1872
urte
1872. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa |
Urteak | 1869 • 1870 • 1871 • 1872 • 1873 • 1874 • 1875 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1872 MDCCCLXXII |
Ab urbe condita | 2625 |
Armeniar egutegia | 1321 ԹՎ ՌՅԻԱ |
Bahá'í egutegia | 28 – 29 |
Bengaliar egutegia | 1279 |
Berber egutegia | 2822 |
Egutegi budista | 2416 |
Myanmarko egutegia | 1234 |
Bizantziar egutegia | 7380 – 7381 |
Koptoen egutegia | 1588 – 1589 |
Etiopiar egutegia | 1864 – 1865 |
Hebrear egutegia | 5632 – 5633 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1928 – 1929 |
Shaka Samvat | 1794 – 1795 |
Kali Yuga | 4973 – 4974 |
Iraniar egutegia | 1250 – 1251 |
Islamiar egutegia | 1288 – 1289 |
Japoniar egutegia | Meiji 5 (明治5年) |
Korear egutegia | 4205 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2415 |
Holozeniar egutegia | 11872 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatu- Urtarrilaren 1a – Argentinar gautxo talde batek, «hil itzazue euskaldunak eta gringoak» oihukatuz, 36 etorkin hil zituen, Argentinako historiaren erritu sarraskirik handiena gauzatuz.
- Martxoaren 1a – Yellowstone Parke nazional izendatu zuten.
Arte eta kultura
aldatuZientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatuJaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 6a – Alexander Nikolaievitx Scriabin, errusiar pianista eta musikagilea (h. 1915).
- Urtarrilaren 12a – Victoriano Flamarique, nafar apaiza eta kooperatibismoaren aitzindaria (h. 1946).
- Urtarrilaren 15a – Concepción Lopez de Arroiabe Lejarreta, Gasteizko Institutuan ikasketak egin zituen aurreneko emakumea.
- Urtarrilaren 20a – Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (h. 1957).
- Urtarrilaren 22a – Vicente Fatrás, bizkaitar politikaria (h. 1936).
- Urtarrilaren 23a – Paul Langevin, frantziar fisikari eta politikaria (h. 1946).
- Urtarrilaren 23a – Jože Plečnik, esloveniar arkitektoa (h. 1957).
- Urtarrilaren 24a – Morris Travers, britainiar kimikaria (h. 1961).
- Urtarrilaren 31 – Cecilio Erauskin, Gorbeiako artzaina (h. 1938).
- Urtarrilaren 31 – Zane Grey, estatubatuar idazlea (h. 1939).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 5a – Selma Rıza Feraceli, Turkiako lehen emakume kazetaria (h. 1931.
- Otsailaren 6a – Teresa Rosell i Capdevila, kataluniar irakasle eta esperantista (h. 1954).
- Otsailaren 11 – Rita de Morais Sarmento, portugaldar ingeniari zibila, Portugalen, eta ziurrenik Europa osoan, titulu hori lortu zuen lehen emakumea (h. 1931).
- Otsailaren 16a – Jeanne Bucher, frantziar argitaratzailea (h. 1946).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 6a – Johan Bojer, norvegiar kontalari eta eleberrigilea (h. 1959).
- Martxoaren 7a – Piet Mondrian, herbehereetar margolaria (h. 1944).
- Martxoaren 9a – Ella Ewing, Missouriko emakume erraldoia, akromegaliaren ondorioz, 2,54 metro garai izatera heldu zen estatubatuar gizasemea (h. 1913).
- Martxoaren 14a – Liudmila Nikolaevna Stal, ukrainar boltxebikea (h. 1939).
- Martxoaren 20a – Robert Brough, eskoziar margolari eta ilustratzailea (h. 1905).
- Martxoaren 23a – Michael Joseph Savage, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1940).
- Martxoaren 25a – Tōson Shimazaki, japoniar idazlea (h. 1943).
- Martxoaren 28a – Ingolf Elster Christensen, norvegiar politikaria (h. 1943).
- Martxoaren 28a – José Sanjurjo, nafar militarra (h. 1936).
- Martxoaren 31 – Arthur Griffith, irlandar lider abertzalea (h. 1922).
- Martxoaren 31 – Aleksandra Kollontai, errusiar iraultzaile feminista (h. 1952).
- Martxoaren 31 – Sergei Pavlovitx Diagilev, errusiar artista (h. 1929).
Apirila
aldatu- Apirilaren 9a – Léon Blum, Frantziako Estatuburua (h. 1950).
