[go: up one dir, main page]

Buenos Aires[2] Argentinako hiriburu[3] eta hiririk handiena da. Metropolia hiri autonomoa da, eta herrialdea osatzen duten 24 barrutietako bat edo «lehen mailako jurisdikzioak» dira[4]. Botere betearazle, legegile eta judizial propioak ditu. Herrialdearen erdialde-ekialdeko eskualdean dago, Rio de la Platako hegoaldeko ertzean, Pampako eskualdean. Buenos Airesko Probintziak 1880. urtean laga zuen Buenos Aires Hiria herrialdeko hiriburu federala izan zedin; 2020tik aurrera "hiriburu nagusitzat" hartzen da, 24 hiriburu alternatiborekin batera. 1994ko konstituzio-erreformaren arabera, autonomia-araubidea du.

Buenos Aires
Ciudad Autónoma de Buenos Aires
Argentinako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
AlkateaJorge Macri (mul) Itzuli
Izen ofizialaCiudad Autónoma de Buenos Aires
Jatorrizko izenaCiudad Autónoma de Buenos Aires
Posta kodeaC1000-14xx
Geografia
Koordenatuak34°35′59″S 58°22′55″W / 34.5997°S 58.3819°W / -34.5997; -58.3819
Map
Azalera203 km²
Altuera25
MugakideakBuenos Aires probintzia
Demografia
Biztanleria3.121.707 (2022)
231.556 (2010)
alt_left 1.681.834 (%53,9) (%46,1) 1.439.873 alt_right
Metropolia12.741.364[1]
Dentsitatea15.355 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1536 otsailaren 3 Pedro de Mendozak
1580 ekainaren 11 Juan Garaik
Telefono aurrizkia011
Ordu eremuaUTC−03:00 eta America/Argentina/Buenos_Aires (en) Itzuli
Hiri senidetuakBerlin, São Paulo, Atenas, Belgrad, Bilbo, Bogota, Brasilia, Cádiz, Damasko, Genova, Guadix, Tel Aviv, Kairo, Kiev, Lima, Madril, Miami, Montevideo, Mosku, Napoli, Osaka, Oviedo, Pekin, Praga, Rio de Janeiro, Rotterdam, Santiago, Santo Domingo, Seul, Sevilla, Tolosa Okzitania, Vigo, Varsovia, Cagliari, Milan, Lucca, Bergamo, Agrigento, Palermo, Almería, Bartzelona, Salamanca, Santa Cruz de La Palma, Santiago de Compostela, Beirut, Medellín, Porto Alegre, Mexiko Hiria, Lurmutur Hiria, Istanbul, Lisboa, Chimbote, Londres, Newark, Ohio, Ottawa, Quito, Zagreb, Andaluzia, Basilicata, Calabria, San Petersburgo, Erevan, Serra Riccò, Barranquilla, Ramallah, La Paz eta Košice
http://www.buenosaires.gov.ar/

Bere hiri-ehuna hegoaldean, mendebaldean eta iparraldean Buenos Aires probintziarekin eta ekialdean Río de la Platarekin muga egiten duen abaniko baten antzekoa da. Ofizialki, hiria 48 auzo biltzen dituzten 15 komunatan banatuta dago. 1880tik gaur arte Hiriburu Federala ere deitzen zaio[5][6], nahiz eta 1996tik ez den ofizialki izen horrekin agertzen ez bere Konstituzioan ez Konstituzio Nazionalean[7].

Hiriak 3.121.707 biztanle ditu eta Buenos Aires Aglomeratu Handiak (Buenos Aires Hiri Autonomoak berak eta Buenos Aires Probintziako zenbait alderdik osatzen dute) 17.541.141 biztanle ditu. Hispanoamerikako bigarren aglomeraziorik handiena da, Hego Amerikako bigarrena eta munduko 20 hiri handienetako bat[8][9].

Buenos Aires hiri kosmopolita eta helmuga turistiko garrantzitsua da[10]. Azpiegitura konplexua duenez, Amerikako metropolirik garrantzitsuenetako bat da, eta alfa kategoriako hiri globala da, merkataritzan, finantzetan, modan, artean, gastronomian, hezkuntzan, entretenimenduan eta, batez ere, bere kultura nabarmenean dituen eraginengatik. Mercer Human Resource Consultingek egindako bizi-kalitatearen azterketa baten arabera (2019), hiria 91. postuan dago mundu mailan, eta Latinoamerikako bigarren mailan, Montevideoren ondoren. Per capita errenta eskualdeko altuenetakoa da[11][12]. Munduko 25 hiri garrantzitsuenetako bat da.

