubatuar liburuzain eta zoologoa, arrainetan aditua (j. 1837).
- 1917 – Thomas Ashe, irlandar nazionalista (j. 1885).
- 1938 – Eugenie Schumann, alemaniar piano-jotzailea, piano-irakaslea eta idazlea (j. 1851).
- 1944 –
- Walter Breisky, Austriako kantzilerra (j. 1871).
- Eugeniusz Lokajski, poloniar atleta, gimnasta eta argazkilaria (j. 1908).
- 1950 – George Kingsley Zipf, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1902).
- 1954 – Eugeni d'Ors, kataluniar filosofo eta idazlea (j. 1881).
- 1958 – John Broadus Watson, estatubatuar psikologoa (j. 1878).
- 1968 – Cornell Woolrich, estatubatuar idazlea (j. 1903).
- 1970 – Erich Maria Remarque, alemaniar eleberrigilea (j. 1898).
- 1972 – Alejandra Pizarnik, argentinar olerkaria (j. 1936).
- 1980 –
- John Bonham, ingeles rock musikalari eta bateria-jolea, Led Zeppelin taldeko kidea (j. 1948).
- Lewis Milestone, moldaviar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1895).
- Marie Under, estoniar poeta, Estoniako literaturan figura garrantzitsuenetako bat (j. 1883).
- 1981 – Elena Mederos, giza eskubideen defendatzailea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista kubatarra (j. 1900).
- 1983 – Leopoldo III.a Belgikakoa, Belgikako laugarren erregea (j. 1901).
- 1984 – Walter Pidgeon, kanadar-estatubatuar aktorea (j. 1897).
- 1986 – Nikolai Semionov, errusiar fisikari eta kimikaria, 1956ko Kimikako Nobel Saria (j. 1896).
- 1987 –
- Mary Astor, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Victoria Kent, espainiar abokatu eta politiko errepublikazalea (j. 1891).
- 1991 – Klaus Barbie, Lyongo harakina, SS-ko eta Gestapoko goi kargua (j. 1913).
- 1992 – César Manrique, kanariar artista (j. 1919).
- 2003 – Franco Modigliani, italiar-estatubatuar ekonomista, 1985eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- 2007 – Nobuo Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1921).
- 2009 – Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (j. 1923).
- 2011 – Wangari Maathai, kikuyu etniako keniar ekintzaile ekologista eta feminista, 2004ko Bakearen Nobel Saria (j. 1940).
- 2015 – Carol Rama, italiar margolaria (j. 1918).
- 2016 – Arnold Palmer, estatubatuar golfaria (j. 1929).
- 2017 – Nora Marks Dauenhauer, Tlingitak amerindiar tribuko idazlea, poeta eta emakume jakintsua (j. 1927).
- 2018 – Helena Almeida, portugaldar argazkilari eta artista (j. 1934).
- 2019 – Paul Badura-Skoda, austriar piano-jotzailea eta musikologoa (j. 1927).
- 2020 – Goran Paskaljević, serbiar zinema zuzendaria (j. 1947).
- 2022 –
- Aïcha Chenna, Marokoko emakumeen eskubideen aldeko gizarte-langilea, erizaina, ekintzailea eta idazlea (j. 1941).
- Toto Vega, kolonbiar aktorea (j. 1969).
- 2023 –
- Zoleka Mandela, hegoafrikar idazle eta aktibista (j. 1980).
- David McCallum, eskoziar aktorea (j. 1933).
- Matteo Messina Denaro, Siziliako mafiaren buruzagietako bat (j. 1962).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Fermintxo, Lope, Lopene eta Lopeiza.
- San Fermin Txikito: Iruñeko Alde Zaharreko Aldapa auzoan.
Kanpo estekak
aldatu