Atzapar hauskara
Atzapar hauskara | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Cantharellales |
Familia | Clavulinaceae |
Generoa | Clavulina |
Espeziea | Clavulina cinerea J.Schröt., 1888 |
Basionimoa | Clavaria cinerea |
Atzapar hauskara (Clavulina cinerea) Clavulinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da ohikoa Euskal Herrian eta jangarri kaskarra, gainera purgatzailea izan daiteke, ez jatea hobe.
Deskribapena:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 3 eta 10 cm arteko altura, adar tentez osatua, koral itxurakoa, denek enbor motz batetik jaiotzen dira, zurixka edo okre kolorekoa. Adarretatik sekzio biribil edo laua duten adarrak abiatzen dira, zuzenak, baina batzuetan bihurgunetsuak, era berean eta dikotomikoan adarkatuak, eta adar zilindrikoak koskekin edo puntan bukatzen dira. Adarren gainazala luzetara ildaskatua dago, hauek desberdinak dira eta kolore okre antzekoa dute, gaztetan tindu lila kolorekoekin, eta gero gris-lila koloretik bioleta-grisera doazenak, goiko aldea izan ezik, argiagoa baita, zuri-horixka zikina.
Haragia: Grisaxka, trinkotasun bigunekoa eta zaila. Lizun usaina eta zapore leuna ditu, Cantharellus tubaeformis espeziea gogorarazten duena.[2]
Etimologia. Cinereus epitetoa latinetik dator, "cinereus-a-um" grisaxka edo errauts kolorekoa esan nahi du, bere koloreari erreferentzia eginez.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clavulina amethystina delakoarekin, honek kolore bioleta deigarriak ditu eta haragi hauskorra.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hostozabalen eta baso mistoen lurretan, batzuetan lurperatutako zur usteletan edo pinaburuetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia, Ipar Amerika, Japonia, Hego Korea, Australia, India, Txina, Himalaiako eremua, Mongolia, Iran, Israel, Brasil, Argentina, Benin eta Turkia.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 559 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 438 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 444 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Clavulina cinerea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Clavulina
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Argentinako onddoak
- Islandiako onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Irango onddoak
- Turkiako onddoak
- Beningo onddoak
- Japoniako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Mongoliako onddoak