Hiri-profila nabarmen eklektikoa da. Estilo kolonial espainiarra, art decó, art nouveau, neogotikoa, italianizatzailea, frantses borbonikoa eta akademizismo frantsesa nahasten dira. Azken horregatik, Europak bere arkitekturan gune jakin batzuetan izan zuen eragin nabarmenaz gain, "Amerikako Paris" ezizenaz ezagutzen da munduan[13].

Geografia

aldatu

Argentinako erdi-ekialdean dago, Ozeano Atlantikora isurtzen den Rio de la Plataren eskuineko bazterrean. Beste aldeko ertzean Uruguaiko Colonia del Sacramento, eta urrunago, 220 km-ra, Montevideo.

Hidrografia

aldatu

Aintzira eta ibai asko zeuden hiria dagoen lekuan. Ibaien arteko garrantzitsuenetakoak Terceros, Maldonado, Vega, Medrano Cildañez eta White dira. 1908. urtean ibai asko beste leku batzuetatik bideratu zituzten, ibaien ur-goraldiak hiriaren azpiegiturak hondatzen zituztelako. Hala ere, ez zituzten estali eta zubi ugari egin zituzten. 1919. urtean estaltzea erabaki zuten eta lanak 1927an hasi egin ziren. Lehenak 1938ean amaitu ziren eta besteak, Maldonado bezala, 1954. urtean.

Klima subtropikal hezea du eta, Ozeano Atlantikoaren eraginez, muturreko tenperaturak ezohikoak dira. Uda beroak eta hezeak dira eta urtarrila izaten da hilabete beroena: 24,9 gradu, batez bestekoan, egunez. Negua hotza izaten da gauez, baina egunez tenperatura epela da: batez besteko minimoa 8,1 gradu eta maximoa 16,3. Elurra oso ezohikoa da, azken elurtea 2007koa izanik. Udaberrietan eta udazkenetan eguraldiaren ezaugarriak aldakorrak dira.

      Datu klimatikoak (Buenos Aires, 1981–1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 43.3 38.7 37.9 36.0 31.6 28.5 30.2 34.4 34.0 34.0 36.8 40.5 43.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.4 28.7 26.4 22.7 19.0 15.6 13.9 17.3 18.9 22.5 25.3 28.1 21.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.1 23.7 21.4 17.7 14.3 11.2 10.9 12.7 14.2 17.7 20.6 23.2 17.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.4 19.4 17.0 13.7 10.3 7.6 7.4 8.9 9.9 13.0 15.9 18.4 12.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 5.9 4.2 2.8 −2.3 −4.0 −5.3 −5.4 −4.0 −2.4 −2.0 1.6 3.7 −5.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 121.6 122.6 153.9 106.9 92.1 50.0 52.9 63.2 77.7 139.3 131.2 103.2 1214.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 9 9 9 8 6 7 8 7 10 10 9 101
Eguzki orduak 270 241 189 176 174 132 143 174 189 217 252 267 2424
Hezetasuna (%) 65 70 72 77 76 79 79 74 71 69 68 64 72.0
Iturria (1): Servicio Meteorológico Nacional[14]
Iturria (2): The Weather Network[15]

Auzoak

aldatu

Auzo asko dira, 48 ofizialki, ehun esan ohi den arren herri abesti bat dela-eta, eta batzuek izen ezofizialak dituzte. Ipar-ekialdekoak erosmen ahalmenaren aldetik aberatsenak badira ere, hegoaldekoak pobreenak dira Ezagunenetako batzuk hauek dira:

Historia

aldatu
 
Juan Garai bizkaitarrak hiriarentzat 1580an egindako planoa.

Pedro de Mendoza espainiar itsasgizonak fundatu zuen 1536an, Nuestra Señora del Buen Aire izenarekin, baina indigenek handik bost urterao txikitu zuten.

Beste 40 pasatu ziren Juan Garai urduñarrak gaur egun Plaza de Mayo dagoen lekuan hiria berriro sortu arte[16]. Plano lauki eta arrazional bat ere diseinatu zuen.

1602. urtean hiriko biztanleria 500 pertsona ingurukoa zen eta Brasilekin komertziatzen ziharduten. Buenos Aireseko jendeak behien larrua saltzen zuen, atzerritiko beste produktuen truke. Biztanleek behien okela, adarrak eta koipea kontsumitzen zituzten.

