Abuztuaren 6
data
Abuztuaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamazortzigarren eguna da, 219.a bisurteetan. 147 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1792 – Marseillako 600 errepublikazalek desfilea egin zuten Parisen abesti berri bat kantatzen, gerora Frantziako ereserki nazionala bihurtuko zena: Marseillesa.
- 1914 – Austria-Hungariak Errusiar Inperioaren aurkako gerra deklaratu zuen, Uztaileko krisialdia amaitu eta Lehen Mundu Gerra hasi zen.
- 1945 – Enola Gay AEBetako aire armadaren B-29 hegazkinak Little Boy izeneko bonba nuklearra (irudian) jaurti zuen Hiroshiman, Japonian, unean 80.000 hildako eraginez.
- 1952 – Pistolaz duelua egin zuten Txilen Salvador Allende eta Raúl Rettig senatariek, senatuan eztabaida sutsua izan ondoren. Rettig erradikalak sozialistari desafioa bota zion. Biak bizirik atera ziren.
- 1962 – Jamaika Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1978 – Paulo VI.a Aita Santua hil zen.
- 2009 – 35 pertsona hil ziren Pakistanen Rawalpinditik Skardura zihoan autobus batek izandako istripuan.
- 2010 – India iparraldeko Kaxmir eskualdean, uholdeengatik ehun pertsona baino gehiago hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1972 – Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask) ("Sexuari Buruz Beti Jakin Nahi Izan Zenuen Guztia* (*Baina Galdetzeko Beldur Zinen)") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta antzeztu zuen.
- 1993 – The Fugitive ("Iheslaria") filma estreinatu zen, Andrew Davisek zuzendu eta Harrison Ford, Tommy Lee Jones, Sela Ward, Julianne Moore, Joe Pantoliano eta L. Scott Caldwell aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1994 – Euskal Encounter topagune eta LAN partyaren lehenbiziko ekitaldia Urretxuko Ederrena pilotalekuan ospatu zen.
Mundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1926 – Gertrude Ederlek Mantxako kanala igerian egin zuen, hau lortu zuen lehen emakumea.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1799 – Joaquín Ignacio Mencos, Gendulaingo zazpigarren kondea, nafar politikari eta poeta, Iruñeko alkatea (h. 1882).
- 1824 – Sixto Cámara, nafar kazetari eta politikari errepublikanoa (h. 1859).
- 1903 – Juan de Ajuriagerra, EAJko politikaria Espainiako Gerra Zibilean eta frankismoan (h. 1978).
- 1914 – Simone Iribarne, lapurtarar tenislaria (h. 2010).
- 1929 – Trinido Vaqueriza, gipuzkoar arraunlari ohia.
- 1931 – Ignazio Arregi, gipuzkoar erlijio-gizon eta kazetaria (h. 2020).
- 1942 – Rikardo Ugarte, gipuzkoar eskultore, margolari eta poeta.
- 1943 –
- Alberto Ansola, arabar politikari jeltzalea, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- Esteban Muruetagoiena, bizkaitar medikua (h. 1982).
- 1948 –
- Jose Mari Aleman, gipuzkoar ilustratzailea.
- Maritxu Roteta, gipuzkoar sopranoa eta abesbatza-zuzendaria.
- 1962 – Blanca Urgell, EHUko arabar irakasle eta filologoa.
- 1963 – Pedro María Corral, madrildar politikari eta eleberrigilea, Donostian.
- 1964 – Miguel Fuentes, Errealeko jokalari eta presidente ohia.
- 1965 – Maria Mendizabal Iturria, gipuzkoar ingeniaria, sopranoa eta aktorea.
- 1966 –
- Joseba Agirretxea, bizkaitar politikaria.
- Iñigo Lizarralde, bizkaitar futbolari ohia.
- 1969 – Pedro María Olano, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1979 – Javi Lezaun, nafar futbolari ohia.
- 1980 – Javi Salgado, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- 1982 – Jokin Argote, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1992 – Lauriane Lissar, lapurtar errugbilaria.
- 1993 – Iñigo Ruiz de Galarreta, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 – Jon Mikel Magunagoitia, bizkaitar futbolaria.
- 2001 – Anne Lezea, gipuzkoar gimnasta erritmikoa.
Mundua
aldatu- 1619 – Barbara Strozzi, barrokoko italiar abeslari eta musikagilea (h. 1677).
