Gibelokre almendrausain
Gibelokre almendrausaina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula grata Britzelm., 1893 |
Gibelokre almendrausaina (Russula grata edo Russula laurocerasi) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Usain eta zapore desatseginak ez du sukaldean erabiltzeko gogorik ematen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 13 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, ganbila, batzuetan nahiko hutsa erdian. Okre kolorekoa edo gorri-okre kolorekoa. Azala itsatsia, ertzean bakarrik bereiz daiteke, hezea eta likatsua, lirdingatsua baino gehiago. Ertza leunki biribildua, ildaska fin batzuez markatuta.
Orriak: Estu eta gero zabal, sabeldunak, orri txiki askorekin, kolore argikoak, apur bat arre-gorri zikinez edo arre-morez zikinduaz joaten direnak.
Hanka: 5 - 15 x 1,4 - 2,8 cm-koa, betea eta gero leizetsua, goiko eta beheko muturretan zabaldua, hasieran pruinaduna, batez ere orrien ondoan, irregularki orban gorriz estaltzen da.
Haragia: Zuria, pixka bat arrea azalaren azpian eta horixka oinean, lodia. Usain konplexua, almendra mingotsarena gailentzen da. Zapore mina du.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Laurocerasi epitetoa ere latinetik dator, almendra mingotsen usaina duen landarea esan nahi duen "prunus laurocerasus" hitzetik. Bere usainagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria. Baliteke pozoitsua izatea, Russula foetens bezala.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula foetens, Russula fragrans, Russula fragrantissima, Russula illota eta Russula subfoetens delakoekin nahas daiteke.[5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen lurzoru azidoetan.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Himalaiako eremua, Japonia eta Australia.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula laurocerasi, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 413 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain,. Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 117 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..