Urriaren 8
data
Urriaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita batgarren eguna da, 282.a bisurteetan. 84 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1934 – Emilio Iguzkiza hil zuen tiroz Guardia Zibilak Altsasun, 14 hilabeteko semea besoetan zuela. 34ko Urriko Iraultzaren baitan, greba eguna zen Altsasun ere.
- 1977 – ETAk Augusto Untzeta-Barrenetxea Azpiri Gipuzkoako ahaldun nagusia eta bi guardia zibil hil zituen.
- 1979 – ETAk ikerkuntza kriminaleko Carlos Sanz Biurrum ikertzailea hil zuen Iruñean.
- 2006 – 18/98 sumarioan inputaturiko pertsonei laguntza emateko Altsasun "Bat egin eguna" antolatu zen.
- 2009 – Tren istripua izan zen Lezaman hildako bat eta hainbat zauritu eraginez.
Mundua
aldatu- 1600 – San Marinok, munduko errepublika zaharrenak, konstituzio idatzia onetsi zuen.
- 1856 – Bigarren Opio Gerra hasi zen Txina eta Mendebaldeko estatu batzuen artean, Perla ibaiko Gezien Gertakaria deritzonarekin.
- 1871 – Chicagoko Sute Handia piztu zen.
- 2005 – Kaxmir eskualdean epizentroa zuen lurrikarak 74.500 hildako eta 106.000 zauritu eragin zituen Pakistan, India eta Afganistanen.
- 2006 – Belgikako udal hauteskundeetan, eskuin muturreko Vlaams Belang alderdi politikoak, uste baino boto gutxiago lortu zituen.
- 2009 – 200 pertsonatik gora hil ziren Filipinetan euriaren ondorioz egondako lubizietan.
- 2010 – Espetxean zegoen Liu Xiaobok giza eskubideen aldeko ekintzaileak Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
- 2022 – Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Krimeako zubiaren galtzadan bat-bateko leherketa bat gertatu zen.
- 2023 – Alexandriako tiroketa gertatu zen. Polizia-agente batek Alexandriako (Egipto) autobus-bidaiari talde baten aurka tiro egin zuen. Erasoa Ponpeioren Zutabean gertatu zen. Bi turista israeldar eta gidari turistiko egiptoar bat hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1989 – Etxarri-Aranatzen Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
aldatu- 1971 – John Lennon ingeles musikari eta abeslariak Imagine kaleratu zuen Erresuma Batuan.
- 1976 – Marathon Man ("Maratoilaria") filma estreinatu zen, John Schlesingerek zuzendu eta Dustin Hoffman, Laurence Olivier, Roy Scheider, William Devane eta Marthe Keller aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Gettysburg filma estreinatu zen, Ronald F. Maxwellek zuzendu eta Tom Berenger, Jeff Daniels eta Martin Sheen aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Demolition Man ("Eraustzailea") filma estreinatu zen, Sylvester Stallone, Wesley Snipes, Sandra Bullock, Benjamin Bratt, Rob Schneider, Nigel Hawthorne eta Denis Leary aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Seven Years in Tibet ("Zazpi Egun Tibeten") filma estreinatu zen, Jean-Jacques Annaudek zuzendu eta Brad Pitt eta David Thewlis aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2006 – Josu Ugarte autogidari leioaztarra hil zen istripu batean Urrakiko igoera sarian parte hartzen ari zenean.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1752 – Francisco Cabarrús, euskal jatorriko Espainiako ministroa eta finantza-gizona (h. 1810).
- 1799 – Martin Jose Iriarte, nafar militarra, Nafarroako erregeordea.
- 1849 – Morrochco Harriaga-Saint-Martin, lapurtar politikaria (h. 1905).
- 1870 – Demetrio Jauregialtzo, gipuzkoar indianoa, negoziogizona eta Argentinako Idiazabal herriaren fundatzailea (h. 1934).
- 1881 – Jose Soltxaga, Gerra Zibileko militar matxino nafarra (h. 1953).
- 1889 – Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea (h. 1984).
- 1893 – Luis Gonzalez de Etxabarri, Aizkibel'dar Bingen, bizkaitar idazlea (h. 1971).
