1918
urte
1918 (MCMXVIII) asteartez hasitako urte arrunt bat izan zen Egutegi gregorianoan, eta astelehenez hasitako urte arrunt bat egutegi juliarrean. Kristoren ondorengo 1918. urtea izan zen, 2. milurtekoko 918. urtea, XX. mendeko 18. urtea eta 1910eko hamarkadako 9. urtea. 1918 hasi zenean egutegi gregorianoaren eta juliarraren artean 13 eguneko aldea zegoen. Bigarren hau 1923ra arte erabili zen munduko leku batzuetan.
1918. urtea | |
---|---|
1918ko azaroaren 12ko egunkaria, Lehen Mundu Gerraren amaiera iragartzen. | |
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1918 MCMXVIII |
Ab urbe condita | 2671 |
Armeniar egutegia | 1367 ԹՎ ՌՅԿԷ |
Bahá'í egutegia | 74 – 75 |
Bengaliar egutegia | 1325 |
Berber egutegia | 2868 |
Egutegi budista | 2462 |
Myanmarko egutegia | 1280 |
Bizantziar egutegia | 7426 – 7427 |
Koptoen egutegia | 1634 – 1635 |
Etiopiar egutegia | 1910 – 1911 |
Hebrear egutegia | 5678 – 5679 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1974 – 1975 |
Shaka Samvat | 1840 – 1841 |
Kali Yuga | 5019 – 5020 |
Iraniar egutegia | 1296 – 1297 |
Islamiar egutegia | 1336 – 1337 |
Japoniar egutegia | Taishō 7 (大正7年) |
Korear egutegia | 4251 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2461 |
Holozeniar egutegia | 11918 |
1918. urtea Lehen Mundu Gerraren amaieragatik da ezaguna, urte horretako hamaikagarren hilabeteko hamaikagarren eguneko hamaikagarren orduan. 1918ko gripe pandemiak 50 eta 100 milioi pertsona artean hil zituen.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Martxoaren 1a – Norteko Konpainiak Babcock & Wilcox estatubatuar multinazionalaren parte-hartzearekin Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcox sortu zuen.
- Irailaren 5a – Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
Mundua
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 3a – Errusiak independentzia onartu zion Finlandiari.
- Urtarrilaren 6a – Alemaniar Inperioak ere Finlandiaren independentzia onartu zuen.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 2a – Errusiak independentzia onartu zion Estoniari.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 4a – 1918ko gripe pandemia data honetan ofizialki hasi zen, Kansasen (AEB). Lehenengo olatua leunagoa izan zen hurrengoak baino.
- Martxoaren 5a – Sobietar Batasunaren hiriburua Petrogradotik Moskura aldatu zuten.
Apirila
aldatu- Apirilaren 23an – Irlandako langile mugimenduak greba orokorra egin zuen Lehen Mundu Gerrara bidali nahi zituen derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Guda betean, Britainia Handiak nahitaezko erreklutamendua ezarri nahi izan zuen Irlandan.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1
- Egiptoko Indar Espedizionarioak Sunet Nimrun eta Es Salt hiriak konkistatu zituen Jordanian, baina otomandar eta alemaniar indarren kontraerasoa izan zuten.
- Lahtiko gudua: Finlandiako Armada Gorriak Hennalan (Finlandia) zituen indarrak utzi zituen, gudua amaituz. 30.000 Guardia Gorri eta bere jarraitzaileak errenditu ziren Finlandiako Armada Zuriaren aurrean.
- Erresuma Batuko Royal Air Forcek 252. aireko eskuadroia sortu zuen.
- Seulgo Unibertsitatea izango zenaren aitzindaria sortu zen, Kyung Sung Nekazaritza Publikoaren Kolegioa.
- Sozialismoaren alde egiten hasi zen Ipar Dakotako Ez Partisanoen Ligaren aurka egiteko Boto-emaile Independenteen Elkartea sortu zen, kapitalismoaren defendatzaileak eta kontserbadoreak.
- Maiatzaren 2
- Vyborgeko sarraskia: Finlandiako Armada Zuriak Vyborgen egindako Finlandiako Armada Gorriaren aurkako sarraskia Carl Gustaf Emil Mannerheim komandantearen belarrietara iritsi zen, eta sarraskia gelditzeko eskatu zuen.
- SM UB-31 alemaniar urpekaria suntsitu zuten Royal Navyko barkuek eta 22 soldadu hil ziren.
- Maiatzaren 3
- Vyborgeko sarraskia: Carl Gustaf Emil Mannerheim komandantearen telegrama Vyborgeko komandantziara iritsi zen, sarraskia gelditzeko ekatuz. Dagoeneko 1.200 pertsona exekutatu zituzten Armada Zuriko militarrek, horien artean 800 Armada Gorriko militarrak ziren eta beste 360 eta 420 artean errusiar edo eslaviar etnietako zibilak.
- Ahvenkoskiko gudua: Kymi bailaran geratzen ziren azken Finlandkoa Armada Gorriko soldaduek errendizio negoziazioak hasi zituzten Alemaniarekin.
- Sobietarren Armada Gorria Errifleen 6. Dibisioa sortu zuen Gdoven, Errusia.
- William Orpen artistak War erakusketa mustu zuen Londresen.
- Katherine Mansfield idazle zeelandarra John Middleton Murryrekin ezkondu zen.
- Cebun Filipinetako Cebu Unibertsitatea ireki zen.
- Maiatzaren 4
- Egiptoko Indar Espedizionarioa Jordan Bailarara erretiratu zen, Sunet Nimrun eta Es Salt mantendu ezinda. 1.784 hil ziren.
- Sobietar Batasunak Belomorski, Ipar Kaukaso eta Volgako barruti militarrak sortu zituen.
- Finlandiako Senatua berrezarri zen Vaasan.
- Ontario Beisbol sortu zen Hamiltonen.
- Maiatzaren 5
- Ahvenkoskiko gudua: Finlandiako Armada Gorriko 800 soldaduak errenditu ziren. Finlandiako Gerra Zibilaren azken ekintza militarra izan zen.
- Sinn Féineko Éamon de Valerak eta Irlandako Alderdi Parlamentarioko John Dillonek gidatuta 15.000 pertsona bildu ziren soldaduskaren aurkako ekimen batean. 1918ko soldaduskaren krisiaren baitan plataforma bat sortu zuten.
- SM UB-119 urpekari bat suntsitu zuten Ozeano Atlantikoan. 34 hildako izan ziren.
- SM UB-70 desagertu zen Gibraltarren azken aldiz ikusi ostean. 33 soldadu desagertu ziren.
