Juan Esteban Belza
apaiz argentinarra
Juan Esteban Belza Nesprías (Argentina, 1918ko maiatzaren 14a - Buenos Aires, 1989ko maiatzaren 1a) apaiz argentinarra izan zen. Ama Berakoa zuen eta aita tolosarra.
Juan Esteban Belza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1918ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1989ko maiatzaren 1a (70 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza |
Kidetza | National Academy of History of Argentina (en) |
Biografia
aldatuBuenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko kidea. Patagoniari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen eta Karukinka (Amalurra selknam hizkuntzaz) aldizkaria sortu zuen, non eskualde honetako historia argitaratu zuen 1910 arte.
1969an Patagoniako San Juan Bosco Unibertsitateko honoris causa doktore eta erakunde historiko nabarmenetako kide izan zen, eta 1970ean Suaren Lurraldea Ikertzeko Institutuaren presidente eta sortzaile. Eusko Ikaskuntzaren Amerikako Institutuko kide osoa.
Buenos Airesen hil zen 1989ko maiatzaren 1ean.