- Apirilaren 12a – Francesca Bonnemaison i Farriols, kataluniar pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea (h. 1949).
- Apirilaren 29a – Manuel Hugué, espainiar idazle eta margolaria (h. 1945).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Hugo Alfvén, suediar musikagile, orkestra-zuzendari, biolin-jotzaile eta margolaria (h. 1960).
- Maiatzaren 3a – Park Jung-yang, Hego Korear politikari eta filosofo liberala (h. 1959).
- Maiatzaren 5a – José María Urkijo Ibarra, bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria (h. 1936).
- Maiatzaren 6a – Willem de Sitter, herbeheretar fisikari, matematikari eta astronomoa (h. 1934).
- Maiatzaren 10a – Marcel Mauss, frantziar soziologoa, Frantziako etnologiaren aita (h. 1950).
- Maiatzaren 18a – Bertrand Russell, galestar idazle, filosofo eta matematikaria, 1950eko Literaturako Nobel Saria (h. 1970).
- Maiatzaren 30a – Paul-Émile Janson, Belgikako lehen ministroa (h. 1944).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 6a – Antoni Bolesław Dobrowolski, poloniar geofisikaria, meteorologoa eta esploratzailea (h. 1954).
- Ekainaren 6a – Alexandra Feodorovna, Errusiako enperatriza eta Errusiako Inperioko azken agintaria (h. 1918).
- Ekainaren 11 – Eustaquio Etxabe-Sustaeta, arabar kazetari eta politikari karlista (h. 1952).
- Ekainaren 12a – Manuel Uruchurtu, RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko mexikar abokatu eta politikaria (h. 1912).
- Ekainaren 13a – Albert Demangeon, frantziar geografoa (h. 1940).
- Ekainaren 18a – Ana de Castro Osório, portugaldar idazlea, kazetaria, pedagogoa, feminista eta militante errepublikanoa (h. 1935).
- Ekainaren 23a – Henri Hubert, frantziar arkeologoa eta erlijio konparaketan soziologo aditua (h. 1927).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Louis Blériot, frantziar ingeniari, hegazkin egile eta gidaria (h. 1936).
- Uztailaren 4a – Calvin Coolidge, Ameriketako Estatu Batuetako 30. Presidentea (h. 1933).
- Uztailaren 5a – Édouard Herriot, Frantziako lehen ministroa (h. 1957).
- Uztailaren 12a – Emil Hácha, Txekoslovakiako 3. Presidentea (h. 1945).
- Uztailaren 16a – Roald Amundsen, norvegiar esploratzailea (h. 1928).
- Uztailaren 23a – Edward Adrian Wilson, ingeles polar esploratzailea, medikua, naturalista eta ornitologoa (h. 1912).
- Uztailaren 28a – Albert Sarraut, Frantziako lehen ministroa (h. 1962).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 3a – Haakon VII.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1957).
- Abuztuaren 4a – Joaquín Beuntza, euskal abokatua eta politikaria (h. 1936).
- Abuztuaren 9a – Josef Augusto Austriakoa, austriar artxiduke eta Hungariako estatuburua (h. 1962).
- Abuztuaren 13a – Richard Willstätter, alemaniar kimikaria, 1915eko Kimikako Nobel Saria (h. 1942).
- Abuztuaren 15a – Aurobindo Ghose, indiar filosofoa (h. 1950).
- Abuztuaren 21a – Aubrey Beardsley, ingeles marrazkilaria (h. 1898).
- Abuztuaren 24a – Max Beerbohm, ingeles saiakeragile, eleberrigile eta parodien eta karikaturen egilea (h. 1956).
- Abuztuaren 31 – Matilda Kxesinskaia, errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta Nikolas II.a Errusiako tsarraren maitalea (h. 1971).
Iraila
aldatu- Irailaren 5a – Victor Ardisson, Vampire du Muy, frantziar nekrofilo ospetsua (h. 1944).
- Irailaren 10a – Vladimir Arseniev, errusiar esploratzaile eta idazlea (h. 1930).
- Irailaren 15a – Max Factor, poloniar-judu enpresaria (h. 1938).
- Irailaren 18a – Vicenç Albert Ballester, kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikarra, Esteladaren diseinatzaile eta hedatzailetzat joa (h. 1938).
- Irailaren 20a – Maurice Gustave Gamelin, frantziar jenerala (h. 1958).
