[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kaiola gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaiola gorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPhallales
FamiliaPhallaceae
GeneroaClathrus
Espeziea Clathrus ruber
Pers., 1801

Kaiola gorria edo kaiola perretxikoa (Clathrus ruber; sinonimoa: Clathrus cancellatus) Phallaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez du sukaldaritzako baliorik, usain gogor eta desatseginagatik. Duela urte gutxi arte urria zen Euskal Herrian, baina Pinus insigniseko gure basoetan hedatuz doa. Naturako espezierik ikusgarrienetako bat da. Onddo horrek ez du nahasketako arrisku handirik, arrautza fasean izan ezik, baina ebakiz gero ondo bereizten da.

Peridioa: Arrautza itxurakoa, globo itxura apur batekin; oinarrian kordoi adarkatu bat du, zuria edo zuri-okrea, matea, biguna, batzuetan zimurra lehortzeagatik, goiko aldetik hainbat norabidetan abiatzen diren ildoekin, heltzera iristean bilgarria apurtzeko eta karpoforoa kanporatzeko.

Karpoforoa: Sesila, oboidea, 3 - 6 x 5 - 8 cm-koa, gangan elkartuta dauden besoez osatuta dago, gorri bizia edo gorri-koral kolorekoa, oinarria bolba zuri batean itxita gelditzen da, hau da, jatorrizko peridioaren hondarretan.

Gleba: Basoen barruan sakabanatuta dago eta muzilagoduna da, berde-oliba kolorekoa; bere usain kirasdunak euliak erakartzen ditu.[2]

Etimologia: Cancellatus epitetoa latinetik dator, eta "sareta" esan nahi du, haren itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautzan dagoenean, errefauaren usaina eta zaporea ditu. Adin horretan jangarria izan daiteke, baina normalean ez da jaten.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautzaren itxuran dagoenean, Phallus impudicus eta Anthurus archeri espeziekin nahas daiteke, baina behin garatuta, ez daiteke nahas.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarrik edo talde txikietan ateratzen da, bide bazterretan, pinudi eta hostoerorkorren soilguneetan, lorategietan, udaberritik ia negura arte.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Afrikako iparraldea, Asiako hego-mendebaldea; Kalifornian eta Mexikon bertakotatuta.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, kaiola gorria galtzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera horrek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 678 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 5 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 516 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006,). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 623 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]