1984
urte
1984. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1984 MCMLXXXIV |
Ab urbe condita | 2737 |
Armeniar egutegia | 1433 ԹՎ ՌՆԼԳ |
Bahá'í egutegia | 140 – 141 |
Bengaliar egutegia | 1391 |
Berber egutegia | 2934 |
Egutegi budista | 2528 |
Myanmarko egutegia | 1346 |
Bizantziar egutegia | 7492 – 7493 |
Koptoen egutegia | 1700 – 1701 |
Etiopiar egutegia | 1976 – 1977 |
Hebrear egutegia | 5744 – 5745 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2040 – 2041 |
Shaka Samvat | 1906 – 1907 |
Kali Yuga | 5085 – 5086 |
Iraniar egutegia | 1362 – 1363 |
Islamiar egutegia | 1404 – 1405 |
Japoniar egutegia | Shōwa 59 (昭和59年) |
Korear egutegia | 4317 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2527 |
Unix denbora | 441763200 – 473385599 |
Holozeniar egutegia | 11984 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Urtarrilaren 27a – Martina Maritorena 78 urteko iruindarra etxetik bota zuten eta Gazteluko plazan kanpaldia abiatu zuen. Otsailaren 2ra arte iraun zuen bertan, udaltzainek bertatik bidali zuten arte.
- Urtarrilaren 31 – Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen Mankomunitatea osatzeko.
- Otsailaren 8a – Bixente Perurena "Peru" eta Angel Gurmindo "Stein" hil zituen Hendaian GALek.
- Otsailaren 16a – Iñaki Ojeda ETAko kidea hil zuen Espainiako Poliziak Barakaldon, bere errendizioa negoziatzen ari zela. 20 urte zituen.
- Otsailaren 25a – GALeko frankotiratzaile batek Eugenio Gutierrez "Tigre" errefuxiatua hil zuen Idauze-Mendin. Sindikalismoan eta Amnistiaren Aldeko Batzordeetan ibilia zen Gutierrez leioarra.
- Otsailaren 26a – 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- Martxoaren 1a – Iparretarrak taldeko kide Didier Lafitte hil zuen poliziak Baionan. Frantziako Poliziak hildako lehen militante abertzalea izan zen.
- Martxoaren 22a – Pasaiako segada: Espainiako Polizia Nazionalak Komando Autonomo Antikapitalisten 4 kide (Dionisio Aizpurua, Rafael Delas, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura) hil zituen Pasaiako badian.
- Martxoaren 23a – GAL talde parapolizialak Xabier Perez de Arenaza Sogorb errefuxiatu arrasatearra hil zuen tiroz Biarritzen.
- Apirilaren 22a – Ertzaintza AEKren manifestazioaren aurka oldartu zen Eusko Legebiltzarraren aurrean.
- Maiatzaren 19a – Nafarroako 13 kide kanporatu zituen alderditik EAJren batzar exekutiboak. EAJk Koalizio Popularrarekin akordioa egin zuen. Alderdiko nafarrek, ordea, erabakiarekin ados ez, eta inbestidura saioan PSNko Gabriel Urralburu lehendakaritzara iristea ahalbidetu zuten.
- Ekainaren 6a – Joseba Elosegik Espainiako armadaren Madrilgo museotik frankistek 36ko Guda-trofeo gisa erakusten zuten Itxarkundiaga gudarien batailoiaren ikurrina berreskuratu zuen.
- Ekainaren 15a – Guardia Zibilak ETAren Adarra komandoa-ren aurkako operazioa abiatu zuen Hernanin. Poliziak eraikin bat inguratu eta parean zuten etxetik ere tiro egiten zieten. ETAkideek tiroka erantzun zieten. Azkenik, poliziek etxe barrura granada bat bota zieten eta Juan Luis Lekuona Elorriaga "Katu" eta Agustín Arregi Perurena "Txuria" kiskalita hil zituzten.
- Ekainaren 22a – Ekologista talde batek Hernaniko Industrias Químicas Urumea lantegiak ibaira isurtzen zuen ura jaso eta lantegiaren ur hornidurara isuri zuen. Horretarako kuboekin giza-katea antolatu zuten. Enpresak zioen arazi gabe ibaira isurtzen zituen urak ez zirela kaltegarriak.
- Ekainaren 30a – Istilu oso gogorrak izan ziren Donostian manifestarien eta Espainiako Poliziaren artean. Debekatuta izan zen preso eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioa deitua zuten Amnistiaren Aldeko Batzordeek.
- Abuztuaren 11a – Poliziari Gipuzkoan telefonoak pintxatzen ez laguntzeko eskatu zien Telefónicako langileei CCOO sindikatuak.
- Azaroaren 20a – Herri Batasuneko kide zen Santiago Brouard erail zuten bi gizonek bere Bilboko mediku kontsultan.
- Abenduaren 4a – ETA politiko-militarrak armak utzi zituen.
- Abenduaren 9a – Manoli Arza Sueskun larri zauritu zuen Iruñean GALek. Tiratzailea Leoncio Castro zela identifikatu zuten.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 21a – Brasilen MST sortu zuten, Lurrik Gabeko Langileen Mugimendua.
- Ekainaren 18a – Orgreaveko bataila, meatzarien eta polizien arteko liskar handiak Hegoaldeko Yorkshiren, Erresuma Batuan.
- Urriaren 16a – Vologne ibaian Grégory Villemin lau urteko umearen gorpuzkia topatu zuten.
- Azaroaren 4a – Nikaraguaren historiako lehen hauteskunde libreak egin zituzten, Iraultza Sandinistak garaipena lortu eta gero.
- Azaroaren 12a – Misil nuklearren zulo bat hondatu zuten lau bakezalek Missourin, AEB. Talde kristau antimilitarista bateko kideak ziren eta mailu pneumatikoak erabiliz instalazioak hondatu zituzten. Ekintzagatik espetxe zigor gogorrak ezarri zizkieten.
- Abenduaren 3a – Bhopaleko planta kimikoan, munduko istripu larrienetakoa gertatu zen goizaldean, Indian. AEBetako Union Carbide enpresaren segurtasun neurri faltagatik, milioi erdi pertsona bizi ziren lekuan oso toxikoa den gas metil isozianato konposatua zabaldu zen airean.
- Abenduaren 23a – Mafiak burututako Napoli Milan trenaren aurkako atentatua. 16 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herrian
aldatu- Apirilaren 1a – 1984ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Jean Pier Mendiburuk bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Maiatzaren 13a – Lehenengo Herri Urrats ospatu zen Senperen.
- Ekainaren 10a – Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen ekitaldiaren finala jokatu zen Gasteizen. Juan Isasi "Txinotxu" izan zen txapelduna.
- Azaroa – Luis de Uranzu Kultur Taldeak Irun eta Bidasoaldeko historia, arte, ohiturak, eta abarri buruzko aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zuen.
- "Tasio" pelikula estreinatu zuen Montxo Armendarizek, "Akelarre" Pedro Oleak eta "La muerte de Mikel" Imanol Uribek.