- 1638 – Nicolas Malebranche, frantziar filosofoa (h. 1715).
- 1651 –
- Carl Gustav Rehnskiöld, Suediako kanpo mariskala (h. 1722).
- François Fénelon, frantziar artzapezpiku eta teologoa (h. 1715).
- 1688 – Nädir Shäh, Persiako erregea (h. 1747).
- 1697 – Karlos VII.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1745).
- 1765 – Petros Mavromichalis, Greziako estatuburua (h. 1848).
- 1766 – William Hyde Wollaston, britainiar kimikaria (h. 1828).
- 1768 – Jean-Baptiste Bessières, Istriako dukea, frantziar jenerala (h. 1813).
- 1775 – Luis XIX.a Frantziakoa, Frantziako azken dofina (h. 1844).
- 1776 – Daniel O'Connell, irlandar politikaria (h. 1847).
- 1777 – Georges Louis Duvernoy, frantziar anatomista eta naturalista (h. 1855).
- 1804 – Justinus van der Brugghen, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1863).
- 1809 – Alfred Tennyson, ingeles olerkaria (h. 1892).
- 1826 – Rolf Boldrewood, australiar idazlea (h. 1915).
- 1830 – Elizabeth Brown, britainiar astronomoa, eguzki-behaketetan espezializatua (h. 1899).
- 1844 – Alfredo Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Saxonia-Coburg eta Gothako dukea (h. 1900).
- 1846 – Anna Haining Bates, akromegaliaren ondorioz 2,41 metro garai izatera heldu zen kanadar gizasemea (h. 1888).
- 1861 – Edith Kermit Carow Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1948).
- 1868 – Paul Claudel, frantziar olerkaria eta antzerkigilea (h. 1955).
- 1881 – Alexander Fleming, eskoziar zientzialaria, penizilinaren aurkitzailea eta 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1955).
- 1892 – Frank Tuttle, estatubatuar zinemagilea (h. 1963).
- 1900 – Jiří Weil, Holokaustotik bizirik atera zen judu jatorriko txekiar idazlea (h. 1959).
- 1902 – Sylvain Arend, belgikar astronomoa (h. 1992).
- 1905 – Clifford Dupont, Rhodesiako lehendabiziko presidentea (h. 1978).
- 1911 – Lucille Ball, estatubatuar aktorea (h. 1989).
- 1912 – Paul-Marie Duval, frantziar arkeologoa, Galiako historian eta arkeologian aditua (h. 1997).
- 1915 – Géraldine Albaniakoa, Albaniako erregina ezkontidea (h. 2002).
- 1916 – Dom Mintoff, Maltako lehen ministroa (h. 2012).
- 1917 – Robert Mitchum, estatubatuar aktorea (h. 1997).
- 1925 – Conchita Ramos, Frantziako Erresistentziako kataluniar-frantziar kidea, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik irten zena (h. 2019).
- 1926 – Francesco Somaini, italiar eskultorea (h. 2005).
- 1927 –
- Arturo Armando Molina, El Salvadorko presidentea (h. 2021).
- Theodor Wagner, austriar futbolaria (h. 2020).
- 1928 – Andy Warhol, estatubatuar margolari, idazle eta zinema-zuzendaria, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat (h. 1987).
- 1930 – Abbey Lincoln, estatubatuar jazz-abeslari eta aktorea (h. 2010).
- 1932 – Lluís Maria Xirinacs, kataluniar apaiz, politikari bakezalea eta independentista (h. 2007).
- 1934 –
- Chris Bonington, ingeles alpinista.
- Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (h. 2020).
- Diane di Prima, estatubatuar poeta (h. 2020).
- Edmond Simeoni, korsikar politikari nazionalista historikoa (h. 2018).
- 1935 – Trini Tinturé, kataluniar komikilari eta ilustratzailea (h. 2024).
- 1940 - María Luisa López Fernández, espainiar botanikari eta katedraduna.
- 1942 – Francesc Pi de la Serra, kataluniar gitarrista eta kantautorea, Nova Cançóren ordezkari historikoetako bat.
- 1947 – Mohammad Najibullah, Afganistango Errepublika Demokratikoko azken presidentea (h. 1996).
- 1948 – Kenneth Hill, australiar botanikoa, fotosentiberatasunaren aurkitzailea (h. 2010).