- Maiatzaren 6
- Nikaraguak Erdialdeko Inperioei gerra deklaratu zien
- Piotr Krasnovek gidatutako Don ibaiko kosakoek Rostov Don konkistatu zuten, garaiko Don ibaiko Sobietar Errepublikan. Ondorioz, bi egun beranduago Alemaniako indarrek hiria okupatu zuten. Beranduago Don ibaiko Errepublikan barneratu zen hiria.
- Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak Coco Solo itsas-estazioa ireki zuen Cativán, Panama, Panamako Kanala gordetzeko helburuarekin.
- Maiatzaren 7: Errumaniak ituna sinatu zuen Erdialdeko Inperioekin Lehen Mundu Gerran zuen papera amaituz. Ituna ez zuen Fernando I.a Errumaniakoak sinatu. Alemaniak armistizioa azaroaren 11n sinatu zuenean itun hau ezeztatu zen.
- Maiatzaren 8:
- Lehen Musulman-Kristau Elkartea bildu zen Jaffan, Palestina.
- SM U-32 urpekaria Maltako mendebaldean suntsitu zuten, 41 soldadu hilaz.
- Maiatzaren 9:
- Royal Navyk ez zuen lortu Ostendeko alemaniar urpekarien basea setiatzea.
- John French Erresuma Batuko Armadako komandante goren izendatu zuten Irlandan.
- Alemania Dover bonbardatzen saiatu zen, baina Ipar Itsasoan zegoen haizea zela eta buelta eman behar izan zuten.
- Alemaniar SM UC-78 urpekaria Mantxako Kanalean urperatu zuen Queen Alexandra itsasontziak.
- René Fonck frantziar pilotuak sei hegazkin alemaniar suntsitu zituen egun berean.
- Edgar Sisson amerikar espioiak The German-Bolshevik Conspiracy liburua argitaratu zuen Petrograden. Bere esanetan Vladimir Lenin eta Leon Trotskik konspiartu zuten Alemaniarekin Errusia gerratik aldentzeko. Dokumentuak faltsuak ziren.
- Royal Air Forcek Aireko 158. eskoadroia sortu zuen.
- Maiatzaren 10
- Kanioweko gudua: Józef Hallerrek gidatzen zituen Poloniako II. Korpusa Errusian Alemaniako Armada Inperialak inguratu zituen. Poloniar 8.000 soldadu eta alemaniar 12.000 soldadu zeuden gaur egungo Ukrainan dagoen Kaniów hirian.
- Alemaniako L 62 zeppelinak eztanda egin zuen Ipar Itsasoaren gainean. Alemaniak istripua izan zela esan zuen, Erresuma Batuak bere eraso baten ondorio izan zela.
- Torpedoek SM UB-16 urpekari alemaniarra deuseztu zuten Ipar Itsasoan. 14 soldadutik 13 hil ziren.
- Inverted Jenny zigilua sortu zen. Curtiss JN-4 hegazkin bat alderantziz agertzen zen, istripuz. AEBko filateliako akatsik ezagunena da, eta zigilu bakarra 997.500 dolarretan saldu zen.
- Maiatzaren 11
- Ipar Kaukasoko Errepublika Menditsua ofizialki sortu zen.
- Kanióweko gudua: Poloniar indarren erresistentziaren ostean, alemaniar agintari militarrek su-etena eskaini zuten. Alemaniak 1.500 hildako eta Poloniak 1.000 hildako zituzten, gutxi gorabehera, une hartan. 3.250 poloniar soldadu preso hartu zituzten, eta beste milaka batzuek ihes egieta lortu zuten.
- Alemaniako SM UC-52 urpekariak Italiako Verona itsasontzia urperatu zuen, 880 hildako eraginez.
- SM UC-54 urpekariak Sant Anna frantziar itsasontzia urperatu zuen, 605 hildako eraginez.
- Maiatzaren 12
- Erresuma Batuko HMS D4 urpekariak Alemaniako SM UB-72 urpekariak hondoratu zuen, bertan zeuden 34 militarrak hilaz.
- Erresuma Batuko RMS Olympic itsasontziak Alemaniako SM UB-72 urpekariak hondoratu zuen, bertan zeuden 40 militarretatik 9 hilez. Bizirik atera zirenak AEBko USS Davis itsasontziak jaso zituen.
- Maiatzaren 13
- Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Potalak lehenengo hegazkin bidezko zigilua inprimatu zuen, Curtiss JN-4 "Jenny" hegazkina zuen zigilu bat.
- Alemaniako SM UB-114 urpekaria Kieletik gertu hondartu zen. Zazpi militar hil ziren.
- Frantziako Armadak Gerra Tankeen 501. Erregimendua sortu zuen.
- Maiatzaren 14
- Austria-Hungariako Inperioaren SM U-27 urpekariak HMS Phoenix itsasontzia urperatu zuen Adriatikoan. Bi hildako izan ziren.
- Hego Afrikako Harry Hands alkateak "Hiru Minutuko Geldiunea" ezarri zuen, eguerdiro egiten zena Lurmutur Hirian dagoen Signal Hilleko kanoiaren tiro hotsa eta gero. 1919ko azaroan sortu zen bi minutuko isilunearen aurrekaria izan zen.
- Iowako William L. Harding gobernadoreak Alemaniaren aurkako proklamazio gogorra egin zuen, beranduago Babelgo Proklamazioa izenarekin ezagutuko zena. Proklamazioak zioen ingelesa zela eskola publiko eta pribatuetan, eztabaida publikoetan, trenetan, telefonoan eta bilera eta erlijio-ekitaldi guztietan erabili zitekeen hizkuntza bakarra.
- Maiatzaren 15
- Finlandiako Armada Zuriak Neva Badiako Ino gotorlekua konkistatu zien errusiarrei, Finlandiako Gerra Zibila formalki amaituz.
- Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Postalak zerbitzu erregularra hasi zuen New York, Filadelfia eta Washingtonen artean, munduan mota honetako hirugarren zerbitzua.
- Royal Air Forcek Aireko 145. Eskuadroia sortu zuen.
- Packar-Le Peré LUSAC-11 hegazkinak lehen aldiz egin zuen hegaz.
- Maiatzaren 16
- Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak 1918ko Sedizio Legea onartu zuen, 1917ko Espioitza Legearen jarraipen bat. AEBko gobernuaren zein bere gerra ekimenaren aurka hitz egiten zutenen aurkako neurriak hartzea ahalbidetzen zuen.
- Carl Gustaf Emil Mannerheim Finlandiako Armada Zuriko komandanteak garaipenaren desfilea antolatu zuen Helsinkin.