- "Alemanian euskaraz" (Oskorri), "Salve" (La Polla Records) eta "15 años de música" (Mocedades) diskoak kaleratu zituzten.
- "Alkohola poemak" (Joseba Sarrionandia) eta "Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian" (Bernardo Atxaga) liburuak argitaratu zituzten.
Munduan
aldatu- Urtarrilaren 9a – "1984" diskoa kaleratu zuen Van Halen talde estatubatuarrak. Urte berean, "Like a Virgin" (Madonna), "Purple Rain" (Prince), "I Just Called to Say I Love You" (Stevie Wonder), "Relax" (Frankie Goes to Hollywood), "Wake Me Up Before You Go Go" (Wham!), abestiak argitaratu zituzten, beste batzuen artean.
- Martxoaren 1a – Stingek azken kontzertua egin zuen The Police bandarekin, "Synchronicity tour" amaitzean.
- Ekainaren 16a – Cirque du Soleil sortu zuten Quebecen, Guy Laliberté eta Gilles Ste-Croixek.
- Abenduaren 3a – Bob Geldofen "Band Aid" ekimenak argitaratu zuen "Do They Know It's Christmas?" karitatezko singlea Londonen, Etiopiako gosetearen aurka.
- "Ghostbusters" (Ivan Reitman), "Beverly Hills Cop" (Martin Brest), "Indiana Jones 2: Zorigaiztoko Tenpluan" (Steven Spielberg), "Gremlins" (Joe Dante) eta "The Karate Kid" (John G. Avildsen) pelikulak estreinatu zituzten, besteak beste.
- "Maitalea" (Marguerite Duras), "Izatearen arintasun jasanezina" (Milan Kundera), "Thinner" (Stephen King), "The Hunt for Red October" (Tom Clancy) eta "Caballo de Troya" (J.J. Benitez) liburuak argitaratu zituzten, beste batzuen artean.
Zientzia eta teknologia
aldatu- Otsailaren 7a – Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen "Manned Maneuvering Unit" erabiliz.
Kirolak
aldatu- 1984ko Neguko Olinpiar Jokoak (Sarajevo, Jugoslavia; otsailaren 7a – otsailaren 19a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles, AEB; uztailaren 28a – abuztuaren 12a).
- 15 Euskal herritarrek hartu zuten parte 10 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Athleticek bere zortzigarren eta azken liga irabazi zuen apirilak 29an
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Fernando San Emeterio, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 2a – Nerea Alias, gipuzkoar telebista-aurkezlea.
- Urtarrilaren 2a – Mavi García, espainiar duatleta eta txirrindularia.
- Urtarrilaren 4a – Sabina Urraca, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Urtarrilaren 5a – Roberto Pampin, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 6a – Oihana Bartra, bizkaitar bertsolaria.
- Urtarrilaren 7a – Xavier Margairaz, suitzar-espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a – Miriam Cabeza, gipuzkoar aktorea.
- Urtarrilaren 8a – Kim Jong-un, Ipar Koreako Buruzagi Nagusia.
- Urtarrilaren 10a – Marta Ortega Pérez, espainiar enpresaburua.
- Urtarrilaren 10a – Inaxio Perurena, nafar harri-jasotzailea
- Urtarrilaren 11 – Anna Frolina, errusiar biatleta.
- Urtarrilaren 13a – Kepa Blanco, euskal jatorriko ekuatoreginear futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 16a – Sergio Pardilla, espainiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 18a – Makoto Hasebe, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 20a – Rene Mandri, estoniar txirrindularia.
- Urtarrilaren 21a – Tiza Mafira, indonesiar ingurumen-aktibista.
- Urtarrilaren 23a – Dragan Mrđa, serbiar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a – Shinobu Ono, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a – Arjen Robben, herbehereetar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 24a – Belén Cuesta, andaluziar aktorea.
- Urtarrilaren 25a – Xabier Eizagirre, gipuzkoar futbolaria ohia.
- Urtarrilaren 25a – Oumoul Khairy Sarr, senegaldar saskibaloi-jokalaria.
- Urtarrilaren 26a – Igor Angulo Alboniga, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 26a – Volha Kavalkova, bielorrusiar ekintzaile politikoa.
- Urtarrilaren 28a – Andre Iguodala, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Urtarrilaren 31 – Vladimir Bistrov, errusiar futbolaria.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 3a – Sara Carbonero, espainiar kirol-kazetaria.
- Otsailaren 3a - Silvia Laplana, kataluniar meteorologoa, optometrista eta optikaria.
- Otsailaren 3a – Natalie Mars, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Otsailaren 5a – Rob Mayth, eurodance musika motako alemaniar DJa.
- Otsailaren 6a – Piret Järvis, estoniar abeslari, gitarra-jotzaile eta telebista aurkezlea.
- Otsailaren 6a – Xoán Mourón, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 9a – Pilar Carracelas, kataluniar kazetaria.
- Otsailaren 9a – Kiko Rivera, Paquirrín, espainiar hedabideetako pertsonaia mediatikoa.
- Otsailaren 12a – Deborah De Robertis, luxenburgotar performancelaria eta argazkilaria, toki publikoetan biluzik jarriz egiten dituen ekitaldiengatik ezaguna.
- Otsailaren 12a – Caterine Ibargüen, kolonbiar atleta, luzera jauzi, altuera jauzi eta jauzi hirukoitzan espezializatua.
- Otsailaren 12a – Aylar Lie, iraniar-norvegiar aktore, modelo, abeslari eta aktore-pornografiko ohia.
- Otsailaren 12a – Peter Utaka, nigeriar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Norio Suzuki, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 15a – Doda, poloniar musikaria, Poloniako artisten artean sari gehien irabazi duenetakoa.
- Otsailaren 16a – Amandine Sanchez, lapurtar surflaria.
- Otsailaren 18a – Carlos Kameni, kamerundar futbolaria.
- Otsailaren 23a – Goizeder Azúa, euskal jatorriko venezuelar modelo eta telebista aurkezlea.
- Otsailaren 25a – Mariana Esnoz, argentinar aktorea.
- Otsailaren 25a – Oskar Martin, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 25a – Manu del Moral, espainiar futbolari ohia.
- Otsailaren 26a – Natalia Lafourcade, mexikar egile abeslari eta musika ekoizlea.
- Otsailaren 26a – Beren Saat, turkiar aktorea.
- Otsailaren 26a – Eñaut Zubikarai, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 27a – Charlie Ternisien, baxenafar errugbilaria.
- Otsailaren 28a – Laura Asadauskaitė, lituaniar pentatleta modernoa.
- Otsailaren 28a – Karolína Kurková, txekiar top-modela.
- Otsailaren 28a – Unai Uribarri, bizkaitar txirrindularia.
- Otsailaren 29a – Óscar Albalat, bizkaitar kirolari eta udal-politikaria.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Erica Liquete, Sorgina Txirulina, bizkaitar ipuin-kontalari, idazle eta txirularia.
- Martxoaren 2a – Hiroto Mogi, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 3a – Itsaso Leunda, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 6a – Leïla Bekhti, frantziar aktorea.
- Martxoaren 7a – Morena, maltar abeslaria.
- Martxoaren 8a – Saša Vujačić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 9a – Julia Mancuso, estatubatuar eskiatzaile ohia.
- Martxoaren 10a – Olivia Wilde, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Martxoaren 11 – Amelia Tiganus, emakumeen salerosketatik ateratako aktibista feminista.
- Martxoaren 12a – Jaimie Alexander, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 15a – Kostas Vasileiadis, greziar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 16a – Wilfried Sanou, burkinafasoar futbolari ohia.
- Martxoaren 17a – María Folguera, espainiar idazle, eszena-zuzendari, antzerkigile eta kultur kudeatzailea.
- Martxoaren 18a – Uxue Alberdi, elgoibartar idazle eta bertsolaria.
- Martxoaren 20a – Fernando Torres, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 21a – Sopo Gelovani, georgiar abeslaria.
- Martxoaren 23a – Merlyn Uusküla, estoniar abeslaria.
- Martxoaren 24a – Jungo Fujimoto, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 25a – Katharine McPhee, estatubatuar musikagile, abeslari, aktore eta modeloa.
- Martxoaren 27a – Naiara Arnedo, gipuzkoar antzezlea.
- Martxoaren 27a – Iñigo Lezertua, gipuzkoar gidoilaria eta arraunlaria.
- Martxoaren 29a – Aitor Zubieta, nafar pilotaria.
- Martxoaren 30a – Marcos Aguirre, argentinar futbolaria.
- Martxoaren 30a – Samantha Stosur, australiar tenis-jokalaria
Apirila
aldatu- Apirilaren 2a – Miguel Ángel Moyà, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 3a – Igor Etxebarrieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a – Saioa González, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 5a – Kisho Yano, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 6a – Ximun Duhour, lapurtar futbolaria.
- Apirilaren 6a – Lamont Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 7a – Gorka Larrea, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 7a – Akiko Sudo, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a – Mikel Agirrezabalaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 8a – Patricia Elorza, arabar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 8a – Belén López, espainiar txirrindularia eta biologia irakaslea.
- Apirilaren 9a - Habiba Gribi, tunisiar atleta, distantzia ertain eta luzean aditua.
- Apirilaren 13a – Paulete Furacão, LGBTQIA+ brasildar ekintzailea.
- Apirilaren 13a – Andrea Nunes Brións, galiziar idazlea.
- Apirilaren 17a – Aritz Egea, gipuzkoar atleta, mendi lasterketetan aditua.
- Apirilaren 17a – Cesk Freixas, kataluniar kantautorea.
- Apirilaren 18a – Amaia Arrazola, arabar ilustratzailea eta sortzailea.
- Apirilaren 18a – America Ferrera, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 20a – Bárbara Lennie, espainiar aktorea.
- Apirilaren 22a – Michelle Ryan, ingeles aktorea.
- Apirilaren 23a – Aleksandra Kosteniuk, errusiar xake jokalaria.
- Apirilaren 27a – Ion Insausti Jiménez, gipuzkoar errugbilaria.
- Apirilaren 28a – Joseba Olagarai, nafar telebista-aurkezlea.
- Apirilaren 30a – Johañe Luro, zuberoar errugbilaria.
- Apirilaren 30a – Alex Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 30a – Txemi Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Iban Iriondo, gipuzkoar txirrindularia.
- Maiatzaren 2a – Yukari Kinga, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 3a – Sara Casasnovas, galiziar aktorea.
- Maiatzaren 3a – David De Paula, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 4a – Estibaliz Urresola Solaguren, arabar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Maiatzaren 7a – Fran Moreno, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 8a – Fernando Cabero, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 8a – Jennifer Pareja, kataluniar waterpoloko jokalari ohia.
- Maiatzaren 10a – Oihana Maritorena, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 11 – Andrés Iniesta, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 11 – Sara Moro, espainiar gimnasta artistiko ohia.
- Maiatzaren 11 – Izaskun Osés, nafar atleta paralinpikoa.
- Maiatzaren 12a – Barbara Malda, euskal belar hockey jokalaria.
- Maiatzaren 14a – Mónica Domínguez Blanco, espainiar kazetaria, bidaietako-kazetari gisa nabarmendua (h. 2022).
- Maiatzaren 14a – Beñat Sarasola, gipuzkoar olerkaria eta literaturako kritikaria.
- Maiatzaren 14a – Sugoi Uriarte, arabar judoka.
- Maiatzaren 14a – Mark Zuckerberg, estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, Facebooken sortzaileetako bat.
- Maiatzaren 15a – Iñigo Diaz de Cerio, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 15a - Mr. Probz, herbeheretar rap eta hip hop abeslaria, ekoizlea eta aktorea.
- Maiatzaren 16a – Issey Nakajima-Farran, kanadar futbolaria.
- Maiatzaren 17a – Passenger, ingeles folk-rock abeslari eta konpositorea.
- Maiatzaren 18a – Vera Daves, Angolako Gobernuko Finantza ministroa.
- Maiatzaren 18a – Niki Terpstra, herbeheretar txirrindularia.
- Maiatzaren 19a – Inna Modja, maliar abeslari eta modeloa.
- Maiatzaren 20a – Dilara Kazimova, azerbaijandar abeslari eta aktorea.
- Maiatzaren 20a - Naturi Naughton, estatubatuar abeslaria, abestigilea eta aktorea.
- Maiatzaren 23a – Ainara Otxotorena, gipuzkoar irakaslea eta politikaria, Mañariko alkatea.
- Maiatzaren 24a – Iñaki Etxezarraga, bizkaitar abeslaria.
- Maiatzaren 25a – Laurence Geai, frantziar fotokazetari eta gerra-argazkilaria.
- Maiatzaren 26a – Mikel Nieve, nafar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 29a - Alysson Paradis, frantziar aktorea.
- Maiatzaren 31 – Sho Naruoka, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 31 – Oswaldo Vizcarrondo, venezuelar futbolaria.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Uisenma Borchu, mongolo-alemaniar zinemagilea eta aktorea.
- Ekainaren 2a – Mile Ilić, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 3a – Kyoko Yano, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 5a - Iris van Herpen, herbeherear moda-diseinatzailea, teknologia goi-mailako eskulangintza tradizionalarekin bateratzeagatik ezaguna.
- Ekainaren 7a – Pierre Cazaux, baxenafar txirrindularia.
- Ekainaren 7a – Stefania Zambrano, italiar aktorea eta modeloa.
- Ekainaren 9a – Masoud Shojaei, irandar futbolari ohia.
- Ekainaren 9a – Wesley Sneijder, herbehereetar futbolaria.
- Ekainaren 10a – Shiva Nazar Ahari, irandar kazetaria eta giza eskubideen defendatzailea.
- Ekainaren 12a – Bruno Soriano, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 14a – Joy Esther, franko-espainiar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 14a – Ioseba Redondo, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 15a – Mikel Artze, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 15a - Camila Cañeque, kataluniar artista kontzeptuala eta filosofoa (h. 2024).
- Ekainaren 15a – Héctor Font, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 16a – Diego Segura, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 18a – Sara Rancaño, kataluniar kazetari eta korrespontsala.
- Ekainaren 18a – Daniel Sesma, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 19a – Paul Dano, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 22a – Dustin Johnson, estatubatuar golfaria.
- Ekainaren 22a – Rubén Iván Martínez, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 22a – Paul Urkijo, arabar gidoilari eta zinemagilea.
- Ekainaren 23a – Duffy, galestar abeslaria, abestigilea eta aktorea.
- Ekainaren 23a – Drago Pasalić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 24a – Javier Ambrossi, espainiar aktore, zuzendari, gidoilari eta aurkezlea.
- Ekainaren 25a – Garazi López de Armentia, arabar dantzaria eta koreografoa.
- Ekainaren 26a – Anne-Lise Caudal, lapurtar golfaria.
- Ekainaren 26a – Indila, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
- Ekainaren 26a – Aubrey Plaza, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 26a – Francisco Javier Tarantino, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 26a – Deron Williams, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 27a – Khloé Kardashian, estatubatuar enpresaburua, telebista aurkezlea eta modeloa.
- Ekainaren 29a – Paul Abasolo, bizkaitar futbolaria, 2010ean hiru sexu erasorengatik kondenatua eta ondoren indultatua.
- Ekainaren 29a – Karoline Amaral, brasildar modeloa.
- Ekainaren 29a – Oihana Kortazar, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Ekainaren 29a – Carla Medina, mexikar telebista aurkezle, abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 30a – Hodei Collazo, gipuzkoar surflaria.
- Ekainaren 30a – Ivan Koljević, montenegroar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 30a – Johnny Leoni, suitzar futbolaria.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Iñaki Esnaola Aranzadi, gipuzkoar kazetari eta aktorea.
- Uztailaren 3a – Elisabet Benavent, komedia erromantikoko nobelen idazle espainiarra.
- Uztailaren 3a – Nicolas Roche, irlandar txirrindularia.
- Uztailaren 4a – Eneritz Zabaleta, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean zuzenbideko ikerlaria eta irakaslea.
- Uztailaren 5a – Aimar Sagastibeltza, nafar futbolaria.
- Uztailaren 5a – Marisa Ruiz Trejo, mexikar antropologoa, ikertzailea, aktibista feminista eta kazetaria.
- Uztailaren 9a – Hanna Hall, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a – Baže Ilijoski, mazedoniar futbolaria.
- Uztailaren 10a – Ibon Gutiérrez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 10a – Allanah Starr, Kuban jaiotako estatubatuar emakumezko aktore pornografikoa.
- Uztailaren 12a – Maria Lopez de Egilaz, bizkaitar belar hockey jokalaria.
- Uztailaren 12a – Victoria Anna Perea, Espainian in vitro ernalketa bidez jaio zen lehen umea.
- Uztailaren 12a – Eladio Sánchez, espainiar txirrindularia.
- Uztailaren 14a – Adriana Abenia, espainiar modeloa, telebistako aurkezlea, idazlea eta aktorea.
- Uztailaren 14a - Natividad Llanquileo, jatorri maputxeko abokatu eta politikaria.
- Uztailaren 15a – Ayana Tsubaki, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia transgeneroa.
- Uztailaren 17a – Ane Irazabal, gipuzkoar kazetaria.
- Uztailaren 19a – María Lapiedra, kataluniar idazle, aktore pornografiko eta modeloa.
- Uztailaren 21a – Marta Ferri, italiar moda-diseinatzailea.
- Uztailaren 22a – Kaitinano Mwemweata, kiribatiar atleta, Olinpiar Jokoetan Kiribati inoiz ordezkatu duen lehen atleta.
- Uztailaren 26a – Elin Fflur, galestar abeslaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria.
- Uztailaren 27a – Asier Arruti, gipuzkoar pilotari ohia.
- Uztailaren 27a – Neil Harbisson, ipar-irlandar jatorriko kataluniar artista, modu ofizialean ziborgtzat jo izan zen lehen izakia.
- Uztailaren 27a – Taylor Schilling, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 28a – John David Washington, estatubatuar futbol amerikar jokalari ohia eta aktorea.
- Uztailaren 30a – María León, espainiar aktorea.
- Uztailaren 30a – Simon Marchand, lapurtar surflaria.
- Uztailaren 31 – Marie Cherrier, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Guillermo Lana, nafar txirrindularia.
- Abuztuaren 1a – Valery Ortiz, puertorricar abeslaria, aktorea, modeloa eta konpositorea.
- Abuztuaren 1a – Bastian Schweinsteiger, alemaniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 1a – Xanti Uterga, nafar erremontelaria eta politikaria.
- Abuztuaren 2a – Rafa Huertas, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 3a – Emily Baldoni, suediar aktorea.
- Abuztuaren 3a – Xabi Lassalle, lapurtar izotz hockeyko jokalari ohia.
- Abuztuaren 4a – Sandra Sevillano, distantzia luzeko bizkaitar korrikalaria, skyrunningean aditua.
- Abuztuaren 5a – Jordan Lotiès, frantziar futbolaria.
- Abuztuaren 7a – Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (h. 2003).
- Abuztuaren 8a – Owen Jones, ezkerreko britainiar zutabegile, idazle, iritzi emaile eta aktibista politikoa.
- Abuztuaren 8a – Arrate Orueta, bizkaitar futbolari ohia eta medikua.
- Abuztuaren 8a – Maria Jose Pons, kataluniar futbolaria.
- Abuztuaren 9a – Gaizka Tokero, arabar futbolari ohia.
- Abuztuaren 14a – Giorgio Chiellini, italiar futbolaria.
- Abuztuaren 16a – Jon Larreategi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 19a – Javier Flaño, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 19a – Miguel Flaño, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 21a – Alizée, korsikar abeslaria.
- Abuztuaren 22a - Sara Miquel, kataluniar aktorea, dantzaria eta modeloa.
- Abuztuaren 23a – Alexis Apraiz, bizkaitar esku huskako pilotari ohia.
- Abuztuaren 24a – Ione Gorostarzu, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- Abuztuaren 24a – Charlie Villanueva, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 28a – Oinatz Bengoetxea, nafar pilotaria.
- Abuztuaren 28a – Paula Fernandes, brasildar abeslaria.
- Abuztuaren 29a – Borja Gómez, kantabriar traineru-estropadetako patroia.
- Abuztuaren 31 – Marko Banić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Ludwig Göransson, suediar musikagilea, orkestra zuzendaria eta disko-ekoizlea.
- Irailaren 3a – Paz de la Huerta, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 4a – Camila Bordonaba, argentinar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 4a – Ainhoa Tirapu, nafar futbolaria.
- Irailaren 6a – Luc Abalo, frantziar eskubaloi-jokalaria.
- Irailaren 7a – Pelin Karahan, turkiar aktorea.
- Irailaren 7a – Vera Zvonareva, errusiar tenislaria.
- Irailaren 8a – Peter Whittingham, ingeles futbolaria (h. 2020).