- 1959 – Eija-Liisa Ahtila, finlandiar argazkilari eta bideoartista.
- 1962 –
- Georgi Xaiduko, bela kirolean aritzen zen errusiar estropadalari olinpikoa (h. 2023).
- Michelle Yeoh, malaysiar aktorea.
- 1963 – Kevin Mitnick, estatubatuar hackerra (h. 2023).
- 1965 – Juliane Köhler, alemaniar aktorea.
- 1969 – Manu Carreño, espainiar kirol irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1970 –
- Yutaka Akita, japoniar futbolari ohia.
- M. Night Shyamalan, indiar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea.
- 1971 – Fatman Scoop rap, abeslari estatuabatuarra (h. 2024).
- 1972 – Geri Halliwell, ingeles abeslaria, aktorea eta idazlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- 1973 –
- Asia Carrera, estatubatuar aktore porno ohia.
- Vera Farmiga, estatubatuar aktorea.
- Stuart O'Grady, australiar txirrindularia.
- 1974 – Aliaksandr Jaxeuski, bielorrusiar elizgizona.
- 1978 – Marisa Miller, estatubatuar modeloa.
- 1979 – Denisse Buendía, mexikar idazlea eta margolaria.
- 1981 –
- David Doblas, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Leslie Odom Jr., estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1982 – Gaël Faye, ruandar-frantziar abeslari, rap musikari eta idazlea.
- 1983 – Robin van Persie, herbeheretar futbolari ohia.
- 1992 - Natsumi Tsunoda, japoniar judo borrokalaria.
- 1994 - Marta Fernández Infante, espainiar igerilari paralinpikoa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1823 – Jean de Labartette, Euskal Herrian jaiotako artzapezpikua, Frantziar Indotxinan (j. 1744).
- 1846 – Pierre Haudaudine, lapurtar enpresaburu eta militarra, Nantesen (j. 1756).
- 1869 – Pedro Balanzategi, gipuzkoar militar eta politikaria, Palentzian fusilatua (j. 1816).
- 1936 – Aurelio Iñigo, nafar ekintzaile anarkista, eraila (j. 1899).
- 1946 – Felix Markiegi, gipuzkoar apaiz, olerkari eta antzerkigilea (j. 1905).
- 1958 – Alfonso Sena, gipuzkoar futbolaria (j. 1886).
- 1987 – José María Lakarra, euskal historialari, filologo, mediebalista eta heraldista, Aragoi eta Nafarroako historian aditua, Zaragozan (j. 1907).
- 2005 – Mikel Garmendia, euskal aktorea (j. 1945).
- 2016 – Jesús Górriz, nafar poeta (j. 1932).
- 2018 - Felisa Basauri Larrañaga, gipuzkoar baserritarra, esne-saltzailea (j. 1928).
- 2020 – Pierre Accoce, zuberoar kazetari, idazle, historialari eta espeleologoa, Annecyn (j. 1928).
- 2021 – Mikel Azurmendi, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1942).
- 2024 – Jokin Perona, euskal politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko diputatua (j. 1978).
Mundua
aldatu- 258 – Sixto II.a, Aita santua.
- 523 – Hormisdas, Aita santua.
- 1195 – Henrike Lehoia, Saxoniako eta Bavariako dukea.
- 1221 – Domingo de Guzmán, domingotar predikarien ordenaren sortzailea (j. 1170).
- 1272 – Eztebe V.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea (j. 1239).
- 1328 – Galeazzo I.a Visconti, Milango jauna (j. 1277).
- 1458 – Kalisto III.a, Aita santua (j. 1378).
- 1637 – Ben Jonson, ingeles olerkari eta drama-idazlea.
- 1660 – Diego Velázquez, espainiar margolari barrokoa (j. 1599).
- 1668 – Ana Soto, venezuelarra, espainiar kolonialisten aurkako borrokalari kazikea (j. 1618)
- 1682 – Luis Frantziakoa, Frantziako dofina (h. 1712).
- 1689 – Sofia Dorotea Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburgekoa, alemaniar noblea (j. 1636).
- 1700 – Léon de Lalanne, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. c. 1642).
- 1746 – Kristian VI.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1699).
- 1820 – Elisa Bonaparte, Napoleon I.aren arreba (j. 1777).