1680. urtean, portugesak Buenos Aires aldera iritsi ziren eta hiritik hurbil ezarri zuten kanpamendua. Alkate Jose de Garrok ultimatum bat bidali zien leku horretatik alde egiteko. Ezezkoa erantzun ziotenean, hiriko 3000 gizon bildu zituen eta beste herri batzuetako beste gizon kopuru ezezagun batekin batera, portugesei eraso egin zien, baita garaipena eskuratu ere. Garaipena ederki asko ospatu zuten hirian eta Espainiako erresuman hiria garrantzia gehiago hartu zuen.

Berehala Andeetako probintzietarako portu (Potosi hiriko zilar meatzeak) eta jarduera handiko kontrabando gune bihurtu zen. 1776an Río de la Platako Erregeorderriko hiriburu izendatu zuten.

Independentziaren ondoren

aldatu

1853tik 1860ra bitartean estatu burujabea izan zen. 1880. urtean hiriburu federala eta izen bereko probintziaren hiriburu bihurtu zen. Urte horretan, hiriak 337.617 biztanle zituen.

1876.ean Espainiako Gobernuak Bizkaia, Gipuzkoa eta Aabari foruak kendu zizkinean, erreakzio bat sortu zuen. Horrela, 1877.ean hamahiru gaztek Laurak Bat elkartea sortu zuten eta elkartzeko leku bat erosi zuten. Gerora,1882ko azaroaren 1eanan, leku hori Euskara enparantza izan zen. Egun horretan Euskarina elkarteko orkestra parte hartu zuen. Independencia, Caridad (gaur egun Urkiza generala kalea), Estados Unidos eta Rioja kaleen artean kokatu zen. Enparantzan pilotaleku ikaragarria egin zen eta Hego Ameriketako handiena zela esaten da, 4000 pertsonentzako lekua baitzuen.

Momentu horretan, enparantza erdigunetik aldenduta kokatzen zen baina hiriko pertsona garrantzitsuenak bertara joaten ziren egun garrantzitsuetan, baita herrialdeko lehendakari batzuk ere.

1885ko apirilaren 19ean, 8000 pertsona bildu ziren enparantza horretan, "Chiquito de Eibar" Indalezio Sarrasketa eibartarra-ren eta Uruguaiko "Paysandu" Pedro Zabaleta-ren arteko pilota jokoa ikusteko. Dirudienez, Argentina barrualdeko biztanleak eta Uruguaitik etorritakoak bertan elkartu ziren.

Ondorengo urteetan hiria hedapen urte batzuk izan zituen eta enparantza alboko zelaien prezioa goraka joan zen. 1897tik aurrera Laurak Bat elkartea beste leku batean elkartzen hasi zen. XX. mendean hiria enparantza alboko lursailetara hedatu zen eta 1902. urtean Laurak Bat salmentan jarri zuten emparantza eta urte horretako Azaroaren 15ean saldu egin zuten. Enparantza zatitu egin zen eta berriz saldu, betirako desagertuz eta Buenos Aires-eko historia zati bat betirako galduz. Enparantzan zeuden Gernikako Arbolaren anaitxoa eta fundazio plaka hartu zuten eta lekua aldatu zuten.

Azkenean, Belgrano kaleko 1144 era aldatu ziren 1904. urtean.

XIX. mendeko azken urteetan eta XX. mendeko lehen urteetan hiria aldaketa ugari izan zituen. Biztanleriari dagokienez azkunde handiena 1895tik 1914ra izan zen. Urte haietan munduko hazkunderik handienetako hiria izan zen, eta 1914ean 1.575.000 biztanle baino gehiago zituen (momentu hartan munduko hiririk handienetakoa bilakatu zen). Hogei urte baino gutxiagoan biztanleria bikoiztu egin zen.

Garraioen arloan honako aldaketak nabarmentzen dira; 1908. urtean, portu berria egitea erabaki zuten eta 1913. urtean, hiria Hego Ameriketako lehen metroa izan zuen. Portu berria 1919. urtean bukatu zuten, eta Cordoba etorbidearen iparraldean kokatu zen.

1941ean General Paz etorbidea amaitu zuten lau urteko lanak bukatu ondoren.

1955ean hiria Plaza de Mayo enparantzaren bonbardaketa jaso zuen. Badirudi militar talde bat eta zibil batzuk batera egin zutela eta bertan 308 pertsona hil zituzten eta 700 zauritu baino gehiago izan ziren.

1976. urtean, autoen ugaritasunaren ondorioz autopista berriak eraikitzeko planak egin ziren. Hauek bidesaria izateko planeatu ziren. Autopistak 1978. urtean hasi ziren eta "25 de Mayo" eta "Perito Moreno" 1980ko Abenduaren 6ean ireki ziren. lan hauek burutzeko lansoru asko hartu zituen gobernuak eta jendea haserreratu zuen, gainera, lan batzuk bertan bera utzi zituzten eta lurrak ez zituzten bueltatu eta azkenean legez kanpoko lurrak bihurtu ziren.