- Irailaren 23a – Solomija Kruxelnytska, ukrainar sopranoa, XX. mendearen lehen erdiko opera-izarrik distiratsuenetakotzat joa (h. 1952).
- Irailaren 25a - Carlota Rosales, espainiar margolaria (h. 1958).
Urria
aldatu- Urriaren 3a – Candido Albistur Iturria, nafar konposatzaile, zuzendari eta pianojolea (h. 1955).
- Urriaren 4a – Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea (h. 1949).
- Urriaren 8a - Gertrude Elles, britainiar geologo, paleontologo eta unibertsitateko irakaslea, graptolitoetan aditua (h. 1960).
- Urriaren 8a – Mary Engle Pennington, estatubatuar kimikari bakteriologiko, asmatzaile eta hozte-sistemaren injinerua (h. 1952).
- Urriaren 8a – John Cowper Powys, galestar filosofo, eleberrigile, literatura kritikari eta olerkaria (h. 1963).
- Urriaren 11 – Emily Davison, emakumeen sufragioaren aldeko ingeles ekintzailea (h. 1913).
- Urriaren 12a – Ralph Vaughan Williams, ingeles musikagilea, zuzendaria eta organo-jotzailea (h. 1958).
- Urriaren 15a – Wilhelm Miklas, Austriako presidentea (h. 1956).
- Urriaren 15a – Edith Bolling Galt Wilson, AEBetako lehen dama (h. 1961).
- Urriaren 28a – Tadeo Biela, nafar abeslaria eta euskal idazlea (h. 1935).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 13a – Estanislao Urkixo Ussia, arabar enpresaburua (h. 1948).
- Azaroaren 23a – Isabel Güell i López, kataluniar konpositorea (h. 1956).
- Azaroaren 24a – Georgi Vasilievitx Txitxerin, errusiar diplomatikoa (h. 1936).
- Azaroaren 30a – Isidre Nonell, kataluniar margolari eta marrazkigilea (h. 1911).
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Maria Walanda Maramis, Indonesiako Heroi Nazionala (h. 1924)
- Abenduaren 7a – Johan Huizinga, herbeheretar filosofo eta historialaria (h. 1945).
- Abenduaren 12a – Isaías Gamboa, kolonbiar hezitzaile eta poeta (h. 1904).
- Abenduaren 12a – Heinrich Vogeler, alemaniar margolari, diseinatzaile eta arkitektoa (h. 1942).
- Abenduaren 16a – Anton Denikin, errusiar jenerala (h. 1947).
- Abenduaren 22a – Rufino Laiseka, PSEko buruzagi eta Bilboko alkatea (h. 1944).
- Abenduaren 24a – Natividad Yarza Planas, kataluniar irakaslea eta politikaria, Espainian sufragio unibertsalaren bidez hautatu zen lehenengo emakumezko alkatea (h. 1960).
- Abenduaren 26a – Norman Angell, britainiar politikari laborista, kazetari eta egilea, 1933ko Bakearen Nobel Saria (h. 1967).
- Abenduaren 28a – Pio Baroja, gaztelaniazko idazle gipuzkoarra (h. 1956).
- Abenduaren 31 – Joseph Garat, Baionako alkatea (h. 1944).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Alfredo Etxabe, Iturribidekoa , gaztelaniazko kazetaria eta euskal antzerkigilea (h. 1926).
- Emilio Azarola, euskal ingeniari eta politikaria (h. 1950).
- Felisa Aguado Sainz, nafar etxekoandrea eta PCEko kidea (h. 1936).
- Fernando Ortiz de Latierro, arabar idazlea eta kaputxinoa (h. 1966).
- Frantzisko Iturzaeta, gipuzkoar bertsolaria (h. 1948).
- Ignacio Coyne, nafar argazkilari eta zinemagilea (h. 1912).
- Jose Elosegi, Donostiako alkatea.
- Victoriano Mateo Ramírez, Errioxa, Arabar Errioxako forja-langile artistikoa (h. 1956).
- Aneta Dadexkeliani, georgiar poeta, itzultzaile, irakasle eta alfabetatzearen aldeko ekintzailea (h. 1922).
- Edith Margaret Garrud, Mendebaldeko lehen arte martzialetako emakume irakasle profesionala (h. 1971).
- Julius Koch, akromegaliaren ondorioz, 2,459 metro garai izatera heldu zen belgikar gizasemea (h. 1902).
