Sasikarraspina
Sasikarraspina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella semilibera DC., 1805 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sasikarraspina (Morchella semilibera edo Mitrophora semilibera) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baina ez beste Morchella espezieak bezain mamitsua. Luzaroan egoztea komeni da, toxinak eta usain txarra kentzeko. Hobe oina kentzea, kapelatik erraz bereizten da eta.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm artekoa. Hutsa, konikoa, beheko erdia libre, arre-lehoi kolorekoa edo marroi-grisaxka, luzetarako zain beltzaxkez apaindua, zeharkako zainek eta zain zeiharrek elkartua, albeolo irregularrak osatuz.
Hanka: Hutsa, zurixka, luzanga, zilindrikoa, zimurtsua eta ildaskatua.
Haragia: Zurixka edo okre zurbil kolorekoa, gogorra, hauskorra, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko ona baina, beste Morchella batzuk baino haragi gutxiago du eta kaskarragoa da. Ondo egosi gabe ez kontsumitzea gomendatzen da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Verpa bohemica delakoarekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian, zumarren eta antzeko beste zuhaitz batzuen ondoan, hezeguneetan eta itzaletan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Turkia, Errusia, Japonia eta Myanmar.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 722 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 542 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 473 or. ISBN 84-505-1806-7..