1992ko martxoaren 17ean, 14:45 etan auto bonba bat eztanda egin zuen Israel-go enbajadaren kontra eta 29 pertsona hil zituen. Bi urte geroago, 1994ko uztaileko 18ean, 9:53etan AMIAko xedearen kontra beste eztanda bat izan zen., 85 hildakorekin eta 300 zauritu baino gehiagorekin.

1994ean konstituzioa aldatu zuten eta hiriak bere konstituzioa edukitzera pasa zuen. 1996an Hiri Autonomoaren izendapena jaso zuen. Hori dela eta, urte horretan Fernando de la Rua hautatu zuten.

2001ean, istilu ugari egon ziren hirian lehendakaria boteretik kentzeko. Hildako ugari egon ziren eta horren eraginez lehendakaria boteretik kentzea lortu zuten.

Demografia

aldatu

Hiriak 2.891.082 biztanle ditu (2010ean[17]), 203 km²ko eremuan. Inguruko hirigune zabal osoa kontuan hartuta (Buenos Aires Handia), 2010ean 12.741.364 biztanle zituen[1]


Buenos Airesko biztanleria

Hiriaren arazoak

aldatu

Metro sare murriztua du. 61 km besterik ez baitu. Nahiz eta mende bat baino gehiago izan, autobusen elkarte pribatuen indarra dela eta, ez da beste hiri batzuetan bezala handitu. Adibide bezala, Santiago de Chile hiriak 100 km baino gehiagoko sarea du.

Berdegune gutxi ditu; Osasunaren Mundu Erakundeak 10 m karratu pertsonako berdegunea gomendatzen du, osasun ona bermatzeko eta hiriak 2 baino gutxiago ditu. Horren harira, 2007tik 2014ra hiriak 44,5 hektarea galdu zituen berdeguneetan. Barne desberdintasunak ere badaude; adibidez, Almagro auzunea berdegune gutxiago ditu Palermo auzunearekin konparatuz. Berdeguneak aztertuta, guztira 425.000 zuhaitz daude hirian. Arazo honi aurre egiteko, hiriko gobernuak plan berri bat eratu du, berdegune gehiago sortzeko asmoarekin.

Ibaien kutsadura oso handia da. Hiriak Rio de la Plata eta Riachuelo ibaien ertzean dago eta biek kutsadura ikaragarria daukate: Riachuelo munduko ibairik kutsatuenetakoa omen da.

Garraioa

aldatu

Garraiobide anitz daude hirian, hiri barnean zein probintziarekin lotzeko. Autobusa, trena eta metroa garraiobide publiko nagusiak dira. Autobusa nagusi da: kolektibo izeneko sisteman, 135 linea daude. Azken urteetan, Metrobus izeneko sistema emendatu da, ibilbide nagusietan autobus erreiak baitarabiltza. Metroa ere oso erabilia da. "Subte" izenaz ezagutzen da eta sei linea eta 47,5 kilometro ditu.

Eskualdeko aireportu nagusia, Ministro Pistarini Nazioarteko Aireportua, bertan dago

Kirola

aldatu

Boca Juniors eta River Plate hiriburuko futbol talde nagusiak dira, eta elkarren artean lehia handia dute. Argentinako ere talde nagusiak ere badira.

Turismoa

aldatu

Buenos Airesek 5,5 milioi turista inguru izan ditu azken urteetan. Hego Ameriketako hiririk turistikoena da. Lekurik bisitatuenak alde zaharra, San Telmo eta Monserrat auzuneak dira. San Telmon Dorrego enparantzan igandero egiten den azoka bisita daiteke. Handik hurbil, Nuestra Señora de Bethlem eta San Telmo elizak bisita daitezke. Herrialdeko museo historikoa ere oso hurbil dago. Recoleta auzunean, berriz, Liburutegi Nazionala eta Arte Ederreko Museo Nazionala daude.

Ondasunak

aldatu

Hedabideak

aldatu

Euskal diaspora

aldatu
 
Juan Garairen monumentua, atzean Gernikako aritzaren kimua.
 
Euskal Jaiak 2016, Buenos Aires.

Euskaldunak presente izan dira Buenos Airesen historian garai kolonialetik, bereziki Juan Garai bizkaitarrak bigarren fundazio funtsezkoa 1580an egin eta hiriaren disposizioa plano batean jaso zuenetik. Argentinako euskal diasporaren erakunde nagusietako batek, hots, Juan de Garay Fundazioak, hiriaren sortzailearen izena darama. Fundazio hark Plazoleta 11 de Junio deritzona babesten du, 1580ko fundazioa gogoratzen duen Etxe Arrosaren ondoan (han da Juan Garairen eskultura bat halaber)[18].