- Irailaren 10a – Ander Gago, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 12a – Akiko Niwata, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 13a – Nida Patcharaveerapong, thailandiar aktorea (h. 2022).
- Irailaren 14a – Chory Castro, uruguaiar futbolaria.
- Irailaren 15a – Henar Alvarez, espainiar kazetaria, umorista, gidoilaria eta zuzendaria.
- Irailaren 16a – Maryam Yusuf Jamal, bahraindar distantzia ertaineko korrikalaria.
- Irailaren 16a – Katie Melua, georgiar-britainiar abeslari eta musikaria.
- Irailaren 18a – Gurutze del Ama, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 19a – Thaïs Blume, kataluniar aktorea.
- Irailaren 19a – Pilar Geijo, argentinar ur irekietako igerilaria.
- Irailaren 19a – Antanas Kavaliauskas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 19a – Pavel Kuxnir, errusiar piano-jotzaile, idazle, ekintzaile eta bakezalea (h. 2024).
- Irailaren 19a – Shannon Rowbury, estatubatuar atleta, 1.500 metroko proban aditua.
- Irailaren 22a – Laura Vandervoort, kanadar aktorea.
- Irailaren 23a – Anneliese van der Pol, herbehereetar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 24a – Álex García Peña, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 27a – Avril Lavigne, kanadar abeslari, konposatzaile eta moda diseinatzailea.
- Irailaren 27a – Wouter Weylandt, belgikar txirrindularia (h. 2011).
- Irailaren 28a – María Pry, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Irailaren 30a – Danica Roem, estatubatuar kazetari eta politikaria, AEBtako estatu batean hautatutako lehen emakumezko ordezkari politiko transgeneroa.
Urria
aldatu- Urriaren 2a – Marion Bartoli, frantziar tenislari ohia.
- Urriaren 2a – Iwan B, bretainiar abeslaria.
- Urriaren 3a – Ashlee Simpson, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Urriaren 3a – Tatsuya Yazawa, japoniar futbolaria.
- Urriaren 4a – Paula Estévez, gipuzkoar ilustratzailea, komikigilea eta musikaria.
- Urriaren 4a – Lena Katina, errusiar abeslari eta musikagilea, t.A.T.u. bikoteko kidea.
- Urriaren 5a – Yutaro Abe, japoniar futbolaria.
- Urriaren 5a - Lucía Sainz, kataluniar tenislari ohia eta padel-jokalaria.
- Urriaren 5a – Paola Villarreal, mexikar informatikaria.
- Urriaren 6a – Valerie Adams, zeelandaberritar pisu-jaurtitzailea.
- Urriaren 9a – Marie Kondo, japoniar antolatzaile eta idazlea.
- Urriaren 9a - Silvia Orriols, kataluniar liburuzaina eta politikaria.
- Urriaren 10a – Chiaki Kuriyama, japoniar aktore eta modeloa.
- Urriaren 11 – Cristina Altuna, nafar kazetari eta UPNko politikaria.
- Urriaren 16a – Amandine Gay, frantziar zine-zuzendari, aktore, idazle eta afrofeminista.
- Urriaren 18a – Freida Pinto, indiar aktore eta modeloa.
- Urriaren 18a – Lindsey Vonn, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- Urriaren 23a – Jokin Aranbarri, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 25a – Katy Perry, estatubatuar pop abeslari eta abesti-idazlea.
- Urriaren 26a – Ane Pikaza, bizkaitar aktorea.
- Urriaren 27a – Ekhine Eizagirre, gipuzkoar poeta.
- Urriaren 29a – Tifanny Abreu, brasildar emakumezko boleibol jokalari transgeneroa.
- Urriaren 29a – Guillaume Toucoullet, lapurtar arkulari paralinpikoa.
- Urriaren 31 – Jon Orbegozo, gipuzkoar futbolaria.
- Olga Paredes, boliviar arkitekto eta wikilaria.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – May Peleg, israeldar LGBT eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2015).
- Azaroaren 1a – Natalia Tena, ingeles aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 2a – Berrak Tüzünataç, turkiar aktorea.
- Azaroaren 4a – Mikel Rico, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 5a – Eliud Kipchoge, keniar atleta, distantzia luzeetan aditua.
- Azaroaren 7a - Amelia Vega, dominikar abeslaria, aktorea, enpresaburua, filantropoa eta modeloa.
- Azaroaren 8a – Yon Goikoetxea, euskal jatorriko venezuelar abokatu eta politikaria.
- Azaroaren 9a – Delta Goodrem, australiar musikagile, abeslari, pianista eta aktorea.
- Azaroaren 11 – Borja Fernández, bizkaitar patinatzaile ohia.
- Azaroaren 14a – Vincenzo Nibali, siziliar txirrindularia.
- Azaroaren 14a – Ainhoa Pagola, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 15a – Sonia Bermúdez Tribano, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 16a – Eriz Ruiz de Erentxun, arabar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 21a – Garazi Arrizabalaga, Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria.
- Azaroaren 22a – Scarlett Johansson, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- Azaroaren 24a – Naoya Kikuchi, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 24a – Brianna Westbrook, pertsona transgenero eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra.
- Azaroaren 25a – Gaspard Ulliel, frantziar aktore eta modeloa (h. 2022).
- Azaroaren 26a – Ana Maria Brânză, errumaniar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- Azaroaren 27a – Elise Garrigue, euskal surflari eta modeloa.
- Azaroaren 27a – György Grozer, hungariar-alemaniar boleibol jokalaria.
- Azaroaren 28a – Mary Elizabeth Winstead, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 30a – Francisco Sandaza, espainiar futbolaria.
Abendua
aldatu- Abenduaren 3a – Avraam Papadopoulos, greziar futbolaria.
- Abenduaren 4a – Mini Han, hegokorear emakumezko modelo eta moda diseinatzaile transgeneroa.
- Abenduaren 6a – Zaida Fernández, bizkaitar soziologoa.
- Abenduaren 7a - Brequette Cassie, hegoafrikar-espainiar abeslari, musikagile eta dantzaria.
- Abenduaren 7a – June Fernández, bilbotar kazetaria.
- Abenduaren 7a – Robert Kubica, automobilismoko poloniar pilotua.
- Abenduaren 9a – Imanol Etxabe, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 9a – Laura García Mejuto, arabar atleta, maratoietan eta triatloian aditua.
- Abenduaren 9a – Ociel Baena, Mexikoko pertsona ez-bitarra, zuzenbidean, politikan eta LGBT komunitatearen aldeko aktibismoan egindako lanagatik nabarmendua (h. 2023).
- Abenduaren 11 – Leighton Baines, ingeles futbolari ohia.
- Abenduaren 11 – Sandra Echeverría, mexikar aktorea eta abeslaria.
- Abenduaren 11 – Néstor Susaeta, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 16a – Estela Celdrán, bizkaitar aktore eta eszena-zuzendaria.
- Abenduaren 16a – Theo James, britainiar aktorea.
- Abenduaren 19a – Fernando Lumbreras, nafar futbolaria.
- Abenduaren 20a – Sanjeeda Sheikh, Hindi telebistaren industriko aktore ezagunenetakoa.
- Abenduaren 21a – Francisco Sutil, espainiar futbolari ohia.
- Abenduaren 22a – Basshunter, suediar abeslari, disko-ekoizle eta DJa.
- Abenduaren 23a – Han Ye-ri, hegokorear aktorea.
- Abenduaren 24a – Elena Iturrieta, ELE, espainiar abeslari, konpositore eta piano-jotzailea.
- Abenduaren 24a – Burak Özçivit, turkiar aktorea eta modeloa.
- Abenduaren 24a – Caroline Sarran, lapurtar surflaria.
- Abenduaren 26a – Rocío Ibarra, euskal belar hockey jokalaria.
- Abenduaren 27a – Aneguria, bizkaitar rap abeslaria.
- Abenduaren 27a – Irati Goikoetxea, gipuzkoar idazlea.
- Abenduaren 27a – Sergio Sánchez Pérez, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 28a – Maggie Civantos, espainiar aktorea.
- Abenduaren 28a – Martin Kaymer, alemaniar golfaria.
- Abenduaren 28a - Sandra Ygueravide, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 30a – LeBron James, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 31 – Lucho Fernández Estébañez, espainiar aktorea eta MCa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria.
- Amaia Cayero, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Amaia Riouspeyrous, baxenafar abeslaria.
- Amaia Serrano Mariezkurrena, gipuzkoar unibertsitateko-irakaslea eta literatura-kritikaria.
- Andeka Jurado, bizkaitar Twitterreko-txiolari eta euskal presoen aldeko ekintzailea.
- Ander Lizarralde, gipuzkoar bertsolaria.
- Andoni Olariaga, bizkaitar filosofoa eta idazlea.
- Arkaitz Arteaga, gipuzkoar segalaria.
- Arnaud Etxandi, lapurtar eskiatzaile eta marinela, elur jauzi batean Alpeetan hil zena (h. 2022).
- Aroa Uharte, nafar itzultzailea.
- Arrate Rodríguez, gipuzkoar artista, diseinatzaile grafikoa eta marrazkilaria.
- Eneko Hiriart, euskal arkeologo eta numismatikaria.
- Estibalitz Jalón, arabar ilustratzailea.
- Gala Knörr, arabar artista.
- Goizane Aizpurua, gipuzkoar poeta.
- Goize Blanco, bizkaitar aktore, umorista eta dantzaria.
- Gorka Bereziartua, gipuzkoar kazetaria.
- Ibai Atutxa, euskal hizkuntzalaria eta pentsalaria.
- Iker Iriarte, gipuzakor bertsolari, aurkezle eta gai jartzailea.
- Imanol Rayo, nafar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Iñaki Ardanaz, nafar aktorea.
- Iñaki Viñaspre, arabar bertsolaria.
- Iñigo Azpitarte, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Ion Errea, gipuzkoar fisikaria, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Iratxe Mugire, bizkaitar kantautorea.
- Israel Pagaldai, GIB birusarekin kutsatua egoteagatik ikastetxetik kanporatu zuten lehen euskal haurra (h. 1998).
- Jokin Eizmendi, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Jon Elizetxe, nafar bertsolaria.
- Joseba B. Lenoir, nafar musikaria.
- Lide Arana, gipuzkoar biokimikaria.
- Miren Ibarluzea, bizkaitar bertsolari eta itzultzailea.
- Rakel Gamito, gipuzkoar ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa.
- Sahatsa Jauregi, euskal artista eskultorea.
- Xabier Ortiz de Luzuriaga, mendi bizikletako gipuzkoar txirrindularia (h. 2004).
- Alejandro Tejería, kantabriar aktorea.
- Audrey Mbugua, kenyatar transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa.
- Cleopatra Kambugu Kentaro, ugandar transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa.
- Genie Espinosa, kataluniar artista da, marrazkilaria eta ilustratzailea.
- Jeanneth Beltran, nikaraguar migratzaile irregularra, etxeko langilea, Toledoko ospitaleko larrialdietan lau ordu baino gehiago artatu gabe itxaron ondoren hil zena (j. 2014).
- Hadizatou Mani, Nigerko giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- M. Remi Yergeau, estatubatuar ikertzaile eta idazlea.
- Marina Viazovska, ukrainiar matematikaria, esferak paketatzearen arazoan egindako lanagatik ezaguna.
- Paola Damonti, italiar ikertzailea eta ekintzaile feminista.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Mikel Goikoetxea, Txapela, bizkaitar ETAkidea, GALek eraila (j. 1956).
- Urtarrilaren 1a – Augustin Souchy, alemaniar anarkosindialista, antimilitarista eta kazetaria (j. 1892).
- Urtarrilaren 2a – German Etxebarria, Maneras, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1896).
- Urtarrilaren 7a – Alfred Kastler, frantziar fisikaria, 1966ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- Urtarrilaren 10a – Souvanna Phouma, Laoseko Erresumako lehen ministroa (j. 1901).
- Urtarrilaren 20a – Johnny Weissmuller, estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua (j. 1904).
- Urtarrilaren 21a – Alan Marshall, australiar idazlea (j. 1902).
- Urtarrilaren 30a – Alejandro Goikoetxea, euskal herritar ingeniaria (j. 1895).
- Urtarrilaren 30a – Luke Kelly, irlandar eta folk musikaria, The Dubliners taldearen sortzaileetako bat (j. 1940).
- Urtarrilaren 30a – Carlos Ruiz del Castillo, gipuzkoar legelari eta politikaria (j. 1896).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 5a – Manès Sperber, frantziar filosofoa, soziologoa eta idazlea (j. 1905).
- Otsailaren 6a – Jorge Guillén, 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria (j. 1893).
- Otsailaren 9a – Juri Andropov, Sobietar Batasuneko burua (j. 1914).
- Otsailaren 12a – Julio Cortazar, argentinar idazlea, Amerikako gaztelaniazko idazlerik famatuenetakoa (j. 1914).
- Otsailaren 15a – Ethel Merman, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1908).
- Otsailaren 21a – Fernando Remacha, nafar musikagilea (j. 1898).
- Otsailaren 21a – Emilio Rodríguez, espainiar txirrindularia (j. 1923).
- Otsailaren 21a – Mikhail Xolokhov, errusiar idazlea, 1965eko Literaturako Nobel Saria (j. 1905).
- Otsailaren 22a – Uwe Johnson, alemaniar idazlea (j. 1934).
- Otsailaren 23a – Enrique Casas, euskal politikari eta fisikaria, Komando Autonomo Antikapitalistek eraila (j. 1943).
- Otsailaren 25a - Eugenio Gutiérrez, bizkaitar sindikalista, GALek eraila (j. 1955).
- Otsailaren 25a – Simón Lekue, bizkaitar futbolaria (j. 1912).
- Otsailaren 27a – Amédée Artze, baxenafar pilotaria (j. 1900).
- Otsailaren 28a – Hortensio Bidaurreta, euskal txirrindularia (j. 1928).