Heriotzak
aldatuUrtarriletik ekainera
aldatu- Urtarrilaren 8a – Manuela León, ekuadortar emakume libertarioa, indigenen altxamenduan liderretako bat (j. 1844).
- Urtarrilaren 12a – Victor de Persigny, frantziar politikaria (j. 1808).
- Urtarrilaren 21a – Franz Grillparzer, austriar idazlea (j. 1791).
- Urtarrilaren 30a – Felicitas Guerrero, buenosairestar dirudun dama (j. 1846).
- Otsailaren 8a – Eugenio Abiraneta, euskal herritar politikaria (j. 1792).
- Otsailaren 11 – Edward James Roye, Liberiako presidentea (j. 1815).
- Otsailaren 29 – Eugenio Otxoa, erdal idazlea, bibliografoa, argitaratzailea eta itzultzailea (j. 1815).
- Martxoaren 10a – Giuseppe Mazzini, italiar politikari, kazetari eta abertzalea (j. 1805).
- Apirilaren 2a – Samuel Morse, estatubatuar asmatzailea (j. 1791).
- Apirilaren 20a – Ljudevit Gaj, kroaziar hizkuntzalari, politikari, kazetari eta idazlea (j. 1809).
- Apirilaren 27a – Ion Heliade Rădulescu, Errumaniako idazlea eta politikaria (j. 1802).
- Maiatzaren 18a – Charles Belzuntze, Belzuntze bizkondea, erbestean jaiotako euskal idazlea (j. 1796).
- Maiatzaren 24a – Julius Schnorr von Carolsfeld, alemaniar margolaria (j. 1794).
- Ekainaren 4a – Stanisław Moniuszko, poloniar musikagile, orkestra-zuzendari eta musika irakaslea (j. 1819).
- Ekainaren 4a – Johan Rudolph Thorbecke, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1798).
- Ekainaren 12a – Thomas C. Jerdon, britainiar mediku, zoologo eta botanikaria (j. 1811).
- Ekainaren 22a – Juana de Vega, aliziar idazlea eta ekintzaile liberala (j. 1805).
Uztailetik abendura
aldatu- Uztailaren 18a – Benito Juárez, Mexikoko presidentea (j. 1806).
- Uztailaren 22a – Edmond Guibert, euskal idazlea (j. 1847).
- Abuztuaren 20a – Ganix Makeakoa, baxenafar kontrabandista eta mugalaria (j. 1806).
- Abuztuaren 23a – Jean Dorey, normandieraz idazten zuen idazle jerseytarra (j. 1831).
- Irailaren 2a – Nikolai Frederik Severin Grundtvig, daniar idazlea (j. 1783).
- Irailaren 10a – Avram Iancu, Transilvaniako errumaniar legegizona (j. 1824).
- Irailaren 13a – Ludwig Feuerbach, alemaniar filosofoa eta moralista (j. 1804).
- Irailaren 18a – Karlos XV.a Suediakoa, Suediako erregea eta Norvegiako erregea (j. 1826).
- Irailaren 25a – Manez Etxeto, Katxo, lapurtar bertsolaria (j. 1789).
- Urriaren 23a – Théophile Gautier, frantziar idazlea (j. 1811).
- Urriaren 29a – Pierre Charles Fournier de Saint-Amant, frantziar xakelaria (j. 1800).
- Azaroaren 5a – Thomas Sully, estatubatuar margolari erretratugilea (j. 1783).
- Azaroaren 23a – John Bowring, ingeles politikari, ekonomilari, hizkuntzalari, itzultzaile, hispanista, idazle eta bidaiaria, Hong Kongeko laugarren gobernadorea (j. 1792).
- Azaroaren 28a – Mary Somerville, eskoziar matematikari, astronomo eta ikerlari autodidakta (j. 1780).
- Abenduaren 14a – John Frederick Kensett, estatubatuar Hudson Ibaiaren Eskolako paisaien-margolaria (j. 1816).
- Abenduaren 21a – Robert Seldon Duncanson, estatubatuar margolaria (j. c. 1821).
- Abenduaren 23a – George Catlin, estatubatuar abenturazale, esploratzaile, bidaiari, abukatu, idazle eta margolaria (j. 1796).
- Abenduaren 24a – William John Macquorn Rankine, eskoziar fisikaria (j. 1820).
- Abenduaren 31 – Aleksis Kivi, finlandiar idazlea, finlandierazko lehen eleberri esanguratsua idatzi zuena (j. 1834).
Kanpo estekak
aldatu