Abenduaren 26
data
Abenduaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeigarren eguna da, 361.a bisurteetan. 5 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2000 – Txolarre Irratiaren lehen emisioa.
- 2005 – SUGAk Ganebarri gaztetxea okupatu zuen.
Mundua
aldatu- 1491 – Errege-erregina Katolikoen tropek Al-Zagalen eskuetan zegoen Almeriako hiria konkistatu zuten.
- 2003 – Richter eskalan 6.3 magnitudea izan zuen lurrikara batek Irango Bam hiri historikoaren egituren % 70 suntsitu zituen, 45.000 hildako inguru utziz.
- 2004 – Sumatrako kostaldean gertatutako 9 eskala inguruko lurrikara handi batek, tsunami bat sortu eta batez ere Indonesia, Sri Lanka, India eta Thailandiako kostaldeak harrapatu zituen. Horren ondorioz, Indiako ozeano osoan 230.000 pertsona baino gehiago hil ziren.
- 2008 – Hamasek lehergailuak jaurtiki zituen Gazatik Israel hegoaldera. Lehergailuetako batek bi neskato palestinar hil zituen.
- 2009 – Hegazkin baten aurkako Al Kaidaren atentatu bat zapuztu zuten AEBetako Detroit hirian.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1767 – Altzeste (italieraz: Alceste), Christoph Willibald Glucken musika eta Ranieri de' Calzabigiren libretoa duen opera estreinatu zen Vienako Burgtheaterren.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Mikel Unanue pilotariaren erretiroa, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
- 2015 – Aurreko urtean Euskal Herrian berdindu ostean, Katalunian jokatutako partiduetan Euskal Herriko gizonezkoen futbol selekzioak Kataluniako gizonezkoen futbol selekzioari Camp Noun 0-1 irabazi zion eta Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak Mini Estadin penaltietan. Honenbestez, Euskal futbol selekzioek Ehungarren Urteurrenaren Trofeoa bereganatu zuten.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1859 – Luis Salazar, bizkaitar politikari kontserbador eta historialaria (h. 1936).
- 1877 – Anakleto Ortueta, euskal herritar politikari, historialari eta kazetaria (h. 1959).
- 1897 – Martín Domínguez, gipuzkoar arkitektoa (h. 1970).
- 1890 – Esteban Barrenetxea, Frai Esteban de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1899 – Catalina Alastuey, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta Iruñeko Udal-eskoletako irakaslea.
- 1913 – Clement Urrutybehety, baxenafar medikua eta ikerlaria (h. 2014).
- 1915 – Sebastian Salaberria, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (h. 2003).
- 1928 – Erramun Baxok, baxenafar soziolinguista eta hizkuntzalaria (h. 2024).
- 1937 – Javier Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 2013).
- 1944 – Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2011).
- 1948 – Alexandre de La Cerda, lapurtar kazetari, idazle eta historialaria, Ipar Euskal Herriko kultura giroan erreferentzietako bat, Fontenay-sous-Boisen.
- 1949 – Alfonso Otazu, gipuzkoar historialaria (h. 2022).
- 1964 – Martxel Mariskal, gipuzkoar musikari eta idazlea.
- 1968 – Itziar Murua Uria, gipuzkoar politikaria.
- 1970 – Jon Odriozola, euskal txirrindulari ohia eta Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendaria.
- 1971 – Kepa Arroitajauregi, bizkaitar pilotaria eta kazetaria (h. 2020).
- 1973 – Ibon Iparragirre, bizkaitar aktibista.
- 1976 – Aitor Sarriegi, gipuzkoar bertsolaria, gai-jartzailea eta eragilea.
- 1977 – Patricia Urrutia, bizkaitar aktorea.
- 1978 – Vega Asensio, bizkaitar zientzialaria, biologian doktorea, ikertzailea, ilustraile zientifikoa eta irakaslea.
- 1983 – Asier Berasaluze, Berasaluze IX.a, bizkaitar pilotaria.
- 1984 – Rocío Ibarra, euskal belar hockey jokalaria.
- 1988 – Iñaki Larrinaga, bizkaitar pilotaria.
- 1991 – Aitor Aldalur, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 – Buru Arin, bizkaitar rap abeslaria.
- 1995 – Imanol García, nafar futbolaria.
- 2000 –
- Julen Agirrezabala, gipuzkoar futbolaria.
- Sergio González Álvarez, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1194 – Frederiko II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1250).
- 1618 – Elisabet Palatinatukoa, alemaniar aristokrata eta filosofoa (h. 1680).
- 1636 – Justina Dietrich, silesiar emagina (h. 1705).
- 1698 – Filippo della Valle, italiar eskultorea (h. 1768).
- 1716 – Thomas Gray, ingeles olerkaria (h. 1771).
- 1734 – George Romney, ingeles margolaria (h. 1802).
- 1756 – Bernard Germain de Lacépède, frantziar zoologo, politikari eta musikaria (h. 1825).
- 1769 – Ernst Moritz Arndt, alemaniar poeta eta idazle politikoa (h. 1860).
- 1771 – Julie Clary, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1845).
- 1778 – Étienne-Bruno-Marie d'Arbou, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1858).
- 1780 – Mary Somerville, eskoziar matematikari, astronomo eta ikerlari autodidakta (h. 1872).
- 1785 – Étienne Constantin de Gerlache, Belgikako lehen ministroa (h. 1871).
- 1791 – Charles Babbage, ingeles matematikari, filosofo eta ingeniaria, konputagailu programagarrien kontzeptuaren sortzailea (h. 1871).
- 1803 – Friedrich Reinhold Kreutzwald, estoniar idazlea, Estoniako literaturaren aitatzat hartua (h. 1882).
- 1820 – Dion Boucicault, irlandar antzerkigilea (h. 1890).
- 1853 – René Bazin, frantziar eleberrigilea (h. 1932).
- 1863 – Charles Pathé, frantziar industria-gizona (h. 1957).
- 1864 – Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (h. 1945).
- 1867 –
- Julien Benda, frantziar filosofo eta idazlea (h. 1956).
- Phan Bội Châu, Vietnamgo idazle eta politikaria (h. 1940).
- 1872 – Norman Angell, britainiar politikari laborista, kazetari eta egilea, 1933ko Bakearen Nobel Saria (h. 1967).
- 1876 – Virginia Bolten, argentinar aktibista anarkista, sindikalista eta feminista (h. 1960).
- 1880 – Elton Mayo, australiar soziologoa (h. 1949).
- 1883 –
- Frank Debenham, esploratzaile polarra, geografia irakaslea eta Scott Polar Research Instituteko lehen zuzendaria (h. 1965).
- Maurice Utrillo, frantziar margolaria (h. 1955).
- 1890 – Konstantinos Georgakopoulos, Greziako lehen ministroa (h. 1973).
- 1891 – Henry Miller, estatubatuar idazle eta margolaria (h. 1980).
- 1893 – Mao Zedong, Txinako Alderdi Komunistako burua eta Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 1976).
- 1904 – Alejo Carpentier, kubatar idazle eta musikologoa, errealismo magikoaren aitzindaritzat joa (h. 1980).
- 1909 – Oldřich Nejedlý, txekoslovakiar futbolaria (h. 1990).
- 1910 – Imperio Argentina, hispaniar-argentinar aktorea, abeslaria eta dantzaria (h. 2003).
- 1911 – Renato Guttuso, italiar margolaria eta eskultorea (h. 1987).
- 1914 – Richard Widmark, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- 1918 – Georgios Rallis, Greziako lehen ministroa (h. 2006).
- 1922 – José María Rodero, espainiar antzezlea (h. 1991).
- 1930 –
- Estefanía Chávez Barragán, mexikar arkitektoa, hirietako arazoetan eta irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzen aitzindaria (h. 2020).
- Jean Ferrat, frantziar abeslari eta musikaria (h. 2010).
