Otsailaren 5
data
Otsailaren 5a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamaseigarren eguna da. 329 egun falta dira urtea amaitzeko, 330 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1971 – Gipuzkoarako erregimen frankistak ezarria zuen salbuespen egoera bertan behera geratu zen.
- 1985 – Bonba kotxe batez Christian Casteigts Baionan zaurituta.
- 1988 – Eusko Legebiltzarrak Emakumeen Euskal Institutua sortzeko legea onartu zuen, Emakunde izena hartu zuen.
- 2002 – Baltasar Garzon epaileak Segi eta Haika legez kanpo utzi zituen.
- 2009 – Eusko Legebiltzarrak Espainiako bandera ipini du historian lehenbizikoz, Auzitegi Gorenaren aginduz.
Mundua
aldatu- 1782 – Espainiak Erresuma Batua menderatu zuen, eta Menorka uhartea berea egin.
- 1819 – Txile eta Argentinaren arteko akordioa, Peruren independentzian laguntzeko.
- 2004 – Haitin egindako estatu-kolpea hasi zen, otsailaren 29an Jean-Bertrand Aristide boteretik kendu zuena.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1914 – Enarak (gaztelaniaz: Las golondrinas), Jose Maria Usanditzagaren musika eta Gregorio Martínez Sierra eta María Lejarragaren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Circo Price antzokian.
Mundua
aldatu- 1887 – Otelo (italieraz: Otello), Giuseppe Verdiren musika eta Arrigo Boitoren libretoa duen opera estreinatu zen Milango La Scala antzokian.
- 1951 – Lehen aldiz Zilarrezko Fotogramas Sariak eman ziren. Sari hauek urtero, espainiar zinema, telebista eta antzerki arloan bikaintasunari ematen zaizkion sariak dira.
- 1960 – La Dolce Vita ("Bizitza Goxoa") filma estreinatu zen, Federico Fellinik zuzendu eta Marcello Mastroianni, Anita Ekberg eta Anouk Aimée aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Sommersby filma estreinatu zen, Jon Amielek zuzendu eta Richard Gere, Jodie Foster, Bill Pullman eta James Earl Jones aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1999 – Payback ("Diru-Itzulketa" edo "Mendekua") filma estreinatu zen, Brian Helgelandek zuzendu eta Mel Gibson aktoreak antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1971 – Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1820 – Constantino Ardanatz, bizkaitar politikari eta bide, ubide eta portuetako ingeniaria (h. 1873).
- 1837 – Felipe Dugiols, gipuzkoar militarra (h. 1900).
- 1866 – Pillipa Zugatzaga, jesulaguna eta euskal idazlea (h. 1928).
- 1872 – Selma Rıza Feraceli, Turkiako lehen emakume kazetaria (h. 1931.
- 1899 – Julián Zugazagoitia, euskal abokatu eta politikaria (h. 1940).
- 1902 – Juan Antonio Salutregi, Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1906 – Mariano Cañardo, euskal txirrindularia (h. 1987).
- 1912 – Rafael Eguskiza Aurrekoetxea, bizkaitar futbolaria (h. 1981).
- 1925 – Pierre Abeberri, lapurtar apaiz katoliko domingotarra (h. 2015).
- 1929 – Lukas Larraza, nafar atleta, krosean espezialista (h. 2020).
- 1933 – Joaquín Hernández Gallego, bizkaitar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 1965).
- 1935 – Saturnino García, bizkaitar antzezlea, Leonen.
- 1939 –
- Miguel Boyer, Lapurdin jaiotako espainiar ekonomialari, irakasle eta politikaria (h. 2014).
- Enrique Rodríguez Galindo, Guardia Zibileko jenerala, gerra zikinean inplikatua, Granadan (h. 2021).
- 1944 – Francisco Letamendia, Ortzi, gipuzkoar politikaria eta irakaslea.
- 1945 – Luis Javier Arrieta, gipuzkoar margolaria.
- 1946 – Xabier Erro, nafar mendigoizalea (h. 2018).
- 1951 – Jose Alberto Pradera, bizkaitar enpresaburu eta politikari jeltzalea.
- 1953 – Nekane Sarobe, gipuzkoar bikoizketa-aktorea.
- 1957 – Julio Ariza, nafar enpresaburu eta politikari ohia.
- 1963 – Pako Aiestaran, gipuzkoar prestatzaile fisiko eta futbol entrenatzailea.
- 1966 – Jose Maria Olazabal, gipuzkoar golf-jokalaria, 1990-2000ko hamarkadetako munduko onenetarikoa.
- 1970 – Pello Otxoteko, gipuzkoar idazlea.
- 1973 – Fernando Goñi, Goñi III.a, nafar pilotari ohia.
- 1977 – Iker Pou, arabar eskalatzailea.
- 1978 – Claire Karabatsos, lapurtar surflaria.
- 1979 - Arrate Gisasola, gipuzkoar futbolari ohia, idazlea, irakaslea eta bertsolaria.
- 1980 – Markel Irizar, gipuzkoar txirrindularia.
- 2001 –
- Miguel Tomé, nafar futbolaria.
- Naroa Uriarte, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Enekoitz Azparren, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1748 – Christian Gottlob Neefe, alemaniar musikagilea (h. 1798).
- 1788 –
- Sarah Goodridge, estatubatuar margolaria, miniaturazko erretratuetan berezitua (h. 1853).
- Robert Peel, britainiar politikari eta estatista (h. 1850).
- 1789 – José Ramón Rodil, espainiar militarra (h. 1853).
- 1804 – Johan Ludvig Runeberg, finlandiar liriko eta poeta epikoa (h. 1877).
- 1808 – Carl Spitzweg, alemaniar margolaria (h. 1885).
- 1810 – Ole Bull, norvegiar biolin-jotzailea eta musikagilea (h. 1880).
- 1836 – Nikolai Dobroliubov, errusiar iraultzailea, filosofoa eta literatura-kritikaria (h. 1861).
- 1840 –
- John Boyd Dunlop, eskoziar asmatzailea, ibilgailuentzako pneumatikoaren asmatzailea (h. 1921).
- Hiram Stevens Maxim, estatubatuar asmatzailea (h. 1916).
- 1848 –
- Joris-Karl Huysmans, frantziar eleberrigile eta arte kritikaria (h. 1907).
- Belle Starr, XIX. mendeko Estatu Batuetako mendebaldeko bidelapurra (h. 1889).
- 1859 –
- Giovanni Capurro, italiar poeta (h. 1920).
- Minna Keene, kanadar argazkilaria (h. 1943).
- 1875 – Gonzalo Queipo de Llano, Espainiako Armadako militarra (h. 1951).
- 1878 – André Citroën, frantziar ingeniaria eta industrialaria, Citroën automobil fabrikatzailearen sortzailea (h. 1935).
- 1888 – Georgi Oppokov, errusiar militante boltxebikea (h. 1938).
- 1895 – Aída Peláez de Villa Urrutia, kubatar idazle, kazetari, sufragista eta ekintzaile feminista.
- 1897 – Dirk Stikker, herbeheretar diplomazialari eta politikaria, NATOren 3. Idazkari orokorra (h. 1979).
- 1900 – Rosalind Tanner, britainiar matematikaria eta matematikaren historialaria (h. 1992).
- 1904 – Nils Holmer, suediar hizkuntzalaria (h. 1994).
- 1906 – John Carradine, estatubatuar aktorea (h. 1988).
- 1907 –
- Birgit Dalland, norvegiar politikaria (h. 2007).
- Pierre Pflimlin, Frantziako lehen ministroa (h. 2000).
- 1908 – Daisy eta Violet Hilton, britainiar siamdar-biki pigópagoak, noizbehinkako aktoreak eta zirkuko ikuskizun ibiltariaren musikariak (h. 1969).
- 1910 – Charles Philippe Leblond, kanadar biologoa (h. 2007).
- 1911 – Jussi Björling, suediar tenorra (h. 1960).
- 1914 –
- William Burroughs, estatubatuar eleberrigilea, saiakeragilea eta gizarte kritikaria, Beat belaunaldiko kidea (h. 1997).
- Alan Lloyd Hodgkin, ingeles medikua, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1998).
- 1915 – Robert Hofstadter, estatubatuar fisikaria, 1961eko Fisikako Nobel Saria (h. 1990).
- 1918 – Edith Alice Müller, suitzar matematikari eta astronomoa (h. 1995).
- 1919 –
- Red Buttons, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Tim Holt, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Andreas Papandreu, Greziako lehen ministroa (h. 1996).
- 1921 –
- Marion Eames, galesezko eleberrigile nabarmena (h. 2007).
- John Pritchard, britainiar orkestra zuzendaria (h. 1989).
- 1927 – Julio Zachrisson, panamar margolari, grabatzaile eta eskultorea (h. 2021).
- 1929 – Fred Sinowatz, Austriako kantzilerra (h. 2008).
- 1930 – Óscar Humberto Mejía Víctores, Guatemalako diktadorea (h. 2016).
- 1931 –
- Wim van Eekelen, herbehereetar politikari eta legegizona.
- Drummond Matthews, britainiar geologoa (h. 1997).
- Vicente Parra, espainiar antzezlea (h. 1997).
- 1932 – Hiroaki Sato, japoniar futbolaria (h. 1988).
- 1939 – Carlos Soria Fontán, espainiar mendizale eta alpinista, 60 urte beteta 10 zortzimilako igo dituen alpinista bakarra.
- 1940 – H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista (h. 2014).
- 1943 –
- Nolan Bushnell, estatubatuar negoziogile eta ingeniari elektrikoa, Atari, Inc. enpresaren sortzailea,
- Michael Mann, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- 1946 –
- María Durán, Televisión Españolako kantari eta aurkezlea.
- Mauro Pagani, italiar egile abeslari eta musikaria.
- Charlotte Rampling, britainiar aktorea.
- 1947 –
- Mary L. Cleave, estatubatuar astronauta eta ingeniaria (h. 2023).
- Edu Coimbra, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1948 –
- Sven-Göran Eriksson, suediar futbolari eta entrenatzailea (h. 2024).
- Barbara Hershey, estatubatuar aktorea.
- Maria Angeles Querol, espainiar historialaria, irakaslea, idazlea eta arkeologoa, Espainiako Historiaurrean aditua.
- Tom Wilkinson, ingeles aktorea (h. 2023).
- 1949 - Nieves López Martínez, espainiar paleontologoa, ornodunen erregistro fosilean espezializatua (h. 2010).
- 1951 - Margarita Ledo Andion, galiziar kazetaria, irakaslea, ikertzailea, zinemagilea eta idazlea.
- 1952 –
- Daniel Balavoine, frantziar abeslaria (h. 1986).
- Juan Manuel Sánchez Gordillo, andaluziar politiko, sindikalista eta historia irakaslea.
- 1954 – Susan Kare, estatubatuar artista eta diseinatzaile grafikoa, 1980ko hamarkadan Apple Macintosh interfazearen elementu askoren sortzailea.
- 1957 – Jüri Tamm, sobietar eta estoniar atleta eta politikaria (h. 2021).
- 1959 – Jennifer Granholm, estatubatuar abokatu, hezitzaile, idazle eta politikaria.
- 1962 – Jennifer Jason Leigh, estatubatuar aktorea.
- 1963 – Goran Jurić, kroaziar futbolari ohia.
- 1964 – Laura Linney, estatubatuar aktorea.
- 1965 – Quique Sánchez Flores, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1966 – Natalia Kasperskaia, errusiar enpresaburu teknologikoa, Kaspersky zibersegurtasun eta antibirus enpresaren sortzaileetako bat.
- 1967 – Olafur Eliasson, daniar-islandar artista.
- 1972 – Maria Danimarkakoa, Danimarkako erregina ezkontidea.
- 1973 – Carme Chaparro, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- 1974 – Omarosa Manigault, estatubatuar politologo eta celebritya.
- 1975 – Giovanni van Bronckhorst, herbeheretar futbolari ohia.
- 1976 –
- John Aloisi, australiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abhishek Bachchan, indiar aktore eta playback abeslaria.
- 1978 – Samuel Sánchez, asturiar txirrindularia.
- 1979 – Mirko Hrgović, bosniar futbolari ohia.
- 1980 – Tiwa Savage, nigeriar abeslari, musikagile eta aktorea.
- 1981 – Mia Hansen-Løve, frantziar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- 1982 –
- Laura del Río, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Jenn Suhr, estatubatuar atleta, pertika jauzian aditua.
- 1983 –
- Baby K, italiar abeslari, abesti-idazle, rapeatzaile eta modeloa.
- Hiroko Sano, japoniar futbolari ohia.
- 1984 – Rob Mayth, eurodance musika motako alemaniar DJa.
- 1985 –
- Cristiano Ronaldo, portugaldar futbolaria.
- Julie Dachez, frantziar gizarte-psikologoa eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1986 – Niels Albert, belgikar txirrindularia.
- 1987 – Özge Gürel, turkiar aktorea.
- 1991 – Nabil Bahoui, suediar futbolaria.
- 1992 –
- Neymar, brasildar futbolaria.
- Kejsi Tola, albaniar abeslaria.
- 1995 – Adnan Januzaj, belgikar futbolaria.
- 1997 – Marcy Avila, venezuelar aktorea, musikaria, musika ekoizlea, efektu bisualen artista eta LGBT eskubideen aldeko ekintzailea.
- 2016 – Jigme Namgyel Wangchuck, Bhutango printze oinordekoa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1597 – San Martin Loinazkoa, beasaindar misiolari eta martiria (j. 1566).
- 1728 – Antonio Gastañeta, gipuzkoar itsasgizon eta ontzigilea, Madrilen (j. 1656).
- 1951 – Marcelino Ulibarri, nafar politikari karlista (j. 1880).
- 1965 – Eustakio Azkarate-Askasua, gipuzkoar apaiza, organo-jolea eta konpositorea (j. 1887).
- 1970 – José Landazabal, Lakatos, bizkaitar futbolaria (j. 1899).
- 1977 – Miguel Jimeno de Lahidalga, arabar margolaria (j. 1895).
- 1980 – Julene Azpeitia, zumaiar idazlea eta ikastolen bultzatzailea (j. 1888).
- 1982 – Jean Etxeberri, lapurtar errugbilaria, Les Côtes-d'Areyn (j. 1901).
- 1990 – Fernando Goenaga Iribarren, gipuzkoar abeslaria, Isil-isilik abesti herrikoiaren egilea (j. 1907).
- 1991 – Pedro Arrupe, Aita Arrupe, Jesusen Lagundiko 28. nagusia, Erroman (j. 1907).
- 2011 – Julia Chávarri Otero, gasteiztar gizarte-langilea, ijitoak Gasteizen integratzeko lan egin zuena (j. 1932).
- 2012 – Jaime Escudero, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- 2014 – Arkaitz Bellon, Pantxi , espetxean hildako bizkaitar preso politikoa (j. 1978).
- 2016 – Kontxu Odriozola, euskal eta azpeitiar aktorea (j. 1945).
- 2017 – José María García de Andoin, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea, Miranda Ebron (j. 1933).
- 2018 – Jean Nesprias, lapurtar dantza irakaslea (j. 1927).
- 2019 – Lucia Areitioaurtena, Erromaretakua, bizkaitar erraketista (j. 1925).
- 2020 – Jose Angel Ascunce, gipuzkoar literatura-kritikaria, Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua eta euskal herritarren erbesteko kulturaren ikertzailea (j. 1946).
- 2022 – Fernando Marías, bizkaitar idazlea, Madrilen (j. 1958).
- 2024 – Gorka Setien, euskal idazlea (j. 1958).
Mundua
aldatu- 806 – Kanmu Enperadorea, Japoniako Enperadorea (j. 737).
- 1017 – Antso Gartzea, Gaztelako hirugarren konde burujabea.
- 1579 – Giovanni Battista Moroni, italiar margolaria (j. 1520-1524).
- 1661 – Shunzhi, Txinako enperadorea, Qing dinastiako bigarrena (j. 1638).
- 1679 – Joost van den Vondel, herbeheretar olerkari eta antzerkigilea, XVII. mendeko garrantzitsuena (j. 1587).
- 1714 – Carlo Fontana, italiar arkitekto, dekoratzaile eta eskultorea (j. 1638).
- 1722 – Éléonore Desmier d'Olbreuse, Wilhelmsburgeko kontesa eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa (j. 1639).
- 1803 – Giovanni Battista Casti, italiar idazlea (j. 1724).
- 1807 – Pasquale Paoli, korsikar iraultzaile, komandante eta abertzalea (j. 1725).
- 1818 – Karlos XIII.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1748).
- 1825 – Pierre Gaveaux, okzitaniar tenor eta musikagilea (j. 1761).
- 1881 – Thomas Carlyle, eskoziar historialari, kritikari eta filosofoa (j. 1795).
- 1888 – Anton Mauve, herbeheretar margolaria, Hagako Eskolako kidea (j. 1838).
- 1909 – Henry Russell, okzitaniar-britainiar alpinista, mendizalea, bidaiaria eta abenturazalea (j. 1834).
- 1919 –
- Vasili Rozanov, errusiar filosofoa, kritikaria eta idazlea (j. 1856).
- William Michael Rossetti, ingeles literatura-kritikaria eta argitaratzailea (j. 1829).
- 1937 – Lou Andreas-Salomé, errusiar idazle, psikoanalista eta intelektuala, liberalismoaren jarraitzailea (j. 1861).
- 1938 – Ana Paris Garcia, UGTko militantea eta lider sindikalista, garrotez exekutatua (j. 1898).
- 1939 – Teresa Mañé, espainiar irakasle, editore eta idazlea (j. 1865).
- 1941 – Andrew Barton Paterson, australiar poeta eta kazetaria (j. 1864).
- 1943 – Anna Keichline, estatubatuar arkitekto eta asmatzailea (j. 1889).
- 1945 – Violette Szabo, SOEko britainiar kidea Bigarren Mundu Gerran, espioia eta Frantziako Erresistentziaren alde aritutakoa (j. 1921).
- 1946 – George Arliss, britainiar aktorea (j. 1868).
- 1947 – Hans Fallada, alemaniar idazlea (j. 1893).
- 1962 – Jacques Ibert, frantziar musikagilea (j. 1890)
- 1967 –
- Àngels Garriga de Mata, kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea (j. 1898).
- Violeta Parra, txiletar folk abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikagilea (j. 1917).
- 1969 – Thelma Ritter, estatubatuar aktorea (j. 1902).
- 1971 – Mátyás Rákosi, Hungariako lehen ministroa (j. 1892).
- 1972 – Marianne Moore, estatubatuar olerkaria (j. 1887).
- 1984 – Manès Sperber, frantziar filosofoa, soziologoa eta idazlea (j. 1905).
- 1988 – Ove Nyguist Arup, britainiar ingeniaria (j. 1895).
- 1991 –
- Dean Jagger, estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Amaro del Rosal, espainiar sindikalista eta idazlea (j. 1904).
- 1993 – Joseph L. Mankiewicz, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1909).
- 1994 – Hermann J. Abs, alemaniar bankaria (j. 1901).
- 1996 – Antonio Ruiz Soler, Antonio el bailarin, espainiar dantzari eta koreografoa (j. 1921).
- 1997 – René Huyghe, frantziar arte-historialaria (j. 1906).
- 1999 –
- Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (j. 1911).
- Wassily Leontief, errusiar-estatubatuar ekonomialaria, 1973ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1905).
- 2000 –
- Claude Autant-Lara, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- Hidetoki Takahashi, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1916).
- 2005 – Étienne Gnassingbé Eyadema, Togoko diktadorea (j. 1935).
- 2008 – Maharishi Mahesh Yogi, indiar yogia, gogoeta transzendentalaren mugimenduaren sortzailea (j. 1918).
- 2015 – Val Logsdon Fitch, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- 2017 – Gila Goldstein, israeldar aktorea, abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (j. 1948).
- 2018 – Margot Duhalde, txiletar hegazkinlaria, Txileko lehenengo emakumezko gerra pilotua eta Hego Amerikako hegazkinlaritzako aitzindarietako bat (j. 1920).
- 2019 –
- Andy Nisbet, eskoziar mendizalea, arroka eta izotzetan eskalatzeko teknika mistoen aitzindaritzat hartua (j. 1953).
- Miriam Rivera, mexikar emakumezko aktore pornografiko eta modelo transexuala (j. 1981).
- 2020 –
- Stanley Cohen, estatubatuar biokimikaria, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1922).
- Kirk Douglas, estatubatuar zinema aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1916).
- Beverly Pepper, estatubatuar eskultorea (j. 1922).
- Yves Pouliquen, frantziar oftalmologoa, Frantses Akademiako kidea (h. 2020).
- 2021 –
- Christopher Plummer, kanadar antzerki, telebista eta zinemako aktorea (j. 1929).
- John Pullin, ingeles errugbilaria (j. 1941).
- Leon Spinks, estatubatuar boxeolaria (j. 1953).
- 2021ean desagertua – John Snorri Sigurjónsson, islandiar alpinista, K2 mendian (j. 1973).
- 2022 – Angélica Gorodischer, argentinar idazlea (j. 1928).
- 2023 –
- Pervez Musharraf, Pakistango presidentea (j. 1943).
- Rosa Tavárez, dominikar margolari, grabatzaile, marrazkilari, instalatzaile eta hezitzailea (j. 1939).
- 2024 –
- Dries van Agt, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1931).
- Michael Jayston, ingeles aktorea (j. 1935).
- Jean Malaurie, frantziar antropologoa eta geografoa (j. 1922).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Agate Deuna
- Sehaska egutegiko izendegia: Agate/Ageda/Agathe/Agata eta Nekoitza.
Jaieguna, ondoko herrietan:
Kanpo estekak
aldatu