Larru-tripaki laranja
Larru-tripaki laranja | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum aurantiacum P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum suberosum var. aurantiacum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Larru-tripaki laranja (Hydnellum aurantiacum edo Calodon aurantiacus) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ez du balio sukaldaritzarako, haragi larrukara du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, sinplea edo konkreszentea, ia zirkularra, lehenik laua, gero hondoratua, gainazal zimurtsuarekin, ugaritze punta zorrotzekin, hasieran zuria, ondoren krema-laranjatua ertz zuriarekin.
Orratzak: Dekurrenteak, luzeak, 2 eta 3 mm bitartekoak, ertzerantz motzagoak, finak eta estu, zuriak, gero hori-laranja kolorekoak eta punta zuriekin, bukaeran marroi-herdoil kolorekoak.
Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.
Hanka: 2 - 3 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, betea, pixka bat puztua oinarrian, laranjatua, ondoren laranja kolorekoa edo hori-gorrixka.
Haragia: Kortxoaren antzekoa, haritsua, eremu zirkularrekin; kapelarena horia, hankarena laranjatua, usain leuna du eta zaporea ez du desatsegina.[2]
Etimologia: Aurantiacum epitetoa latinetik dator, laranja kolorea, esan nahi duen "aurantiacus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, haragi larrukara duelako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hydnellum ferrugineum delakoarekin, baina honek ez ditu hain kolore bizi eta politak. Hydnellum suaveolens espezietik ondo bereizten da, hau zuri-urdinxka kolorekoa da eta anis usain handia du. Hydnellum caeruleum perretxikoak, ia ez du usainik eta urdindu egiten da, batez ere ebakitzean.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, koniferoetan. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australia, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 601 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 597 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 104 or. ISBN 84-87997-86-4..