- Donald Moffat, britaniar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1934 – Martín Pando, argentinar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1935 – Gnassingbé Eyadéma, Togoko diktadorea (h. 2005).
- 1937 – John Conway, ingeles matematikaria (h. 2020).
- 1938 – José Luis Alcaine, espainiar zinema argazkaria.
- 1939 –
- Fred Schepisi, australiar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Phil Spector, estatubatuar musika ekoizle, musikari eta abesti egilea (h. 2021).
- 1940 –
- Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (h. 2000).
- Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2022).
- 1941 – Klaus Bonsack, alemaniar luge lasterkaria (h. 2023).
- 1942 –
- Vinicio Cerezo, Guatemalako presidente ohia.
- Antonio Juliano, italiar futbolaria (h. 2023).
- 1946 – Yusuke Omi, japoniar futbolari ohia.
- 1947 – Jean Echenoz, frantziar idazle eta eleberrigilea.
- 1949 – José Ramos-Horta, Ekialdeko Timorko presidentea eta 1996ko Bakearen Nobel Saria.
- 1951 –
- José Horacio Gómez, mexikar-estatubatuar artzapezpiku katolikoa, teologoa, filosofoa, zientzialaria, kontularia eta arte ederretako doktorea.
- Fedra Lorente, espainiar aktore, abeslari eta umorista.
- 1953 –
- Leonel Fernández, Dominikar Errepublikako presidentea.
- Toomas Hendrik Ilves, Estoniako 4. presidentea.
- 1956 - Concha Caballero, espainiar politikaria (h. 2015).
- 1957 – Elena Sánchez Caballero, espainiar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- 1958 – Adrian Newey, 1 Formulako britainiar ingeniaria.
- 1959 - Marie Dorigny, frantziar argazkilaria.
- 1961 – Andrew Lock, australiar alpinista.
- 1962 – James Kottak, estatubatuar bateria-jotzailea, Scorpions eta Kingdom Come taldeetako kidea (h. 2024).
- 1963 – Lars Ulrich, daniar musikaria, Metallica taldearen sortzailea eta bateriajolea.
- 1964 –
- Veda Hlubinka-Cook, estatubatuar emakumezko software programatzaile transgeneroa, Metaweb konpainiaren sortzaileetako bat.
- Elizabeth Kostova, estatubatuar idazlea.
- 1965 –
- Kathleen Nord, alemaniar igerilaria (h. 2022).
- Mazinho Oliveira, brasildar futbolari ohia.
- 1969 –
- Thomas Linke, alemaniar futbolaria.
- Isaac Viciosa, espainiar atleta.
- 1970 – Danielle Cormack, zeelandaberritar aktorea.
- 1971 –
- Jared Leto, estatubatuar aktore, musikari eta kantautorea.
- Tatiana Sorokko, errusiar modeloa.
- 1972 – Shane Meadows, ingeles zine zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- 1973 – Topacio Fresh, argentinar abeslari, aktore, dantzari eta artegile transexuala.
- 1975 –
- Marcelo Ríos, txiletar tenislaria.
- María Vasco, espainiar atleta.
- 1976 – Lea De Mae, txekiar aktore porno eta modeloa (h. 2004).
- 1978 – Nazanin Zaghari-Ratcliffe, iraniar-britaniar hiritarra, Irango gobernuaren kontra lan egiteagatik kartzelaratua.
- 1979 – Xavier Florencio, kataluniar txirrindularia.
- 1980 – Jo Jung-suk, hegokorear aktorea.
- 1981 – Albert Corominas, kataluniar piraguista.
- 1985 –
- Beth Behrs, estatubatuar aktorea.
- Damir Markota, kroaziar saskibaloilaria.
- Kunimitsu Sekiguchi, japoniar futbolaria.
- 1986 –
- Kit Harington, ingeles aktorea.
- Hugo Lloris, frantziar futbol atezaina.
- Yelitza Ruiz, mexikar abokatua, poeta eta saiakeragilea.
- 1988 –
- Shiho Ogawa, japoniar futbolaria.
- Kayo Satoh, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia.
- 1989 –
- Yohan Blake, jamaikar atleta, abiadura probatan aditua.
- Sofiane Feghouli, frantziar-aljeriar futbolaria.
- 1990 – Denis Txerixev, erruso-espainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1873 – Fernando Aguirre Gaztelu, bizkaitar esklabo-trafikatzailea, Madrilen (j. 1811).
- 1879 – Vicente Urrabieta, bizkaitar marrazkilari eta ilustratzailea, Parisen (j. 1813).
- 1890 – Vicenta María López Vicuña, nafar lekaimea, Madrilen (j. 1847).
- 1949 – Pedro Ziga Maio, nafar naturalista (j. 1867).
- 1962 – Benigno Oreja, bizkaitar mediku eta politikaria (j. 1878).
- 1966 – Jose Iarnotz, iruindar arkitektoa (j. 1884).
- 1971 – Joseba Rezola, ordiziar politikari abertzalea eta abokatua (j. 1900).
- 1982 –
- Tomas Agirre, Barrensoro, euskal idazlea (j. 1898).
- Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (j. 1906).
- 1985 – Pepito Iantzi, nafar abeslari eta akordeoi-jotzailea (j. 1917).
- 1986 – Mari Beraza, gipuzkoar erraketista (j. 1929).
- 1988 –
- Gregorio López Irasuegi, bizkaitar politikari eta ETAkidea (j. 1946).
- Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea, Madrilen (j. 1897).
- 1991 – Roland Bierge, lapurtar margolaria, Saint-Antoinen (j. 1922).
- 2018 – Miren Alazne Iruretagoiena, gipuzkoar euskaltzalea eta abertzalea, euskal erreferentea Panpan (j. 1935).
- 2019 – Balendin Lasuen, euskal idazle, politikari eta ikertzailea (j. 1924).
Mundua
aldatu- 268 – Dionisio, Aita santua.
- 416 – Zosimo, Aita santua.
- 1458 – Arturo III.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (j. 1393).
- 1476 – Galeazzo Maria Sforza, italiar aristokrata (j. 1444).
- 1530 – Babur, Indiako Mogol Inperioaren sortzailea (j. 1483).
- 1572 – Petrus Ramus, frantziar filosofoa, matematikaria eta humanista (j. 1515).
- 1646 – Henrike II.a Borboi-Condékoa, Condéko hirugarren printzea (j. 1588).
- 1727 – Baltasar de Zuñiga, Nafarroako erregeordea (j. 1659).
- 1771 – Claude-Adrien Helvétius, frantziar filosofoa (j. 1715).
- 1797 – John Wilkes, ingeles politikaria eta kazetaria (j. 1725).
- 1818 – Maria Elisabet Portugalgoa, Espainiako erregina ezkontide (j. 1797).
- 1860 – Jean-Marie de Lamennais, frantziar apaiz katolikoa (j. 1780).
- 1883 – Giacomo Di Chirico, italiar margolaria (j. 1844).
- 1890 – Heinrich Schliemann, alemaniar arkeologoa (j. 1822).
- 1903 – Giuseppe Zanardelli, Italiako lehen ministroa (j. 1826).
- 1909 – Frederic Remington, estatubatuar margolari, eskultore, ilustratzaile eta idazlea (j. 1861).
- 1915 – Horace de Choiseul-Praslin, frantziar diplomatiko eta politikaria (j. 1837).
- 1931 – Melvil Dewey, estatubatuar liburuzaina (j. 1851).
- 1933 –
- Mary Ann Bevan, erizain ingelesa (j. 1874).
- Anatoli Lunatxarski, Ukrainan jaiotako boltxebikea eta idazlea (j. 1875).
- 1942 – Xavier Prado Rodríguez, galiziar poeta (j. 1874).
- 1959 – Pierre de Gaulle, frantziar politikaria (j. 1897).
- 1961 – Otto Baumberger, suitzar margolari eta kartel-egilea (j. 1889).
- 1966 – Noël Gallon, frantziar konpositore eta musika irakaslea (j. 1891).
- 1971 – Nury Montsé, Argentinako soinu-zinemaren urrezko garaiko lehen aktoreetako bat (j. 1917).
- 1972 – Harry S. Truman, Ameriketako Estatu Batuetako 33. Presidentea (j. 1884).
- 1973 – Harold Hotelling, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1895).
- 1977 – Howard Hawks, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- 1986 – Elsa Lanchester, ingeles aktorea (j. 1902).
- 1988 – Cynthia Stone, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 1991 – Fernando Martínez Sanabria, Chuli Martínez, espainiar-kolonbiar arkitektoa (j. 1925).
- 1992 –
- John George Kemeny, hungariar-estatubatuar matematikari, informatikari eta hezitzailea, BASIC lengoaiaren garatzaileetako bat (j. 1926).
- Nikita Magaloff, errusiar-suitzar pianista (j. 1912).
- María Bruguera Pérez, espainiar militante libertarioa eta aktibista feminista (j. 1913).
- 1994 –
- Sylva Koscina, jugoslaviar-italiar aktorea (j. 1933).
- Pietro Pavan, italiar kardinala (j. 1903).
- 1996 – Narciso Jubany, espainiar artzapezpiku eta kardinala (j. 1913).
- 1997 – Cornelius Castoriadis, frantziar filosofoa eta psikoanalista (j. 1922).
- 1998 – Cathal Goulding, irlandar abertzalea izan zen. Irlandako mugimendu independentistaren buruzagietako bat (j. 1923).
- 1999 –
- Curtis Mayfield, estatubatuar abeslaria (j. 1942).
- Shankar Sharma, Indiako presidentea (j. 1918).
- 2000 –
- Chico Albuquerque, brasildar argazkilaria (j. 1917).
- Jason Robards, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 2001 – Nigel Hawthorne, ingeles aktorea (j. 1929).
- 2002 – Herb Ritts, estatubatuar moda-argazkilaria (j. 1952).
- 2005 – Narciso Irureta, txiletar politikaria (j. 1924).
- 2006 –
- Manuel Quintas de Almeida, Sao Tome eta Principeko bitarteko presidentea (j. 1957).
- Gerald Ford, Ameriketako Estatu Batuetako 38. Presidentea (j. 1913).
- 2007 –
- Joe Dolan, irlandar musikagilea (j. 1939).
- István Sándorfi, hungariar margolaria (j. 1948).
- 2009 – Yves Rocher, frantziar kosmetikagilea (j. 1930).
- 2010 - Geraldine Doyle, Bigarren Mundu Gerrako pertsonaia ikonikoa (j. 1924).
- 2011 –
- Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (j. 1940).
- Kiyonori Kikutake, japoniar arkitektoa (j. 1928).
- 2014 – Leo Tindemans, Belgikako lehen ministroa (j. 1922).
- 2018 –
- Roy J. Glauber, estatubatuar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria (j. 1925).
- Jordi Grau, kataluniar zinemagilea (j. 1930).
- 2019 – Sue Lyon, estatubatuar aktorea (j. 1946).
- 2020 –
- George Blake, britainiar espioia (j. 1922).
- Gregorio Salvador Caja, espainiar lexikologoa eta dialektologoa (j. 1927).
- 2021 –
- Karolos Papoulias, Greziako presidentea (j. 1929).
- Desmond Tutu, hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea, 1984ko Bakearen Nobel Saria (j. 1931).
- Edward Osborne Wilson, biologo, entomologo eta mundu mailako ospeko mirmekologoa (j. 1929).
- 2023 – Wolfgang Schäuble, alemaniar politikaria, Alemaniaren bateratzearen negoziatzailetako bat (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Eztebe, Extebe, Estebe, Ilzar eta Iltzar.
- Doneztebe edo San Eztebe eguna: Katalunian jaieguna.
- Boxing Day: Erresuma Batua eta Commonwealth mankomunitateko herrialde askotan jaieguna.
Kanpo estekak
aldatu