Boletopsis grisea
Boletopsis grisea | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Thelephorales |
Familia | Bankeraceae |
Generoa | Boletopsis |
Espeziea | Boletopsis grisea Bondartsev & Singer, 1941
|
Basionimoa | Polyporus griseus |
Boletopsis grisea Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina mikatza. Babestu beharreko espeziea Europan.
Sinonimoak: Polyporus griseus (Basionimoa), Polyporus earlei, Scutiger griseus, Polyporus maximovicii, Boletopsis leucomelaena var. grisea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 13 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, lehorra, inkurbatutik dekurbaturako ertza eta izurtua, kolore zurixka du, testuinguru zuri eta irmoan (zahartzean marroi ilunera iluntzen da, tonu purpurekin).
Himenoforoa: Tutu txikikoak, hala nola meheak (3-4 mm bakoitzeko), poro zuriak, bereizten zailak, manipulatu ondoren ilundu egiten dira.
Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko luzerakoa, erdian edo eszentriko, sendoa, oinarri konkorduna, kapelaren kolore berekoa, testuinguru zuria, oinarria ebakitzean grisa, batzuetan beltzune marroi ilunekin
Haragia: Ebakitzean kolore grisa du, usain lurrintsua, zapore mikatza, espora-jalkina beltzaran zurbila.[2]
Etimologia: Grisea epitetoa latinetik dator, gris bihurtzen da, esan nahi duen, "griseus" hitzetik. Gris jartzeko joera duelako haragiak.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina mikatza (ondo egosi ondoren ere iraun egiten du). Japonian, mikatza pixka bat kentzeko, gatzunetan sartzen dute.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletopsis leucomelaena delakoarekin nahas daiteke, honek ebakitzean kolore arrosa du, sendoagoa da eta Fibrilosoa, zurbilagoa eta ez da mikatza. Boletus generokoa da, kapelatik erraz bereiz daitezke poroak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenaren bukaeratik neguaren erdiraino. Larizio pinuetan, pinu gorrietan, zedroetan, likenetan, oihanpeko txilarretan. Normalean taldeetan, aleak oso elkartuta.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.[3]
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, Boletopsis grisea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Boletopsis grisea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea