Robert Sabatier
Robert Sabatier (Paris, Frantzia, 1923ko abuztuaren 17a - Boulogne-Billancourt, Frantzia, 2012ko ekainaren 28a) frantsesezko idazlea izan zen.
Robert Sabatier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert André Auguste Sabatier |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1923ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Boulogne-Billancourt, 2012ko ekainaren 28a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Christiane Lesparre (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, gidoilaria eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Bizitza
aldatuHaurtzaro gogorra izan zuen, eta gaztetan Frantziako Erresistentzian aritu zen. Tipografoa zen lanbidez, eta berak osatu zituen bere lehenengo bertso-taulak: Les Fêtes solaires (1955, Eguzki-festak); Les Poisons délectables (1965, Igar daitezkeen pozoiak), Les Châteaux des millions d'années (1969, Milioika urteko gazteluak), Icare et autres poèmes (1976, Icaro eta beste poema batzuk), l'Oiseau de demain (1981, Biharko txoria); Écriture (1993, Idazketa).
Bestalde, frantses poesiaren historia argitaratu zuen bederatzi liburukitan (1976-1982).
Sabatierren eleberrietan Olivier pertsonaia da protagonista: Allumettes suédoises (1969, Suediar poxpoloak), Trois sucettes à la menthe (1972, Hiru txupete mentan), Les Noisettes sauvages (1974, Hur basatiak), Les Fillettes chantantes (1980, Ume-abeslariak). Heroi hura agertu zen berriro David et Olivier (1986) eta Olivier et ses amis (1993, Olivier eta bere adiskideak) lanetan.
Beste lan batzuetan, ordea, kontakizunen bidez mundu miragarria eta alegoria bilatzen saiatuko da: Les Enfants de l'été (1978, Udako haurrak), Les Années secrètes de la vie d'un homme (1984, Gizon baten bizitzako ezkutuko urteak). Lan horietan eta ondorengoetan, hala ere, egilearen harridura-ahalmenak bizirik dirau: Le Livre de la déraison souriante (1991, Zentzugabekeria irribarretsuaren liburua), Le Cygne noir (1995, Beltxarga beltza), Le Lit de la merveille (1996, Miragarriaren ohea).
Eleberriak
aldatu- Alain et le nègre (Éditions Albin Michel, 1953)
- Le marchand de sable (1954)
- Le goût de la cendre
- Boulevard
- Canard au sang
- La sainte farce
- La mort du figuier (Richelieu Saria 1963)
- Dessin sur un trottoir
- Le chinois d'Afrique
- Les années secrètes de la vie d'un homme (1984)
- Les enfants de l'été (1978)
- La Souris verte (1990)
- Le Cygne noir (1995)
- Le Lit de la Merveille (1997)
- Le Sourire aux lèvres (2000)
- Le Cordonnier de la rue triste (2009)
Olivier pertsonaia gisa hurrengo eleberrietan agertzen da:
- Les Allumettes suédoises, Éditions Albin Michel, Paris (1969)
- Trois sucettes à la menthe, Éditions Albin Michel, Paris (1972)
- Les Noisettes sauvages (1974)
- Les Fillettes chantantes (1980)
- David et Olivier (1986)
- Olivier et ses amis (1993)
- Olivier 1940 (2003)
- Les Trompettes guerrières (2007)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.