- 1899 – René Petit, euskal herritar futbolari eta ingeniaria, Akizen (h. 1989).
- 1900 – José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 1933).
- 1924 – Lucy Bhreatnach, euskal-irlandar hizkuntzaren alde ekintzailea (h. 2007).
- 1925 – Jose Maria Saltsamendi, Salsamendi III.a, euskal herritar erremontelaria (h. 2013).
- 1928 – Bitoriano Gandiaga, bizkaitar fraile frantziskotar eta olerkaria (h. 2001).
- 1941 – Carlos Zubiaga, bizkaitar abeslaria.
- 1953 – María José Vidorreta, UPNko errioxar-nafar politikaria, Cervera del Río Alhaman.
- 1957 – Miguel De Andres, Athleticeko nafar futbolari ohia.
- 1961 – Mixel Etxebest, zuberoar enpresaburu eta politikaria eta Maule-Lextarreko auzapeza.
- 1965 - Teresa Imízcoz Beunza, nafar filologoa eta idazlea, UNEDeko Iruñeko zentroko zuzendaria.
- 1970 – Ángel Ruiz, nafar aktorea.
- 1971 – Roberto Ríos, bizkaitar futbolari ohia.
- 1972 –
- Cristina Martínez, gipuzkoar piraguista ohia, kayak (K1) modalitatean aritua.
- Mikel Otegi, gipuzkoar etakidea.
- 1973 – Alberto Undiano, gizonezkoen Espainiako Futbol Ligako arbitro laguntzailea, iruindarra.
- 1975 – Aiora Zulaika, Pirritx, euskal pailazoa.
- 1977 – Alain González Villanueva, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 – Mikel Elgezabal, bizkaitar txirrindulari ohi eta triatloilaria.
- 1980 – Julen Zelaieta, nafar bertsolaria.
- 1985 – Eneko López de Munain, arabar futbolari ohia.
- 1993 –
- Garbiñe Muguruza, euskal venezuelar tenislaria, Caracasen.
- Koldo Obieta, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Lorea Ibarra, gipuzkoar aktorea.
Mundua
aldatu- 1550 – Antonio Zapata, espainiar kardinala, Iruñeko apezpikua izandakoa (h. 1635).
- 1551 – Giulio Caccini, italiar abeslaria eta musikagilea (h. 1618).
- 1676 – Benito Jerónimo Feijóo, espainiar idazle beneditarra (h. 1764).
- 1712 – Alison Cockburn, eskoziar poeta, txantxazale eta socialitea (h. 1794).
- 1741 – José Cadalso, espainiar idazle eta militarra (h. 1782).
- 1807 – Harriet Taylor Mill, ingeles idazle eta filosofoa (h. 1858).
- 1808 – José Tomás Urmeneta, euskal jatorriko txiletar politikari eta industrialaria (h. 1878).
- 1810 – Zahari Zograf, bulgariar margolaria (h. 1853).
- 1826 – Emily Blackwell, medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen hirugarren estatubatuar emakumea (h. 1910).
- 1846 – Vladimir Köppen, errusiar jatorriko alemaniar geografoa eta meteorologoa (h. 1940).
- 1848 – Pierre Degeyter, flandiar langile, musikari eta musikagile borrokalaria, Internazionalaren sortzailea (h. 1932).
- 1850 – Henry Louis Le Chatelier, frantziar kimikaria (h. 1936).
- 1868 – Max Slevogt, alemaniar margolaria (h. 1932).
- 1870 – Louis Vierne, frantziar organojole eta konposatzailea (h. 1937).
- 1872 –
- Gertrude Elles, britainiar geologo, paleontologo eta unibertsitateko irakaslea, graptolitoetan aditua (h. 1960).
- Mary Engle Pennington, estatubatuar kimikari bakteriologiko, asmatzaile eta hozte-sistemaren injinerua (h. 1952).
- John Cowper Powys, galestar filosofo, eleberrigile, literatura kritikari eta olerkaria (h. 1963).
- 1873 – Ejnar Hertzsprung, daniar astronomoa (h. 1967).
- 1874 – István Bethlen, Hungariako lehen ministroa (h. 1946).
- 1879 – Chen Duxiu, txinatar idazlea eta politikaria (h. 1942).
- 1883 – Otto Heinrich Warburg, alemaniar biokimikaria, 1931ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1970).
- 1884 – Walther von Reichenau, alemaniar militarra (h. 1942).
- 1888 – Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra (h. 1964).
- 1890 – Philippe Thys, belgikar txirrindularia (h. 1971).
- 1892 – Marina Tsvetaieva, errusiar poeta eta idazlea (h. 1941).
- 1894 – Vicente Rojo Lluch, espainiar militarra eta Errepublikako Armadako Estatu Nagusiko burua (h. 1966).
- 1895 –
- Juan Perón, Argentinako presidentea eta peronismoaren sortzailea (h. 1974).
- Zog I.a Albaniakoa, Albaniako erregea (h. 1961).
- 1897 – Rouben Mamoulian, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1987).
- 1899 – Meggie Albanesi, britainiar aktorea (h. 1923).
- 1901 – Mark Lawrence Elwin Oliphant, australiar fisikaria (h. 2000).
- 1902 – Lauchlin Currie, kanadar-kolonbiar ekonomialaria, Roosevelt AEBetako presidentearen aholkularia (h. 1993).
- 1907 – Richard Sharpe Shaver, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (h. 1975).
- 1913 – Solveig Gunbjørg Jacobsen, Antartikako Konbergentzia delako lerrotik hegoaldera jaio eta hazi zen lehen pertsona (h. 1996).
- 1915 – María Telo, espainiar legelari eta feminista (h. 2014).
- 1917 – Rodney Robert Porter, britainiar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- 1918 – Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (h. 2018).
- 1919 –
- Kiichi Miyazawa, Japoniarko lehen ministroa (h. 2007).
- Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 2012).
- 1920 – Frank Herbert, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (h. 1986).
- 1924 – Alphons Egli, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2016).
- 1925 – Andrei Siniavski, errusiar idazlea (h. 1997).
- 1927 –
- Emilia Currás, espainiar irakaslea, kimikaria, dokumentalista eta informatologoa (h. 2020).
- César Milstein, argentinar-britainiar biokimikaria, 1984ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2002).
- 1928 – Leonard French, australiar artista, bere beirateengatik ezaguna (h. 2017).
- 1929 – Betty Boothroyd, britainiar politikaria, komunen Ganberako lehendakaritzako lehen emakumezkoa (h. 2023).
- 1930 – Toru Takemitsu, japoniar musikagilea (h. 1996).
- 1934 – Carmen Laffón, espainiar margolari eta eskultore figuratiboa (h. 2021).
- 1937 – Lourdes Beneria, kataluniar ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- 1939 –
- Paul Hogan, australiar aktorea eta umorista.
- Elvīra Ozoliņa, sobietar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- Harvey Pekar, estatubatuar komikigilea (h. 2010).
- 1941 – Jesse Jackson, estatubatuar politikaria, beltzen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1942 –
- Pepe Domingo Castaño, galiziar irrati esatari, telebista aurkezle, abeslari eta idazlea (h. 2023).
- Mary Paz Pondal, asturiar aktorea.
- 1943 – Chevy Chase, estatubatuar umorista eta aktorea.
- 1946 –
- Hanan Ashrawi, palestinar politikaria.
- Aleksandr Gorxkov, errusiar patinatzaile-artistikoa (h. 2022).
- 1948 –
- Claude Jade, frantziar aktorea (h. 2006).
- Johnny Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldeko gitarra-jotzailea (h. 2004).
- 1949 –
- Ashawna Hailey, estatubatuar emakumezko ingeniari elektroniko transgeneroa, AMD Am9080 mikroprozesadorearen sortzaileetako bat (h. 2011).
- Sigourney Weaver, estatubatuar aktorea.
- 1951 – Maki Kaji, japoniar enpresaburua, sudokuaren aita pontekotzat hartua (h. 2021).
- 1953 – Julia Navarro, espainiar eleberrigile eta kazetaria.
- 1954 – Michael Dudikoff, estatubatuar aktorea.
- 1958 – Ursula von der Leyen, alemaniar politikaria, lehendabiziko emakumezko Alemaniko defentsa ministroa.
- 1960 – Lorenzo Milà, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1964 – Ian Hart, ingeles aktorea.
- 1965 – Matt Biondi, estatubatuar igerilari ohia.
- 1966 – Karyn Parsons, estatubatuar aktorea, gidoilaria eta idazlea.
- 1967 – Primož Gliha, esloveniar futbolaria.
- 1969 – Susanna Griso, kataluniar telebista-aurkezlea.
- 1970 –
- Matt Damon, estatubatuar aktore eta gidoigilea.
- Sadiq Khan, Londresko alkatea.
- 1972 – Enrique Arce, espainiar aktorea.
- 1975 – Maria Teixidor i Jufresa, kataluniar enpresaburu eta abokatua.
- 1977 – Reese Hoffa, estatubatuar pisu-jaurtitzailea.
- 1978 – Nadia Yala Kisukidi, frantziar filosofoa eta unibertsitateko irakaslea.
- 1980 –
- Maria Antonia Massanet Mayol, espainiar irakaslea eta poeta.
- Robert Vrečer, esloveniar txirrindulari ohia.
- 1982 – Annemiek van Vleuten, herbehereetar txirrindularia.
- 1983 – Oleksandra Matviitxuk, giza eskubideen defendatzaile ukrainarra.
- 1985 – Bruno Mars, estatubatuar abeslari, musikagile, musika-ekoizle, aktore eta koreografoa.
- 1988 – Sarina Valentina, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko eta glamour modelo transgeneroa.
- 1989 – Alejandra Villafañe, kolonbiar aktore eta modeloa (h. 2023).
- 1993 – Jorge Ureña, espainiar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- 1996 - Sara Sorribes, espainiar tenislaria.
- 1997 – Bella Thorne, estatubatuar aktorea, abeslaria, zinema zuzendaria eta idazlea.
- 1998 - Ptazeta, espainiar rapzalea, kantugilea eta kantaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1656 – Urban Vargas, nafar musikagile eta kapera-maisua, Valentzian (j. 1606).
- 1715 – Francisco Alesón, nafar jesuita eta historialaria, Nafarroako kronikagile gisa Josef Moreten ondorengoa (j. 1634).
- 1743 – Francisco Picart, nafar inprimatzaile eta liburu-saltzailea (j. c. 1667).
- 1863 – Enrique Bedia, euskal historialari eta diplomatikoa, Jerusalemen (j. 1802).
- 1909 – Nemesio Artola, gipuzkoar diplomazialari eta idazlea (j. 1843).
- 1934 – Emilio Iguzkiza, altsasuar gizasemea, goardia zibilak eraila.
- 1951 – Nicolás María Urgoiti, euskal ingeniari eta enpresaria, Madrilen (j. 1869).
- 1974 – Carlos Landi Sorondo, gipuzkoar paisaia-egilea, kartel-egilea, grabatzailea, dekoratzailea eta ilustratzailea (j. 1896).
- 1977 – Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1923).
- 1986 – Flora de la Torre, 110 urte eta 276 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1876).
- 2000 – Anselmo Aranberri, gipuzkoar futbolaria (j. 1921).
- 2003 – Javier Urquijo, bilbotar margolaria (j. 1939).
- 2005 – Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa (j. 1922).
- 2006 – Josu Ugarte, auto gidaria.
- 2008 – Gotzon Garate, elgoibartar hizkuntzalari, idazle eta apaiz jesulaguna (j. 1934).
- 2009 – Alfredo Floristán Samanes, nafar geografo, idazle eta unibertsitateko irakaslea, Madrilen (j. 1921).
Mundua
aldatu- 1286 – Joan I.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea.
- 1354 – Cola di Rienzo, italiar politikaria (j. 1313).
- 1614 – Antonio Benegas, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1559).
- 1735 – Yongzheng, Txinako enperadorea (j. 1678).
- 1754 – Henry Fielding, ingeles eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta (j. 1707).
- 1803 – Vittorio Alfieri, italiar antzerkigile eta poeta (j. 1749).
- 1834 – François-Adrien Boieldieu, frantziar musikagilea (j. 1775).
- 1869 – Franklin Pierce, Ameriketako Estatu Batuetako 14. Presidentea (j. 1804).
- 1879 – Miguel Grau, El Caballero de los mares, perutar politikari eta militarra (j. 1834).
- 1888 – Jules d'Anethan, Belgikako lehen ministroa (j. 1803).
- 1896 – George du Maurier, frantziar ingeles marrazkilari, umorista grafiko eta idazlea (j. 1834).
- 1897 – Alexei Savrasov, errusiar paisai-margolaria (j. 1830).
- 1910 – Maria Konopnicka, poloniar poeta, eleberrigile, haur literaturako idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1842).
- 1927 – Ricardo Güiraldes, argentinar idazlea (j. 1886).
- 1928 – Ivan Skvortsov-Stepanov, errusiar militante boltxebikea (j. 1870).
- 1929 – Jacek Malczewski, poloniar margolaria (j. 1854).
- 1932 – Carmen de Burgos, espainiar kazetaria, idazlea, itzultzailea eta aktibista (j. 1867).
- 1936 – Brígida Pardo López, espainiar etxekoandrea, fusilatua (j. 1904).
- 1945 – Felix Salten, austriar idazlea (j. 1869).
- 1953 - Kathleen Ferrier, britainiar kontralto abeslaria (j. 1912).
- 1957 – Hassiba Ben Bouali, Aljeriako gerrako gudaria eta militantea (j. 1938).
- 1963 – Remedios Varo, margolari surrealista, idazlea eta artista grafikoa (j. 1908).
- 1966 – Célestin Freinet, frantziar pedagogo berritzailea (j. 1896).
- 1967 – Clement Attlee, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1883).
- 1969 – Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (j. 1899).
- 1973 – Gabriel Marcel, frantziar filosofo, antzerkigile, literatura-kritikari, musikari eta existentzialista kristaua (j. 1889).
- 1982 – Philip J. Noel-Baker, britiainiar politikari eta atleta, 1959ko Bakearen Nobel Saria (j. 1889).
- 1985 – Riccardo Bacchelli, italiar idazlea (j. 1891).
- 1986 – Megumu Tamura, japoniar futbolaria (j. 1927).
- 1987 – Konstantinos Tsatsos, Greziako presidentea (j. 1899).
- 1992 –
- Willy Brandt, Alemaniako kantzilerra (j. 1913).
- Marta Grau, kataluniar aktorea (j. 1890).
- 1994 – Manuel Piña, espainiar moda-diseinatzailea (j. 1944).
- 1995 – Asunción Bastida, goi-joskintzako moda-diseinatzaile kataluniarra (j. 1902).
- 2001 –
- Mongo Beti, frantsesezko kamerundar idazlea (j. 1932).
- Kenneth L. Hale, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1934).
- 2008 – George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- 2011 – Irma Kukkasjärvi, finlandiar ehungintzako artista eta diseinatzailea (j. 1941).
- 2013 – Philip Chevron, irlandar gitarrajolea, abeslaria eta konposatzailea, The Pogues taldeko kidea (j. 1957).
- 2016 – Alina María Hernández, Cachita, kubatar telebistako aktorea (j. 1970).
- 2020 –
- Teresita Aguilar, costaricar zirujaua, irakaslea eta biologoa (j. 1933).
- Ali Khalif Galaydh, Somaliako lehen ministroa (j. 1941).
- Miguel Giubergia, argentinar abokatu eta politikaria (j. 1953).
- Charles Moore, estatubatuar atleta (j. 1929).
- Joseph Pérez, frantziar historialaria, Espainiako eta Hispanoamerikako historian aditua (j. 1931).
- 2021 – Tony MacMahon, irlandar akordeoijole eta irrati esatari eta telebista aurkezlea (j. 1939).
- 2022 – Gerben Karstens, herbeheretar txirrindularia (j. 1942).
- 2023 –
- Lászlo Sólyom, Hungariako presidentea (j. 1942).
- Burt Young, estatubatuar aktorea (j. 1940).
- 2024 – Bernard Tissier de Mallerais, Frantziako apezpiku katoliko tradizionalista, San Pio X.aren Apaiz Anaitasuneko kidea (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Gorosti eta Baiona.
- Jaieguna: Baionako eliza nagusiaren festaburua.
- Lesbianen Nazioarteko Eguna
- Olagarroaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
aldatu