Txirla bigun
Txirla biguna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Crepidotaceae |
Generoa | Crepidotus |
Espeziea | Crepidotus mollis Staude, 1857 |
Basionimoa | Agaricus mollis |
Txirla biguna (Crepidotus mollis) Crepidotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du, gelatinakara da, eta ez du sukalderako balio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 5 (6) cm arteko diametrokoa, maskor-itxurakotik giltzurrun-itxurakora eta substratura alboan duen hanka antzeko batez finkatuta edo ia hanka gabe. Ertza kurbatutik laura, zurbilagoa eta denbora hezean pixka bat ildaskatua gardentasunagatik. Azala higrofanoa, glabrotik ilupa finera, matea, zurixkatik krema-horixkara edo okre zurbiletik oliba-arrexkara, askotan geruza gelatinakara batez estalita egoten da, eta erraz bereiz daiteke.
Orriak: Estu, guztiak modu erradialean substratuarekin elkartzen diren puntutik kapelaren ertzeraino; zurixkak gaztetan eta marroi-arrosak zahartzean eta ertz argiagoarekin eta ahul ziliatuak.
Hanka: Gutxi garatua edo batere ez, albokoa, eta orrien elkargunea.
Haragia: Mehea, elastikoa, biguna, gelatinakara eta zurixkatik zeharrargitsura; usaina eta zaporea ez dira nabarmenak.[2]
Etimologia: Crepidus terminoa grekotik dator, sandalia esan nahi duen "Crepidus" hitzetik eta belarria esan nahi duen "otós" hitzetik. Sandalia itxurako kapelarekin. Mollins epitetoa haragiaren sendotasunagatik da.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela geruza gelatinakara gabe duten Crepidotus espezieekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabaletako zur hiletan hazten da, eta, batzuetan, fruitu inbrikatuetan agertzen da.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Afrikako iparraldea, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 380 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 244 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 359 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Crepidotus mollis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.