Maiatzaren 11
data
Maiatzaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamaikagarren eguna da, 132garrena bisurteetan. 234 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 330 – Bizantzio hiria Erromatar Inperioko hiriburu bihurtu zen Konstantinoren agindupean, eta Konstantinopla izena jarri zioten.
- 1949 – Siam erresumak ofizialki Thailandia izena hartu zuen.
- 1960 – Mossadeko agenteek Adolf Eichmann atxilotu zuten, Argentinan ezkutatzen zen buruzagi nazia eta gerra kriminala.
- 2000 – India ofizialki 1.000.000.000 biztanlera iritsi zen.
- 2010 – David Cameronek Erresuma Batuko gobernua osatzeko, Nick Cleggen Alderdi Liberal Demokratarekin bat egingo zuela adierazi zuen. Gordon Brownek dimisioa aurkeztu zuen.
- 2011 – 2011ko Lorcako lurrikara: Espainiako Murtzia erkidegoko Lorca udalerrian egondako 5,2 graduko lurrikaran bederatzi pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2002 – Arabako Bertsolari Txapelketaren bigarren ekitaldiaren finala jokatu zen Gasteizen, aurreko ekitalditik 18 urtetara jokatu zena. Asier Otamendik lehenengo txapela eskuratu zuen
Mundua
aldatu- 868 – Txinan historiako lehen liburua inprimatu zen: Diamantearen Sutra, Wang Jie.
- 2001 – A Knight's Tale ("Zaldun Ipuina") filma estreinatu zen, Brian Helgelandek zuzendu eta Heath Ledger, Mark Addy, Rufus Sewell, Paul Bettany eta Alan Tudyk aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1971 – Dallasko Mariano Martinez jatetxe-jabeak Margarita cocktaila izozteko prozesua egiten zuen makina bat asmatu zuen. Makina horrekin automatikoki zerbitza zitzakeen eskaera guztiak, banaka egin beharrean. Honek cocktail hori AEBko ezagunenetako bat izatera lortu zuen.
- 1998 – Indiak arma nuklearrekin frogak egin zituen Rajastango desertuan.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2014 – San Mames estadio berrian jokatutako lehenbiziko Euskal derbian Athletic Kluba eta Errealak Muniain eta Agirretxeren golekin bana berdindu zuten.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1864 – Ramón Godó, kataluniar enpresaburua, La Vanguardia egunkariaren sortzailea, Bilbon (h. 1931).
- 1891 – Alejandro de la Sota Aburto, bizkaitar kazetaria, Excelsior egunkariaren sortzailea (h. 1965).
- 1901 – Domingo Iturrate, Fray Domingo del Santísimo Sacramento, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1927).
- 1904 – Mariano Iurrita, gipuzkoar futbolaria (h. 1976).
- 1907 – Bernardo Estornes Lasa, izabatar kulturagilea eta euskal idazlea (h. 1999).
- 1908 – Agustín Sauto, Bata, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1986).
- 1925 – Seber Ormaza, euskal herritar politikari eta abestigilea (h. 2010).
- 1947 – Miguel Angel Lamata, gipuzkoar futbolaria (h. 2019).
- 1950 – José Luis Izco, PSNko nafar politikaria.
- 1953 – Carmen Llera, nafar eleberrigilea eta PSNko gazteriaren bozeramailea.
- 1961 – Igone Zabala Unzalu, bizkaitar euskal-hizkuntzalaria.
- 1962 – Begoña Sanzberro, UPNko nafar politikaria.
- 1964 – Juan Jose Alvarez Rubio, gipuzkoar jurista eta EHUko katedraduna Zuzenbidean.
- 1966 – Ana Irigoien, bizkaitar idazlea.
- 1968 – Daniel Calparsoro, euskal herritar zinema zuzendaria, Bartzelonan.
- 1971 – Asier Zurinaga, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- 1977 – Iker Alvarez, gipuzkoar futbolaria.
- 1978 – Agurne Anasagasti, bizkaitar telebista aurkezlea.
- 1981 – Juan José Martín, arabar izotz hockey jokalari ohia.
- 1983 – Natalia Zabala, gipuzkoar modeloa.
- 1984 – Izaskun Osés, nafar atleta paralinpikoa.
- 1993 – Charles Ollivon, lapurtar errugbilaria.
- 1999 – Jon Mariezkurrena, Mariezkurrena II.a, nafar pilotaria.
Mundua
aldatu- 1594 – Charlotte Marguerite Montmorencykoa, Condéko printzesa (h. 1650).
- 1752 – Johann Friedrich Blumenbach, alemaniar mediku, fisiologo eta antropologoa (h. 1840).
- 1771 – Laskarina Bouboulina, greziar andre heroia Greziako 1821eko Independentzia Gerran (h. 1825).
- 1801 – Henri Labrouste, frantziar arkitektoa (h. 1875).
- 1823 – Alfred Stevens, belgikar margolaria (h. 1905).
- 1824 – Jean-Léon Gérôme, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1904).
- 1827 – Jean-Baptiste Carpeaux, frantziar eskultore eta margolaria (h. 1875).
- 1840 – Mariana Angélica de Andrade, portugalder poeta (h. 1882).
- 1848 – Wilhelm Windelband, alemaniar filosofoa eta historialaria (h. 1915).
- 1851 – Maria Teresa Nuzzo, maltar moja (h. 1923).
- 1852 – Charles W. Fairbanks, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (h. 1918).
- 1871 –
- Emiliano Chamorro Vargas, Nikaraguako presidentea (h. 1966).
- Mariano Fortuny Madrazo, espainiar margolari, asmatzaile, grabadore, argazkilari, diseinatzaile, enpresari eta eszenografoa (h. 1949).
- 1875 – Harriet Quimby, estatubatuar hegazkinlari eta zinema gidoigilea, pilotu lizentzia lortu zuen AEBetako lehen emakumea (h. 1912).
- 1888 – Irving Berlin, estatubatuar konpositore eta kantu-idazlea, AEBko historiako kantagile handienetakoa (h. 1989).
- 1889 – Paul Nash, britainiar margolari surrealista eta gerra artista (h. 1946).
- 1892 – Margaret Rutherford, ingeles aktorea (h. 1972).
- 1894 – Marta Graham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1991).
- 1895 –
- Jan Parandowski, poloniar idazlea eta itzultzailea (h. 1978).
- William Grant Still, estatubatuar musika konpositore eta zuzendaria (h. 1978).
- 1896 – Mari Sandoz, estatubatuar idazlea, biografoa eta irakaslea (h. 1966).
- 1899 – Sára Salkaházi, hungariar moja katolikoa, Bigarren Mundu Gerran gutxi gorabehera ehun judu salbatu zituena (h. 1944).
- 1900 – Pridi Banomyong, Thailandiako lehen ministroa (h. 1983).
- 1904 – Salvador Dalí, kataluniar margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea (h. 1989).
- 1906 – Kent Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- 1910 – Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1990).
- 1911 – Juan Manuel Ugarte Eléspuru, perutar margolari, eskultore, historialari eta idazlea (h. 2004).
- 1913 – Robert Jungk, austriar idazle eta militante ekologista (h. 1994).
- 1914 – Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (h. 1998).
- 1916 – Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (h. 2002).
- 1918 – Richard Feynman, estatubatuar fisikaria, XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetariko bat eta 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1924 –
- Antony Hewish, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Marino Marini, italiar abeslaria (h. 1997).
- 1925 –
- Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (h. 2020).
- Max Morlock, alemaniar futbolaria (h. 1994).
- 1926 –
- Yvonne Furneaux, britainiar-frantziar aktorea (h. 2024).
- Teddy Scholten, 1959ko Eurovision Abesti Lehiaketaren irabazlea. (h. 2010)
- 1928 –
- Yaacov Agam, israeldar artista, arte zinetikoaren aitzindaria.
- Marco Ferreri, italiar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (h. 1997).
- Arthur Foulkes, Bahametako gobernadore orokorra.
- 1930 –
- Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (h. 2020).
- Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (h. 2002).
- 1932 –
- Francisco Umbral, espainiar kazetari, olerkari, saiakeragile eta biografoa (h. 2007).
- Valentino, italiar moda-diseinatzailea.
- 1933 – Louis Farrakhan, estatubatuar abeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijio-buruzagia eta kazetaria.
- 1936 –
- Carla Bley, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria (h. 2023).
- Olga Xirinacs, kataluniar idazlea eta piano-irakaslea.
- 1938 – Joan Margarit, kataluniar poeta eta arkitektoa (h. 2021).
- 1941 – Eric Burdon, ingeles abeslari, abesti egile eta aktorea, The Animals taldeko kidea.
- 1943 – Armando Tito Larrea, ekuadortar futbolaria (h. 2024).
- 1944 – Jean Clareboudt, frantziar eskultore eta diseinatzailea (h. 1997).
- 1949 – Rafa Martín, espainiar aktorea.
- 1950 – Kai Nieminen, finlandiar idazlea eta japoniar literaturako itzultzailea.
- 1951 –
- Eulalio García, espainiar txirrindulari ohia.
- Mike Slemen, ingeles errugbilaria (h. 2020).
- 1952 –
- Shohreh Aghdashloo, irandar aktorea.
- Paulo César, brasildar futbolaria (h. 2022).
- Renaud Séchan, frantziar musikagilea.
- 1953 –
- Kiti Mánver, espainiar aktorea.
- Gordana Siljanovska-Davkova, Ipar Mazedoniako presidentea.
- 1954 – Judith Weir, eskoziar musikagilea, antzerki musikaleko partiturak idazteagatik ezaguna.
- 1963 –
- Natasha Richardson, britainiar aktorea (h. 2009).
- Nina Stemme, suediar opera abeslaria.
- 1967 – Sue Gardner, kanadar kazetaria eta enpresaburua, Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusi ohia.
- 1971 – Alberto Rodríguez Librero, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1972 – Concha Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar abeslaria.
- 1977 –
- Anna Federmesser, errusiar langile humanitarioa.
- Pablo García, uruguaiar futbolaria.
- Marcos Paulo Alves, brasildar futbolari ohia.
- 1978 – Laetitia Casta, frantziar aktore eta modeloa, Frantzian Marianneren pertsonifikaziotzat hautatua.
- 1980 – Míriam Nogueras, Junts per Catalunya alderdiko politikaria eta ehungintzako enpresaburua.
- 1981 – Daisuke Matsui, japoniar futbolaria.
- 1984 –
- Andrés Iniesta, espainiar futbolaria.
- Sara Moro, espainiar gimnasta artistiko ohia.
- 1987 – Tomoaki Makino, japoniar futbolaria.
- 1988 –
- Marcel Kittel, alemaniar txirrindularia.
- Raúl Rodríguez Navas, espainiar futbolaria.
- 1991 – Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (h. 2017).
- 1992 – Thibaut Courtois, belgikar futbol atezaina.
- 1995 – Shira Haas, israeldar aktorea.
- 2000 –
- Instasamka, errusiar pop eta rap abeslaria.
- Ana Karolina Lannes, brasildar aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1804 – Joan Antonio Mogel, eibartar idazlea (j. 1745).
- 1871 – Celedonio de Uribe, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Madrilen (j. 1823).
- 1881 – Sakamantekas, arabar serie-hiltzailea (j. 1821).
- 1884 – Canuto Ignacio Muñoz, gipuzkoar enpresaburu eta kultura ekintzailea, bertsolaritza babestu zuena (j. 1835).
- 1939 – Alberto Palacio, lapurtar ingeniaria eta arkitektoa, Bizkaiko Zubiaren disenatzailea (j. 1856).
- 1983 – Blanquita Suárez, gipuzkoar aktore eta abeslaria, Madrilen (j. 1894).
- 1994 – Angel Urrutia Iturbe, nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (j. 1933).
- 2005 – Julian Alustiza, Aztiri, gipuzkoar poeta, idazle eta sermoilaria (j. 1913).
- 2010 – Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea (j. 1911).
- 2013 – Benantxio Irureta, euskal mendizale nabarmena, Aneton (j. 1953).
- 2016 – Jesús Infante, arabar margolaria, Logroñon (j. 1926).
Mundua
aldatu- 912 – Leon VI.a Jakituna, Bizantziar enperadorea (j. 866).
- 1610 – Matteo Ricci, italiar misiolari jesuita (j. 1522).
- 1680 – Henri de Béthune, frantziar gomendiozko abadea, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1604).
- 1708 – Jules Hardouin-Mansart, frantziar arkitektoa (j. 1646).
- 1731 – Mary Astell, ingeles idazle feminista eta erretorikoa, "lehen feminista ingelesa" (j. 1666).
- 1760 – Alaungpaya, Alompra izenez ere ezaguna, Birmaniako heroi nazionala (j. 1714).