- 1873 – Odilon Barrot, Frantziako lehen ministroa (j. 1791).
- 1901 – Karoline Rosing, groenlandiar emagin eta itzultzailea (j. 1842).
- 1906 – George Waterhouse, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1824).
- 1908 – Antonio Starabba, Italiako lehen ministroa (j. 1839).
- 1914 – Ellen Axson Wilson, AEBetako lehen dama (j. 1860).
- 1916 – Roger Casement, irlandar olerkari, iraultzaile eta nazionalista, heriotza zigorrez urkatua (j. 1864).
- 1923 – José Fernández Zabala, espainiar alpinista, idazle, argitaratzaile eta liburu saltzailea (j. 1884).
- 1925 – Gregorio Ricci-Curbastro, italiar matematikaria (j. 1853).
- 1945 – Naoemon Shimizu, japoniar futbolaria.
- 1959 – Preston Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1898).
- 1964 – Cedric Hardwicke, ingeles aktorea (j. 1893).
- 1965 – Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea (j. 1899).
- 1969 – Theodor Adorno, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa (j. 1903).
- 1973 – Fulgencio Batista, Kubako presidente eta diktadorea (j. 1901).
- 1978 – Paulo VI.a, Aita Santua (1963-1978) (j. 1897).
- 1979 – Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1964ko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1980 – Marino Marini, italiar eskultorea (j. 1901).
- 1985 – Forbes Burnham, Guyanako presidentea (j. 1923).
- 1986 –
- Emilio Fernández, El Indio, mexikar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1904).
- Manfred Hausmann, alemaniar idazlea (j. 1898).
- 1988 – Francis Ponge, frantziar olerkari eta saio-idazlea (j. 1899).
- 1990 –
- Gordon Bunshaft, estatubatuar arkitektoa (j. 1909).
- Carlos Iniesta Cano, espainiar militarra (j. 1908).
- Jacques Soustelle, frantziar etnologo, politikari eta akademiakidea (j. 1912).
- 1991 – Shahpur Bakhtiar, Irango lehen ministroa (j. 1914).
- 1994 – Domenico Modugno, italiar abeslaria (j. 1928).
- 1996 –
- Muhammad al-Badr, Yemengo Mutawakkilitar Erresumako azken erregea (j. 1926).
- Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea (j. 1914).
- 2001 – Jorge Amado, brasildar idazlea (j. 1912).
- 2002 – Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (j. 1930).
- 2005 –
- Vizma Belševica, letoniar olerkaria, idazlea eta izultzailea (j. 1931).
- Robin Cook, eskoziar politikaria (j. 1946).
- 2007 – Atle Selberg, norvegiar matematikaria (j. 1917).
- 2009 –
- Willy DeVille, estatubatuar abeslari eta konpositorea (j. 1950).
- John Hughes, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1950).
- Antonia Ferrín Moreiras, matematikaria, irakaslea eta lehen galiziar astronomoa (j. 1914).
- 2010 –
- Cacilda Borges Barbosa, brasildar musika irakaslea, zuzendaria, konpositorea eta piano-jolea (j. 1914).
- Tony Judt, angloestatubatuar historialari, saiakeragile eta unibertsitateko irakaslea (j. 1948).
- 2015 – Louise Suggs, estatubatuar golf jokalaria, gaur egungo emakumezkoen golfaren sortzaileetako bat (j. 1923).
- 2016 – Midget Farrelly australiar surflaria, surfeko lehen munduko txapelduna (j. 1944).
- 2017 – Betty Cuthbert, australiar atleta (j. 1938).
- 2018 –
- Paul Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, Nevadako gobernadorea (j. 1922).
- Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (j. 1945)
- 2019 – Luis Ruiz de Gopegui, espainiar fisikari eta idazlea, NASAren arduraduna Espainian (j. 1929).
- 2020 – Brent Scowcroft, estatubatuar militar eta politikaria (j. 1925).
- 2024 –
- Connie Chiume, hegoafrikar aktorea (j. 1952).
- Monique Jacot, suitzar fotokazetaria (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Pakea/Paken/Pakene/Bakezela eta Getari.
- Jesusen Antzaldatzearen jaieguna, kristautasunean.
- Jaiegunak: Gipuzkoako Getariko San Salbador auzoko jaiak.
Kanpo estekak
aldatu