- Alemaniako Itsas Armada Inperialak SMS Stuttgart itsasontzia hegazkinak garraiatzeko prestatu zuen. Bi mundu gerratan zerbitzu hori eskaini zuen itsasontzi bakarra izan zen.
- Ukrainako Alderdi Sozialista Iraultzailea bitan zaittu zen bere laugarren kongresuan.
- Ukrinform albiste agentzia ofiziala sortu zen. Dmitro Dontsov izan zen bere lehenengo zuzendaria.
- Hazel Turner nekazari beltzaren aurkako lintxamendia Georgian, Hampton Smith nekazariaren heriotzan parte hartu zuela pentsatuz. Turner izan zen Smith familiak eskatuta hil zituzten 13 gizon beltzetako bat.
- Gaur egun George Washington eta Jefferson Baso Nazionalaren parte den Shenandoan Baso Nazionala sortu zen Apalatxeetan.
- Maiatzaren 17
- Frantziako barku batek Alemaniako SM UC-35 urpekaria hondoratu zuen. Bertan zeuden 20 militar hil ziren.
- Evanstoneko Ipar-Mendebaldeko Unibertsitatean Pi Kappa Lambda fraternitatea sortu zen, musika hezkuntzan zentratuz.
- Japonian Kansai Paint enpresa sortu zen.
Ekaina
aldatuUztaila
aldatu- Uztailaren 17a – Alderdi Boltxebikearen aginduz, Errusiako tsar Nikolas II.a eta senide hurbilak hil zituzten Ipatiev Etxean, Ekaterinburgo hirian.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren erdialdean hasi zen gripe pandemiaren bigarren olatua, Bostonera (AEB) eta Freetownera (Sierra Leona) zabaldurik, Bresteko portutik (Frantzia) abiatuta. Izan ere estatubatuar soldaduen mugimenduak egon ziren itsasontzietan.
Iraila
aldatu- Irailaren 8a – Río Muniko zigor-espedizioak Mawomo eta inguruko herriak erasotzeari ekin zion.
- Irailaren 22a – Lehenengo Mundu Gerran Bulgariako soldaduak gerraren bultzatzaileen aurka matxinatu eta Dobro Poljeko frontea utzi zuten.
Urria
aldatu- Urriaren 17a – Jugoslavia errepublika bihurtu zen.
- Urriaren 28a – Txekia eta Eslovakia independizatu ziren Austria eta Hungariako inperiotik.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 11 – Lehen Mundu Gerra amaitu zen, Alemaniak armistizioa sinatu eta Frantziari Alsazia eta Lorrena itzuliz.
- Poloniak independentzia lortu zuen.
- Azaroaren 14a – Txekoslovakiar Errepublika sortu zen. Gaur egungo Txekiar Errepublika eta Eslovakia bateraturik.
- Azaroaren 16a – Hungariaren independentzia aldarrikatu zen.
Abendua
aldatuArte eta kultura
aldatu- Maiatzaren 5a – Mary Pickford M'Liss filman agertu zen, 1915eko filmaren remake bat. Marshall Neilanek zuzendu zuen eta Frances Marionek idatzi.
- Maiatzaren 11 – Paul Nash artistak The Void of War erakusketa ireki zuen Londresen.
- Maiatzaren 13:
- L. Frank Baum haur literatura idazleak Ozeko 12. liburua argitaratu zuen, The Tin Woodman of Oz, gainbeheran zegoen seriean arrakasta handia.
- Desmond Taylor zinemagileak Huck and Tom filma estreinatu zuen, Tom Sawyer filmaren sekuela. Jack Pickford eta Robert Gordonek paper berdinak izan zituzten.
- Fatty Arbucklek zuzendu eta antzeztutako Moonshine filma estreinatu zen. Gaur egun zati batzuk bakarrik daude.
- Maiatzaren 24a – Bizarrurdinen gaztelua (hungarieraz: A kékszakállú herceg vára), Béla Balázsen opera estreinatu zen Budapesteko Hungariako Opera Nazionalean.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatu- Maiatzaren 11:
- Willie Knapp jockeyak bere Exterminator zaldiarekin Kentuckyko Derbiaren 44. edizioa irabazi zuen.
- Club Universitario de Buenos Aires sortu zen Buenos Airesen. Hainbat kiroletan aritu ziren.
- Maiatzaren 12 – Sport Club Gaúcho futbol taldea sortu zen Passo Fundo, Brasil.
- Maiatzaren 15 – Violette AC futbol taldea sortu zen Port-au-Princen, Haiti.
- Maiatzaren 17 – Club Atlético Banco de la Provincia de Buenos Aires sortu zen Argentinan.
- Irailaren 15 – Kontxako Banderan txapelduna Donostia eta txapeldunordea Zarautz izan ziren.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – María Luisa Cresta de Leguizamón, argentinar idazlea eta irakaslea (h. 2008).
- Urtarrilaren 2a – Gudrun Zapf von Hesse, alemaniar tipografiagile, kaligrafiagile eta liburugilea (h. 2019).
- Urtarrilaren 3a - Constance Reid, matematiken dibulgatzaile estatubatuarra (h. 2010).
- Urtarrilaren 7a – Mentxu Gal, gipuzkoar margolaria (h. 2008).
- Urtarrilaren 8a – Frank John Kerr, australiar astronomoa (h. 2000).
- Urtarrilaren 10a – Arthur Chung, Guyanako lehenbiziko presidentea (h. 2008).
- Urtarrilaren 12a – Maharishi Mahesh Yogi, indiar yogia, gogoeta transzendentalaren mugimenduaren sortzailea (h. 2008).
- Urtarrilaren 15a – Gamal Abdel Nasser, Egiptoko presidentea eta bere garaiko arabiar buruzagirik garrantzitsuena (h. 1970).
- Urtarrilaren 15a – João Baptista da Oliveira Figueiredo, Brasilgo presidentea (h. 1999).
- Urtarrilaren 16a - Inga Fischer-Hjalmars, suediar fisikari, farmazialari eta humanista, kimika kuantikoan aitzindaria (h. 2008).
- Urtarrilaren 17a – Eva González Fernández, leonesezko idazlea (h. 2007).
- Urtarrilaren 19a – Jesus Maria Arozamena, euskal herritar kazetari eta gidoilaria (h. 1972).
- Urtarrilaren 19a – Luciano Emmer, italiar zinemagilea (h. 2009).
- Urtarrilaren 21a – Marcelino Camacho, espainiar sindikalista eta politikaria (h. 2010).
- Urtarrilaren 21a – Antonio Janigro, italiar biolontxelo-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (h. 1989).