- 1778 – Pitt "Zaharra", ingeles politikaria (j. 1708).
- 1780 – Nicolás Fernández de Moratín, espainiar poeta, prosista eta dramaturgoa (j. 1737).
- 1811 – Francisco Lanzagorta, Mexikoko independentziaren aldeko matxinatua, fusilatua (j. 1791).
- 1812 – Spencer Perceval, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1762).
- 1830 – Frederick Albert Winsor, alemaniar asmatzailea, Erresuma Batuan eta Frantzian gas-argiztapenaren aitzindarietako bat (j. 1763).
- 1849 –
- Otto Nicolai, alemaniar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1810).
- Juliette Récamier, frantziar socialitea (j. 1777).
- 1857 – Eugène-François Vidocq, frantziar abenturazalea eta detektibea (j. 1775).
- 1858 – Aimé Bonpland, frantziar esploratzaile eta botanikaria (j. 1773).
- 1871 – John Herschel, ingeles matematikari, astronomo eta kimikaria (j. 1792).
- 1881 – Henri Frédéric Amiel, suitzar filosofoa (j. 1821).
- 1891 – Edmond Becquerel, frantziar fisikaria (j. 1820).
- 1905 – Thorvald Niss, daniar margolaria (j. 1842).
- 1916 –
- Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea (j. 1873).
- Karl Schwarzschild, alemaniar fisikari eta astronomialaria (j. 1873).
- 1920 – William Dean Howells, estatubatuar eleberrigile, literatura kritikari eta antzerkigilea (j. 1837).
- 1927 – Juan Gris, espainiar margolaria (j. 1887).
- 1939 –
- Eugenia González Ramos, espainiar sindikalista, fusilatua (j. 1919).
- Pazzis Sureda, espainiar eskultore, margolaria eta poeta (j. 1907).
- 1954 – Rosa Sevilla de Alvero, Filipinetan emakumeen sufragioaren alde egin zuen filipinar aktibista, hezitzailea eta kazetaria (j. 1879).
- 1955 – Henriëtte Gesina Numans, herbehereetar margolaria, landareen inguruko margolanak eta marrazkiak egin zituena (j. 1877).
- 1958 – Lucien Lelong, goi-mailako jantzigintzako frantziar jostuna (j. 1889).
- 1960 – John D. Rockefeller Jr., estatubatuar finantzaria eta filantropoa (j. 1874).
- 1962 – Hans Luther, Alemaniako kantzilerra (j. 1879).
- 1963 – Herbert Spencer Gasser, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1888).
- 1971 –
- Ferenc Erdei, hungariar politikaria (j. 1910).
- Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1899).
- 1973 – Grigori Kozintsev, ukrainar-sobietar zinemagilea (j. 1905).
- 1976 – Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (j. 1898).
- 1977 – Carmen Prieto Rouco, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (j. 1901).
- 1979 – Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (j. 1912).
- 1981 –
- Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (j. 1945).
- 1985 – Chester Gould, estatubatuar umorista grafiko eta komikigilea (j. 1900).
- 1988 – Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (j. 1912).
- 1996 – Nnamdi Azikiwe, Zik, Nigeriako aurreneko presidentea (j. 1904).
- 2001 – Douglas Adams, ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea (j. 1952).
- 2003 –
- José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (j. 1914).
- Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (j. 1945).
- 2006 – Floyd Patterson, estatubatuar boxeolaria (j. 1935).
- 2007 – Malietoa Tanumafili II.a, Samoako estatuburua (j. 1912).
- 2009 – Abel Goumba, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (j. 1926).
- 2018 – Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (j. 1930).
- 2019 –
- Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (j. 1944).
- Peggy Lipton, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria (j. 1946).
- 2020 – Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1927).
- 2021 –
- Wilfried Peffgen, alemaniar txirrindularia (j. 1942).
- Buddy Van Horn, estatubatuar ekintzazko aktore espezialista eta film zuzendaria (j. 1928).
- 2022 –
- Shireen Abu Akleh, palestinar kazetaria (j. 1971).
- Paul Ginsborg, ingeles historialari eta teorialari politikoa, italiar nazionalizatua (j. 1945).
- 2024 – Mary Wells Lawrence, estatubatuar publizista (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Alazne, Mirari eta Belate.
Kanpo estekak
aldatu