[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Urbeltz galpardun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbeltz galparduna
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCoprinus
Espeziea Coprinus comatus
BasionimoaAgaricus comatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora beltzak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urbeltza etzanda.
Urbeltza erditik ebakia.

Urbeltz galparduna edo lederkia (Coprinus comatus) Agaricaceae familiako perretxiko jangarri bat da.[1]

Urbeltza oso erraz identifikatzen da: hasieran bere txapelak hanka osoa estaltzen du. Lehenengo zuria eta leuna da, baina gero ezkatak sortzen zaizkio. Orriak hasieran zuriak dira, gero arrosa kolorea hartzen hasten dira txapelaren muturretik erdialderantz, eta azkenean erabat belzten dira.

Txapela 6-12 cm luze eta 2-5 cm zabal da. Hasieran arrautza formakoa da, gero kanpai altu eta estu gisako forma hartzen du, eta azkenean ertza zabaldu egiten zaio. Azalera zuria eta ezkatatsua dauka, eta gailurrean kolore horixkagoa izan ohi du.

Hanka zuria dauka, txapeletik erraz samar bana daitekeena, argala, zuntzezkoa eta hutsa. Eraztuna dauka, txikia eta estua, oso erraz askatzen dena.

Haragia mehea da, hasieran zuria, gero arrosa eta azkenean beltza. Ez dauka usain berezirik.

Espora beltzak dauzka, eliptikoak eta leunak.

Espezie hau oso arrunta da udazkenean, nahiz eta udaberritik gehiago ager daitekeen. Larreetan, lorategietan, bide ertzetan... agertzen da.

Perretxiko hau jangarri ona da, baina soilik ale gazteak jan behar dira; hau da, oraindik zuriak direnak.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinus comatus delakoarekin (jangarria) nahas daiteke, hau bereizten da, orriak denbora gehiagoan zuri mantentzen direlako eta kapela motzagoa eta oboideagoa duelako. Coprinus clavatus espezieak (jangarria), antz gutxiago du, simaurretan sortzen da eta eraztuna oinaren oinarrian itsatsita geratzen da.[2]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 366 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Coprinus comatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]