- Urtarrilaren 23a - Genoveva Dawson, argentinar botanikari, kontserbatzaile, irakasle eta esploratzailea (h. 2012).
- Urtarrilaren 23a – Gertrude Belle Elion, estatubatuar biokimikari eta farmakologista, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1999).
- Urtarrilaren 26a – Nicolae Ceaușescu, Errumaniako presidente eta diktadorea (h. 1989).
- Urtarrilaren 26a – Philip José Farmer, estatubatuar idazlea (h. 2009).
- Urtarrilaren 27a – Antonín Mrkos, txekoslovakiar astronomoa (h. 1996).
- Urtarrilaren 28a – Louis-René des Forêts, frantziar idazlea (h. 2000).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Montserrat Abelló, katalanezko poeta eta itzultzailea (h. 2014).
- Otsailaren 1a – Muriel Spark, ingelesezko eskoziar idazlea (h. 2006).
- Otsailaren 2a – Hella Haasse, herbehereetar idazlea (h. 2011).
- Otsailaren 3a – Joey Bishop, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 2007).
- Otsailaren 3a – Moira Dunbar, eskoziar-kanadar glaziologoa eta Artikoko izotzen ikerlaria (h. 1999).
- Otsailaren 4a – Ida Lupino, britainiar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 1995).
- Otsailaren 5a – Edith Alice Müller, suitzar matematikari eta astronomoa (h. 1995).
- Otsailaren 7a - Ruth Sager, estatubatuar genetista (h. 1997).
- Otsailaren 8a – Enrique Tierno Galván, espainiar politikari, soziologo, jurista eta entsegugilea (h. 1986).
- Otsailaren 9a – Irene Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (h. 2014).
- Otsailaren 12a – Julian Seymour Schwinger, estatubatuar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1994).
- Otsailaren 17a – Jacqueline Ferrand, frantziar matematikaria (h. 2014).
- Otsailaren 25a – Migel Gallastegi, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 2018).
- Otsailaren 26a – Ana López Gallego, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Otsailaren 26a – Theodore Sturgeon, estatubatuar zientzia-fikzio, fantasia eta beldurrezko idazlea (h. 1985).
- Otsailaren 28a – Pepita Enbil, gipuzkoar zarzuela, opereta eta opera abeslaria, sopranoa (h. 1994).
- Otsailaren 28a – José Ángel Zubiaur, nafar politikari eta abokatua (h. 2012).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – João Goulart, Brasilgo 24. presidentea (h. 1976).
- Martxoaren 3a – Arthur Kornberg, estatubatuar biologoa, 1959ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2007).
- Martxoaren 4a – Jose Maria Larrauri, Gasteizko gotzaina (h. 2008).
- Martxoaren 5a – James Tobin, estatubatuar ekonomista, 1981eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2002).
- Martxoaren 9a – George Lincoln Rockwell, estatubatuar militarra, American Nazi Party alderdiaren fundatzailea (h. 1967).
- Martxoaren 9a – Mickey Spillane, estatubatuar idazlea (h. 2006).
- Martxoaren 12a – Elaine de Kooning, estatubatuar margolaria (h. 1989).
- Martxoaren 16a – Frederick Reines, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (h. 1998).
- Martxoaren 16a – Aldo van Eyck, nederlandar arkitektoa, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria (h. 1999).
- Martxoaren 22a – Edward Van Dijck, belgikar txirrindularia (h. 1977).
- Martxoaren 23a – Kazu Naoki, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 23a – Émile Derlin Zinsou, Dahomeyko presidentea (h. 2016).
- Martxoaren 31a – Pura Vázquez, galizierazko eta espainierazko poeta (h. 2006).
- Martxoaren 31a – Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (h. 2003).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Manuel de Pedrolo, kataluniar idazlea (h. 1990).
- Apirilaren 5a – Vicente Valle, bizkaitar futbolaria (h. 1993).
- Apirilaren 6a – Hans Hürlimann, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1994).
- Apirilaren 6a – Alfredo Ovando Candía, Boliviako presidente eta diktadorea (h. 1982).
- Apirilaren 8a - Roberta Cowell, britainiar ingeniaria, auto-pilotu eta borrokarako-hegazkin-pilotua, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen Britainia Handiko lehen emakume transa (h. 2011).
- Apirilaren 8a – Betty Ford, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 2011).
- Apirilaren 8a - Sonja Sekula, suitzar artista (h. 1963).
- Apirilaren 9a – Jørn Utzon, daniar arkitektoa (h. 2008).
- Apirilaren 14a – Said Mohamed Jaffar, Komoreetako 2. presidentea (h. 1993).
- Apirilaren 17a – William Holden, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- Apirilaren 17a – Carol Rama, italiar margolaria (h. 2015).
- Apirilaren 17a – Mario Salegi, gipuzkoar idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea (h. 2005).
- Apirilaren 19a – Luis Maria Larrea, bizkaitar apezpikua, Bilboko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (h. 2009).
- Apirilaren 19a – Mark Légasse, Euskal Herriko idazle eta historialari anarko-abertzalea (h. 1997).
- Apirilaren 20a – Kai Manne Borje Siegbahn, suediar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 2007).
- Apirilaren 23a – Maurice Druon, frantziar eleberrigilea (h. 2009).
- Apirilaren 24a – Fernando Díaz-Plaja, kataluniar historialaria, saiakeragilea eta narratzailea (h. 2012).
- Apirilaren 26a – Fanny Blankers-Koen, Etxekoandre hegalaria, herbehereetar atleta, 1948ko Olinpiar Jokoetan lau urrezko dominaren irabazle (h. 2004).
- Apirilaren 27a – Dora Ibarburu, euskal uruguaitar erizain eta irakaslea (h. 1992).
- Apirilaren 28a – Eli Eduardo de Gortari, mexikar filosofo eta politikaria (h. 1991).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Miquel Siguan i Soler, kataluniar psikologo eta idazlea (h. 2010).
- Maiatzaren 4a – Susan McFarland Parkhurst, estatubatuar idazle eta konpositorea (j. 1836).
- Maiatzaren 4a – Kakuei Tanaka, Japoniako lehen ministroa (h. 1993).
- Maiatzaren 4a – Ramon Urmeneta, iruindar arkitektoa eta artista (h. 1998).
- Maiatzaren 6a – Zayed bin Sultan Al Nahyan, Abu Dhabiko emirra eta Arabiar Emirerri Batuetako aita sortzailea eta lehen estatuburua (h. 2004).
- Maiatzaren 11 – Richard Feynman, estatubatuar fisikaria, XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetariko bat eta 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1998).
- Maiatzaren 14a – Juan Esteban Belza, euskal jatorriko argentinar apaiza (h. 1989).
- Maiatzaren 14a – Marie Smith Jones, Alaska hego-erdialdealdean mintzatzen zen Eyak hizkuntzaren azken hiztuna (h. 2008).
- Maiatzaren 14a – Raquel Payá, valentziar pedagogoa (h. 1972).
- Maiatzaren 17a – Birgit Nilsson, suediar sopranoa (h. 2005).
- Maiatzaren 20a – Edward B. Lewis, estatubatuar genetikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Maiatzaren 20a – Fernando Loizu Irigoien, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 20a – María Malla, kataluniar idazle, poeta eta militante anarkista eta anarkosindikalista (h. 1995).
- Maiatzaren 27a – Yasuhiro Nakasone, Japoniako lehen ministroa (h. 2019).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Gunnel Ahlin, suediar idazle eta maistra (h. 2007).
- Ekainaren 6a – Edwin Krebs, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2009).
- Ekainaren 13a – Ben Johnson, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- Ekainaren 15a – François Tombalbaye, lehendabiziko Txadeko presidentea (h. 1975).
- Ekainaren 17a – Bernard Marie, okzitaniar politikaria, errugbi arbitroa eta Biarritzeko auzapeza (h. 2015).
- Ekainaren 18a – Aída Cartagena Portalatín, dominikar idazlea, poeta, kontalari eta saiakeragilea (h. 1994).
- Ekainaren 18a – Jerome Karle, estatubatuar kimikaria, 1985eko Kimikako Nobel Saria (h. 2013).
- Ekainaren 18a – Antonio Martín Egia, arabar txirrindularia.
- Ekainaren 18a – Franco Modigliani, italiar-estatubatuar ekonomista, 1985eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2003).
- Ekainaren 21a - María Luisa Ponte, espainiar aktorea (h. 1996).
- Ekainaren 22a - Anixeta Agirrezabala Lekuona, gipuzkoar sukaldaria eta tabernaria (h. 1998).
- Ekainaren 22a – Cicely Saunders, erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena (h. 2005).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 4a – Taufa'ahau Tupou IV.a, Tongako erregea (h. 2006).
- Uztailaren 5a – Miguel Ángel Sanz Bocos, Espainiako Gerra Zibilean ehiza hegazkineko pilotua, heriotza momentuan bizirik zegoen gerra garaiko azken pilotua (h. 2018).
- Uztailaren 8a – Jakobína Sigurðardóttir, islandiar idazlea (h. 1994).
- Uztailaren 11 – Venetia Burney, ingeles emakumea, Pluton izena lehen aldiz proposatu zuena, 11 urte zituela (h. 2009).
- Uztailaren 12a – Doris Grumbach, estatubatuar idazlea (h. 2022).
- Uztailaren 13a – Alberto Ascari, 1 Formulako italiar pilotua (h. 1955).
- Uztailaren 13a – Marcia Brown, estatubatuar idazle eta ilustratzailea, 30 haur liburu baino gehiagoduna (h. 2015).
- Uztailaren 13a – Helen Lines, estatubatuar astronomo amateurra (h. 2001).
- Uztailaren 14a – Ingmar Bergman, suediar antzerki eta zinemako zuzendari, gidoigile eta ekoizle eta idazlea (h. 2007).
- Uztailaren 15a – Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (h. 2003).
- Uztailaren 15a - Brenda Milner, britainiar-kanadiar neuropsikologoa, batzuetan "neuropsikologiaren sortzaile" gisa aipatua.
- Uztailaren 17a – Angel Zubieta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1985).
- Uztailaren 18a – Nelson Mandela, apartheidaren aurkako ekintzailea, Hegoafrikako lehendakaria eta 1993ko Bakearen Nobel Saria (h. 2013).
- Uztailaren 19a – Edith Shain, Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsuan agertzen den erizaina (h. 2010).
- Uztailaren 20a – Olga Ramos, espainiar aktorea, biolin-jotzailea eta kupletista (h. 2005).
- Uztailaren 22a – Adelaida Las Santas, espainiar kazetari eta poeta (h. 2006).
- Uztailaren 24a – Antonio Candido, brasildar idazle, irakasle, soziologo eta literatura kritikaria (h. 2017).
- Uztailaren 28a – Penaia Ganilau, Fijiko azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (h. 1993).
- Uztailaren 29a - Fili Chillón, espainiar idazle, margolari eta eskultorea (h. 2012).
- Uztailaren 29a – Edwin O'Connor, estatubatuar kazetari eta eleberrigile (h. 1968).
- Uztailaren 31 – Paul D. Boyer, estatubatuar biokimikari eta kimika irakaslea, 1997ko Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- Uztailaren 31 – Hank Jones, estatubatuar jazz pianista eta musikagilea (h. 2010).
- Uztailaren 31 – Jaime Kerexeta, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1998).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 3a – Olivier Alain, frantziar konpositore, organista eta musikologoa (h. 1994).
- Abuztuaren 3a – Maria Aurèlia Capmany, kataluniar eleberrigile, antzerkigile eta saiogilea, feminista, kultur ekintzaile eta antifrankista (h. 1991).
- Abuztuaren 4a – Maria Teresa Bonilla i Elias, kataluniar albaitaria (h. 1992).
- Abuztuaren 5a – Olivier Lefèvre d'Ormesson, frantziar politikaria (h. 2012).
- Abuztuaren 8a – José Luis Ortega Monasterio, euskal jatorriko kataluniar musikagilea, habanera konpositore handienetako bat (h. 2004).
- Abuztuaren 9a – Robert Aldrich, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 1983).
- Abuztuaren 13a – Mildred Dolson, kanadar atleta, 4x100 metroko proban aditua (h. 2004).
- Abuztuaren 13a – Georges Laplace, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (h. 2004).
- Abuztuaren 13a – Frederick Sanger, ingeles biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria (h. 2013).
- Abuztuaren 14a – Alice Provensen, umeentzako liburuen estatubatuar ilustratzailea (h. 2018).
- Abuztuaren 18a – Elsa Morante, italiar idazlea (h. 1985).
- Abuztuaren 19a – Shankar Sharma, Indiako presidentea (h. 1999).
- Abuztuaren 23a – Anna Mani, indiar fisikari eta meteorologoa (h. 2001).
- Abuztuaren 24a – Abdallah Ibrahim, Marokoko lehen ministroa (h. 2005).
- Abuztuaren 25a – Leonard Bernstein, estatubatuar musikagilea (h. 1990).
- Abuztuaren 26a – Eladia Altuna, Irura, gipuzkoar erraketista (h. 2009).
