[go: up one dir, main page]

Eliza Ortodoxo Koptoa

Eliza Koptoa Egipton I. mendean sortu zen eliza izan zen. Bere izena grezierazko aigyptios (egiptoar) hitzetik dator, geroago gipt eta hortik arabierara qibt hitzarekin pasa zena. Izenak, beraz, "Eliza Egiptoarra" esan nahiko luke.

Eliza Ortodoxo Koptoa
Datuak
MotaKristau-sinesbidea, Patriarkatua eta Ekialdeko Eliza ortodoxoak
HerrialdeaEgipto
Jarduera
KidetzaElizen Munduko Kontseilua
Kide kopurua22.000.000
Agintea
LehendakariaPope Theodoros II of Alexandria (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera42
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: CopticOrthodoxC Instagram: copticorthodox.church Youtube: UCSTjZGX8r8O-kSi_LwBf2PA Souncloud: copticorthodoxc Edit the value on Wikidata

Ohiturak dio Elizak Koptoak San Markoen predikamenduan duela jatorria, I. mendean Bigarren Ebanjelioa idatzi zuena. Neron enperadorearen garaian eraman zuen kristautasuna Egiptora. Antzinako eliza orientalen barruan taldekatzen dira, Kaltzedoniako Kontzilioan 451an Eliza Primitibotik bereizi ziren taldea. Beste elizak ez bezala, Eliza Koptoa zisma baten ondorio izan zen: Timoteo Eluro Alexandriako Patriarkak 457an beste patriarka guztiei komunioa kendu zien. Honekin dotrina sanoa mantendu nahi izan zuen eta Eliza Koptoa izan zen zehazki Apostoluen dotrina mantendu zuena, belaunaldiz belaunaldi. Zentzu horretan kristautasun primitiboaren oinordekotzat hartzen da.

Eliza Koptoak bere Aitasantua du, Shenouda III.a, Kairon bizi dena. San Markoen ondorengo 117. patriarka da. Eliza Katolikoan Aita Santuak ez du inoiz akatsik egiten, eta hori ez da hala Eliza Koptoan, nahiz eta V. mendetik datorren ohiturak dioen Alexandriako Patriarkaren hitzak Jaungoikoarenak direla. Islamismo fundamentalistak azken urte hauetan Shenouda III.aren aurkako presioa areagotu du eta Egiptoko Gobernuak 1981 eta 1985 artean desertuko monasterio batean mantendu zuen, atxilo.

Eliza Koptoak gainera beste bi Patriarka ditu: Etiopiako Patriarka, Abuna Paulos, Etiopiako eliza koptoaren agintaria eta Abuna Dioskoro edo Eritreako Patriarka, Eritreako arduraduna. Alexandriakoarekin batera Eliza bakarra osatzen dute.

Estimazioen arabera koptoak 60 milioi inguru dira, horietatik 6,5 milioi Egipton, 51,5 milioi Etiopian, 2 milioi Eritrean eta beste hainbat Sudanen. Egipton populazioaren %9a dira eta ekonomikoki baztertuak daudela esan ohi dute. Bitxigintzan lan egin ohi dute. 1954an Goi Ikasketen Institutu Koptoa sortu zen Kairon.

Europa, Afrika, Australia eta Amerikan komunitateak badira, diasporatik sorturikoak. Ameriketako Estatu Batuetan 200.000 jarraitzaile dituela kalkulatzen da.

Kanpo estekak

aldatu