[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Adarretako marasmio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adarretako marasmioa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaMarasmiellus
Espeziea Marasmiellus ramealis
Singer, 1948
BasionimoaAgaricus ramealis

Adarretako marasmioa edo xiria (Collybiopsis ramealis) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du kontsumitzeko. Adarretan hazten diren Marasmius txiki sinpatikoenetako bat da, eta hainbat espezie ezagutzen dira.

Sinonimoak: Agaricus ramealis (Basionimoa), Marasmius ramealis, Micromphale rameale, Gymnopus ramealis, Micromphale ramealis, Gymnopus ramealis, Chamaeceras ramealis, Marasmiellus ramealis, Agaricus amadelphus, Micromphale amadelphum, Marasmius amadelphus, Marasmiellus amadelphus, Chamaeceras amadelphus.

Kapela: 0,5 eta 1,5 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua edo apur bat hondoratua erdian; arrosa zurbil edo arrosa-okre kolorekoa. Azal zimurtsua eta matea.

Orriak: Zuriak edo apur bat arrosaz tindatuak; nahiko zabal, tartean orritxorekin, meheak, itsatsiak edo apur bat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, normalean okertua, pixka bat lodituta substratuarekin txertatzean, zuria edo arrosaz koloreztatua, edo gorri-lehoi kolorekoa; behealdean iletxoz estalita dago, ikusten direnak edo ez.

Haragia: Mehea, mintzezkoa, eta usain berezirik gabea.[2]

Etimologia: Marasmiellus terminoa grezierazko “marasmus” hitzetik dator, ahulgarria esan nahi du. Ramealis epitetoa latinetik dator, adar, esan nahi duen "rameus" hitzetik. Adarretan hazten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako interesik, haragi gutxi duelako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marasmius rotula delakoarekin eta adarretan hazten diren beste Marasmiellus txiki batzuekin, hainbat espezie ezagutzen dira.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako azken euriteekin agertzen da, eta udazkenean; hostozabaletako adar erorien edo enbor hiletan, oteen adaxka hiletan, bakanagoa da koniferetan, oso ohikoa da gure basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Martinika, Panama, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Hego Korea, Taiwan, Australia, Benin, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Zimbabwe.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 237 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 256 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Marasmiellus ramealis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]