Apirilaren 15
data
Apirilaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta bosgarren eguna da, 106garrena bisurteetan. 260 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1963 – Itsasuko Agiria Aberri Egunean Itsasu herrian plazaratutako agiria izan zen, Europan integraturiko Euskal Herria nazio moduan aldarrikatzen zuena.
Mundua
aldatu- 1856 – Panama Hirian Sandia puskako gertakaria izeneko istilua piztu zen.
- 1912 – Titanic transatlantikoa hondoratu zen.
- 1989 – Tiannamengo plazako errebolta hasi zen Txinan, Hu Yaobangen heriotza eta gero.
- 2005 – 21 hildako Parisgo hotel batean egondako sute batean. Hotelean etorkinak bizi ziren egoera txarrean.
- 2010 – Islandiako Eyjafjallajökull sumendiak jaurtitako hautsa iparraldeko Europan zehar hedatu zen eta segurtasunagatik Erresuma Batua, Irlanda, Herbehereak, Belgika, Norvegia eta Suediako aireportuetan hegaldi guztiak bertan-behera geratu ziren.
- 2013 – Bostongo maratoiko atentatuak gertatu ziren, 6 hildako eta 200dik gorako zaurituekin.
- 2019 – Parisko Notre-Dame katedralaren suteak eraikina gogor kaltetu zuen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2000ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, laugarren aldiz jarraian.
Mundua
aldatu- 1738 – Serse (euskaraz: Xerxes), Georg Friedrich Händelen musika eta Silvio Stampigliaren libretoa duen opera estreinatu zen Londresko King's Theatre antzokian.
- 1965 – Genghis Khan filma estreinatu zen, Henry Levinek zuzendu eta Omar Sharif, Stephen Boyd eta James Mason aktoreek antzeztu zuten.
- 1983 – Flashdance filma estreinatu zen, Adrian Lyneek zuzendu eta Jennifer Beals eta Michael Nouri aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 – Lone Wolf McQuade filma estreinatu zen, Steve Carverek zuzendu eta Chuck Norris eta David Carradine aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1974ko Nafarroako Sari Nagusia: Garailea Miguel Mari Lasa gipuzkoarra izan zen, Lizarra ondoko Iratxe turismoko guneko helmugara bakarrik heldu zelarik, bigarren sailkatua Txomin Perurena taldekidea izan zen.
Mundua
aldatu- 1961eko Bost Nazioen Txapelketa: Frantziak bigarren txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1797 – San Mixel Garikoitz, Kanboko apaiza eta euskal santua (h. 1863).
- 1843 – Arnaut Abadia, euskal apaiz, irakasle eta idazlea (h. 1916).
- 1900 – Ramón Iribarren, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (h. 1967).
- 1902 –
- Gloria Guzmán, arabar aktorea (h. 1979).
- Maria Otxoa Laiana, 106 urte bizi izandako nafarra (h. 2009).
- 1906 – Pedro Basaldua, bizkaitar idazle eta politikaria (h. 1985).
- 1914 – Horacio Egia, bizkaitar eskultorea (h. 1991).
- 1920 –
- Maria Luisa Rodríguez, Vasquita, gipuzkoar erraketista (h. 1957).
- Francisco Zelaia, bizkaitar futbolaria (h. 1997).
- 1933 –
- José Luis Caso, gipuzkoar politikaria, Comillasen (h. 1997).
- Pedro Mari Egaña, nafar futbolari eta palaria (h. 2013).
- 1951 – Jesus Mari Olaizola Txiliku, euskal idazlea.
- 1953 – Pedro Larrinaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1959 – Antton Luku, baxenafar euskal idazle eta antzerkigilea, San Frantziskon.
- 1962 – Maribel Aiertza, bizkaitar idazlea eta itzultzailea.
- 1966 – Pilar Garrido, gipuzkoar legelaria, Badajozen.
- 1969 – Paula Kasares, nafar filologoa eta Nafarroako Parlamentuko kide ohia.
- 1974 – Joseba Arbona, gipuzkoar traineru-estropadetako patroia.
- 1975 – Koldo Serra, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1977 – Asier Peña, nafar izotz patinatzaile ohia.
- 1981 – Patricia López Arnaiz, arabar aktorea.
- 1983 – Amaia Arroyo, gipuzkoar irakaslea eta ikerlaria.
- 1986 – Samuel Hernanz, euskal piraguista, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena, Tarben.
- 1988 – Aintzane Usandizaga, gipuzkoar idazlea.
- 1989 –
- Eukene Galarraga, bizkaitar publizista eta politikaria.
- Mikel Orbegozo, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Daniel Ruiz Vives, nafar motoziklista ohia.
- 1994 – Jorge Vea, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- 2002 – Clara Galle, nafar modelo eta aktorea.
Mundua
aldatu- 1315 – Jakue III.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea (h. 1349).
- 1452 – Leonardo da Vinci, Pizkundeko italiar arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria (h. 1519).
- 1469 – Guru Nanak, sikhismoaren sortzailea (h. 1539).
- 1642 – Suleiman II.a, otomandar sultana (h. 1691).
- 1646 – Kristian V.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1699).
- 1682 – Jan van Huysum, herbeheretar margolaria (h. 1749).
- 1684 – Katalina I.a Errusiakoa, Errusiako enperatriza (h. 1727).
- 1707 – Leonhard Euler, suitzar matematikari eta fisikaria (h. 1783).
- 1741 – Charles Wilson Peale, estatubatuar margolari eta naturalista (h. 1827).
- 1772 – Étienne Geoffroy Saint-Hilaire, frantziar naturalista, enbriologiaren aitzindaria (h. 1844).
- 1793 – Friedrich Georg Wilhelm von Struve, alemaniar astronomoa (h. 1864).
- 1797 – Adolphe Thiers, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1877).
- 1800 – James Clark Ross, britainiar itsasgizona eta esploratzailea (h. 1862).
- 1812 – Théodore Rousseau, frantziar margolaria (h. 1867).
- 1821 – Jean Alexandre LeMat, frantziar medikua, LeMat errebolberraren asmatzailea (h. 1895).
- 1843 – Henry James, estatubatuar-britainiar idazlea (h. 1916).
- 1853 – Elise Hall, estatubatuar saxofoi-jotzaile klasikoa (h. 1924).
- 1856 – Jean Moréas, frantziar olerkaria (h. 1910).
- 1858 – Émile Durkheim, frantziar soziologoa (h. 1917).
- 1863 – Ida Freund, Kimikako lehen emakume irakaslea Erresuma Batuko Unibertsitatean (h. 1914).
- 1871 – Jorge Meléndez, El Salvadorko presidentea (h. 1953).
- 1874 – Johannes Stark, alemaniar fisikaria, 1919ko Fisikako Nobel Saria (h. 1957).
- 1877 – Georg Kolbe, alemaniar eskultorea (h. 1947).
- 1878 – Robert Walser, alemanierazko suitzar idazlea (h. 1956).
- 1883 – Stanley Bruce, Australiako 8. lehen ministroa (h. 1967).
- 1886 –
- Nikolai Gumilev, errusiar idazlea (h. 1921).
- Amédée Ozenfant, frantziar margolaria (h. 1966).
- 1887 – Violet Bonham Carter, britainiar politikaria eta egunkari idazlea (h. 1969).
- 1889 –
- Thomas Hart Benton, estatubatuar margolaria (h. 1975).
- Tom Naudé, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 1969).
- 1894 – Nikita Khrustxev, Sobietar Batasuneko burua (h. 1971).
- 1895 – Corrado Alvaro, italiar idazle eta kazetaria (h. 1956).
- 1896 – Nikolai Semionov, errusiar fisikari eta kimikaria, 1956ko Kimikako Nobel Saria (h. 1986).
- 1897 - Candido Bolivar Pieltain, espainiar entomologo, espeleologo eta politikaria (h. 1976).
- 1901 – René Pleven, Frantziako lehen ministroa (h. 1993).
- 1904 – Arshile Gorky, armeniar-estatubatuar margolaria (h. 1948).
- 1905 – Serge Lifar, ukrainar jatorriko frantziar dantzari eta koreografoa (h. 1986).
- 1907 – Nikolaas Tinbergen, herbeheretar etologoa, 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1988).
- 1912 – Kim Il-sung, Ipar Koreako buruzagi komunista (h. 1994).
- 1919 – Emyr Humphreys, galestar eleberrigilea (h. 2020).
- 1920 – Richard von Weizsäcker, Alemaniako presidentea (h. 2015).
- 1922 – Stanley Schachter, estatubatuar psikologoa, emozioen jatorri bikoitzaren teoriagatik ezaguna (h. 1997).
- 1924 – Neville Marriner, britainiar orkestra zuzendari eta biolinista (h. 2016).
- 1930 – Vigdís Finnbogadóttir, Islandiako presidentea, hauteskunde bidez aukeratutako emakumezko lehen estatuburua.
- 1931 – Tomas Tranströmer, suediar idazle, olerkari eta itzultzailea, 2011ko Literaturako Nobel Saria (h. 2015).
- 1933 –
- David Hamilton, ingeles argazkilaria, emakumeen biluzi artistikoen erretratuegatik ezaguna (h. 2016).
- Vera Krepkina, errusiar-ukrainar atleta (h. 2023).
- Elizabeth Montgomery, estatubatuar aktorea (h. 1995).
- Živojin Pavlović, serbiar zinemagile eta idazlea (h. 1998).
- 1934 – Solange Fernex, frantziar ekintzaile politiko eta bakezalea, Europako mugimendu ekologistaren aitzindarietako bat (h. 2006).
- 1936 – Raymond Poulidor, frantziar txirrindularia (h. 2019).
- 1938 – Claudia Cardinale, italiar aktorea.
- 1939 – Jaime Paz Zamora, Boliviako presidentea.
- 1941 – Josep Maria Fusté, kataluniar futbolaria (h. 2023).
- 1942 – Eleuterio Sánchez, el Lute, frankismo garaiko lapur eta idazlea.
- 1943 – Robert Lefkowitz, estatubatuar kimikaria, 2012ko Kimikako Nobel Saria.
- 1944 – Kunishige Kamamoto, japoniar futbolaria.
- 1945 –
- Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (h. 2018).
- Riken Yamamoto, japoniar arkitektoa.
- 1948 – Jean-Pierre Romeu, frantziar errugbilaria.
- 1949 – Alla Pugatxova, sobietar eta errusiar abeslaria.
- 1950 – Jango Edwards, estatubatuar pailazoa (h. 2023).
- 1951 – Marsha Ivins, estatubatuar astronauta eta ingeniari aeroespaziala.
- 1954 – Carlo Ambrosini, italiar marrazkilaria (h. 2023).
- 1957 –
- Evelyn Ashford, estatubatuar atleta ohia, lasterketa laburretan espezializatua.
- Juan Carlos Mestre, espainiar poeta, grabatzaile eta saiakeragilea.
- 1959 – Emma Thompson, britainiar aktorea.
- 1960 –
- Susanne Bier, daniar zinema zuzendaria.
- Pedro Delgado, espainiar txirrindulari ohia eta telebista esataria.
- Filipe Belgikakoa, Belgikarren erregea.
- 1961 –
- Carol W. Greider, estatubatuar biologo molekularra, 2009ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Tiina Lillak, finlandiar atleta, Xabalina jaurtiketan aditua.
- 1962 –
- Nawal El Moutawakel, marokoar atleta ohia eta politikaria.
- Jhon Jairo Velásquez Vásquez, Popeye, kolonbiar hiltzailea, Medellingo kartelaren buruzagia (h. 2020).
- 1963 –
- Diosdado Cabello, Venezuelako presidente ohia.
- Beata Szydło, Poloniako lehen ministroa.
- 1964 – Marga do Val, galiziar idazlea, literatur kritikaria, itzultzailea eta aktorea.
- 1966 – Samantha Fox, ingeles abeslaria, modeloa eta aktorea.
- 1976 – Seigo Narazaki, japoniar futbolaria.
- 1979 – Luke Evans, galestar aktorea.
- 1980 –
- Raül López, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Fränk Schleck, luxenburgotar txirrindulari ohia.
- 1981 – Filiz Ahmet, turko-mazedoniar aktorea.
- 1982 – Seth Rogen, kanadar aktore eta umorista.
- 1983 – Dudu Cearense, brasildar futbolaria.
- 1987 – Samira Wiley, estatubatuar aktorea.
- 1990 – Emma Watson, britainiar aktorea.
- 1992 – John Guidetti, suediar futbolaria.
- 1994 – Shaunae Miller-Uibo, bahamar atleta, 200 metroko eta 400 metroko probetan aditua.
- 1997 –
- Silvana Estrada, mexikar musikagile eta kantautorea.
- Maisie Williams, ingeles aktorea.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1701 – Bernard Gazteluzar, euskal olerkaria (j. 1619).
- 1750 – Miguel Antonio Zuaznabar, gipuzkoar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1685).
- 1774 – Jean Ignace de La Ville, lapurtar elizgizon eta diplomatikoa (j. 1690).
- 1782 – Manuel Zañartu, euskal merkatari politikaria, Txileko Santiagon (j. 1723).
- 1842 – José Ventura Agirre-Solarte, bizkaitar merkatari, bankari eta politikaria, Parisen (j. 1793).
- 1855 – Jose Bizente Etxagarai, gipuzkoar idazlea (j. 1773).
- 1926 – Joaquin Maya, nafar organo-jotzaile, musikagile eta musika irakaslea (j. 1838).
- 1940 - Federiko Murueta, bizkaitar mediku eta unibertsitateko irakaslea (j. 1860).
- 1951 – Miguel Pérez Torres, nafar margolaria (j. 1894).
- 1959 – Gregorio Beorlegi, gipuzkoar antzerki eta zinema antzezlea (j. 1894).
- 1972 – Jose Luis Oriol, euskal enpresaburua, Talgo trenak ekoizten dituen enpresaren sortzailea, Madrilen (j. 1877).
- 1994 – José Antimasberes, El gitanico de Añorbe, nafar kale-dantzari ijito eta nomada (j. 1933).
- 2003 – Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (j. 1912).
- 2008 – Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (j. 1968).
- 2021 – Barby Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea (j. 1975).
- 2022 – Iñaki Segurola, gipuzkoar idazlea, filologoa eta hiztegigilea (j. 1962).
- 2024 –
- Ricardo de Ángel, bizkaitar legelari eta abokatua (j. 1942).
- Bernard Goity, euskal legelaria eta apaiz katolikoa (j. 1926).
Mundua
aldatu- 1415 – Manuel Chrysoloras, bizantziar humanista, filosofo, irakasle eta itzultzailea (j. c. 1350).
- 1446 – Filippo Brunelleschi, Pizkunde garaiko arkitekto eta eskultorea (j. 1377).
- 1697 – Karlos XI.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1655).
- 1719 – Françoise de Maintenon, frantziar emakume noblea (j. 1635).
- 1757 – Rosalba Carriera, italiar margolaria, rokoko estilokoa (j. 1675).
- 1764 – Madame de Pompadour, frantses dama, Luis XV.a Frantziakoaren maitalea (j. 1721).
- 1765 – Mikhail Lomonosov, idazle eta zientzialari errusiarra (j. 1711).
- 1808 –
- Hubert Robert, frantses pintorea eta marrazkigilea (j. 1733).
- María Francisca de Sales Portocarrero, Montijoko VI. kondesa (j. 1754).
- 1865 – Abraham Lincoln, Ameriketako Estatu Batuetako 16. presidentea (j. 1809).
- 1870 – Emma Willard, estatubatuar irakasle eta idazlea, emakumezkoentzako bigarren hezkuntzako eskolak eta unibertsitateak sortzearen sustatzailea (j. 1787).
- 1881 – Sofia Perovskaia, errusiar iraultzailea, Alexandro II.a Errusiakoaren hilketaren antolatzailea, urkatua (j. 1853).
- 1888 – Matthew Arnold, ingeles olerkari eta kultura-teorialaria (j. 1822).
- 1889 – Aita Damian, belgikar misiolaria (j. 1840).
- 1902 – Jules Dalou, frantziar eskultorea (j. 1838).
- 1912 – Roger Marie Bricoux, frantziar biolontxelo jotzailea RMS Titanicen bere hasierako bidaian (j. 1891).
- 1912, RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko pertsonak -
- Ramón Artagaveytia, euskal jatorriko uruguaiarra (j. 1840).
- Manuel Uruchurtu, euskal jatorriko mexikar abokatu eta politikaria (j. 1872).
- 1918 – Frederick Kempster, ingeles erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,37 metro garai izatera heldu zen gizasemea (j. 1889).
- 1925 – John Singer Sargent, erbesteratutako estatubatuar margolaria, bete belaunaldiko erretratu margolari nabarmenena (j. 1856).
- 1927 – Gaston Leroux, frantziar kazetari eta eleberrigilea (j. 1868).
- 1935 – Anna Ancher, daniar margolaria (j. 1859).
- 1937 – Esperanza Zuloaga, espainiar zeramikaria (j. 1881).
- 1938 – César Vallejo, perutar poeta, Hego Ameriketako literaturako poeta nagusietakoa (j. 1892).
- 1942 –
- Georges Desdevises du Dézert, frantziar historialari eta hispanista (j. 1854).
- Robert Musil, austriar idazlea (j. 1880).
- 1944 – Giovanni Gentile, italiar filosofo idealista neo-hegeliarra eta politikari faxista (j. 1875).
- 1949 – Wallace Beery, estatubatuar aktorea (j. 1885).
- 1952 – Viktor Txernov, errusiar politikaria, eseristak alderdikoa (j. 1873).
- 1957 – Pedro Infante, mexikar aktore eta abeslaria, XX. mendeko rantxera kantari ospetsuenetako bat (j. 1917).
- 1964 – Alice Wilson, kanadar geologoa, Kanadako lehenengo emakume geologoa (j. 1881).
- 1967 – Totó, italiar antzezlea eta gidoigilea (j. 1898).
- 1968 –
- Elvia Carrillo Puerto, mexikar lider feminista, politiko eta sufragista (j. 1881).
- Amparo Poch y Gascón, espainar idazle eta mediku aktibista antifaxista eta libertarioa (j. 1902).
- 1969 –
- Matilde Ras, kataluniar idazlea, itzultzailea eta grafologoa, Espainiako grafologia zientifikoaren aitzindaritzat hartua (j. 1881).
- Viktoria Eugenia Battenbergekoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1887).
- 1974 – Giovanni D'Anzi, italiar musikari eta abeslaria (j. 1906).
- 1978 – Fulgencio Coll, espainiar militar eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1907).
- 1980 – Jean-Paul Sartre, frantziar idazle eta filosofoa, 1964ko Literaturako Nobel Saria (j. 1905).
- 1983 – Gyula Illyés, hungariar idazlea (j. 1902).
- 1984 – William Empson, britainiar poeta eta literatura-kritikaria (j. 1906).
- 1986 – Jean Genet, frantziar idazle eta antzerkigilea (j. 1910).
- 1989 –
- Hu Yaobang, Txinako Herri Errepublikako buruzagia (j. 1915).
- Bernard-Marie Koltès, frantziar antzerki-idazlea (j. 1948).
- Charles Vanel, frantziar aktorea (j. 1892).
- 1990 – Greta Garbo, suediar aktorea (j. 1905).
- 1993 – John Tuzo Wilson, kanadar geologo eta geofisikaria (j. 1908).
- 1998 – Pol Pot, Khmer Gorrien liderra, Kanputxeako lehen ministroa eta genozida (j. 1925).
- 2000 – Edward Gorey, estatubatuar irudigile eta idazlea (j. 1925).
- 2001 – Joey Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldearen sortzaile eta abeslaria (j. 1951).
- 2006 – José Méndez, espainiar artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1921).
- 2015 – Tadahiko Ueda, japoniar futbolaria (j. 1947).
- 2017 – Emma Morano, 117 urte eta 137 egun bizi izandako italiar emakumea (j. 1899).
- 2018 –
- R. Lee Ermey, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Vittorio Taviani, italiar zinema zuzendaria (j. 1929).
- 2019 – Diego Galán, espainiar zinema kritikari eta zuzendaria eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria (j. 1946).
- 2020 –
- Joe Brown, britainiar alpinista (j. 1930).
- Brian Dennehy, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (j. 1925).
- Lee Konitz, estatubatuar musikagilea (j. 1927).
- 2022 – Henry Plumb, britainiar nekazari eta politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (j. 1925).
- 2024 –
- Bernd Hölzenbein, alemaniar futbolaria (j. 1946).
- R. Indira Kumari, indiar politikaria (j. 1951).
- Josip Manolić, Kroaziako lehen ministroa (j. 1920).
- Naomi Polani, israeldar zuzendari, abeslari, ekoizle, aktore eta dantzaria (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Lara, Larra, Larraine, Larraño, Larrauri eta Leizar.
Kanpo estekak
aldatu