- Abuztuaren 26a – Katherine Johnson, estatubatuar psikologoa, espazio zientzialaria eta matematikaria (h. 2020).
- Abuztuaren 27a – Jelle Zijlstra, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2001).
- Abuztuaren 28a – Alejandro Agustín Lanusse, Argentinako de facto-ko presidentea (h. 1996).
- Abuztuaren 31 – Alan Jay Lerner, estatubatuar abesti-idazle, libreto egile eta zinema gidoilaria (h. 1986).
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Allen Drury, estatubatuar eleberrigilea (h. 1998).
- Irailaren 5a – Ghislaine de Polignac, frantziar bon vivant eta idazlea (h. 2011).
- Irailaren 8a – Derek Harold Richard Barton, britainiar kimikaria, 1969 Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- Irailaren 9a – Guy de Montlaur, lapurtar margolaria (h. 1977).
- Irailaren 9a – Oscar Luigi Scalfaro, Italiako 9. Presidentea (h. 2012).
- Irailaren 14a – Cachao, kubatar musikari eta musikagilea (h. 2008).
- Irailaren 15a – Margot Loyola, txiletar folklorearen musikaria, folk-abeslaria eta ikertzailea (h. 2015).
- Irailaren 16a – Branka Veselinović, serbiar aktorea, 80 urtetik gorako aktore ibilbideduna (h. 2023).
- Irailaren 17a – Chaim Herzog, Israelgo presidentea (h. 1997).
- Irailaren 17a – Vincenzo Torriani, Patroia, Italiako Giroko zuzendaria 1949tik 1992ra (h. 1996).
- Irailaren 19a - Josefina Guerendiain Caro, nafar ekintzailea (h. 2011).
- Irailaren 20a – Peg Phillips, estatubatuar aktorea (h. 2002).
- Irailaren 21a – Juan José Arreola, mexikar idazle eta antzezlea (h. 2001).
- Irailaren 22a – Archibald James Potter, irlandar musikagilea (h. 1980).
- Irailaren 22a – Hans Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kide eta oinarrietako bat (h. 1943).
- Irailaren 22a – Henryk Szeryng, poloniar biolin-jotzailea (h. 1988).
- Irailaren 24a – Richard Hoggart, britainiar soziologo eta pertsonai publiko ezaguna (h. 2014).
- Irailaren 25a – Simon Aldazabal, bizkaitar atleta, krosean aditua (h. 1999).
- Irailaren 27a – Martin Ryle, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (h. 1984).
- Irailaren 28a – Willi Ritschard, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1983).
Urria
aldatu- Urriaren 3a – Pedro Lazaga, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1979).
- Urriaren 4a – Kenichi Fukui, japoniar kimikaria, 1981eko Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- Urriaren 7a – Luís Pinto Ferreira, brasildar abokatu eta politikaria (h. 2009).
- Urriaren 8a – Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (h. 2018).
- Urriaren 9a – Ala Masevich, sobietar irakaslea eta astronomoa (h. 2008).
- Urriaren 9a – Bebo Valdés, kubatar musikari eta piano-jotzailea (h. 2013).
- Urriaren 10a – Yigal Allon, Israelgo lehen ministroa (h. 1980).
- Urriaren 10a – Jean Gimpel, frantziar historialaria (h. 1996).
- Urriaren 11 – Jerome Robbins, estatubatuar koreografoa eta antzerki-zuzendaria (h. 1998).
- Urriaren 12a – Francisco Javier Saenz de Oiza, nafar arkitektoa (h. 2000).
- Urriaren 13a – Jack MacGowran, irlandar zinema eta antzerkiko aktorea (h. 1973).
- Urriaren 16a – Louis Althusser, frantziar filosofoa (h. 1990).
- Urriaren 16a – Henri Vernes, belgikar zientzia-fikziozko eleberrigile eta komikigilea (h. 2021).
- Urriaren 17a – Rita Hayworth, estatubatuar aktore eta sex symbola (h. 1987).
- Urriaren 18a – Konstantinos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa (h. 2017).
- Urriaren 22a – René de Obaldia, frantziar idazlea (h. 2022).
- Urriaren 23a – C. Walton Lillehei, estatubatuar kirurgialaria, pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion lehen kirurgialaria (h. 1999).
- Urriaren 23a – Paul Rudolph, estatubatuar arkitektoa (h. 1997).
- Urriaren 24a – Rafael Iriondo, Bilboko Athletic Klubeko eta Real Sociedadeko entrenatzaile eta jokalaria (h. 2016).
- Urriaren 25a – David Ausubel, estatubatuar psikologoa, hezkuntza eta pedagogia arloan berezitua (h. 2008).
- Urriaren 27a – José Luis Duque, bizkaitar futbolaria (h. 1991).
- Urriaren 27a – Teresa Wright, estatubatuar aktorea (h. 2005).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 2a – Carmen Amaya, kataluniar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 1963).
- Azaroaren 2a – Raimon Pannikar, kataluniar teologoa (h. 2010).
- Azaroaren 4a – Art Carney, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Azaroaren 4a – Ángel Galíndez, bizkaitar ingeniari agronomoa, Bilboaldeko ur-horniduran funtsezko papera izan zuena, eta Bizkaiko Bankuko presidentea (h. 2003).
- Azaroaren 8a – Hermann Zapf, alemaniar diseinatzailea (h. 2015).
- Azaroaren 9a – Spiro Agnew, estatubatuar politikaria (h. 1996).
- Azaroaren 10a – Ernst Otto Fischer, alemaniar kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (h. 2007).
- Azaroaren 10a – José Moreno, Eusko Gudarosteko gudaria, armada hartako azken beteranoa (h. 2019).
- Azaroaren 11 – Stubby Kaye, estatubatuar aktore eta umorista (h. 1997).
- Azaroaren 11 – Florencia Pérez Padilla, Rosario, sevillar flamenko-dantzaria, aktorea, enpresaburua eta irakaslea (h. 2000).
- Azaroaren 17a – Ángeles Flórez Peón, Asturiasko Gazte Sozialisten lehendakaria, bizirik dagoen Espainiako azken miliziano sozialistatzat joa (h. 2024).
- Azaroaren 19a - Margarita Landi, espainiar kazetaria (h. 2004).
- Azaroaren 22a – Blas Piñar, espainiar eskuin muturreko politikari eta idazlea (h. 2014).
- Azaroaren 24a – Wild Bill Davis, jazz pianista, organista eta moldatzaile estatubatuarra (h. 1995).
- Azaroaren 26a – Patricio Aylwin, Txileko presidentea (h. 2016).
- Azaroaren 27a – Milagros Uranga, Milagros I, gipuzkoar erraketista (h. 1992).
- Azaroaren 27a – Jean-Pierre Urkia, lapurtar apezpikua (h. 2011).
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – José Joaquín Arazuri, nafar medikua eta historialaria (h. 2000).
- Abenduaren 3a – Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (h. 2000).
- Abenduaren 7a – Carla Capponi, italiar partisanoa eta politikaria (h. 2000).
- Abenduaren 7a – André Dumas, frantziar teologoa eta idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 8a – Juan Manuel Alonso-Allende, euskal kirolaria, belaren Snipe eta Star klasetan aditua (h. 1984).
- Abenduaren 11 – Aleksandr Solzhenitsin, errusiar eleberrigile, antzerkigile eta historialaria, 1970eko Literaturako Nobel Saria (h. 2008).
- Abenduaren 12a – Igor Ansoff, errusiar-estatubatuar matematekari eta enpresa-kudeatzailea (h. 2002).
- Abenduaren 13a – Teresa Rovira i Comas, kataluniar liburuzaina (h. 2014).
- Abenduaren 14a – B. K. S. Iyengar, Iyengar Yoga yoga estiloaren sortzailea, munduko yoga irakasle garrantzitsuenetakotzat hartua (h. 2014).
- Abenduaren 17a – Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (h. 2003).
- Abenduaren 17a – Rosario Zubizarreta, Ermua I, bizkatar erraketista (h. 2002).
- Abenduaren 18a – Fidelis Atienza, filipinar moja, okin eta gozogilea (h. 2021).
- Abenduaren 21a – Kurt Waldheim, Austriako presidentea eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 2007).
- Abenduaren 23a – Helmut Schmidt, Alemaniako kantzilerra (h. 2015).
- Abenduaren 25a – Carmen Bravo-Villasante, espainiar filologoa, folklorista eta itzultzailea, aitzindaria unibertsitateko haur-literatura ikasten (h. 1994).
- Abenduaren 25a – Anuar as Sadat, Egiptoko presidentea (h. 1981).
- Abenduaren 26a – Georgios Rallis, Greziako lehen ministroa (h. 2006).
- Abenduaren 28a – Constance Cummings-John, sierraleondar hezitzailea eta politikaria, Afrikan udal kontseilu batean sartu zen lehen emakumea (h. 2000).
- Abenduaren 30a – Al Purdy, kanadar poeta (h. 2000).
- Abenduaren 31 – Gunder Hägg, suediar atleta (h. 2004).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Angel Berazadi, gipuzkoar enpresaburua (h. 1976).
- Dionisio Onaindia, bizkaitar pilotaria, esku pilotako aurrelaririk hoberenetakotzat hartua.
- German Aldama, bizkaian aritutako arabar apaiz katolikoa (h. 1994).
- Jesus Prados Casadamon, Txomin del Regato, bilbotar irrati-esataria, pailazoa, umorista, aktorea eta idazlea (h. 2001).
- Maryse Lafont, lapurtar poeta (h. 2001).
- Migel Laburu, gipuzkoar idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea (h. 1999).
- Paco Gómez Martínez, nafar argazkilaria (h. 1998).
- Pilar Claver, nafar aktibista errepublikarra (h. 2000).
- Teri Ibarrola, bizkaitar ipuin-kontalaria (h. 1987).
- Carmen Arrojo, espainiar maistra eta Espainiako Memoria Historikoaren defendatzailea (h. 2017).
- Concha Carretero, kataluniar militante komunista antifrankista (h. 2014).
- Nieves Torres, PCEko militante nabarmena (h. 2013).
- Patricia Rex, niuetar politikaria (h. 2004).
- Vicente Otero Pérez, Terito, espainiar kontrabandista, enpresaburu eta droga-trafikatzailea (h. 1995).
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 3a – Pepe Sánchez, kubatar musikari, abeslari eta musikagilea (j. 1856).
- Urtarrilaren 6a – Georg Cantor, alemaniar matematikaria (j. 1845).
- Urtarrilaren 15a – Adolfo Areizaga, bizkaitar eskultorea (j. 1848).
- Urtarrilaren 23a – Vasili Txernetzov, Kosakoen errusiar ofiziala (j. 1890).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 6a – Gustav Klimt, austriar margolari sinbolista (j. 1862).
- Otsailaren 8a – Louis Renault, frantziar legegilea eta hezitzailea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (j. 1843).
- Otsailaren 10a – Abdulhamid II.a, Otomandar Inperioko 34. sultana (j. 1842).
- Otsailaren 10a – Ernesto Teodoro Moneta, italiar kazetari, abertzale, iraultzaile eta bakezalea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (j. 1833).
- Otsailaren 11 – Aleksei Kaledin, errusiar militarra, Don ibaiaren arroko eskualdeko kosakoa (j. 1861).
- Otsailaren 25a – Federico Baraibar, arabar idazle, itzultzaile eta arkeologoa (j. 1851).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 6a – John Redmond, irlandar politikari nazionalista eta abokatua, Irlandako Alderdi Parlamentarioaren buruzagia (j. 1856).
- Martxoaren 9a – Frank Wedekind, alemaniar antzezle eta antzerkigilea (j. 1864).
- Martxoaren 13a – César Cui, Lituanian jaiotako errusiar musikagilea (j. 1835).
- Martxoaren 14a – Lucretia Rudolph Garfield, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1832).
- Martxoaren 15a – Lili Boulanger, frantziar musikagilea (j. 1893).
- Martxoaren 17a – John-Antoine Nau, frantsesez idazten zuen frantziar-estatubatuar idazlea (j. 1860).
- Martxoaren 22a – Aureliano Valle, bizkaitar musikagilea, abesbatzen zuzendaria eta organista (j. 1846).
- Martxoaren 24a – Chung Ling Soo, estatubatuar ilusionista (j. 1861).
- Martxoaren 25a – Claude Debussy, frantziar musikagilea (j. 1862).
Apirila
aldatu- Apirilaren 5a – Paul Vidal de la Blache, frantziar geografoa (j. 1845).
- Apirilaren 7a – Jan Derk Huibers, holandar margolaria, artista grafikoa eta arte irakaslea (j. 1829).
- Apirilaren 8a – Grigori Txudnovski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (j. 1890).
- Apirilaren 11 – Otto Wagner, austriar arkitektoa (j. 1841).
- Apirilaren 13a – Lavr Kornilov, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (j. 1870).
- Apirilaren 15a – Frederick Kempster, ingeles erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,37 metro garai izatera heldu zen gizasemea (j. 1889).
- Apirilaren 20a – Karl Ferdinand Braun, alemaniar fisikaria, 1909ko Fisikako Nobel Saria (j. 1850).
- Apirilaren 20a – Niko Pirosmani, georgiar margolari primitibista (j. 1862).
- Apirilaren 21a – Manfred von Richthofen, Baroi Gorria, alemaniar militar eta hegazkin pilotua (j. 1892).
- Apirilaren 23a – Nikolas Atxukarro, euskal neuropsikiatra (j. 1880).
- Apirilaren 28a – Gavrilo Princip, Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sophie Chotek hil zituen serbobosniar abertzalea (j. 1894).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 5a – Georges Ohnet, frantziar eleberrigilea (j. 1848).
- Maiatzaren 19a – Ferdinand Hodler, suitzar margolaria (j. 1853).
- Maiatzaren 23a – Maxime Maufra, frantziar margolari, grabatzaile eta litografoa (j. 1861).
- Maiatzaren 30a – Georgi Plekhanov, errusiar sozialista, errusiar marxismoaren sortzailea (j. 1856).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 4a – Charles W. Fairbanks, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (j. 1852).
- Ekainaren 8a – Jose Cadena, nafar elizgizona (j. 1855).
- Ekainaren 13a – Mikel Aleksandrovitx Romanov, Errusiako Duke Handia (j. 1878).
- Ekainaren 20a – V. Volodarski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (j. 1891).
- Ekainaren 26a – Peter Rosegger, alemanezko austriar idazlea (j. 1943).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Mehmed V.a, Otomandar Inperioko 39. sultana (j. 1844).
- Uztailaren 10a – Arrigo Boito, italiar olerkari, kazetari, eleberrigile, libretogile eta musikagilea (j. 1842).
- Uztailaren 17a, Uraletako herrixka batean boltxebikeek erailda:
- Aleksei Nikolaevitx Errusiakoa, Errusiako tsarevitxa (j. 1904).
- Alexandra Feodorovna, Errusiako enperatriza eta Errusiako Inperioko azken agintaria (j. 1872).
- Anastasia Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (h. 1901).
- Nikolas II.a Errusiakoa, errusiako azken tsarra (j. 1868).
- Olga Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (j. 1895).
- Tatiana Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (j. 1897).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 21a – Sabino Izeta, gipuzkoar margolaria (j. 1876).
- Abuztuaren 30a – Moisei Uritski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (j. 1873).
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – John Forrest, Australiaren esploratzailea, politikaria, eta Australiako estreinako lehen ministroa (j. 1847).
- Irailaren 3a – Fania Kaplan, judu jatorriko militante eserista, Lenin hiltzen saiatzearren ospetsua (j. 1890).
- Irailaren 10a – Karl Peters, alemaniar esploratzailea eta politikaria (j. 1856).
- Irailaren 12a – George Reid, Australiako 4. lehen ministroa (j. 1854).
- Irailaren 16a – Estanislao Arantzadi, nafar abokatua eta kulturgizona (j. 1841).
- Irailaren 20a – Stepan Xaumian, Georgian jaiotako armeniar boltxebikea (j. 1878).
- Irailaren 28a – Georg Simmel, alemaniar filosofo eta soziologoa (j. 1858).
- Irailaren 28a – Jean Espagnolle, frantziar apaiza (j. 1828).
Urria
aldatu- Urriaren 5a – Roland Garros, frantziar pilotua, Mediterraneoa alderik alde zeharkatu zuen lehen pertsona (j. 1888).
- Urriaren 7a – Charles Hubert Hastings Parry, ingeles musikagile eta musikologoa (j. 1848).
- Urriaren 9a – Raymond Duchamp-Villon, frantziar eskultorea (j. 1876).
- Urriaren 9a – Rudolf Trebitsh, austriar antrolopologoa (j. 1876).
- Urriaren 10a – Maria Katalina Irigoien, María Desposorios, iruindar moja, 2011n dohatsu izendatua (j. 1848).
- Urriaren 13a – Hjørdis Grøntoft Raknerud, norvegiar arkitektoa, Eskandinaviako lehen emakume arkitektoetako bat (j. 1878).
- Urriaren 18a – Koloman Moser, austriar artista (j. 1868).
- Urriaren 24a – César Ritz, suitzar ostalaria (j. 1850).
- Urriaren 31 – Egon Schiele, austriar margolaria (j. 1890).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 4a – Wilfred Owen, ingeles olerkaria (j. 1893).
- Azaroaren 4a – Margaret Olivia Slocum Sage, estatubatuar irakaslea eta filantropoa (j. 1828).
- Azaroaren 7a – Olga Rozanova, errusiar abangoardiako artista (j. 1886).
- Azaroaren 9a – Guillaume Apollinaire, frantziar idazlea (j. 1880).
- Azaroaren 11 – Leonardo Rucabado, kantabriar arkitektoa (j. 1875).
- Azaroaren 11 – Augustin Trébuchon, Lehen Mundu Gerran hil zen azken soldadu frantsesa (j. 1878).
- Azaroaren 16a – Johan Henrik Deuntzer, Danimarkako lehen ministroa (j. 1845).
- Azaroaren 22a – Rose Elizabeth Cleveland, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1845).
- Azaroaren 28a – Margaret Cruickshank, Zeelanda Berrian erregistratutako lehenengo emakume medikua (j. 1873).
- Azaroaren 29a – Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa, Brasilgo printzea (j. 1881).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Edmond Rostand, frantziar poeta eta antzerkigilea (j. 1868).
- Abenduaren 11 – Ivan Cankar, esloveniar eleberrigile eta dramagilea (j. 1876).
- Abenduaren 17a – Fermin Lasala Collado, gipuzkoar politikaria eta historialaria (j. 1832).
- Abenduaren 21a – Harvey du Cros, britainiar finantzaria, pneumatikoen industriaren sortzailea (j. 1846).
- Abenduaren 27a – Birt Acres, estatubatuar-britainiar argazkilari eta filmen aintzindaria (j. 1854).
- Abenduaren 29a – Dmitri Miontxinski, Errusiar Inperioaren koronel eta Errusiako Gerra Zibilean Txernetzoven Partisanoen parte (j. 1889).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Bartolomé Feliú, nafar zientzialari eta politikaria (j. 1843).
- Blaise Gueraçague Soules, baxenafar abokatu eta politikaria (j. 1884).
- Hetty Kelly, irlandar dantzari eta musikagilea, Charlie Chaplinen lehen amodioa (j. 1893).
- Fisika: Max Karl Ernst Ludwig Planck
- Kimika: Fritz Haber
- Literatura: Eman gabe.
- Medikuntza: Eman gabe.
- Bakea: Eman gabe.
Kanpo estekak
aldatu