[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Egur-ziza bidaiari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur-ziza bidaiaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota gummosa
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus gummosus

Egur-ziza bidaiaria (Pholiota gummosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Flammula gummosa

Ez du sukaldaritzarako balio.

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila, azkenean kamutsa edo zertxobait hondoratua; oso hori kolore argikoa, hori-lasto kolorekoa edo, hori-berdexka argikoa, zahartzean koloregabetzen joaten da, kolore okre antzeko bat hartuz. Azal likatsu samarra du gaztetan, gero lehorra, gutxi ikusten diren ezkata txikiz zikinduta eta zahartzean desagertu egiten dira.

Orriak: Estu, Itsatsiak, kolore hori oso argikoak, ondoren beix kolorekoak, eta azkenik, herdoil kolorekoak.

Hanka: 3 - 6 x 0,5 - 0,8 cm-koa, zilindrikoa, zaila, zahartzean barnehutsa; zuri-horixka kolorekoa edo hori-berdexka argikoa, zahartzaroan marroixka oinarritik hasita, ile meheez estalia. Zuri-horixka koloreko eraztuna du.

Haragia: Mehea, kolore hori argikoa; usain ahula, baina ez desatsegina; errefau-zaporea.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Gummosa epitetoa, elastikoa delako du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea. Kalterik egiten ez duen espeziea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota lenta delakoarekin, kolore argikoa da hau ere, baina honek ez du tonu horixkarik, krema kolorekoak baizik, eta ez da soropildua sortzen. Bere itxura eta habitata kontuan hartzen badira, zaila da nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, sortaka zuhaitzen motzondoetan edo itxuraz lurrean basoko bideetan zehar, ibilgailuen arrastoen lokatzean. Oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 414 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 350 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 119 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 487 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]