Garai kolonialaren amaieran garrantzia izan zuen hiriaren historian Martin Alzagak, 11 urterekin iritsi zena Buenos Aireresera 1767an, euskara baizik ez zekiela. 1806an alkate izendatu zuten Aramaion sortutako gizon hura[19].

Hiriko euskal erakunde zenbait dira Laurak Bat elkartea (1877an sortua)[20], Iparraldeko Euskal Etxea (1895ean sortua eta euskarazko estatutuak idatzi zituena)[21], Euskal Echea elkartea (1904an sortua)[22], Euskaltzaleak (1944an sortua, ordutik euskara irakasketa dedikatua, besteak beste)[23], Lagun Onak abesbatza (1939an sortua[24]), Iparralde dantza taldea edo Alkartasuna abesbatza.

Hirian badira Gernikako Arbolaren kimu edo anaietako batzuk (Hego Amerikan, Santiago de Chile hirian ere badagoelako beste "anaia" bat). Aipagarriena Juan de Garay plazan gobernu etxe ondokoa; Laurak-Bat euskal etxeko jantokian bada beste bat, 1906. urtean landatua[25].

Aipatzekoa da Pedro Maria Otañok bere Artzai Mutila opera Argentinan idatzi eta Buenos Airesen bertan munduratu izana[26].

Buenosairestar ospetsuak

aldatu

Herri, hiri eta lurralde senidetuak

aldatu

Buenos Aires ondorengo herri, hiri eta lurraldeekin senidetuta dago:

Buenos Aires Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [28]

Iruditegia

aldatu
 
Puerto Madero.


Erreferentziak

aldatu
  1. a b Censo 2010. Resultados provisionales: cuadros y gráficos. censo2010.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-24).
  2. Euskaltzaindia. Exonimia: Argentina. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Ciudad de Buenos Aires» Buenos Aires Ciudad - Gobierno de la Ciudad Autónoma de Buenos Aires (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Jurisdicción» Argentina.gob.ar 2018-01-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Elecciones 2017 - Capital Federal: mirá los resultados de las PASO en tu distrito» LA NACION 2017-08-14 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. «CODIGO ELECTORAL NACIONAL» servicios.infoleg.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  7. «Infoleg» servicios.infoleg.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  8. Txantiloi:Es-CL «Las 20 ciudades más grandes del mundo en 2021» ArchDaily en Español 2021-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  9. (Gaztelaniaz) Signes, Rogelio Ramos. (2019-05-17). «LAS 20 CIUDADES MÁS POBLADAS DEL MUNDO» AyC (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  10. «Buenos Aires, la preferida de Sudamérica» web.archive.org 2016-01-12 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  11. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  12. (Ingelesez) «New priorities for a new world» Kearney (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  13. (Gaztelaniaz) «¿Son realmente los argentinos de Buenos Aires los parisinos de Sudamérica?» LA NACION 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  14. Características Climáticas Ciudad de Buenos Aires. (Noiz kontsultatua: December 2008).
  15. Climate Statistics for Buenos Aires, Argentina. (Noiz kontsultatua: 8 March 2012).
  16. Pérez De San Román, Alvaro Hilario. Ehun auzoen hiria (I). in: Argia astekaria, 2164. alea, 2008-12-21, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0). argia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-24).
  17. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako
  18. Fundación Vasco Argentina, Juan de Garay. (2012). Institucional. (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  19. Vascos : en Buenos Aires. ISBN 978-987-673-024-2. PMC 1001969078. (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  20. «Centro Vasco Laurak-Bat» www.laurakbat.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  21. Iparraldeko Euskal Etxea. (2008). «Socios Fundadores (1895)» Iparraldeko Euskal Etxea - Centro Vasco Francés (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  22. (Gaztelaniaz) «Inicio» Euskal Echea (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  23. «Home Page» www.euskaltzaleak.org.ar (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  24. (Gaztelaniaz) Onak, Asociación Coral Lagun. «Historia del Lagun» Página Oficial de la Asociación Coral Lagun Onak (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  25. (Gaztelaniaz) «El Laurak Bat porteño conmemora hoy el centenario de la plantación en su seno de un retoño del Roble de Gernika» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  26. Euzkitze, Xabier. (2010). Pedro Mari Otaño Barriola 1857-1910. (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3111-6. PMC 776297336. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  27. (Ingelesez) Yerevan Municipality. (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  28. (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  29. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu