[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Esnato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esnatoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactifluus
Espeziea Lactifluus volemus
Kuntze, 1891
BasionimoaAgaricus volemus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esnatoa edo urritz perretxikoa (Lactarius volemus) Russulaceae familiako onddo bat da. Ipar hemisferio osoan dago hedaturik, Europa Ipar Amerika eta Asiako eskualde epeletan. Udatik udazkenera ekoizten ditu perretxikoak, basoetan.[1] Perretxiko jangarri modura saltzen da Asiako hainbat tokitan, baina Euskal Herrian ez da jaten. Esne zuria ematen duen perretxiko jangarri bakarrenetakoa omen da.

Perretxiko honek laranja koloreko txapela dauka, mertxikaren antzekoa edo pixka bat ilunagoa, eta 11 cm arteko zabalera duen txapela eduki dezake. Orri horiak izan ohi ditu, oso itxiak. Bere ezaugarri nabarmenetako bat ekoizten duen esne kantitate handia da. Jangarriak diren gainerako laktarioek ez bezala, esne zuria ematen du. Esporak ere zuriak ditu.

Esnatoak.
Esnatoa goitik.
Esnatoa azpitik.

Kapela: 5 eta 14 cm. arteko diametrokoa. Hasieran globo-itxurakoa gero laua eta erdialdean ondoratua. Ertza lodia eta denbora luzean kiribilduta eta gero zuzenagoa egiten da.

Azalak kolore hori-laranja oso berezia du, lehorra eta matea da, hasieran pruinosoa da eta fin-fin beluseztatua. Ertzetan tonu ilunagoak eta argiagoak hartzen ditu, eta batzuetan lehortasunarekin pitzatu egiten da.

Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, meheak eta, batez ere estu. Lehenik krema kolorekoak eta gero krema-laranjakoak eta orban marroi ilunekin apurtu diren lekuetan.

Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea eta betea, kapelaren kolore berekoa, pruinoso samarra goiko aldean, orrien ondoan eta orban ilunekin azala hautsi den lekuetan.

Haragia: Lodia eta trinkoa, kolore zuri-horixkakoa. Krustazeoen usain oso bereizgarria eta zapore gozoa.

Berdexka bihurtzen da sulfato ferroso tanta bat botatzean, baita laban herdoildu batekin ikuzten baduzu ere.

Esne oso ugari, espezie honen beste ezaugarrietako bat.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Volemus epitetoa berriz latinezko vola hitzetik eratorria da, esku barrua betetzen duela esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria da eta gordinik ere jan daiteke, baina ez da estimatua.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berehala antzematen zaio bere latex ugariagatik eta eskuetan luzaroan uzten duen usainagatik.

Lactarius rugatus-en antza du, baina hau txikiagoa da, esnea ez du hain ugari, okelak usain leunagoa eta kapelaren ertza zimurtsua da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera agertzen da, batez ere hosto-erorkorretan, arraroagoa koniferetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asia, Erdialdeko Amerika. Iberiar penintsularen hego aldean ez da agertzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 151 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 429 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 361 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 529 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]