- Otsailaren 29a – Amable Arias, euskal herritar eskultore, margolari eta grabatzailea (j. 1927).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Jackie Coogan, estatubatuar aktorrea (j. 1914).
- Martxoaren 1a – Félix de los Heros, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
- Martxoaren 1a – Didier Lafitte, Iparretarrak erakunde armatuaren lapurtar kidea, frantses poliziak eraila (j. c. 1960).
- Martxoaren 3a – Margaret Bemister, kanadar idazle, kazetari eta irakaslea (j. 1877).
- Martxoaren 5a – Tito Gobbi, italiar baritonoa (j. 1913).
- Martxoaren 5a – William Powell, estatubatuar aktorea (j. 1892).
- Martxoaren 6a – Martin Niemöller, alemaniar teologo eta ministro protestantea, nazien aurka nabarmendu zena (j. 1892).
- Martxoaren 7a – Helena Cortesina, dantzaria, kupletista,aktorea eta Espainiako lehen emakume zinema-zuzendarietako bat (j. 1903).
- Martxoaren 10a – Juan Manuel Alonso-Allende, euskal kirolaria, belaren Snipe eta Star klasetan aditua (j. 1918).
- Martxoaren 12a – Juana Mordó, arte-merkataria (j. 1899).
- Martxoaren 12a – Benedita Rodrigues, brasildar aktorea (j. 1911).
- Martxoaren 19a – Jean-Pierre Cherid, frantziar aktibista pied-noir eta mertzenarioa, GALeko kidea (j. 1941).
- Martxoaren 23a – Jean Prouvé, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1901).
- Martxoaren 26a – Ahmed Sékou Touré, lehendabiziko Gineako presidentea (j. 1922).
- Martxoaren 30a – Karl Rahner, alemaniar teologo katolikoa (j. 1904).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Marvin Gaye, estatubatuar musikaria, abeslari eta soul, smooth soul, quiet storm eta blaxploitation ekoizlea (j. 1939).
- Apirilaren 2a – Angela Figuera Aymerich, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria (j. 1902).
- Apirilaren 4a – Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia (j. 1906).
- Apirilaren 8a – Piotr Kapitsa, errusiar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (j. 1894).
- Apirilaren 8a – Ioannis Paraskevopoulos, Greziako lehen ministroa (j. 1900).
- Apirilaren 11 – Pedro Armillas, Donostian jaiotako espainiar antropologo eta arkeologoa, kolonaurreko kulturak ikertu zituena (j. 1914).
- Apirilaren 15a – William Empson, britainiar poeta eta literatura-kritikaria (j. 1906).
- Apirilaren 16a – Byron Haskin, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1899).
- Apirilaren 17a – Mark Wayne Clark, estatubatuar jenerala (j. 1896).
- Apirilaren 21a – Manuel Mujica Láinez, argentinar idazlea (j. 1910).
- Apirilaren 22a – Ansel Adams, estatubatuar paisaien-argazkilari eta ingurugiroko ekintzailea (j. 1902).
- Apirilaren 25a – Jean Borthayre, zuberoar baritonoa (j. 1901).
- Apirilaren 26a – Count Basie, estatubatuar jazz piano-jotzaile, organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1904).
- Apirilaren 28a – Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (j. 1908).
- Apirilaren 29a – Manex Erdozaintzi-Etxart, frantziskotar fraidea, euskaltzalea eta euskal idazlea (j. 1934).
- Apirilaren 30a – Lola Rodríguez Aragón, errioxar opera abeslari sopranoa eta musika-irakaslea (j. 1910).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 3a – Glòria Bulbena i Reig, kataluniar kultura-aktibista eta idazlea (j. 1891).
- Maiatzaren 4a – María Lacunza Ezcurra, Donostiako eta Iruñeko Abokatuen Elkargoan lehendabiziko emakume kolegiatua (j. 1900).
- Maiatzaren 10a – Joaquim Agostinho, portugaldar txirrindularia, Portugalgo hoberenetakoa (j. 1943).
- Maiatzaren 15a – Maria José Dupré, brasildar idazlea (j. 1905).
- Maiatzaren 15a – Lionel Robbins, ingeles ekonomialaria (j. 1898).
- Maiatzaren 16a – Irwin Shaw, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta gidoigilea (j. 1913).
- Maiatzaren 19a – John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (j. 1906).
- Maiatzaren 23a – Severina Luna de Orosa, filipinar medikua eta idazle hispanista (j. 1890).
- Maiatzaren 29a – Kim Sung-gan, hegokorear futbolaria (j. 1912).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Jerusha Jhirad, indiar medikua (j. 1891).
- Ekainaren 2a – Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (j. 1924).
- Ekainaren 6a – Emmi Pikler, hungariar pediatra, autorea eta mintzalaria, Pikler Institutuko haurtzaindegiaren fundatzailea (j. 1902).
- Ekainaren 11 – Enrico Berlinguer, italiar politikaria (j. 1922).
- Ekainaren 13a – Iñaki Begiristain, euskal idazlea (j. 1922).
- Ekainaren 19a – Lee Krasner, estatubatuar margolari espresionista abstraktua (j. 1908).
- Ekainaren 22a – Joseph Losey, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1909).
- Ekainaren 25a – Michel Foucault, frantziar filosofo estrukturalista (j. 1926).
- Ekainaren 28a – Claude Chevalley, frantziar matematikaria (j. 1909).
- Ekainaren 30a – Lillian Hellman, estatubatuar antzerkigile eta zinema gidoilaria (j. 1906).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Raoul Salan, frantziar jenerala (j. 1899).
- Uztailaren 7a – Brassaï, franko-hungariar argazkilari, eskultore, dominen-egile, idazle eta zinemagilea (j. 1899).
- Uztailaren 8a – Claudio Sánchez-Albornoz, espainiar historialari eta politikaria (j. 1893).
- Uztailaren 13a – Cristina Arteaga, gipuzkoar moja, poeta eta historialaria (j. 1902).
- Uztailaren 17a – Esperanza Rodríguez Cerdán, espainiar maistra errepublikanoa (j. 1892).
- Uztailaren 19a – Faina Ranevskaia, sobietar aktorea (j. 1896).
- Uztailaren 25a – Big Mama Thornton, estatubatuar blues eta rhythm and blues abeslaria (j. 1926).
- Uztailaren 26a – George Gallup, estatubatuar estatistikalaria (j. 1901).
- Uztailaren 27a – James Mason, ingeles aktorea (j. 1909).
- Uztailaren 28a – Tomas Perez Revilla, Tomason, GAL erakundeak jarritako lehergailu batek larriki zauritu ondoren.
- Uztailaren 31 – Andoni Arrizabalaga, bizkaitar ETAkide historikoa (j. 1941).
- Uztailaren 31 – Paul Le Flem, frantziar musikagilea (j. 1881).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 5a – Richard Burton, galestar aktorea (j. 1925).
- Abuztuaren 7a – Esther Phillips, estatubatuar R&B abeslaria (j. 1935).
- Abuztuaren 9a – Walter Tevis, estatubatuar eleberrigilea (j. 1928).
- Abuztuaren 13a – Tigran Petrosian, sobietar armeniar xake jokalaria (j. 1929).
- Abuztuaren 14a – John Boynton Priestley, ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1894).
- Abuztuaren 16a – Piarres Narbaitz, euskal idazle, historialari eta apaiza (j. 1910).
- Abuztuaren 17a – Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (j. 1901).
- Abuztuaren 19a – Marianne Beth, austriar abokatu eta feminista judua, zuzenbidean doktoratu zen lehen austriar emakumea (j. 1899).
- Abuztuaren 25a – Truman Capote, estatubatuar idazlea (j.1924).
- Abuztuaren 26a – Luis Egia, gipuzkoar apaiza, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1917).
- Abuztuaren 28a – Muhammad Naguib, Egiptoko lehenengo presidentea (j. 1901).
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea (j. 1889).
- Irailaren 7a – Liam O'Flaherty, irlandar nobelagile eta kontalaria, Berpizkunde Irlandarraren pertsonai garrantzitsua (j. 1896).
- Irailaren 12a – Lola Anglada, kataluniar haur-literaturako idazle, komikilari eta ilustratzailea (j. 1892).
- Irailaren 12a – Odon Apraiz, gasteiztar hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiaren sortzailea (j. 1896).
- Irailaren 14a – Richard Brautigan, estatubatuar idazlea (j. 1935).
- Irailaren 14a – Janet Gaynor, estatubatuar aktore eta margolaria (j. 1906).
- Irailaren 16a – Louis Réard, frantziar automobilgintzako ingeniaria eta jantzi diseinatzailea (j. 1897).
- Irailaren 24a – Pierre Emmanuel, frantziar poeta (j. 1916).
- Irailaren 25a – Walter Pidgeon, kanadar-estatubatuar aktorea (j. 1897).
- Irailaren 30a – Pakito Arriaran, gipuzkoar ETAkidea eta FMLNren aldeko gerrillaria (j. 1955).
Urria
aldatu- Urriaren 4a - Clara Stauffer, espainiar espioia, Espainiako Falangeko Sección Femeninako militante nabarmena (j. 1904).
- Urriaren 6a – George Gaylord Simpson, estatubatuar paleontologoa, Eboluzioaren Teoria Sintetikoaren egileetako bat (j. 1902).
- Urriaren 11 – Manuel Alonso, euskal tenislaria, 1977an Hall of Famen sartua (j. 1895).
- Urriaren 13a – Alice Neel, estatubatuar artista bisuala (j. 1900).
- Urriaren 14a – Martin Ryle, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Urriaren 19a – Henri Michaux, belgikar olerkari, idazle eta margolaria (j. 1899).
- Urriaren 19a – Jerzy Popiełuszko, poloniar apaiz katoliko, sindikalista eta beatoa, eraila (j. 1947).
- Urriaren 20a – Carl Ferdinand Cori, txekiar jatorriko biokimikari estatubatuarra, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1896).
- Urriaren 20a – Paul Dirac, britainiar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- Urriaren 21a – François Truffaut, frantziar zinema zuzendaria, Nouvelle Vague korrontearen fundatzaileetakoa (j. 1932).
- Urriaren 22a – Benigno Baskaran, gipuzkoar politikaria (j. 1908).
- Urriaren 23a – Oskar Werner, austriar aktorea (j. 1922).
- Urriaren 31 – Eduardo De Filippo, italiar antzerkigile, aktore, zuzendari eta gidoigilea (j. 1900).
- Urriaren 31 – Indira Gandhi, Indiako Lehen Ministroa (j. 1917).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Rafael Virasoro, argentinar filosofoa (j. 1906).
- Azaroaren 2a – Velma Barfield, estatubatuar serieko hiltzailea, Injekzio hilgarriz exekutatutako lehen emakumea (j. 1932).
- Azaroaren 8a – Ciriaco Errasti, euskal herritar futbolaria (j. 1904).
- Azaroaren 10a – Carmelo Goienetxea, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- Azaroaren 10a – Xavier Herbert, australiar idazlea (j. 1901).
- Azaroaren 12a – Chester Himes, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- Azaroaren 19a – Martin Markuleta, Amarako ogizaltzailea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1907).
- Azaroaren 20a – Trygve Bratteli, Norvegiako lehen ministroa (j. 1910).
- Azaroaren 20a – Santiago Brouard, medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea, GALek eraila (j. 1919).
- Azaroaren 20a – Jack Pithey, Rhodesiako presidentea (j. 1903).
- Azaroaren 26a – Henry Habberley Price, galestar filosofoa (j. 1899).
- Azaroaren 30a – Jiro Miyake, japoniar futbolaria.
Abendua
aldatu- Abenduaren 5a – Viktor Borisovitx Shklovsky, errusiar idazle eta literatura-kritikaria, errusiar formalismoaren aitzindari nagusietako bat (j. 1893).
- Abenduaren 13a – Vicente Aleixandre, espainiar olerkaria, 1977ko Literaturako Nobel Saria (j. 1898).
- Abenduaren 14a – Alberto Fernández Blanco, El Galleta, espainiar txirrindularia (j. 1955).
- Abenduaren 23a – Joan Lindsay, australiar idazlea (j. 1896).
- Abenduaren 24a – Peter Lawford, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 25a – Enrique Zudaire Iriarte, nafar margolaria (j. 1914).
- Abenduaren 27a – Andrés Solar, asturierazko idazlea eta asturiar ezker nazionalistako militantea, Surdimientuko egile onenetakotzat joa (j. 1955).
- Abenduaren 28a – Sam Peckinpah, estatubatuar zinema zuzendari eta zinema, antzerki eta telebistako gidoigilea (j. 1911).
- Abenduaren 31 – José Larrañaga, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1927).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Azaroa – Motoo Tatsuhara, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Adela Bazo, nafar margolaria (j. 1905).
- Daniel Garbizu Salaberria, euskal poeta eta bertso jartzailea (j. 1896).
- Dominique Laporte, frantziar idazle psikoanalista (j. 1949).
- Henri Lapeyre, lapurtar historialaria eta hispanista, Espainiako historia modernoan aditua (j. 1910).
- Jesus Mari Unanue, Goenatxo I.a, gipuzkoar harri-jasotzailea (j. 1954).
- Jose Antonio Ormaolea, bizkaitar margolaria (j. 1912).
- Martin Lipuzkoa, nafar abesbatza-zuzendaria eta musikako irakaslea (j. 1901).
- Miguel Martinez de Lezea, gipuzkoar txistularia (j. 1893).
- Jimena Fernández de la Vega, galiziar mediku, genetista eta irakaslea (j. 1895).
- José Echevarría, galiziar politikari eta abokatua eta Bizkaiko gobernadore zibila (j. c. 1902).
- Fisika: Carlo Rubbia, Simon van der Meer
- Kimika: Robert Bruce Merrifield
- Literatura: Jaroslav Seifert
- Medikuntza: Niels Kaj Jerne, Georges J. F. Köhler, Cesar Milstein
- Ekonomia: Richard Stone
- Bakea: Desmond Tutu
Kanpo estekak
aldatu